Egilea: oves-geeb

  • Aniztasun funtzionala duten emakume eta umeen Giza Eskubideen inguruko txostena argitaratu dute

    Aniztasun funtzionala duten emakume eta umeen Giza Eskubideen inguruko txostena argitaratu dute

    “CERMI Mujeres (FCM)” Fundazioak argitaratu du “Aniztasun funtzionala duten emakume eta umeen Giza Eskubideak. Espainia 2017”, herrialde horretako aniztasun funtzionala duten emakume eta umeen osasun eta berdintasunerako eskubideen, sexu eta erreprodukzio eskubideen gaineko diagnosi juridiko eta soziala.

    Hori da CERMI Mujeres-ek hilero argitaratzen duen “Generosidad” buletinean aurki daitekeen edukietako bat (gazteleraz)  http://boletingenerosidad.cermi.es/boletin/1055.aspx

    Txostenaren helburua horretako aniztasun funtzionala duten emakume eta umeen osasun eta berdintasunerako eskubideen, sexu eta erreprodukzio eskubideen egoera plazaratzea da, baita botere publikoei “berdintasunerako eta justizia sozialerako” bidea zein den erakustea ere.

    Iturria: CERMI Mujeres

  • “Hirugarren sektorea berdintasunean” ekimena

    “Hirugarren sektorea berdintasunean” ekimena

    Genero ikuspegia erakunde sozialetan txertatzea da ekimenaren helburu nagusia.

    Emakume Progresisten Federazioak “Hirugarren sektorea berdintasunean” proiektuan lanean jarraituko du 2019an zehar. Ekimen honen bidez genero ikuspegia erakunde sozialetan txertzea bilatzen dute. Honetarako, hainbat jardunaldi antolatuko dituzte, eta urteko lehena pasa den otsailaren 22an ospatu zuten Sevillan.

    “World Café” hau profesionalei eta pertsona boluntarioei zuzenduta zegoen, bertan, emakumeen lidergoari buruz eta Hirugarren Sektoreko erakundeetan materian duten erantzukizunaren inguruan eztabaidatu ahal izan zuten.

    Informazio gehiago hemen

    Iturria: Plataforma del voluntariado

  • Europako Instituzio guztiek Gizarte Ekonomiako Europako Akzio Plana babestu dute

    Europako Instituzio guztiek Gizarte Ekonomiako Europako Akzio Plana babestu dute

    Pasa den otsailaren 6an Bruselan, Social Economy Europek  hurrengo europar hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoei aurkeztu zien dokumentua. Helburu nagusia gizarte ekonomiaren eredua Europan bultzatzea da, PIB guztiaren %8 eta 13,6 milioi enplegu suposatzen dituena.

    “Gizarte Ekonomia Europar Batasuneko etorkizunarentzat” jardunaldian, erakunde guztietako ordezkariak, alderdi politikoetako euro-parlamentariak eta eredu honen bozeramaileak parte hartu zuten; eta guztiek azpimarratu zutenez, garapen ekonomiko eta soziala lortzeko beharrezko tresna da gizarte ekonomia.

    Dokumentua hemen

    Iturria: CIRIEC

  • Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak web orri berria du!

    Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak web orri berria du!

    Urte berriarekin batera web orri berria ere estreinatu du Behatokiak. Diseinu berria erakargarriago eta erabilterraza da eta web orri zaharreko eduki berberak kontsultatu daitezke: arlo sozio-ekonomikoa, juridiko-politikoa, zientifiko-akademikoa, Gizarte Ekonomiako albisteak, txostenak eta Atlasa… Edukiz beteriko webgune berriaren domeinua www.oves-geeb.eus da.

    Web orri berria modu erosoan ikusteko aukera dago ordenagailu, mugikor zein tablet bidez eta aurrekoarekin alderatuz diseinu berriago eta intuitiboagoa da, betiere aurretik jorratu eta lantzen ziren edukiak mantenduz. Euskara eta gaztelerazko bertsioak kontsultatu daitezke.

    Honela, Behatokiaren hiru arlo (sozio-ekonomikoa, juridiko-politikoa eta zientifiko-akademikoa) nagusietako jarduerak eta baliabideak eskuragarri daude, hala nola txosten juridiko eta sozio-ekonomikoak, legedia, argitalpenak eta abar.

    Gizarte Ekonomiako Agendak ere bere garrantzia du hasierako orrian, baita Gizarte Ekonomiako Atlasak ere, zeina urtez urte geroz eta osatuago dagoen.

    Sartu eta kuxkuxeatu webgune berria!

    Iturria: GEEB

     

  • Ba al zenekien 2018 urtean Gizarte Ekonomiako 191 erakunde berri sortu zirela?

    Ba al zenekien 2018 urtean Gizarte Ekonomiako 191 erakunde berri sortu zirela?

    Eta gehienak kooperatiba txikiak izan direla, kooperatiba eta lan sozietate mugatuek jarraitzen dietelarik? Eta guztien artean ia 600 bazkide berri metatzen direla? Eta horietatik %65 gizonezkoak direla, eta emakumezkoak %35?

    Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben eta Lan Sozietateko Erregistroetatik ateratzen diren datu esanguratsuetako batzuk.

    Bataz beste, euskal Gizarte Ekonomiako erakunde berri bakoitzak 3 pertsona barneratu ditu aktibitate ekonomikoren batean, zeintzuetatik 2 gizonezkoak diren eta 1 emakumezkoak. Bazkideen datuak gertuagotik aztertuta, ikusten dugu erakunde sortu berri gehienak oso txikiak (2-3 pertsonetakoak sorturiko guztien %78 dira) edo txikiak (4-9 pertsonetakoak: %18) direla, eta oso erakunde gutxi dira 10 bazkide baino gehiagorekin sorturikoak (soilik %4).

    Kooperatiben kasuan, soilik sorturiko enpresa guztien %8etan aurkitzen dira bazkide sustatzaileen artean erakunderen bat. Lan Sozietate Mugatuei dagokienez, gehiengoak langile-bazkideak dira (%87), bazkide-kapitalisten aurrean.

    Sorturiko enpresen tamaina txikia ezaugarritzen duen beste datu bat hasierako Kapitalean aurkitzen dugu. Izan ere, Gizarte Ekonomiako ekimen guztien ia %40ak 3.000 euro baino gutxiagorekin eman ditu bere lehen pausuak. Beste hainbestek 3.000 eta 10.000 euro arteko hasierako Kapitala izan dute, eta soilik %5ak hasi du bere ibilbidea 25.000 eurotik gorako Kapitalarekin.

    Hasierako kapitala (€)

    Erakundeak (%)
    0-3.000 71 37%
    3.001-10.000 73 38%
    10.001-25.000 23 12%
    25.001etik gora 10 5%

    Amaitzeko, jarduera sektoreari erreparatuz gero, sorturiko erakundeetatik erdia baino gehiago Zerbitzu sektorera bideratua dagoela ikusten da, Eraikuntza sektoreak %38 suposatzen duen bitartean. Industria eta Lehenengo sektorera bideraturiko ekimen ekonomikoak, aldiz, nahiko apalak dira kuantitatiboki, %8 eta %3ak direlarik hurrenez hurren.

    Iturria: GEEB

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko urtarrileko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko urtarrileko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Konfekoopeko Lehendakaria den Rosa Lavinek positiboki baloratu du Euskadiko Kooperatiba Lege berria

    Konfekoopeko Lehendakaria den Rosa Lavinek positiboki baloratu du Euskadiko Kooperatiba Lege berria

    Pasa den abenduaren 18an, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Kooperatiba Lege berriaren Proiektua onartu zuen, euskal kooperatiba mugimenduan gertaera garrantzitsu bat izan dena eta Konfekoopeko Lehendakariak positiboki baloratu duena.

    Testu berri honetan, euskal kooperatiba mugimenduko hainbat ordezkarik parte hartu dute, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzarekin batera. 4/1993 Legea 25 urtez egon da indarrean, eta zentzuzkoa dirudi gaurko testuinguru sozioekonomikora egokitzen den arau berria onartzea.

    Konfekoopeko Lehendakariak, El Economista aldizkarian argitaratutako iritzi artikulu batean, positibotzat jo du araudi berri hau, eta adierazi duenez “euskal kooperatiba mugimenduan aurrerapauso bat suposatzen du, azken 15 urteetan eman diren garrantzizko aldaketak jaso eta biltzen dituen araua behar baita, gaurko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko”.

    Iturria: El Economista

  • EKIAN jaio da, Euskadiko eguzki energia parke handiena

    EKIAN jaio da, Euskadiko eguzki energia parke handiena

    Mondragon Korporazioko parte den KREAN enpresa taldea eta EVE (Energiaren Euskal Erakundea) daude proiektuaren atzean. Eguzkitik eratorritako Euskadiko energia-sorkuntza elektrikoko potentzia bikoiztuko du plantak bere 24 MW-ei esker eta Euskadiko eguzki-parke fotovoltaiko handiena izango da.

    EKIAN eguzki-parkea Erribera Beitiko (Araba) ARASUR industrialdean eta plataforma logistikoan kokatuta egongo da eta 24 MWpikoko instalatutako potentzia izango du, eta horrek Euskadiko egungo ahalmena bikoiztuko du eta pauso handi bat izango da Eusko Jaurlaritzaren Energia Estrategiaren helburuen lorpenaren barruan 2030. urterako energia berriztagarria produzitzeko arloan.

    Gasteizko Europa Jauregian izandako ekimen honen aurkezpen-ekitaldiak proiektuari atxikitako enpresa gehien-gehienen parte-hartzea izan du, baita ordezkaritza instituzional zabala ere, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu buru dela, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiarekin eta Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezekin. Bere mintzaldian, “etorkizuneko proiektuak garatzeko indarrak batzeko” euskal enpresek duten tradizioa jarri du balioan lehendakariak, eta, horrekin batera, Euskadik energia berriztagarrietan oinarritutako proiektu berriak erakartzeko duen gaitasuna, energia horiek lagungarriak direlarik hornikuntza garbiagoa izateko eta industria-sarea indartzeko teknologia propioa garatuta.

    EKIAN proiektua lankidetza publiko-pribatu gisa eratzen da, zeinean proiektuaren bi sustatzaileek –Energiaren Euskal Erakudeak eta KREAN– sozietate instrumental bat eratu duten, –teknikoki Interes Ekonomikoko Elkarte deitutakoa–, hogeita hamar urteko eperako eratzen dena eta helburutzat instalazio fotovoltaiko horren energia sortzeko jarduera martxan jartzeko eta egikaritzeko jarduna erraztea duena. Sustatzaileekin batera, hainbat sektore eta esparrutako (industria-arloa, eta zerbitzuen eta administrazioaren arloak) enpresak osatutako talde baten atxikipena eragin du proiektuak, eta guztira 24 milioi euroko inbertsio globala bideratuko dute eguzki-parkea instalatu eta martxan jartzeko. Enpresa gehiago atxiki ahalko dira proiektura etorkizunean, zenbait euskal enpresarekin irekitako negoziazioen arabera. Finantzaketarako, Laboral Kutxaren eta Kutxabanken laguntza izango dute enpresek.

    Eguzki-parke paregabea

    ARASUR industrialdeko “La lágrima” deitutako 55 hektareako hedadura duen industria-finkan egongo da kokatuta eguzki-planta fotovoltaikoa, Erriberabeitiko udalerrian, Araban. Bakoitzak 355 watt dituen azken belaunaldiko 67.000 eguzki-panelen multzo batek osatuko du, eta horrek guztira 24 MWko instalatutako potentzia totala batuko du, urtean gutxi gorabehera 40.000 MWh produzituta, hau da, 15.000 familiak urtean egiten duten kontsumo elektrikoaren baliokidea den energia elektrikoa. Proiektu aitzindaria izango da EKIAN, lehen aldiz sustatuko baita eguzki-parke bat instalatutako potentziaren zati baten “jabe” izango diren enpresa ugariren lankidetzaren bidez.

    Instalazio-obrak martxoan abiaraztea aurreikusita dago eta zenbait hilabetez luzatuko dira lursailaren egokitzapen-faseak, eguzki-panelen instalazioa eta interkonexio elektrikoko lanak amaitu arte. Proba-fasea udazkenean hastea espero da, sarerako konexioaren ondoren, eta urte-amaierarako kalkulatzen da, aldiz, igaroko dela ahalmen beteko produkziora.

    Eguzki-energia Euskadin

    Tamaina desberdineko 2.000 instalazioko ahalmen fotovoltaikoa dago Euskadin, eguzki-energia aprobetxatzeko ia 26 MWko instalatutako potentzia totalarekin, instalazio horiek urtean 34 GWh sortzen dutelarik. Instalatutako potentzia horren % 20 da Energiaren Euskal Erakundearen jabetzakoa.

    Energia Estrategian Eusko Jaurlaritzak markatutako 2030. urterako lortu beharreko helburuek erakusten dute ia % 115eko hazkundea izango dela energia berriztagarrien erabileran. Eguzki-energia fotovoltaikoaren kasuan –aprobetxatutako energia berriztagarri osoaren % 1,4 da gaur egun– helburua ehuneko hori bikoiztea da % 4,4ra iritsi arte hamarkada eskasean, 293 MWko instalatutako potentzia lortzeko.

    Eguzki-energia fotovoltaikoak garapen-potentzial handia du, fase komertzial bat duen teknologia baita, zeinaren kostuak etengabe murrizten diren merkatuaren hazkundeari eta I+Gko inbertsioei esker. Legegintzan izan diren azken aldaketen ondoren, eguzkiaren gaineko zerga deitutakoak eta autokontsumorako trabek eragindako geldotze-urteak gainditzen ari da eguzki-energia. Energia fotovoltaikoak moldagarritasun eta aplikagarritasun handia eskaintzen du, eta, hortaz, aplikatzekoa da eraikinen estalkietan zein eguzki-parkeetan taldekatutako instalazioetan. Eta hori guztia, gainera, produkzio elektriko berriztagarrirako alternatiba ekonomikoki bideragarri gisa.

    Lankidetza publiko-pribatua

    EKIAN Parke Fotovoltaikoaren buru proiektuaren beraren bi sustatzaileak dira, hots, Energiaren Euskal Erakundea eta KREAN.

    Euskadiren Energia Estrategiak proposatzeko zeregina duen Eusko Jaurlaritzaren energia-agentzia da Energiaren Euskal Erakundea, hornidura-bermeko, lehiakortasuneko eta jasangarritasuneko irizpidepean, eta, horrekin batera, herrialdearentzat funtsezkoak diren proiektuen garapenean parte hartzeko zeregina ere badu. Horretarako, Euskadiko erreferentziazko erakundea da energia-esparruan, energia-efizientzia bultzatzeko eta energia berriztagarriak garatzeko egiten duen ekarpenarengatik.

    KREAN Promoción y Estructuración adarrak, LKS KREAN adarrak (parkearen proiektua diseinatzen eta zuzentzen duen ingeniaritza-enpresa) eta KREAN Design & Build adarrak (diseinua eta eraikuntza giltzak eskuan) KREAN Taldea osatzen dute, MONDRAGON korporazioan bildutako taldea. Proiektuetako lidertzaren aldeko apustua egiten du KREAN Taldeak, betiere –EKIAN parkearen kasuan bezala– proiektu horiek jasangarritasunarekiko konpromiso bat inplikatzen badute, ingurumen-arloan zein erantzukizun sozialaren arloan. Araban bertan, adineko pertsonentzako, desgaitu fisikoentzako eta eguneko zentrorako egoitzagune berri baten eraikuntza sustatzen du KREAN Taldeak, eta Gasteizen Bus Elektriko Adimenduna ezartzeko proposamen batean parte hartzen du, Irizar eta Yarritu enpresekin batera.

    EKIAN egitasmoaz informazio gehigarria: www.ekian.eus

    Iturria: TuLankide

  • Fitxaketa berriak REAS Euskadin eta ASLEn

    Fitxaketa berriak REAS Euskadin eta ASLEn

    Urtarrilan zehar lau entitate berri batu dira REAS Euskadira, eta azken hilabeteetan zehar berriz, 26 parte-hartze enpresa gehitu dira ASLEra.

    REAS Euskadiren kasuan, Momentu -Irabazi asmorik gabeko lan elkartuko kooperatiba-, Louise Michel Liburuak -Izaera soziala duen kooperatiba txikia-, Ortutik Ahora –Irabazi asmorik gabeko elkartea-, eta Labore Bilbo –Kontsumo elkartea- izan dira fitxaketa berriak.

    Bestalde, ASLEk 26 parte-hartze enpresa, ez laboralak, gehitu ditu. Modu honetan, luzaroko aldarrikapen bat bete dute eta langileen parte hartzearen alde egiten duten enpresen erreferente bihurtu dira. ASLEk mota honetako enpresak eta langileen parte hartzea kapitalean eta emaitzetan sustatu nahi ditu, printzipio etikoak eta arduratsuak indartuz.

    Iturria: REAS eta ASLE

  • Gipuzkoako gizarteratze foru planak 50 eragile publiko eta pribatu gehitu ditu

    Gipuzkoako gizarteratze foru planak 50 eragile publiko eta pribatu gehitu ditu

    Pasa den urtarrilaren 24an, 50 eragile publiko eta pribatu baino gehiagok Elkar-Ekin Gizarteratze Plana sinatu zuten. Helburu nagusia gizarte bazterketa arriskuan edota lan prekarietate edo langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzea da.

    Eragileen inplikazioari esker, Elkar-Ekin planak pertsona bakoitzari egokitutako ibilbidea eskaintzen du. Udalak eta Diputazioa egoera bakoitzaren balorazioaz arduratuko dira; hirugarren sektoreak praktikak eskainiko ditu, hezkuntzak formazioa; eta Gipuzkoako enpresa eta erakundeek enplegua.

    Iturria: TUlankide