Bloga

  • Ekonomia Publikoa, Soziala eta kooperatiboa jorratzen dituen CIRIEC-Espainiako aldizkariaren zenbaki berria eskuragarri

    Ekonomia Publikoa, Soziala eta kooperatiboa jorratzen dituen CIRIEC-Espainiako aldizkariaren zenbaki berria eskuragarri

    Ekonomia Publikoa, Soziala eta kooperatiboa jorratzen dituen CIRIEC-Espainiako aldizkariaren 84. zenbakia eskuragarri dago on-line bertsioan. Argitalpeneko hamar artikuluetan aztertutako gaiak ugariak dira, besteak beste: gizarte-ekonomiako ekintzaileen profila; ekintzailetzaren aldeko neurri legalak; jarduera-esportatzailea; kredituari bideratutako kooperatibismoa; ezin ukituzko balioen antzematea; nekazal kooperatibismoa; eta kooperatiben aurrezte fiskala.

    Argitalpenean 25 adituk parte hartu dute, eta unibertsitate anitzetako kolaboratzaileak dira: Malaga, Valladolid, Sevilla, Florida Unibertsitatea, Querétaroko Unibertsitatea (Argentina), Lleida, Rovira i Virgili, Internacional de Catalunya eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.

    Webguneko esteka:

    http://ciriec-revistaeconomia.es/index.php?id_pagina=7&id_revista=93&ci=esp

    Iturria: CIRIEC-España

     

  • Europako Inbertsio Bankuak DanobatGroup taldearen estrategia berritzailea babesten du

    Europako Inbertsio Bankuak DanobatGroup taldearen estrategia berritzailea babesten du

    Europa Batasuneko instituzio finantzarioak 10 milioi euroko mailegua eman dio Espainiako lehen makina-erreminta fabrikatzaileari, I+Gari zuzendua.

     

    Europako Inbertsio Bankuak (EIB) DanobatGroup taldeko Danobat, S. Coop. Kooperatibari 10 milioi euroko kreditua eman dio I+Gari zuzendua. Kreditu horrek taldeak makina-erreminta sektorean duen estrategia berritzailea babesten du, euskal industri taldeak euren eta bezeroen lehiakortasuna hobetzeko ezinbesteko apustua dela dio.

    Bilbon sinatutako akordioa – EIBak antolatutako ‘Berrikuntzari babesa Espainian’ ekimenean sinatua- DanobatGroup taldeko zuzendari orokorrak, Iñigo Ucin Azcuek, eta EIBko presidenteordeak, Román Escolanok, onetsi dute, eta 2015, 2016 eta 2017ko I+Garekin lotura dituzten jarduerak finantzatuko ditu.

    Iturria: Tulankide

     

  • FITCH-ek berretsi egi du Laboral Kutxaren BBB+ ratinga

    FITCH-ek berretsi egi du Laboral Kutxaren BBB+ ratinga

    Joan den urriko berrikuspenean, agentziak berretsi egin du LABORAL Kutxaren BBB+ balorazioa, eta Estatuaren beraren maila berean kokatu du. Kalifikazio hori Estatuan egoitza duten finantza-entitate guztietan onena da, bi banku nazioartekotuenak kontuan hartu gabe. Horrez gain, epe laburreko kalifikazioa ere berretsi du (F2), baita “viability” edo berezko sendotasunari buruzkoa ere, babes publikoak aintzat hartu gabe (bbb+).

     

    Epe luzeko ratingaren oinarria entitatearen sendotasun indibiduala da, eta aintzat hartzen du, batez ere, LABORAL Kutxaren arriskuen gestio ona. Horren isla da sektoreko batez besteko kaudimen, apalankatze eta arrisku-estaldura ratioak baino hobeak izatea. Eta bereziki aipatzen ditu kapitalizazio-maila handia, finantza-profil egokia eta entitateak dituen zalantzazkoen estaldura sendoak (probisioak).

     

    Gainera, Fitch-ek positiboki baloratu du LABORAL Kutxak tokian duen finkatze sendoa, eta baita bezeroen gordailuetan oinarritutako likidezia egitura ere.

     

    Iturria: Laboral Kutxa

     

  • Goiener, Skunkfunk-eko energia hornitzaile berria

    Goiener, Skunkfunk-eko energia hornitzaile berria

    Goiener, energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiboa, Espainiako hiri nagusietan dendak dituen Skunkfunk arropa enpresa ezagunaren bazkide da orain.

    Skunkfunk moda enpresak jasangarritasunaren eta gizarte-erantzukizunaren aldeko apustua egiten du, bereziki arropetan ehun jasangarriak erabiliz. 700 denda baino gehiago ditu munduko lau kontinentetan eta, gainera, hiri nagusietan daude kokatuta.

    Sinatutako hitzarmenean, Skunkfunk-eko bulegoen 7.000 metro koadroetan eta Lezamako biltegian kontsumituko den energia %100 berriztagarria izango dela adostu dute. Era berean, Skunkfunk bezalako enpresa handi batekin sinatutako akordioaren bidez, Goienerrek energia-eredu aldaketa nabarmentzeko eta gure gizartearen oinarri gisa jasangarritasuna sustatzeko aukera izango du.

    Iturria: REAS-Euskadi

     

  • LKS taldeak eta Prospektikerrek enpresen ingurumen-inpaktua murriztu nahi dute

    LKS taldeak eta Prospektikerrek enpresen ingurumen-inpaktua murriztu nahi dute

    LCiP (LIFE Cycle in Practice) proiektu europarrak, [avniR] platform-ek, cd2e-k, Green Win-ek eta Prospektikerrek garatutakoa, produktuek eta zerbitzuek euren bizitza zikloan eragiten duten ingurumen-inpaktua murriztea du helburu; bereziki, eraikuntza, hondakinen kudeaketa eta energia berriztagarriak bezalako sektore garrantzitsuetan. Egitasmo horren bidez, Ipar Frantziako, Portugaleko eta Euskadiko enpresa txiki eta ertainetan (ETE) praktika hori eskala handian martxan jartzea erraztu nahi da.

    Aholkularitza, arkitektura, industria eta energia edota azpiegitura alorretan dabilen Mondragoneko LKS enpresaren erronka da, eta bizitza zikloa, Ekodiseinua edo Ekoetiketatzea gisako tresnen bidez gauzatu du.

    2015. urtean 45 enpresa eta instituzio baino gehiagok parte hartu dute aholkularitza estrategikoa, prospektiboa eta kudeaketarako aholkularitza egiten duen Prospektiker enpresak antolatutako formakuntza saioetan.

    Ezinbestekoa den misio hori gauzatzeko, eta eraikuntzako zein energia berriztagarrietako sektoreetan lan egiten duten enpresei irtenbide praktikoak eskaini ahal izateko, Prospektikerrek laguntzaile gisa du hainbat eragile nabarmen bitartekari lanetan, errealitate hori babestuko dutenak, esaterako: MONDRAGON Eko eta IHOBE. Proiektua esperientzia pilotuen bidez ezagutzera ematen ari da, eta Domusa (beroa sortzeko sistemen merkaturatzea eta fabrikazioa) bezalako enpresetan neurria hartzen ari zaio, LKS Ingeniaritzak eskaintzen dien laguntza eta ezagutzarekin.

    LIFE Cycle in Practice proiektuan LKS taldeak eta Prospektikerrek lan egiten dute, eta www.ThinkUpLKS.com berrikuntza kanal berriaren filosofiarekin bat dator erabat. Bloga horren bidez, LKS taldeak bere lanean berrikuntza jarrera bat dela erakusten du: Abokatutza, Aholkularitza eta Teknologia bezalako alorretan.

    Iturria: TUlankide

     

  • “Ekonomia Solidarioa eta Bidezkoa eraikitzen” ikastaro monografikoa antolatu dute

    “Ekonomia Solidarioa eta Bidezkoa eraikitzen” ikastaro monografikoa antolatu dute

    “Ekonomia Solidarioa eta Bidezkoa eraikitzen” ikastaroa Economistas sin Fronteras erakundeak eta Emaús Fundazio Sozialak eskaintzen dute Donostiako Udaleko babesarekin, eta “Unibertsitatean Ekonomia Solidarioa eta Bidezkoa sustatzen” proiektuaren barne dago.

    Azaroaren 5etik abenduaren 10era gauzatuko da, aurrez aurreko sei saio izango dira, ostegunetan, 15.30etatik 19tara Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan (UPV/EHU). Horrez gain, ikastaroa egiteak UPV/EHUko 2 ETCS lortzeko aukera emango du.

    Ikastaroan gai ugari jorratuko da, bestak beste: garapenaren, generoaren eta kooperazioaren gaineko pentsamenduaren eboluzioa; gizartearen eraldaketarako komunikazioa; ekonomia soziala eta solidarioa; garapen ekonomikoa eta ekologia edota finantza etikoak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa. UPV/EHUko irakasleak eta sektoreko kide eta adituak parte hartuko dute.

    Iturria: OVES

     

  • Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia (OVES/GEEB)  eta GEZKI Institutua Eusko Jaurlaritzan izan dira

    Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia (OVES/GEEB) eta GEZKI Institutua Eusko Jaurlaritzan izan dira

    Joan de azaroaren 25ean, Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokia (OVES/GEEB) eta GEZKI Institutua Eusko Jaurlaritzan izan dira Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza batzordearekin, Euskadiko gizarte-ekonomiako egoera eta behar dituen arauak aztertzeko.

    GEZKI institutuak gizarte-ekonomiako sektorea osatzen duten entitateen ezaugarriak berrikusi zituen, bereziki, ikuspuntu juridikotik. Kooperatiben Legeari eta Lan eta partaidetzako Sozietateen Legeari ere aipamena egin zitzaien. Gainera, OVES/GEEBak Euskal gizarte-ekonomiak, krisi garaian, izan duen garapena eta bizi izan duen egoera islatzen dituzten euren ikerlanen emaitza nabarmenenak aurkeztu zituen; euskal gizarte-ekonomiak behar dituen arauen inguruko hainbat gogoeta ere egin zituen.

    Argazkia: Eusko Legebiltzarra

    Iturria: OVES/GEEB

     

     

  • Euskal Herriko Unibertsitateen arteko Lehen Kongresu Kooperatiboko hitzaldien bideoak eta aldizkari digitala eskuragarri

    Euskal Herriko Unibertsitateen arteko Lehen Kongresu Kooperatiboko hitzaldien bideoak eta aldizkari digitala eskuragarri

    Joan de hilean, urrian, Donostiako Carlos Santa María zentroan egin zen Euskal Herriko Unibertsitateen arteko Lehen Kongresu Kooperatiboko hitzaldien bideoak eta aldizkari digitala Interneten daude eskuragarri.

    Aldizkarian elkarrizketak, antolatzaileen balorazioak eta argazkiak ageri dira. Bestalde, UPV/EHUko web orrian parte hartu zutenen pertsonen hitzaldien eta diapositiben bideoak topa daitezke.

    Iturria: OVES/GEEB

     

  • Gizarte Ekonomiako Nazioarteko XXV. Txemi Cantera saria

    Gizarte Ekonomiako Nazioarteko XXV. Txemi Cantera saria

    Azaroaren 26an, Euskadiko Lan Sozietateak (ASLE) ematen duen Gizarte Ekonomiako Nazioarteko XXV. Txemi Cantera sari banaketa Bilboko Hotel Carltonen izan zen.

    Oraingo honetan, Salinas de Guarandako (Ekuador) aita Antonio Polok jaso zuen golardoa, Ekuadorreko ekonomia sozialaren eta lokalaren alde egin duen lanagatik.

    Esteka: http://asle.es/2015/11/23/asle-otorgara-su-xxv-premio-internacional-txemi-cantera-al-padre-antonio-polo-por-su-trabajo-a-favor-de-la-economia-social-y-local-en-ecuador/

    Iturria: ASLE

     

  • Bidezko merkataritzaren XIII. Astea Bilbon

    Bidezko merkataritzaren XIII. Astea Bilbon

    Ekimenaren kartelak dioen bezala: ‘Ohiko merkataritzaren ALTERNATIBA bat da, Hegoaldeko produktuak Iparraldeko merkatuetara eraman nahi dituena, pertsonak eta ingurumena ERRESPETATUZ, bitartekariak kenduz eta trukerako BIDEZKO harremanak SUSTATUZ, ez dohaintzazko harremanak soilik. Bidezko merkataritzaren XIII. Astea Bilbon egin da azaroaren 12rik 15eta, Areatzako Kaian.

    Egindako jardueren artean, tailerrak, dantza eta perkusio ikuskizunak, antzerki jarduerak edota bidezko merkataritzako saski zozketa nabarmendu ziren. Horrez gain, “Bidezko Merkataritzako Kaxa proiekzioak” antolatu ziren. Ekimenaren karpa ondoan, kalean bertan, egin ziren proiekzio horiek bidezko merkataritzaren gainean sentsibilizatzea zuten helburu, era azkarrean eta bisualean.

    Iturria: REAS-Euskadi