Ba al zenekien 2018 urtean Gizarte Ekonomiako 191 erakunde berri sortu zirela?

Eta gehienak kooperatiba txikiak izan direla, kooperatiba eta lan sozietate mugatuek jarraitzen dietelarik? Eta guztien artean ia 600 bazkide berri metatzen direla? Eta horietatik %65 gizonezkoak direla, eta emakumezkoak %35?

Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatiben eta Lan Sozietateko Erregistroetatik ateratzen diren datu esanguratsuetako batzuk.

Bataz beste, euskal Gizarte Ekonomiako erakunde berri bakoitzak 3 pertsona barneratu ditu aktibitate ekonomikoren batean, zeintzuetatik 2 gizonezkoak diren eta 1 emakumezkoak. Bazkideen datuak gertuagotik aztertuta, ikusten dugu erakunde sortu berri gehienak oso txikiak (2-3 pertsonetakoak sorturiko guztien %78 dira) edo txikiak (4-9 pertsonetakoak: %18) direla, eta oso erakunde gutxi dira 10 bazkide baino gehiagorekin sorturikoak (soilik %4).

Kooperatiben kasuan, soilik sorturiko enpresa guztien %8etan aurkitzen dira bazkide sustatzaileen artean erakunderen bat. Lan Sozietate Mugatuei dagokienez, gehiengoak langile-bazkideak dira (%87), bazkide-kapitalisten aurrean.

Sorturiko enpresen tamaina txikia ezaugarritzen duen beste datu bat hasierako Kapitalean aurkitzen dugu. Izan ere, Gizarte Ekonomiako ekimen guztien ia %40ak 3.000 euro baino gutxiagorekin eman ditu bere lehen pausuak. Beste hainbestek 3.000 eta 10.000 euro arteko hasierako Kapitala izan dute, eta soilik %5ak hasi du bere ibilbidea 25.000 eurotik gorako Kapitalarekin.

Hasierako kapitala (€)

Erakundeak (%)
0-3.000 71 37%
3.001-10.000 73 38%
10.001-25.000 23 12%
25.001etik gora 10 5%

Amaitzeko, jarduera sektoreari erreparatuz gero, sorturiko erakundeetatik erdia baino gehiago Zerbitzu sektorera bideratua dagoela ikusten da, Eraikuntza sektoreak %38 suposatzen duen bitartean. Industria eta Lehenengo sektorera bideraturiko ekimen ekonomikoak, aldiz, nahiko apalak dira kuantitatiboki, %8 eta %3ak direlarik hurrenez hurren.

Iturria: GEEB

Iruzkinak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude