Bloga

  • GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIA UNIBERTSITATE MASTERRAren aurkezpena

    GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIA UNIBERTSITATE MASTERRAren aurkezpena

    Apirilean irekiko da UPV/EHUko Master Ofizialetan izen emate epea, eta apilirak 19an UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolak antolatuko “Master Egunean” aurkeztuko dira Masterrak http://www.mde.ehu.es/p311-home/eu/.

    GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIA UNIBERTSITATE MASTERRA, beste Buletinetan argitaratu den moduan, 2013 – 2014ko kurtso Akademikoan hasiko da. Masterra GEZKIk antolatzen du, Eusko Jaurlaritza Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren, eta UPV/EHUren babesarekin, eta ondoko erakunde laguntzailekin: Konfekoop (Euskadiko kooperatiben konfederazioa), ASLE (Euskadiko lan-sozietateen enpresa elkartea) , EHLABE (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea), Gizatea (gizarteratzeko eta laneratzeko Euskadiko enpresen elkartea) , REAS (Euskadiko Ekonomia alternatibo eta ekono- mia solidarioko sarea), eta Hirekin (Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen elkartea).

    Irakasleak
    Masterrak hogeita hamarretik gora irakasle ditu, gaian adituak, gehienbat UPV/EHUkoak, eta baita ere Mondragon Unibertsitatea eta Deustoko Unibertsitatekoak. Horietaz gain, hainbat irakasle sektorean eskarmentu handia duten profesionalak izango dira.

    Erdipresentziala 
    Masterrak, teoria eta praktika uztartu nahian, arlo akademikoa eta enpresa mundua, bere eskaintza ikasleen egoera pertsonal eta profesional anitzetara egokitzeko asmoa du. Horregatik, eskaintza erdipresentziala izango da, 60 ECTS kreditu ikasturte akademiko. Modalitate erdipresentziala irakasgai guztietan aplikatzen da, derrigorrezkoetan eta hautazkoetan, %50 eskola presentzialak eta %50 eskola ez-presentzialak derrigorrezko kanpo-praktiketan eta derrigorrezko Master amaierako lanean izan ezik.

    Ibilbide akademikoak eta profesionalak
    Egitarauan, hautazko irakasgaien bitartez, bi heziketa ibilbide desberdin osatzen dira: EREDUAK ETA ESKU-HARTZE TEKNIKAK GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIOAN ikerkuntza-ekintza lotuta eta GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIOKO ENTITATEEN KUDEAKETA, izaera profesionalagoa duena eta entitateen kudeaketara bideratua. Ikasleen formakuntza osatzeko kanpo-praktikak eskainiko dira eta Master amaierako lana zuzendua. Honez gain, Masterrak UPV/EHUko Hegoa Instututuak antolatzen duen ”Garapenari buruzko ikasketak” Doktoretza Programan sartzeko aukera ematen du.

    Lekua
    UPV/EHUko Donostiako Enpresa Ikasteten Unibertsitate Eskola.

    2013ko iraila amaieran hasiko gara. 30 plaza eskaintzen ditugu edo, beste modu batera esanda, 30 plaza besterik ez dira geratzen!.

  • GEZKI ehbildu taldearekin bildu zen

    Ehbildu taldeak GEZKIri hitzaldi bat eskatu zion Gizarte Ekonomiako zenbait alderdi azaltzeko, Gizarte Ekonomiaren ezagupena handitzeko helburuarekin. 

  • UNIBERTSITATE MASTER OFIZIALA GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIOAN

    UNIBERTSITATE MASTER OFIZIALA GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIOAN

    2012ko amaieran heldu zen berri ona GEZKIra (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua/ Instituto de Derecho Cooperativo y Economía Social); kalitate agentziek ezinbestekoa den aldeko txostena eman zuten Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterra abian jartzeko, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), 2013-2014 ikasturte akademikoan. Argi berdea azken urteotan hainbeste ilusioz diseinatzen aritu garen egitasmoari.

    Atsegin handiz hartu dugu berria Master berriaren egitasmoan elkarlanean ari garen eragile guztiok. Alde batetik, UPV/EHUko organoek (GEZKI, HEGOA, Lan harremananen U.E., Ekonomia Aplikatua I Saila, Enpresa Zuzenbidearen Saila); bestalde, ezbairik gabe, entitate laguntzaileek, Master berria sektorea dinamizatzeko profesional bikainak prestatuko dituen tresna izateko laguntzen ari diren eragileak: KONFEKOOP (kooperatibak), ASLE (lan-sozietateak), EHLABE (desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua), GIZATEA (insertzio enpresak), REAS (ekonomia alternatibo eta solidarioko sarea), eta HIREKIN (gizarte eskuhartzea).

    Euskal Herrian tradizio luzea du gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioaren arloak, auzolanetik egungo puntako teknologiako enpresetaraino. Master berriak fenomeno horren garapenari laguntzeko katebegi sendoa izateko asmoa du. Sinistuta gaude merezi duela pertsonak kapitalaren gainetik jartzen dituen eredu ekonomikoa sustatzea, gizarte ekonomiako legeak dioen moduan. Bizitzen ari garen krisi maltzurrak, eta eragin duen langabezi izugarriak, erakusten digute zer ondorio eduki dezakeen errentagarritasun ekonomiko azkarra lehenesten duen eredua ekonomikoak, enplegua irabazi kontuen menpe dagoen kostu huts gisa tratatuz. Aitzitik, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko sektoreak enplegua merezi duen lekuan kokatzen du, oinarrizko giza eskubide gisa, gizarte integraziorako eta beharrizan ekonomiko eta sozialak asetzeko tresna gako bezala. Egungo krisian, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioaren arloko enpresek erakusten digute bideragarritasun ekonomikoa bateragarria dela kaleratzea azken neurria izatearekin, beren izaerarekin bat eginez. Kapital sozietateetan, aldiz, hainbatetan ikusten dugu krisi egoeratan kaleratzea ez dela azken neurria, lehenengoa baizik.

    Masterrak kalitatezko prestakuntza eskaintzeko asmoa du, gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioaren oinarri teoriko eta balioak landuz; eta aldi berean, enpresak kudeatzeko profesional prestuak trebatuz. Helburu horiek lortzeko, sinergia eta interkooperazioa landu ditugu. Horren isla dugu Masterraren sustatzaileen aniztasunean; goian aipaturiko UPV/EHUko organoak eta egunero gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioa gauzatzen duten entitate laguntzaileak. Gainera, azpimarratu nahi dugu Masterrak hogeita hamarretik gora irakasle dituela, gaian adituak, gehienbat UPV/EHUkoak, eta baita ere Mondragon Unibertsitatea eta Deustoko Unibertsitatekoak. Horietaz gain, hainbat irakasle sektorean eskarmentu handia duten profesionalak izango dira.

    Masterrak, teoria eta praktika uztartu nahian, arlo akademikoa eta enpresa mundua, bere eskaintza ikasleen egoera pertsonal eta profesional anitzetara egokitzeko asmoa du. Horregatik, eskaintza semipresentziala izango da, 60 ECTS kreditu ikasturte akademiko batean, eta bere barne derrigorrezko materiak, hautazkoak, praktikak sektoreko enpresetan, eta master amaierako lan tutorizatua. Gainera, Masterrak “Garapenari buruzko ikasketak” Doktorego Programa egiteko aukera ematen du, Hegoa Institutuan, UPV/EHUn.

    2013ko iraila amaieran hasiko gara. 30 plaza eskaintzen ditugu edo, beste modu batera esanda, bakarrik 30 plaza gelditzen dira!