Bloga

  • Eurest Euskadi eta Lantegi Batuak-ek sukaldaritza proiektu berri bat jarri dute martxan Derion

    Eurest Euskadi eta Lantegi Batuak-ek sukaldaritza proiektu berri bat jarri dute martxan Derion

    Proiektu bietarako 4,3 milioiko inbertsioa egin da. 36 lanpostu sortuko dira, horietatik 20 urritasuna duten pertsonentzat. Beren egitekoa egunean 4.000 menu ere egitea izango da, gizarte eta osasun sektorerako.

    Eurest Euskadi (Compass Group), sukaldaritza zerbitzutan aritutako empresa, eta Lantegi Batuak, enplegu babestuaren arloko Bizkaiko erakunderik handiena, 4,3 milioi euro inbertitu dituzte bi sukaldaritza-proiektu handitan. Derion egin dute, lehenengo konpainiak egoitza nagusia daukan udalerrian, eta 36 lanpostu sortuko dira. Inbertsio horren %80 Compass Group taldeak egin du. Horrela, duela 25 urte Euskadiren alde hartutako apustua berresten duela erakutsi du.

    Eurest Euskadiren lehenengo proiektuak sukalde zentralak eta I+G+b zentro bat hartzen ditu barne; aldiz, bigarrenak, Lantegi Batuak-ekin batera, enpresa-ekimen berritzaile bat martxan jartzea de helburu, Euskadiko osasun eta gizarte sektoreen elikadura-beharrizanak asetzeko. Gainera, urritasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko bokazio argiarekin.

    Bi enpresa-proiektuen aurkezpen ofizialean Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailburua, Isabel Sánchez Robles, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Diputatua, Eurest Euskadiko zuzendaritzako kideak Lourdes Alonso presidentea buru eta Lantegi Batuak-en izenean, Hugo Baroja presidentea eta Txema Franco zuzendaria parte hartu zuten.

    Iturria: Lantegi Batuak

     

  • Euskal Herriko Unibertsitateen arteko Lehen Kongresu Kooperatiboak arrakasta handia izan du

    Euskal Herriko Unibertsitateen arteko Lehen Kongresu Kooperatiboak arrakasta handia izan du

    “Eredu Kooperatiboa Egungo Erronken Aurrean” kongresua Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak babestu du, eta UPV/EHUko Carlos Santa María zentroan izan da, urriaren 15 eta 16 egunetan.

    Parte-hartze maila handia lortu zuen, kooperatibismoaren nahiz gizarte ekonomiaren arlo ezberdinetako pertsonak elkartu baitzituen; unibertsitateko, administrazio publikoetako eta sektore pribatuko kideak, hain zuzen. Bertaratuak eredu kooperatiboaren egungo erronkei erantzuna ematen saiatu ziren.

    Kongresua Twitter eta streaming bitartez jarraitzeko aukera izan zen. Gainera, hitzaldi eta solasaldietako bideoak ikusgai daude jada UPV/EHUko webgunean: ehutb.ehu.eus

    Iturria: OVES/GEEB

     

  • Gizarte Ekonomiako 5/2011 Legea aldatu dute

    Gizarte Ekonomiako 5/2011 Legea aldatu dute

    Urriaren 10ean indarrean jarri zen irailaren 9ko 31/2015 Legea, Gizarte Ekonomiako araua eguneratzen duena. Horren arabera, autoenpleguarekin loturiko aldaketak egin eta lan autonomoa eta gizarte-ekonomia sustatzeko neurriak hartu dituzte.

    Zehazki, araudi berriak 4. atala gehitu dio legearen 5. artikuluari; 9. artikulua aldatu dute, eta artikulu berriak erantsi dituzte: 10, 11 eta 12. Azkenik, 9. artikulua 13. izatera pasa da.

    Iturria: OVES

     

  • REAS Euskadin TRUKE BERRERABILPEN ELKARTEA sartu berri da

    REAS Euskadin TRUKE BERRERABILPEN ELKARTEA sartu berri da

    TRUKE solidaritatea eta jasangarritasuna sustatzen duen proiektu asoziatiboa da; elkarlaneko kontsumoarekin bat dator eta objektuen berrerabilpena bultzatzeko teknologia berriek komunikazioaren alorrean ematen dituzten aukeretan oinarritzen da. Kontsumo ohiturak aldatu nahi dituzten hiritarren komunitatea sortu eta indartzea du helburu, trukearen, bigarren eskuko objektuen salerosketaren edota oparien bidez.

    TRUKE berrerabilpenaren sektorean dagoenez, eskaintzen dituen gauzen artean topa dezakeguna hauxe da: arropa eta osagarriak, produktu elektronikoak, etxeko produktuak, haurrentzako gauzak, kirola egiteko eta aisialdirako gaiak edota kultura alorreko gauzak (liburuak, musika, pelikulak eta bideojokoak).

    Iturria: REAS Euskadi

     

  • ASLE, Tuercas Sagarra eta Betsaide entitateen arrakasta aztertzen ari da Europako Ikerketa eta Informazio Zerbitzua (ERIS)

    ASLE, Tuercas Sagarra eta Betsaide entitateen arrakasta aztertzen ari da Europako Ikerketa eta Informazio Zerbitzua (ERIS)

    Europako Ikerketa eta Informazio Zerbitzua (ERIS – European Research & Information Service) gizarte-ekonomiako hainbat figura juridikoren arrakasta aztertzen ari da; besteak beste, lan-sozietatea eta parte hartutako enpresa. Erresuma Batuan kokatutako zerbitzu horrek helburu du britainiar sindikatuei informazioa eman eta euren ezagutza zabaltzea.

    Ikerlan horren ondorioz, urriko lehenengo astean, ERISeko bi kide Bilbora gerturatu ziren ASLE eta bere bazkide diren hainbat enpresa ezagutzera. Bisitaldia gidatzeaz arduratu zen Luis Miguel Pariza, Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteko (EEGL) CC.OO. sindikatuko ordezkaria. Bi lan sozietatetan izan ziren: Arrigorriagako (Bizkaia) Tuercas Sagarran eta Elorrioko (Bizkaia) Betsaiden.

    Iturria: ASLE

     

  • Eroskik 538 lanpostu sortu, etekin operatiboa %46an handitu eta 36,7 milioi euro eskuratu ditu

    Eroskik 538 lanpostu sortu, etekin operatiboa %46an handitu eta 36,7 milioi euro eskuratu ditu

    Eroski Taldeak emaitza bereziki positiboak izan zituen 2015eko uztailaren 31n itxitako lehen seihilabeteko kontuei dagokienez.

    Batetik, eguneroko jarduera indartzearen ondorioz, 36,7 milioi euroko etekin operatiboa izan dute, hau da, %46ko hobekuntza. Gainera, barne-eraginkortasuna hobetzeko martxan jarri dituzten planek ustiatze-gastuak murriztea lortu dute 11 milioi eurotan. Horrela, zergen aurretiko emaitzetan %68ko hobekuntza bultzatu dute, eta galerak 8 milioi eurotara murriztu dituzte. Ondorioz, azken zortzi urteotan izan duten emaitzarik onena lortu dute.

    Horretaz gain, 2.966 milioi euroko fakturazioa sustatu dute, eta iazko epealdi berean lortutakoarekin konparatuz salmentak orekatzea lortu dute, nahiz eta erregaiaren prezioa oso baxua izan. Azkenik, aurtengo otsaila eta uztaila bitartean, Eroskik 538 lanpostu sortu ditu.

    Iturria: Tulankide

     

  • Baleren Bakaikoa Azurmendi, Gizarte Ekonomian aditua, Unibertsitate irakasle gisa erretiratu egin da

    Baleren Bakaikoa Azurmendi, Gizarte Ekonomian aditua, Unibertsitate irakasle gisa erretiratu egin da

    Baleren Bakaikoa Azurmendi, UPV/EHUko Ekonomia Aplikatuan katedraduna, urte askotan unibertsitateko GEZKI institutuko zuzendaria, erretiratu egin da. EHU/UPVeko Gizarte Ekonomian espezializatua dagoen institutuan egindako lanak eta ikerketa arlo horretan egindako lan akademikoak oso baliagarri den eskarmentuko pertsona egiten du.

    Galdera batzuk erantzun dizkigu.

     

    1. Zein da gizarte-ekonomian duzun interesaren eta dedikazioaren arrazoia?

    Gizarte-ekonomia interesgarria iruditzen zait ohiko ekonomiak kapitalari bekarrik erantzuten diolako. Gizarte-ekonomia kapitala pertsonen gainetik baloratzen duen ekonomia kapitalistaren aukera demokratikoa izatera irits daiteke – pertsonek sortua eta pertsonei zuzendua-.

    2. GEZKI 1986an sortu zen, urte askotan zuzendu duzun unibertsitateko institutua da. Zer izan da GEZKI institutua kooperatibismoaren inguruko unibertsitateko ikerketen eta gizarte-ekonomiaren barruan?

    GEZKI eredugarri bilakatu da UPV/EHUn irakaskuntza eta ikerketa arloetan; eta gainera, euskal instituzio publikoetan, eta nolabait euskal gizartean, gizarte-ekonomia ezagutzera eman du. Horrela, gizarte-ekonomiari unibertsitate-eremuan lekua egin zaio. Kontuan izanda, institutua sortu baino lehenago ia ezezaguna zela.

    3. GEZKI jaio zenetik 30 urte pasa diren honetan, egin diren ikerketa eta jarduerak ikusi eta gero, euskal gizarte-ekonomiak bizi izan duen garapenaren inguruko ondorioren bat atera zenezake?

    Hasiera puntua euskal kooperatibismoari buruzko ikastaro batzuk eta urteroko jardunaldiak, dagokien argitalpenarekin dira. Ikerkuntza gutxi egiten zen. Egun, araututako irakaskuntza eskaintzen dugu (masterra), jardunaldiak eta seminarioak aldizka, indexatutako aldizkari zientifikoa, kongresu zientifikoak antolatzen ditugu eta, batez ere, gizarte-ekonomiaren inguruko gaien ikerketak egiten ditugu. Gainera, Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak EAEko gizarte-ekonomia ezagutzera ematen du, euskal gizarte-ekonomiako datu estatistikoak eta egoerari buruzko urteko txostena helarazten du. Horrela, unibertsitateko jardueretan murgilduta gaude hainbat dimentsiotan; eta, ez hori bakarrik, EAEko, Espainiar Estatuko eta beste hainbat herrialderentzat eredugarri ere bagara (CIRIEC- Internacional barruan dauden herrialdeak, RULESCOOP, IIS).

    4. Eta unibertsitatea, zein izan da bere bilakaera?

    Ezezaguna izatetik , interés akademiko baloratua izatera pasa da Gizarte Ekonomia. EHUko Errektore jaunak parte hartu zuen Gizarte Ekonomiako Kongresuaren inaugurazioan 2012an, zein GEZKIk, DUk eta MUk antolatu zuten, CIRIECekin lankidetzan. Horrez gain, errektoreorde ugarik parte hartu du GEZKIk antolatutako ekitaldi akademiko askotan. Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren Masterra legeztatzen lagundu zigun EHUko errekktore taldeak.

     

    5. Unibertsitatea eta gizarte-ekonomiaren arteko harremanari dagokionez, zure esperientzia kontuan harturik, ba al duzu aholku edo gomendiorik?

    Unibertsitatea eta gizarte-ekonomiako erakundeak elkarlanean aritu beharko lirateke, menpekotasunik gabe. Menpekotasunak pentsamenduak egin beharko lituzkeen ekarpen libreak oztopatzen ditu. Ekarpen guzti horien emaitza bakarka lortu daitekeena baino handiago da.

    Iturria: OVES/GEEB

     

  • Iritzia: Alfredo Ispizua, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria

    Iritzia: Alfredo Ispizua, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria

    Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendaritza aipatutako saileko estrategiaren barne dago, gure herriko enplegua mantentzeko eta suspertzeko. Sektore kooperatiboarekin eta Euskadiko gizarte-ekonomiako beste entitateekin lotuta dagoen guztia sustatzeko politikak ere ezarri ditu.

     

    Ohiko jardueran, zuzendaritzak hiru alor lantzen ditu: Euskadiko Gobernuak kooperatiben eremuan duen eskumena; Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren funtzionamendu eraginkorra; eta Gobernuaren politika publikoen kudeaketa eta lanketa euskal gizarte-ekonomia sustatzearen eta indartzearen alde.

     

    Arauei dagokienez, euskal kooperatiben lege bategina lantzen ari gara, zenbait aldaketa puntual barneratuz.

     

    Erregistroaren eguneroko kudeaketan, erregistro-eskumeneko ohiko eginbeharrak gauzatzen ditugu. Gainera, gizarte-ekonomiako sozietateen artean sor daitezkeen arau-urratzeen eta zigorren errealitatea ere kontrolatu beharra dago.

     

    Erregistro-alorrean, nabarmentzekoa da komunikazioaren eta informazioaren teknologietara egokitu behar direla kooperatiben eta lan-sozietateen euskarriak. Egoera horrek Gizarte Ekonomiako Sozietateen Erregistro Telematikoko sistema eraginkorra ezartzea eskatzen du, herritarrek erregistro-zerbitzu publikoan sartzeko aukera izan dezaten.

     

    Gizarte-ekonomia sustatzeko, bultzatzeko eta defendatzeko lehentasuna da laguntza zehatzak ematea eta gizarte-ekonomiako enpresak mantentzeko eta sortzeko aholkularitza eskaintzea. Kapital soziala eta sozietatearen oinarria indartzeko eta hedatzeko baliabideak ere bideratzen ditugu eta, horrela, hainbat kolektiboren derrigorrezko ekarpenerako harpidetza errazten dugu.

     

    Elkarte-sare indartsu eta eraginkorra sortu eta finkatzeko ahalegin handia egiten du Zuzendaritzak; izan ere, kooperazioa mantendu eta sustatu beharreko balioa dela uste du.

     

    Aldi berean, kooperatibismoa bultzatzeko beste arlo nagusia gizarte-ekonomia zabaltzea da, unibertsitatean bereziki.

     

    Bestalde, gizarte-ekonomiako enpresei zuzendutako enpresa-kudeaketa aurreratuko tresnak ezartzen ari gara, eta sozietateak handitzeko bazkide kopurua handitze aldera dihardugu lanean.

     

    Amaitzeko, bide eta formulen sorkuntzan sakondu nahi dugu gizarte-ekonomiako enpresen arteko kooperazioan aurrera egiteko.

     

    Errolda eta estatistiken eremuan, Gizarte Ekonomiako Kontuak egiten jarraitzen dugu, bi urtean behin, eta baita urteroko aurrerapenak ere. Horrela, Euskadiko gizarte-ekonomian parte hartzen dutenen enpresa guztien errolda eguneratua daukagu eta euren parametro ekonomiko nagusiak ezagutu ditzakegu. Zentzu horretan, ikerketa konparatiboak egin, behar kuantitatibo eta kualitatiboak antzeman, eta, azken finean, etorkizuneko politika publikoak diseinatzeko oinarria osatzen ari gara.

     

  • Euskal Herriko Unibertsitatearteko Lehen Kongresu Kooperatiboa: “Eredu Kooperatiboa Egungo Erronken Aurreran”. #koopkongresua

    Euskal Herriko Unibertsitatearteko Lehen Kongresu Kooperatiboa: “Eredu Kooperatiboa Egungo Erronken Aurreran”. #koopkongresua

    Hiru euskal unibertsitateak, UPV/EHU-k, Mondragon Unibertsitateak eta Deustuk, “Eredu Kooperatiboa Egungo Erronken Aurreran” izeneko Euskal Herriko Unibertsitatearteko Lehen Kongresu Kooperatiboa antolatu dute, urriaren 15ean eta 16an. Ekimena CSCE-EKGK-ek (Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua) finantzatu du.

    Kongresua euskal unibertsitateen errektoreek, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta GEZKI institutuko zuzendaria den Aitor Bengoetxeak inauguratuko dute, urriaren 15ean. Lehen hitzaldia “Otra manera de hacer economía es posible: Pensando en las personas” Mario Radriganek eskainiko du, Ekonomiako idazkariordea eta Gizarte Ekonomiako eta Elkarkortasun saileko burua Txileko Gobernuko Ekonomia Ministerioan.

    Hortik aurrera, gizarte-ekonomia ikertzen dutenek edota sektoreko adituek hainbat hitzaldi, eztabaida eta mahai-inguru eskainiko dute. Jarraian, Joseba Azkarragak (Euskal Herriko Unibertsitatea) bigarren hitzaldia emango du: “Ekonomia soziala krisi sistemikoaren aurrean: birfundazio garaia Erronkak. Printzipio kooperatiboak”. Gemma Fajardok (IUDESCOOP- Valentziako Unibertsitatea) hirugarren hitzaldia eskainiko du: “Cooperativismo europeo y políticas económicas de la UE”.

    Lehenengo mahai-inguruan, “Gizarte eraldaketa eta parte hartzea Mondragonen. Potentzialak eta erronkak”, Saioa Arando (MIK-Mondragon Unibertsitatea), Aitzol Loyola (LANKI-Mondragon Unibertsitatea) eta Raúl García (ULMA Taldeko presidentea) parte hartuko dute. Bigarren mahai-inguruan, “Fomento y promoción del cooperativismo vasco en las políticas públicas”, Vega María Arnáez (Deustuko Unibertsitatea), Alfredo Ispizua (Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria), Javier Sanz (Elkar-laneko zuzendaria), Foru Aldundietako ordezkariak eta Garapen Agentzien Euskal Elkartea (GARAPEN).

    Urriaren 16an, “Innovación y cooperativismo” izeneko hirugarren mahai-ingurua egingo dute, eta partaideak hauexek izango dira: José Mari Usatorre (MCC-eko sustapen zentroko zuzendaria), Xabier Itzaina (CNRS – Sciences Po Bordeaux), Marie Bouchard (CIRIEC Internacional-eko zientzia batzordeko presidentea), Koldo Saratxaga (NER-Group) eta Antxon López (Danobat Coop.-eko berrikuntza zuzendaria). Laugarren mahai-inguruan, “La intercooperación cooperativa en el ámbito internacional, una visión empresarial”, Alejandro Martínez Charterina (Deustuko Unibertsitateko Ikerketa Kooperatiboen Insititutuko zuzendaria), Mario Radrigán Rubio, Oskar Goitia (Mondragón Internacional-eko presidentea, MCC), Graciela Fernández (CUDECOOP –Uruguaiko Entitate Kooperatiboen Konfederazioko presidentea) eta Jeronimo Teixeira (Portugaleko Kooperatiben Federazioko presidentea) egongo dira.

    Ekitaldiari amaiera emango diote Aitor Bengoetxeak, Alejandro Martínez Charterinak, Eneritz Pagalday-k (LANKI-ko zuzendaria) eta Alfredo Ispizuak CSCE-EKGK-ko presidente gisa (Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua); eta bukatzeko, Oñatiko ULMA kooperatibara bisita egingo da.

    Informazioa: aldez aurretik izena emateko, urriaren 13ra arte, gezki@ehu.eus / 943-01 74 98 (sarrera doakoa). Tokia: Carlos Santamaría Zentroa UPV/EHU.

    Kongresua partekatzeko: #koopkongresua eta @GEZKI_

    Iturria: OVES/GEEB

     

  • IX Rulescoop Sarearen Kongresua, La Platan

    IX Rulescoop Sarearen Kongresua, La Platan

    Irailaren 2tik 4ra, La Platan (Angentina), GEZKI kide den Kooperatiben eta Gizarte Ekonomiaren Eurolatinoamerikar Unibertsitate-Sareak bere IX Nazioarteko Kongresua ospatu du, "Merkatuaren erronken aurrean gizarte ekonomiaren beharrei unibertsitatearen erantzuna" izenpean.

     

    Bertan 150 pertsona baino gehiagok hartu dute parte, eta ildo ezberdinen inguruan 60 lanetik gora aurkeztu dira (gizarte erantzukizuna eta garapen jasankorra, gizarte ekonomia eta unibertsitatea, mundu globalizatuan gizarte eta elkartasunezko ekonomiaren erakundeen efizientzia, lan eolkartuko kooperatiben arauketa, gizarte eta elkartasunezko ekonomia eta inklusioa -bereziki, generoaren eta gazteen ikuspegitik-, eta gizarte eta elkartasunezko ekonomia sustatzeko politika publikoak). Era berean "kooperatibismoko profesionalaren jerarkizazioa" tailerra egin zen.

     

    Iturria: GEZKI