Bloga

  • IDEARIA, XII. Ekonomia Alternatiboko eta Solidarioko topaketa

    IDEARIA, XII. Ekonomia Alternatiboko eta Solidarioko topaketa

    Apirilaren 30etik maiatzaren 3ra, IDEARIA XII. Ekonomia Alternatiboko eta Solidarioko topaketa izan zen Kordoban, EHU/UPVko ikertzaileen parte-hartzea eta kolaborazioarekin.

    Topaketak hiru ardatz nagusi zituen:

    – Garapen lokala, gizarte garapena eta ekonomia solidarioa

    – Elikadura, ekonekazaritza eta bidezko merkataritzaren subiranotasuna

    – Merkatu soziala eta auditoretza soziala

    UPV/EHUko irakasleek eta ikertzaileek, Enekoitz Etxezarretak (GEZKIko kide) eta Juan Carlos Pérez de Mendigurenek (HEGOAko kide), lehenengo ardatzaren barne eskaini zuten hitzaldi batean parte hartu zuten, “Ekonomia solidaria, innovación social y relación con las administraciones públicas” izenekoa.

    Hitzaldiaren lehenengo zatian, ekonomia sozial eta solidarioko entitateek duten kontzertazio eredua aurkeztu zuten; eredu hori Quebec-en (Kanada) eratu zen azken hiru edo lau hamarkadetan. Horretarako, gaur egun, Quebec-eko “berrikuntza sistema soziala” gauzatzeko izan diren gertaera historiko nagusiak aurkeztu zituzten. Eredu hori lau ardatzetan oinarritzen da (ikerkuntza, formakuntza, finantzaketa eta zerbitzu teknikoak), eta ekonomia sozial eta solidarioko enpresei zuzendutako laguntza eta sustapen sistemak eratzen dituzte. Sistema hori osatzen duten eragile nagusiak identifikatu eta gero, CRISES-ek (Centre de Recherche sur les Innovations Sociales) berrikuntza sozialaren inguruan zuen ikuspegiaz hitz egin zuen. Azkenik, berrikuntza sozial zehatz batzuen garapenak, eta, gaur egun, egiten diren azterketak aurkeztu zituzten laburki , hitzaldiaren bigarren zatiaren testuinguru gisa.

    Bigarren partean, taldean arazoak eztabaidatzeko “ideien barometro” bat egin zen Quebec-eko ereduari dagokionez; bereziki, administrazio publikoa eta ekonomia sozial eta solidarioaren artean dagoen osagarritasun harremanaren inguruan.

    Iturria: GEZKI

     

  • Gizarte-ekonomiaren bidez Caritasen sortutako lanpostuak

    Gizarte-ekonomiaren bidez Caritasen sortutako lanpostuak

    Caritasera joaten diren gehienak, lana bilatzeko eta lanaren bidez gizarte-bazterketa alde batera uzteko asmoz, emakumeak dira 36 eta 45 urte bitartekoak eta oinarrizko ikasketekin. Euskadin, beste erkidegotan ez bezala, etorkinek bertakoek baino gehiago parte hartzen dute Caritasek eskaintzen dituen formakuntzan eta lan-jardueretan.

    Jorge Torralbok, Caritaseko Lan Arloko arduradunak, dioenez, “etorkinak dira krisiak gehien zigortu duen kolektiboa”. Bere iritziz, Estatuko beste leku batzuekin alderatuta, Caritasera lana eskatzera doazenen artean, bertakoen ehunekoa baxuagoa da hemen; horretan diru-sarrerak bermatzeko errentak (DSBE) lagundu du.

    Euskadin, egoera ahulean daudenei zuzendutako enplegu zerbitzuen beste ezaugarri bat da urteak daramatzatela gizarte-ekonomiako enpresen aldeko apustua egiten. “Gizarte-ekonomiako enpresen bidez, lanpostuak sortzea duela gutxiko gauza da Espainiako Caritasen; Euskadin, berriz, aspaldi egiten den zerbait da. Mugimendu kooperatiboak duen tradizioagatik, eta badakigulako zenbaitentzat lan-merkatu arruntak ez duela balio eta espazio propioak sortu behar zirela; hau da, gizarte-ekonomiako espazioak. Jorge Torralbok aipatu du, azken urtean, Euskadiko Caritasen parte hartzen duten gizarte-ekonomiako enpresen artean, ez dela lanposturik galdu.

    Iturria: Noticias de Gipuzkoa

     

  • Egunon, Getxoko udalerrirako lanean 2012tik

    Egunon, Getxoko udalerrirako lanean 2012tik

    Getxoko udalak konfiantza izaten jarraitzen du Egunon publizitate-banaketarako zerbitzuan; enpresan hori Lantegi Batuak erakundearen barne dago, desgaitasuna duten pertsonei lan aukerak eskaintzen dizkien irabazi asmorik gabeko organizazioan, alegia. Zerbitzu hori 26 pertsonek egiten dute, eta udalerriko Getxoberri egunkaria eta Agenda Kultural aldizkaria banatzeko ardura dute. Banaketa buzoietan, posta bidez (aurretik gutun-azaletan sartuta, tolestuta eta helbidea jarrita) edota herriko hainbat lekutan sortak banatuz egiten dute.

     

    Bizilagunentzat kaltegarria izan daitekeenaz ohartarazteko ere abisuak jartzeko prest daude, 24 ordu beherako epean. Premiazko oharrak direnez (uholdeak, arazoren bat zerbitzuetan, zirkulazio etenaldiak, etab.), taldeko desgaitasuna duten pertsonek egokitzeko aukera ona izan dute, ordutegiak, antolamendua… direla eta. Gainera, lagungarri izan da Egunon zerbitzuko profesionalek udalerria ezagutzea, 2012tik daude bertan, eta lekuak, bizilagunak, eta abar ezagutzen dituzte.

     

    Iturria: Lantegi Batuak

     

  • Gizarte-ekonomiako 18 sozietate berri Nafarroan, 2015eko lehenengo hiruhilabetekoan

    Gizarte-ekonomiako 18 sozietate berri Nafarroan, 2015eko lehenengo hiruhilabetekoan

    Nafarroako gizarte-ekonomiako enpresen lanpostu kopurua %0,3 hazi da 2015eko lehenengo hiruhilabetekoan. Datuak Ignacio Ugaldek aurkeztu zituen, Nafarroako Gizarte Ekonomien enpresako presidenteak (ANEL) eta Nafarroako laneko kooperatiben eta lan-sozietateen ordezkariak, elkarteko batzar nagusian. Ugaldek aipatu zuenez, Nafarroa, iaz, gizarte-ekonomiako lanpostu gehien sortu zituen erkidegoa izan zen Espainian, %6,9ko hazkundea izan baitzuen: “nazioarteko bataz bestekoa baino %3,5 gehiago”.

    Datu horien arabera, gizarte-ekonomiak krisi aurretik zegoen lanpostu kopurua gainditu du; horrek “enpresa eredu honen aldeko apustu argia egiten jarraitu behar dugula adierazten digu, komunitateari egiten dion onura onartuz”, ziurtatu zuen ANELeko presidenteak. Zentzu horretan, elkarteak egiten duen lan instituzionala indartuko zuela bermatu zuen, behar horiekin bat datozen legeak bultzatzeko: “horren adibide ona da Nafarroako kooperatiba txikien lege forala, arau oso zehatz eta operatiboa”. Lege horren helburua bi eta hamar bazkide-langile bitartean dituzten kooperatiben sorkuntza bultzatzea da . “Lege honek, sektorearen legegintzari dagokionez, Nafarroa erkidego aurreratuenen artean kokatu du”, argitu zuen.

     

    Lehenengo hiruhilabetekoan gizarte-ekonomiako 18 sozietate berri sortu dira, hau da, “enpresa bat eta erdi astero”, azaldu zuen Ugaldek. Azken hamar urtetan egon den gizarte-ekonomiako enpresa sorkuntza erritmorik handiena da.

    Iturria: ANEL

     

  • IK4-Ikerlanen batzar nagusia

    IK4-Ikerlanen batzar nagusia

    2014ean 40 urte bete zituen zentro teknologikoak bere batzar nagusia antolatu zuen, joan den maiatzaren 14ean, Arrasateko Garaia Polo berrikuntza gunean.

    Marcelino Caballero zuzendari nagusi duen Zuzendaritza Kontseilu berriak zentro teknologiko kooperatiboa garatzeko proiektu berria gauzatu nahi du. Helburua zentro teknologikoaren eredua bezeroen behar teknologikoetara egokitzea da; zentroko pertsonen indarra sustatuz, eta talentuaren garapenerako eredua mantenduz.

    Halaber, ekimenean, IK4-Ikerlaneko presidentea Iñaki Aranburuk, eta zuzendari nagusiak, Marcelino Caballerok, 2014ko balantzea egin zuten. Batetik, aipatu zuten IK4-Ikerlanek 17,8 milioi euro ingresatu zituela, aurreko urtean baino pixka bat gutxiago, eta fakturazio maila eta enpresekin egindako kontratazio zuzenen ehunekoa, diru-sarreren %60koa guztira, industriaren beharrekin parekatzen ari dela argi uzten duela nabarmendu zuten. Bestetik, zentroan 250 pertsonez osatutako taldea finkatzea eta ikertzaileen formakuntzen jardueretan ahalegina mantentzea lortu dute.

    Azkenik, aipatu zuten etorkizuneko IK4-Ikerlanen erronketako bat eremu europarrean baliabideak lortzea dela, zentroan biziki ari baitira lanean eremu horretan eragile nagusi izateko. 2014ean Europako 15 proiektutan parte hartu zuten; eta horietako hiruren arduradun izan ziren, bezeroei zuzendutako etorkizuneko irtenbideen garapenean funtsezkoak diren gaietan, esaterako, elektronika txertatua, fabrikazio aurreratua eta eraginkortasun energetikoa.

    Iturria:TuLankide

     

  • ASLE-k bere batzar nagusiko parte-hartze nabarmenen bideoak  publikatu ditu

    ASLE-k bere batzar nagusiko parte-hartze nabarmenen bideoak publikatu ditu

    ASLEk egin zuen batzar nagusiko parte-hartze nabarmenenen bideo editatuak igo ditu sare sozialetara; bilera joan den maiatzaren 24ean izan zen Vitoria-Gasteizko Artium museoan.

    Bideoak esteka honetan daude ikusgai, eta hauexek dira bertan azaltzen direnak: Carlos Pujana, ASLEko presidentea; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua den Angel Toña; Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Arantza Tapia; eta Joan Elias, “nola izan heroia egunero eta bezeroak pozik mantendu, benetan” gaiari buruzko hitzaldia eman zuena. Azkenik, bideoan 25 urtez ASLEren parte izan diren Mafrido, SUL, Tornillería Aras eta Teclaplast enpresei erakutsi zitzaien esker ona ikus daiteke.

    Iturria: ASLE

     

  • Eroskik eraldaketa politika areagotu du

    Eroskik eraldaketa politika areagotu du

    Eroskik, krisiaren urte gogorrenak igaro eta gero, 100 milioi inbertituko ditu ehun denda inguru eraldatzeko. Azkenean kontsumoak gora egin du eta enpresak bere arazo finantzario larriei irtenbidea aurkitu die, bankuekin zuten zorra mardula berriro negoziatuz.

    Taldeak horrela erabaki du sarearen berregituratze prozesua areagotzea, eta saltoki horiek ‘zurekin’ eredu komertzialera egokitzea aurreikusi du; negozio eredu horretan, produktu freskoek eta, bereziki, bertako ekoizleek ekarritako sasoiko lehengaiek izango dute garrantzi gehien.

    Elorrioko enpresako presidenteak, Agustin Markaidek, aipatu zuenez, berregituratze prozesu hori “inbertsio erritmo bizi” bati esker egiten da, une honetan egoera aproposa delako. Markaidek familiako kontsumoa errekuperatu dela ziurtatu zuen, etxeko eta ekipamendu pertsonaleko segmentutan nagusiki. Produktu horiek salmentetan jaitsiera nabarmena izan zuten. Elikagaien kasuan, ordea, “mantendu egin da modu egonkorragoan: salmenta ez zen hainbeste murriztu eta, beraz, errekuperazioa eskasagoa da”, azaldu zuen.

    Iturria: El Correo

     

  • Laboral Kutxak 33,9 milioiko onurak izan ditu urteko lehenengo hiruhilabetekoan

    Laboral Kutxak 33,9 milioiko onurak izan ditu urteko lehenengo hiruhilabetekoan

    Laboral Kutxak, Mondragon Taldeko euskal entitateak, urteko lehenengo hiruhilabetekoan 33,9 milioiko onura garbiak izan ditu; 2014ko epe berean baino %5,2 gehiago. Euskal finantza-erakundeak aurreikusitako bidetik itxi du hiruhilabetekoa.

    Nahiz eta interes-tasak balio minimoetan egon, kreditu eskaeraren bilakaerak positiboa izaten jarraitzen du 2014ko bigarren seihilabetekoan. Horrela, iazko epe berarekin alderatuz, kredituen formalizazioek, kontsumorako, enpresetarako edota etxearen hipotekarako, %29ko, %54ko eta %66ko hazkundea izan dute, hurrenez hurren.

    Berankortasunari dagokionez, %8,44ra gutxitu da, 2015eko otsailean sektoreak erregistratu zuen %12,59ko bataz bestekoarekin konparatuta. Ildo horretatik, kaudimena kontuan hartuta, common equity tier 1 (Cet1) ratioa %13,69koa da: sektoreen artean nabarmenenetarikoa.

     

    Iturria: TULANKIDE eta La Vanguardia

     

  • Fagor Arrasate, AZL zentro alemaniarreko kide berria konpositearen ekoizpen prozesuak ikertzeko

    Fagor Arrasate, AZL zentro alemaniarreko kide berria konpositearen ekoizpen prozesuak ikertzeko

    Urte hasieratik, Fagor Arrasate AZL “Aachen Center for Integrative Lightweight production” zentro alemaniarreko kide ofiziala da; material arineko piezen diseinuari buruzko ikerketa egiten dute, konpositeak eta horien ekoizpen prozesuak, esaterako.

    Zentzu horretan, kostuen optimizazioa da haien helburu nagusietako bat, orain arte ez dira prozesu oso produktiboak ez automatizatuak izan eta. Fagor Arrasatek eskarmentu handia du estanpazioen automatizazio prozesuetan eta, ezagutza horren bidez, konpositeen prozesuaren errentagarritasuna eta produktibitatea hobetzen lagunduko du.

    Bestalde, diziplinarteko kolaborazio zorrotza eskatzen dute, lehengaien fabrikatzaileen eta ekoizpenerako teknologien artean, batik bat, material anitzeko prozesuen kasuan. Zentzu horretan, Aachen-eko kanpus unibertsitarioak aplikazioen eremu horretan konpetentzi askotan sartzeko aukera ematen du.

    Iturria: TULANKIDE

     

  • IkerGazte-k arlo guztietako ikertzaile euskaldunentzako bilgunea osatu du

    IkerGazte-k arlo guztietako ikertzaile euskaldunentzako bilgunea osatu du

    kerGazte-k 2015 ikertzaile euskaldunen lehen kongresua antolatu du Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) izaera bateratzaile eta integratzaileari zein UEUk euskararekiko duen konpromisoari eutsirik. Kongresua Durangon maiatzaren 13, 14 eta 15ean izan zen.

    Asko dira ikerkuntzan dihardutenek eta asko dira eguneroko lan hori euskaraz egiten dutenek. IkerGazte-n, puntako ikerkuntza egiten dute alor guztietan: giza zientzietan, gizarte-zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologia eta arkitekturan edota osasunean. Ikertzaile gazteen aldetik azken urteotan izan den hazkundea dela-eta, haiek bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea zen xede nagusia. Gazte diotenean ibilbide zientifikoaz ari dira; tesia bukatzen ari direnei edo azken lauzpabost urteetan amaitu dutenei zuzenduta zegoen kongresua.

    IkerGazte-n urteak daramatzate UEUn arloz arloko profesional eta ikertzaileen bilkurak antolatzen, eta oraingo honetan jauzi garrantzitsu bat eman eta arlo guztietako ikertzaile euskaldunentzako bilgunea osatu dute.

    Iturria: IkerGazte