Egilea: editorea

  • “ASLE eta Euskal Lan Sozietateak (1982-2016)” liburuaren aurkezpena

    “ASLE eta Euskal Lan Sozietateak (1982-2016)” liburuaren aurkezpena

    Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak (ASLE) atzo, irailaren 28an, Bilbon Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Sozietateen eta ASLE beraren historia jasotzen duen liburua aurkeztu zuen.

    Ekitaldia, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailburu María Jesús San Josék burutu zuen eta Bilboko Yimbi aretoan egin zen. Bertaratukoek liburuaren ale bana jaso zuten, zeinak elkartearen historia eta euskal Lan Sozietateen esperientziak jasotzen dituen.

    Iturria: ASLE

  • Gizarte Ekonomia sustatzeko 4 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak eta beste 50 Laboral Kutxak, Europako Inbertsio Funtsaren laguntzarekin

    Gizarte Ekonomia sustatzeko 4 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzak eta beste 50 Laboral Kutxak, Europako Inbertsio Funtsaren laguntzarekin

    María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak gaur iragarri du Euskadin Gizarte Ekonomia sustatzeko laguntzen bidez 200 enpresa-proiektu baino gehiago ezartzen eta 800 enplegu berri sortzen lagunduko dela. Bestalde, Laboral Kutxaren EaSI lerro berriaren bidez, zeina bolumen handienekoa den Europa mailan, mailegu eta kreditu kontuak eskuratzea erraztuko da, gizarte inpaktu positiboa duten enpresen proiektuentzat.

    Lan eta Justiziako sailburuak Gizarte Ekonomiara bideratutako laguntzen deialdien balantzea egin du, eta 2017an ia 4 milioi eurokoak izango dira, alegia, aurreko urtean baino % 17 gehiago. Gainera, laguntzen zenbateko osoaren erdia Gizarte Ekonomiako enpresa berriak sortzera bideratuko dela azaldu du. “Aurreikusten da 2017 ekitaldia itxi aurretik, 230 enpresa-proiektu inguru sortzea; horrela, guztira, 850 enplegu sortuko dira”. Enpresa-ekimen berriak sortzeko bide emateaz gainera, laguntzen bidez, Gizarte Ekonomiaren sektorearen eskari nagusiei erantzungo zaie, hura eratzen duten erakundeak sendotuko dira, beren jarduera betetzeko baldintzak hobetuko dira eta, kokapena eta lurraldeko errotze sendoa galdu gabe, kanpora irteteko aukera ematen dute, merkatu berriak bilatzera,eta handiago egiteko eta lehiakorragoak izateko aukera ematen dute.

    Laboral Kutxa eta Europako Inbertsio Funtsa

    Bestalde, Laboral Kutxaren EaSI lerroak 30 milioi euro baino gutxiagoko fakturazioa duten gizarte ekonomiako enpresei 500.000 eurorainoko mailegu eta kreditu kontuak eskuratzea erraztuko die. Gainera, ez du mailegu bermerik eskatuko eta 50 milioi euroak 30 hilabeteko tartean ematea hitz eman du.

    Gizarte inpaktu positiboa eragitea da ekimenaren helburua eta, horretarako, adierazle multzo bat ezarri da, finantziazioa eskatzen duen erakundearen araberakoak. Ekimenak lau aktibitate bereizi ditu:

    Iturria: Eusko Jaurlaritza, Laboral Kutxa

  • ELKARGI eta EKGK, Elkarlan eta Erkideren arteko lankidetza akordioa

    ELKARGI eta EKGK, Elkarlan eta Erkideren arteko lankidetza akordioa

    Gizarte ekonomiako enpresek euren proiektu kooperatiboak martxan jartzeko behar duten finantzaketarako sarrera errazten duen lankidetza akordioa sinatu du Elkargik ELKARLAN (Kooperatibak sustatzeko elkartea), ERKIDE (Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioa) eta EKGKren (Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseilua) artean.

    Akordioa kooperatiba berrien inbertsio eta likidezia operazioak ahalbidetzera bideratzen da, mailegu, kreditu, leasing eta 100.000 eurorainoko lerro komertzialak finantzatzeko asmoz, beste hainbesteren artean.

    Iturria: TuLankide, ELKARGI

  • Lankidetza Arloko bitartekarien prestakuntza ikastaroa

    Lankidetza Arloko bitartekarien prestakuntza ikastaroa

    Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak aurten ere martxan jarri du Bitartekaritza ikastaroa, Gizagune Fundazioarekin lankidetzan.

    Helburua da profesionalak teknikoki prestatzea, erakundeetan egon daitezkeen personal zein gatazka egoerak kudeatzeko, erakunde eraginkor, produktibo eta osasungarriak lortzeko.

    Ikastaroa datorren urrian hasiko da, eta abenduan amaituko da. 100 ordu izango dira, horietatik 35 presentzialak  eta gainerakoak online.

    Informazio gehiago hemen: info@csce-ekgk.coop

    Iturria: CSCE

  • Deustuko IECren Kongresua: Kudeaketa demokratikoa eta kooperatibak

    Deustuko IECren Kongresua: Kudeaketa demokratikoa eta kooperatibak

    Pasa diren irailaren 25 eta 26an Bilboko Deustuko Unibertsitatean IECren Kongresuaren edizio berri bat ospatu zen, “Kudeaketa demokratikoa eta horren aplikazio praktikoa enpresa eragingarria” izenpean.

    Kongresuaren irekiera ekitaldian hitza hartu zuten Jokin Diaz Arsuagak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaria, eta Javier Goienetxeak, Euskadiko Kooperatiba Kontseilu Goreneko lehendakaria.

    Bi jardunaldietan Kooperatiba, Zuzenbide eta Gizarte Ekonomia arloko hizlari adituak parte hartu zuten, besteak beste, Carlos Vargas, Enrique Gadea, Aitziber Mugarra eta MCC, NER Group eta SSI taldeetako ordezkariak, beste batzuen artean.

    Ponentzia guztiak mahai inguru ezberdinen inguruan antolatu ziren, moderatzaileak instituzio ezberdinetako ordezkariak izan zirelarik, hauen artean, GEZKIko zuzendaria den Aitor Bengoetxea, MUko Saioa Arando, eta Deustuko Unibertsitateko Vega Mª Arnáez, Javier Arrieta, Mariola Serrano eta Marta Enciso.

    Azkenik, itxiera ekitaldian Zuzenbide Fakultateko Dekanoa den Gema Tomás Martínezek hartu zuen hitza.

    Iturria: Deusto

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Munduko enpleguaren %10 kooperatiba sozietateek metatzen dute, CICOPA-ren azken txostenaren arabera

    Munduko enpleguaren %10 kooperatiba sozietateek metatzen dute, CICOPA-ren azken txostenaren arabera

    Oraingoz ingelesez soilik argitaratu duten “Cooperatives and Employment” mundu mailako bigarren txostenean, 156 herrialdeetako datuak bildu dira eta, Nazioarteko Industria, Artisau eta Zerbitzu Kooperatiben Elkartearen (CICOPA) arabera, kooperatibek 279,4 milioi langile dituzte mundu osoan.

    Lehenengo txostena 2014 urtean argitaratu zen eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat agentek ere parte hartu zuten datuen bilketan besteak beste (KONFEKOOP, EKGK eta Mondragon Taldea). Txosten hau gaztelerara eta frantsesera soilik itzuli zuten.

    Lehenengo txostena gazteleraz ikusteko, egin klik hemen. Frantsesez eskuratzeko, egin klik hemen.

    Bigarren txostena eskuragarri, ingelesez, hemen.

    Iturria: CICOPA

  • REAS, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluan: gero eta interlokuzio eta presentzia handiagoa gizartean

    REAS, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluan: gero eta interlokuzio eta presentzia handiagoa gizartean

    REAS Euskadi Garapenerako Lankidetzarako Euskal Kontseiluan parte hartzeko hautatu duten erakundeetako bat da. Aipatutako Kontseiluan, Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen barruan ez dauden baina garapenerako lankidetzan aritzen diren gizarte-eragileen ordezkaritza osatuko du.

    Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 16.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua lankidetzarako eragileen ordezkaritza-organoa da. Garapenerako euskal lankidetza publikoaren esparruan, proposamenak, aginduak eta jarraipena egiteko gaitasuna du.

    Kontseiluak ordezkaritza instituzionala dauka, ondoko erakundeen ordezkariek osatuta: Eusko Jaurlaritzako sailak, Emakunde, Eusko Legebiltzarra, foru aldundiak, EUDEL eta Euskal Fondoa, baita gizarte-eragileak ere, hala Euskadiko GGKE-en Koordinakundekoak nola Koordinakunde horren barruan ez dauden gizarteko, unibertsitateko eta bestelako esparruetakoak. Azken talde horretan parte hartzeko izendatu dute REAS Euskadi, hain zuzen.

    Izaera instituzionaleko kontsulta-organo honetan parte hartzeaz gainera, Gizarteratzeko Euskal Kontseiluan eta Eusko Jaurlaritzako Elkarrizketa Zibilerako Mahaian eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Elkarrizketa Zibilerako Mahaian ere hartzen du parte, eta harremanak eta/edo hitzarmenak ditu beste erakunde batzuekin, hala nola, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearekin eta Ekonomia Sozialaren Euskal Behatokiaren Kontseiluarekin.

    Espazio horietan parte hartzearen xedea da REAS Euskadiren interlokuzioa eta aintzatespena handitzea; estrategia hori, instituzioetan ezartzeaz gainera, gizartean ere aplikatzen du. Modu horretan, REAS Euskadik gizartearen eta herritarren beste espazio batzuetan parte hartzen du, hainbat plataformaren bitartez, adibidez: Fiare Banca Etica eta Fiare proiektua babesteko euskal elkartea, Goiener (Energia berriztagarria sortu eta kontsumitzearen aldeko kooperatiba), EGES (Ekonomia Sozialaren Euskal Sarea), Ekain (Euskadin Gizarteratzeko Sareak), Sareen Sarea (Euskadiko Hirugarren Sektoreko Sareak), Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna eta EHan TTPI/CETAri Ez kanpaina.

    Era berean, proiektuak partekatu, eta bi aldeko kontaktu edo harremanak ditu beste eragile batzuekin, besteak beste, erakunde eta mugimendu sozialekin, unibertsitateekin, sindikatuekin, alderdi politikoekin eta abarrekin.

    Modu horretan, REAS Euskadik Euskadiko eragile instituzional eta sozialen aurrean duen aintzatespena handitu nahi du, baita ekonomia solidarioaren proposamenak agenda sozial eta politikoetan gehitu ere. Halaber, esanguratsuak izango diren eraldaketak lortzeko beharrezko loturak estutu eta aliantzak ezarri nahi ditu, REAS Euskadiren aukeretatik eta esparrutik harago heltzeko xedez.

    ITURRIA: REAS EUSKADI

  • Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomiaren IX. Nazioarteko Iberiar Solasaldia

    Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomiaren IX. Nazioarteko Iberiar Solasaldia

    Datozen urriaren 5 eta 6an, Santiago de Compostelan, CIRIEC-ek antolaturiko Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomiaren IX. Nazioarteko Iberiar Solasaldia izango da, “Gizarte Ekonomia eta globalizazioa: erronka berriak, aukera berriak” lelopean. CIRIEC España eta Portugalek, CECOOP Santiago de Compostelako Unibertsitateko ikasketa kooperatiboko zentroak antolatu dute, Galiziako Xuntaren laguntzarekin.

    Programan 7 osoko bilkura eta 10 mintegi aurreikusten dira, guztira 60 komunikazio proposamen onartu dituelarik Batzorde Zientifikoak. Egitaraua osorik hemen klik eginez aurki daiteke (gazteleraz).

    Iturria: CIRIEC

  • Santiago de Compostelan urriaren 3 eta 4ean egino den Gizarte Ekonomiako Gazte Ikerlarien IV Topaketara gonbidapena REJIES-en eskutik

    Santiago de Compostelan urriaren 3 eta 4ean egino den Gizarte Ekonomiako Gazte Ikerlarien IV Topaketara gonbidapena REJIES-en eskutik

    Gizarte Ekonomiako Gazte Ikerlarien Sareak (REJIES gazteleraz), bere IV topaketaren berri eman du, zeina Santiago de Compostelan eramango den aurrera, urriaren 3 eta 4ean, CIRIEC-ek antolaturiko Kooperatibagintza eta Gizarte Ekonomiaren IX. Nazioarteko Iberiar Solasaldiaren bezperan.

    Jakinarazi dutenez, Gizarte Ekonomiaren inguruan ikertzen hasiberriak diren ikerlarien arteko hartu-emanak ahalbidetu eta hausnarketarako espazio izan nahi du.

    Egingo diren aktibitateen artean, Gizarte Ekonomiako adituekin mahai-inguruak, ikerketa metodologiaren inguruko mintegiak, doktore tesi eta posterren atelierrak eta abar daude.

    Programa osorik ikusteko (gazteleraz) edota izena emateko, egin klik hemen.

    Iturria: REJIES