Egilea: oves-geeb

  • Observatori de l’Economia Social 21, Kataluniako behatoki berria

    Observatori de l’Economia Social 21, Kataluniako behatoki berria

    Grup Clade eta Blanquerna Fundazioaren arteko ekimenak bultzatuta sortu zen urte hasieran eta pasa den azaroaren 27an egin zuten aurkezpen publikoa. Helburua sektorearen inguruko ezagutza sortu eta gizarte ekonomiako erakundeak sustatzea da.

    Behatoki berriaren dossierra eskura daiteke (katalanez), nahiz eta oraingoz ez duen web orririk. Hastapenetatik, ondorengoek osatzen dute Behatoki berriaren Batzorde Aholkularia:

    – Kataluniako Lan Elkarturko Kooperatiben Federazioa

    – Kataluniako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Kooperatiben Federazioa

    – Kataluniako Lan Sozietate eta Gizarte Ekonomiako sozietateen Elkartea

    – Fundazioen Kataluniako Koordinadora

    – Kataluniako Gizarteratze Enpresen Federazioa

    – Oui Share

    Iturria: OES21

  • Hedapen Kooperatiboaren urteroko topaketa Otaloran

    Hedapen Kooperatiboaren urteroko topaketa Otaloran

    2018an ia 2.000 bisitari gerturatu ziren, Esperientzia Kooperatiboa in situ ezagutzeko asmoz.

    Abenduaren 17an ospatu zen MONDRAGONeko Hedapen Kooperatiboaren ohiko topaketa. MONDRAGONek zerbitzu bat dauka Esperientzia Kooperatiboan interesa duten pertsonak artatzeko: Hedapen Kooperatiboa. Eta zerbitzu honekin kolaboratzen dute urtean zehar erakunde ezberdinetako hainbat pertsonek: MONDRAGONeko kooperatibek, Euskadiko Nekazari-elikagaien Kooperatiben Federazioak, ERKIDEk,  gertuko administrazio publikoak eta Arizmendarrietarekin lotutako bestelako elkarteek.

    2018an 1.960 pertsona gerturatu ziren MONDRAGONera, %78 Estatu espainiarretik kanpokoak. Hauek 50 herrialdetatik joan ziren, bereziki (bisitari gehiagoko herrialdetik gutxiagora) Hego Korea, Argentina, Estatu Batuak, Brasil, Mexiko, Japonia, Belgika, Holanda eta Alemania. Bisitarien %45 enpresa interesarekin: ekintzaileak, kooperatibistak edo politikariak, zeintzuek beraien lurraldea (edo beraien kooperatiba) hobetu nahi duten. Partaideen %42ak interes akademikoa dauka: ikasle eta irakasleak, zeintzuek eredu kooperatiboa ezagutu eta bertan sakondu nahi duten. %2ak, esan daiteke, interes orokorra duela.

    Iturria: Tulankide

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko azaroko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko azaroko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpenen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Gizarte Ekonomiako urriko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiako urriko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpenen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen

  • Gizarte Ekonomiaren Estatistika eta 2018 Diru-laguntza Plana

    Gizarte Ekonomiaren Estatistika eta 2018 Diru-laguntza Plana

    María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak, irailaren 12an, Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika aurkeztu du, bai eta enpresa-egituraren garapenera bideratutako laguntzak ere.

    Ekitaldian Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak eta Jokin Diaz Gizarte Ekonomiako zuzendariak ere parte hartu zuten; bertan, San José sailburuak gogorarazi zuen gizarte-ekonomiak funtsezko eginkizuna duela garapen jasangarriko helburuen hazkuntza, gizarte-kohesio eta betearazpenerako, kontuan hartuta enpresen ekosisteman kooperatibak eta lan-sozietateak direla nabarmenak, beste erakunde-mota batzuekin batera, besteak beste, enplegu-zentro berezi, laneratzeko enpresa edo onura publikoko elkarteekin batera.

    Era berean, Maria Jesús San Josék Lan eta Justizia Sailak gizarte-ekonomia haren garapena bultzatzera bideratutako programa, proiektu eta funtsen bidez sustatzeko duen konpromisoa eta borondatea nabarmendu zituen. “Aurten 4 milioi eta 400 mila euro bideratuko ditugu; alegia, iaz bideratutako kopuruaren aldean, % 15 areagotuko da kopurua, eta helburua da laguntzak areagotzen jarraitzea eta bost milioi eta erdira hurbiltzea”.

    San Josék aurkeztu zuen Euskadiko Gizarte Ekonomiaren Estatistika Euskadin gizarte-ekonomiaren magnitude sozioekonomiko nagusien bilakaera eta egoera aztertzen dituzten estatistiketan osoena da.

    Dokumentuak 2016 ekitaldiaren Gizarte Ekonomiaren bi urtez behingo Estatistikan lortutako emaitza nagusiak sintetizatzen ditu, baita 2014. ekitaldiari dagokion eboluzio konparatiboa ere.

    Emaitza Txostena (I. Atala), Gizarte Ekonomiaren Forma Klasikoen (GEFK): Sozietate Kooperatiboa, Erantzukizun Mugatuko Lan-Sozietateak, eta Lan-Sozietate Anonimoak; eta Gizarte Ekonomiako Forma Berrien artean(GEFB): Erakundeak, Onura publikoko erakundeak, Laneratzeko Enpresak, Enplegu zentro bereziak, Eraldaketa Nekazaritza sozietateak, Arrantzale Kofradiak eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeak; bizi izandako errealitatea kokatzen duen hamar ataletan egituratzen da.

    Txostena hemen eskura daiteke, euskaraz.

    Txostena hemen eskura daiteke, gazteleraz.

    Iturria: Irekia, GEEB

  • Dena prest Gizarte Ekonomiaren Munduko Fororako

    Dena prest Gizarte Ekonomiaren Munduko Fororako

    Urriaren 1 eta 3 artean Bilbon egingo den mundu mailako ekitaldiak 1.400 pertsona inguru izango ditu eta osoko 5 saio, 36 tailer-saio eta Gizarte Ekonomiako esperientzia eta enpresa ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko 11 bisita tekniko ezagutzeko aukera izango dute.

    Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroa GSEF nazioarteko sarea da, zeinetan gizarte-ekonomiaren garapena babesten duten tokiko gobernuak eta gizarte zibileko interes-taldeak elkartzen diren.

    Aurreko edizioa Montréalen egin zen duela bi urte eta orduko gai nagusia tokiko gobernu eta gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko agenteen arteko lankidetza izan zen, hirien garapenerako. Bertan egin zuten amaierako adierazpena ikus daiteke.

    Aurtengo GSEFen helburua hauxe da: mugaz haraindiko elkarlanaren eta lankidetzaren bidez ikuspuntuak nahiz esperientziak partekatzeko gunea izatea; hori guztia inklusiboa, bidezkoa eta pertsona helburu duen guztiontzako mundua lortzearen aldeko elkarte aldeaniztuna oinarri hartuta.

    Gai nagusi horrek «gizarte-ekonomia» eta «hiriak» terminoak biltzen ditu, horixe baita GSEFren nortasun-ikurra, gizarte-ekonomia solidarioaren garapenarekin konprometitutako tokiko gobernuen eta gizarte zibileko eragileen elkartea den heinean. Gai hori hiru ideia nagusiren inguruan egituratzen da, hirurak ere gaur egun Europan eta munduan ematen ari den eztabaida bati zuzenean lotutakoak: gizarte-ekonomia —beraren adierazpide guztietan— aurrerapen eta garapen sozialerako eta ekonomikorako aukera erreal eta bideragarria dela.

    Gai nagusi eta azpi-gaien inguruko informazio zabala hemen aurki dezakezu.

    Egun guztietako programa zehatza hemen aurki dezakezu.

    Iturria: GEEB

  • EGESek Gizarte Ekonomiaren azken bosturtekoaren datuak eskaini ditu

    EGESek Gizarte Ekonomiaren azken bosturtekoaren datuak eskaini ditu

    ASLE, EHLABE, Gizatea, Konfekoop eta REAS Euskadik 74.696 langile dituzte eta 2017an 10.910 milioi euro fakturatu zituzten. Euskal Gizarte Ekonomiak guztira 74.696 langile baino gehiago ditu, EAEko enpleguaren %8,9 inguru. Gizarte Ekonomiak argi utzi du krisiari hobeto eusten dion eredua dela, eta enplegu gehiago eta kalitate handiagokoa mantentzeko gai dela.

    Euskal Gizarte Ekonomia Sarea, Gizarte Ekonomiaren balioak eta jardunbideak sustatu eta, horrela, enplegu iraunkorra eta kalitatezkoa bultzatuko zuen lankidetza-gune berri bat sortzeko helburua du. 2017an, guztira Euskadiko 74.696 langile zeuden sare honen barruan, 10.910 milioi eurotik gorako fakturazioarekin.

    Euskadiko Gizarte Ekonomiako bost erakunde esanguratsuenak daude EGESen barruan: ASLE, Euskadiko Lan Sozietateen Elkartea; EHLABE, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea; GIZATEA, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea; KONFEKOOP, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa; eta REAS Euskadi, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea.

    Pertsonak kapitalaren gainetik jartzen dituen ekonomiaren ikuspegi eta praktika bat da Gizarte Ekonomia. Horrez gain, parte-hartzean eta demokrazian oinarritutako enpresa-jardunbideak garatzen ditu, tokiko garapen iraunkorraren alde egiten du eta gizarte-kohesioa sustatzen du, erantzukizun eta elkartasun irizpideak oinarri hartuta.

    Negozio-aukera bat izateaz gain, Gizarte Ekonomiak gizarte-beharrizanei ere erantzuten dien enpresa-eredua garatzen du. Nabarmentzekoa da pertsonek eredu honetan duten parte-hartzea. Enpresako langileez gain, 1.200.000 pertsona baino gehiago langile ez diren bazkideak dira, hala nola, besteak beste, boluntarioak, laguntzaileak, nekazari-bazkideak, ikastetxeetako gurasoak edo kontsumoko bazkideak.

    EAEko enpleguaren %8,9 inguru

    2017ko datuen arabera, Gizarte Ekonomiak, garapen iraunkorraren eredu ekonomikoarekin konprometitutako sektoreak, 74.696 langile ditu Euskadin, EAEko enpleguaren %8,9 inguru. Datu horien beraien arabera, gizarte-ekonomiak autonomia erkidegoko ekonomia orokorrak baino erantzun hobea eman dio krisiari, enpleguaren galera apalagoa izan duelako eta berreskurapen-zantzu argiak erakusten ditu.

    Hala berean, Gizarte Ekonomiako 1.853 enpresa daude Euskadin. Nazioarteratzearen ondorioz, guztira, 5.118 milioi euro fakturazioa duten enpresak dira. Horrez gain, Gizarte Ekonomiak %23ko inbertsio-tasa duela azpimarratu beharra dago, euskal ekonomia osotasunean duen %17ren aurrean.

     

    Errealitate hori oinarri hartuta, EGESek gizarte-ekonomiaren balioa nabarmendu nahi du, krisiari aurre egiteko eredu hobea delako, batez ere, enplegu gehiago eta kalitatezko enplegua mantentzeko gai baita. Krisia gorabehera, Euskadiko Gizarte Ekonomiak 2011ra arte enplegua sortu du, eta 2012-2014 epean enpleguak eta fakturazioak behera egin badute ere, bi adierazleak egonkortzeko gauza izan dira. Epealdi luzeago bati begiratuta, azken hamarkadan, Euskadiko Gizarte Ekonomia magnitude guztietan hazi dela ikus daiteke.

    Lan-ildoak

    Gizarte Ekonomiarentzat espazio kolektibo, propio eta zehatz bat eratzeko beharrizanetik sortu da EGES, nahiz eta, orain arte, sare hau osatzen duten erakundeek helburu komunengatik lan egiteko aldizka elkartu izan diren. Batasun honek indarrak batzeko eta Gizarte Ekonomia osoari eragiten dioten erronkei aurre egiteko balio du. Hartara, Gizarte Ekonomiaren hazkundeak Euskadiren orainarentzat zein bere etorkizuneko garapenarentzat dituen onurak euskal gizarteari eta haren eragile instituzional, politiko eta sozialei ezagutzera ematea da EGESen nahia. Enpresa-garapen ereduak eta Gizarte Ekonomiaren hazkundeak berez dakar ingurumenaren eta gizartearen hobekuntza.

    Elkarrekin egindako lanaren bidez, EGESek bere helburuak lortzeko hainbat ekintza prestatuko ditu. Besteak beste, ikerketa-ekintzak egin, gizarte-ekonomiaren balioa hedatzeko foro eta jardunaldiak antolatu edo gai horren inguruko argitalpenak kaleratuko ditu. Eta, batez ere, kudeaketa-gaitasunak garatu, finantza-arloa sendotu, aktibo produktiboetan inbertsioak egin, berritu edo kanpoan saltzeko pisua sortuz lehiakortasuna handitzeko lan egingo du.

    Iturria: EGES

  • Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa NBEaren Asanblada Orokorrean presente

    Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa NBEaren Asanblada Orokorrean presente

    Frantzia buru duen Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Talde Pilotoa New Yorken bildu zen Nazio Batuen Erakundearen 73. Asanblada Orokorra biltzen zela baliatuz. Irailaren 25ean egindakoarekin “Maila Altuko bostgarren Ekitaldia” talde honentzat.

    Hausnarketen muinean Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioak enplegu eta gizarte kohesioari egiten dion ekarpena egon zen. Bertan herrialde ezberdinetako kargu publikoek eta hainbat adituk parte hartu zuten.

    Eskuragarri egindako adierazpen ofiziala (gazteleraz), hemen.

    Iturria: REAS

  • Xabier Itzaina GEZKIko lankide akademikoa izendatu du UPV/EHUk

    Xabier Itzaina GEZKIko lankide akademikoa izendatu du UPV/EHUk

    Xabier Itzaina Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionaleko (CNRS) ikerlaria da zientzia politikoetan eta Emile Durkheim Zentroaren zuzendaria eta Nazioarteko CIRIEC-eko kidea, besteak beste. Bere ikerlanak hiru ardatz nagusi dauzka: erlijioa eta politika Europa Hegoaldean; gizarte ekonomiaren lurralde dinamikak; Ipar Euskal Herriko lurralde mobilizazioen soziologia historikoa.

    Bere ikerketa ildoak, argitalpenak, proiektuak eta irakaskuntza arloak hemen ikus daitezke.

    Iturria: GEEB

  • Iruñeako udalak energia berriztagarriko operadore publikoa sortu du

    Iruñeako udalak energia berriztagarriko operadore publikoa sortu du

    Pasa den irailaren 26an sortu zen formalki, eta udalaren panel fotovoltaikoak kudeatuz eta energia berdeko ekoizleei energia erosiz eraikin eta argiztapen publikoak hornituko ditu, baita energia pobrezian dauden familiak ere.

    Iruñeko Operatzaile Energetikoaren helburuen artean, egungo udal-instalazio fotovoltaikoa kudeatzeaz gain, bere hedadura bermatzea da. Gainera, hiritar zein gizarte eragileen aldetik energia berriztagarrien instalazioak jartzea bultzatzeko aholkularitza energetiko bat ere sustatuko da. Azkenik, lorturiko mozkinen zati bat pobrezia energetikoa arintzeko programetara bideratuko da.

    Iturria: Iruñeako udala