Bloga

  • ELKARLAN kooperatibaren 2014ko memoria argitaratu dute

    ELKARLAN kooperatibaren 2014ko memoria argitaratu dute

    ELKARLANek, kooperatibak sustatzeko elkarteak, 2014ko memoria argitaratu du. Elkarteak Euskadin 138 enpresa berri sortzen lagundu zuen iaz, eta 507 enplegu kooperatibo gehiago sortu dituzte.

    Kooperatiba horietatik 17 Arabako Lurralde Historikoan sortu dituzte, 76 Bizkaian eta 45 Gipuzkoan. Kooperatiba motaren araberako sailkapena kontuan izanda, 129 lan elkartukoak dira; bat, elkarlaneko entitate mistoa, 2 lan elkartu profesionalekoak, bi etxebizitzakoak, bi kontsumokoak, nekazaritzako bat eta hezkuntza integraleko bat. Sortutako enpleguei dagokienez, 51 Araban eratu dituzte, 284 Bizkaian eta 172 Gipuzkoan.

    Bestalde, ELKARLANek beste eredu juridiko batekin jarduten duten sei enpresa kooperatiba bilakatzen lagundu du.

    Ildo horretan, ELKARLANek beharrezkoa den oinarrizko formakuntza eskaintzen die ekintzaileei, kooperatiba zer den ezagutu dezaten errazteko. Gero, kooperatiba sortu zenetik urtebetez egindako segimenduan, sustatzaileei formakuntza espezifikoagoa eskaintzen diete.

    Horrez gain, neurrira egokitutako aholkularitza ematen diete, lantzen ari diren proiektu tipologiaren arabera eta kooperatiba motaren arabera, gestio anitz gauzatu ahal izateko: hainbat eskari eta dokumentazio tramitatzeko; sozietatearen estatutu sozialak eratzeko; Euskadiko Kooperatiben Erregistroan aurkeztu eta segimendua egiteko izen-ematea gauzatzeko; eta beste prozesu mota batzuk burutzeko.

    Iturria: Elkarlan eta OVES/GEEB

     

  • Juan Mari Otaeguiren hitzaldia Erkideko batzar nagusian

    Juan Mari Otaeguiren hitzaldia Erkideko batzar nagusian

    Joan den maiatzaren 27an, Erkideko batzar nagusia izan zen (Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza eta Kreditu Kooperatiben Federazioa) Arabako Miñanoko Parke Teknologikoan. Bertan, Juan Mari Otaeguik “La Comunidad Cooperativa, ¿Lecciones de Crisis?” hitzaldia eskaini zuen.

    Mondragon kontseiluko eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko (EGAB) presidente ohiak euskal kooperatibismoak bizi dugun atzerapen ekonomikoari nola erantzuten ari zaion azaldu zuen. Fagor Etxetresna elektrikoak enpresaren kasua nabarmendu zuen, eta Mondragoneko kooperatiba gehienak, egoera onean, krisi ekonomikoari aurre egiteko gai izan direla azpimarratu zuen, euskal lantegietan enplegua mantentzea lortu baitute.

    Bestalde, Fagor Etxetresna elektrikoen kasua ez duela zertan eredu kooperatibora zabaldu gogorarazi zuen, eta, gainera, enpresa horren krisialdian kaltetutako bazkideen ia %90 taldeko beste kooperatiba batzuetan kokatu dituzte.

    Iturria: OVES/GEEB

     

  • Eroskiren eraldatze planak bazkide langile berriak lortuko ditu

    Eroskiren eraldatze planak bazkide langile berriak lortuko ditu

    Eroskiren jarrera lehiakorra hobetzeko eraldatze planak bazkide-langile berriak izango ditu datozen hilabeteotan; hainbat urtetan, kolektibo horretan inor berririk sartu gabe egon eta gero, egungo 7.982 bazkideri gehituko zaizkie.

    Eroskiko presidenteak, Agustin Markaidek, azaldu du kontsumitzaileen denda gogokoena izateko bazkide-langileen kolektiboa indartzea kooperatibak abian jarri duen lehen ildo estrategikoa dela. Datozen urteetako erronka tipologietan sailkatutako bezeroetan, bere benetako beharretan eta aukeretan, ardaztutako kudeaketari ekitea da.

    Bigarren estrategia ildoa tokian tokiko elikagaiak saltzeko Eroskiko dendak plataforma ireki gisa ezagutaraztea da. Eroskik duen kultura kooperatibo sendoan oinarrituta, denden autokudeaketa bultzatu nahi du bazkide-langileen komunitatearen aukerei, inguruko nekazaritzako elikagaien sare produktiboari eta lehiakortasunak eragiten duen presioari etengabe egokitu ahal izateko.

    Hirugarren lerro estrategikoa dendak antolamenduaren epizentroan kokatzea da. Politika berrietan dendek duten protagonismo berrituak helburu argia du: guztiz bereizgarriak diren dendak lortzea, kalitate-prezio erlazioa eta bezeroaren arreta hobetzea eta produktu freskoetan espezializatzea.

    Eroskiko batzar nagusian aipatu zen laugarren lerro estrategikoa pertsonen gaitasunak maximizatzea izan zen. Iaz Eroskik 138.000 ordu zuzendu zituen taldeen formakuntzara, funtsean, bezeroen arreta hobetzeko eta taldeen autokudeaketarako tresna berriak ahalbidetzeko.

    Iturria: TUlankide

     

  • Mundukidek ‘Batu taupadara’ erakusketa ibiltaria jarri du martxan

    Mundukidek ‘Batu taupadara’ erakusketa ibiltaria jarri du martxan

    15. urteurrenean, Mundukidek bere proiektuak aurkezten ditu 'Batu taupadara' erakusketa ibiltariaren bitartez. Euren jarduera ezagutaraztea eta babesak lortzea dira gobernuz kanpoko erakunde horrek erakusketaren bitartez lortu nahi dituen helburuak.

    Mundukidek Mondragon korporazioaren eredu kooperatiboa du eredu. Justizia oinarri duen gizarte-eredua bultzatzeko dihardu lanean, pertsona guztiei bizimodu duina eta aukera-berdintasuna eskaintzen diena. Mundukideren egitekoa hegoaldeko herriekin kooperatzea da, esperientzia, bitartekoak eta ezagutza elkarbanatuz garapen autogestionario osoa sustatu eta lan kooperatiboan dihardutenen solidaritatea aktibatzeko, Mundukidek berak dituen oinarri eta balioen bitartez.

    15. urteurrena ospatzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte bi helbururekin. Batetik, Mundukideren filosofia eta urteotan egindako lana eta emaitzak ezagutaraztea; eta, bestetik, etorkizunean proiektu berriak garatu ahal izateko pertsona gehiagoren babesa lortzea.

    Jarduera horien artean dago Aretxabaletan, Urkulun, uztailaren 5ean egingo den kooperatiben arteko I. Mundukide Lasterketa Solidarioa. Hala, Mundukidek, kooperatiba taldeak Urkulu natura-ingurunean bilduko ditu kausa solidario baten aitzakian. Lasterketa honek talde-lana nabarmendu nahi du kooperatibismoaren nortasun gisa.

    Iturria: OVES/GEEB eta TUlankide

     

  • Aukeran Psicología REAS Euskadiko erakunde berria

    Aukeran Psicología REAS Euskadiko erakunde berria

    REAS Euskadik, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak, entitate berri bat du: Aukeran Psicología. Erakunde hori gizarte-ekimeneko kooperatiba profesional txikia da, eta arreta psikologikoan lanean ari dira herritarrek buruko osasuna lantzeko tresnak izan ditzaten.

    Kooperatiba horrek zerbitzu eskaintza zabala du; nagusiki, ezagutzan eta eskarmentuan oinarritzen da eta baita pertsonak interdependenteak direlako ustean ere. Horrek arreta psikologikoan esan nahi duena da, arazoak banako arretaren bidez landu eta norberaren sentimenak aztertzeaz gain, gertaerak jazotako ingurua kontuan hartzeak garrantzia duela, baita norberaren inguru pertsonalak dituen ezaugarriak edota egoera sozio-kulturalak ere.

    Iturria: REAS

     

  • Lantegi Batuak-ek webgunea berriztatu du

    Lantegi Batuak-ek webgunea berriztatu du

    Lantegi Batuak-ek, bere xedea urritasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzea den irabazi asmorik gabeko erakundeak, webgune korporatiboa berriztatu du (www.lantegi.com) eduki berriak, informazio praktikoa eta “%100 gai” izeneko bloga gehituz. Azken horretan gizarte ekonomiako erakundearen inguruko azken berriak ematen dira. Gainera, newsletter-ean izena emateko aukera dago.

    Horrela, Lantegi Batuak-ek interneten daukan posizioa sendotzea, bere balioak eta egitekoa zabaltzea eta industri eta zerbitzu arloko enpresa pribatu eta erakunde publikoei ematen dien zerbitzuen berri ematea nahi du.

    Iturria: Lantegi Batuak

     

  • Diru-laguntzen programa – Euskadiko Enplegu Gaztea 2015

    Diru-laguntzen programa – Euskadiko Enplegu Gaztea 2015

    Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea (ASLE), "la Caixa"ko Gizarte Ekintzako arloarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean, diru-laguntzen programa bat jarri du martxan Euskadiko Enplegu Gaztearen 2015 programaren barne.

    26 urtetik beherako lizentziadunei lehen enplegua bilatzen laguntzeko helburua du programa horrek, enpresarekin lehen kontaktu erreala izateko aukera eskainiz. Bekak 6 hilabeteko iraupena izango du, eta astero gehienez 30 orduko praktikak izango dituzte.

    Iturria: ASLE

     

  • Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren nazioarteko kongresua

    Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren nazioarteko kongresua

    Maiatzaren 27tik 30ra arte Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren nazioarteko ikerkuntza kongresua ospatu zen Parisen, "Future of the co-operative model: creativity, innovation and research" izenarekin.

     

    Bertan 25 estatu baino gehiagotik joandako 150 ikertzaile inguruk parte hartu zuten, kooperatiben inguruko hainbat gai jorratuz, hala nola kooperatiben finantzaketa eta banka kooperatiboa, kooperatiben gobernua eta antolakuntza, lan-kooperatibak, berrikuntza…

     

    Hauen artean, GEZKIko kidea den Itziar Villafañez EHUko irakasleak parte hartu zuen, "Cooperative members' duty of loyalty in the cooperative legislation in Spain" ikerketa-lana aurkeztuz.

    Iturria: GEZKI

     

  • Maria Ubarretxenak udal-hauteskundeak irabazi ditu Arrasaten

    Maria Ubarretxenak udal-hauteskundeak irabazi ditu Arrasaten

    Gaur egungo Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekonomiako Zuzendaria, Maria Ubarretxena Cid, Arrasate (Gipuzkoa) Udaleko EAJren zerrendako buru zen, boto gehiengoa lortu duenak. Udal horretako zinegotzia zen 2011z geroztik, Giza Zientziak eta Enpresan Lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta 11 urteko esperientzia du enpresa munduan.

    Fuente: OVES/GEEB