Egilea: oves-geeb

  • Iraunkortasuna eta Gizarte Ekonomiaren eraldatze-gaitasuna ardaztu dute CIRIECen kongresua Bukaresten

    Iraunkortasuna eta Gizarte Ekonomiaren eraldatze-gaitasuna ardaztu dute CIRIECen kongresua Bukaresten

    Gizarte Ekonomiaren ikerlarien zazpigarren kongresua ospatu zen Bukaresten ekainaren hasieran, 42 herrialdeetatik iritsitako 300 pertsona baino gehiagoen parte-hartzearekin. ‘Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa: sistema ekonomiko berri baten bidean’ leloarekin, kongresua Jorge de Sá, CIRIEC-Nazioartearen presidente oiaren omenaldiarekin hasi zen, José Luís Monzón irakaslearen eskutik.

    Ekialdeko Europan ospaturiko lehen kongresua da, aldaketa ekonomiko sakonak ezagutu dituen lurralde batean. Interes handia  piztu zuen kongresuak, 200 ikerketa baino gehiago aurkeztu zirelako eta nazioarteko erakunde askok parte hartu zutelako, Nazio Batuak, Nazioarteko Lan Erakundea edo UNRISD, adibidez.

    Jorratutako gaiak kooperatibek hainbat arlo kudeatzeko gaitasunetan zentratu ziren,  nekazaritza, osasuna, hezkuntza edo desberdintasunak bezala. Berriro ere agerian jarri ziren Gizarte Ekonomia definitzeko eta neurtzeko eta bere eragin sozialak ebaluatzeko zailtasunak.

    José Luis Monzón irakasleak nabarmendu zuen alde batetik Gizarte Ekonomiaren perimetro argia ezarri dela, baina, beste aldetik, krisialdi garaian, kontzeptu berriak agertu direla, lankidetza ekonomia, ondasun komunaren ekonomia edo berrikuntza soziala, esate baterako.

    Iturria: Observatorio Español de Economía Social

  • Udalbiltzak eta Koop57k elkarrekin bultzatuko dute tokiko garapena

    Udalbiltzak eta Koop57k elkarrekin bultzatuko dute tokiko garapena

    Lurralde desorekak gehien pairatzen dituzten herrien geroa bermatzeko, tokiko garapenarekin loturiko ekinbideak sustatuko dituzte, bertako herritarren aukerak errazteko xedearekin.

    Elkarlanerako markoa finkatu dute Udalbiltza Partzuergoak eta Koop57 irabazi asmorik gabeko kooperatibak, finantza etiko eta solidarioen bidez, Euskal Herriak bizi dituen lurralde desorekak arintzeko helburuarekin. Lankidetza hitzarmena, Luis Intxauspe Arozamena Udalbiltzako lehendakariak eta Gorka Julio Hurtado Koop57ko ordezkariak sinatu dute.

    Hitzarmen horren bitartez, zailtasun handienak bizi dituzten eskualdeetan tokiko garapenarekin loturiko ekinbideak aztertu eta gauzatzeko indarrak batuko dituzte bi erakundeek, beti ere ekonomia sozialaren esparruan.

    Lankidetza hitzarmena lau urteko epea izango duela aurreikusten da.

    Iturria: Udalbiltza

  • Euskadiko gizarte aurreikuspen osagarriaren orokortzearen inguruko jardunaldia

    Euskadiko gizarte aurreikuspen osagarriaren orokortzearen inguruko jardunaldia

    Pasa den ekainaren 26an, ostirala, Bilbon kokaturik dauden Bizkaiko Batzar Nagusian Euskadiko BGAE Federazioak antolaturiko “Euskadiko gizarte aurreikuspen osagarriaren orokortzearen” inguruko jardunaldia egin zen.

    Bertan parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendari Francisco Javier Arnáezek; Confebask-eko Zuzendari Nagusi Eduardo Aréchagak; eta Comisiones Obreras Sindikatuko ordezkari Eduardo Garcíak.

    Euskadiko BGAE Federazioko Presidente Ignacio Etxebarriak ekitalidari hasiera eman ondoren, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendariak gizarte aurreikuspen osagarriaren inguruan Administrazioak duen postura eta politika azaldu zuen. Honela, enplegu modalitateko BGAEren bitarteko sistema osagarriaren orokortzea defendatu zuen, errenta maila ertain-baxukoentzat, pentsio sistema publikoaren oinarrizko zutabea osatzeko.

    Horretarako patronal eta sindikatuen arteko negoziazio kolektiboa beharrezkoa dela esan zuen eta Eusko Jaurlaritzatik sistema osagarriaren orokortzea ahalbidetzeko eta sustatzeko zenbait neurri proposatu zituen: laguntza fiskalak (PFEZ), enpresen kostuak arintzea, pentsioen inguruko formakuntzak eskaintzea, Euskadiko BGAEn papera jendartean zabaltzea, gizarte kontzientziazio gehiago lortzea, etab.

    Bestalde, Confebaskeko ordezkariak jadanik ezaguna dugun zahartze prozesuaren joera demografikoaz hitz egin zuen, enpresentzat “langile gehiago behar direla, kopuruz eta kualifikazioz” esanez eta espainiar estatuan enpresek pentsioetarako kotizazioen zati handiagoa ordaintzen dutela esanez, Europako beste herrialdeekin alderatuz eta, beraz, ez dela enpresen erantzukizuna sistema publikoaren sostengarritasun arazoari aurre egitea. Sistema osagarrien orokortzeari buruz, “ezeren truke kostu bat” jasatea ez du begi onez ikusten eta berau aurrera eramateko enpresentzat erakargarria izan beharko lukeela defendatu zuen.

    Hitza hartzen azkenekoa Comisiones Obreras Sindikatuko ordezkaria izan zen, zeinek pentsio publikoen eztabaida plano ideologikoan kokatu behar dela esan zuen, izan ere pentsio publikoen sistemaren sostengarritasunaren arazoari irtenbide politikoa eman behar zaio, ekonomikoa baino. Enplegun motako BGAEn papera osagarri eta inondik ere ez ordezkagarri izan behar duela azpimarratu zuen eta berau aplikatzeko agente sozialen akordio zabala funtsezkoa dela.

    Bukatzeko, publikoaren aldetik ere ekarpenak egon ziren (Geroa, Elkarkidetza, LAB).

    Iturria: GEEB

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko ekaineko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko ekaineko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Gizarte Ekonomiaren papera Garapen Iraunkorreko Helburuen lorpenean

    Gizarte Ekonomiaren papera Garapen Iraunkorreko Helburuen lorpenean

    Pasa diren ekainaren 25 eta 26an Genevan ospatu zen Nazio Batuen kongresuan GIHak eta Gizarte Ekonomia izan ziren protagonista. Bertan, azken honek GIHen lorpenean jokatzen duen papera aztertu ahal izan zuten.

    Konferentzia honetan, mundu osoko ikertzaileek, profesionalek eta ordezkari publikoek Gizarte Ekonomiak pertsonekin, planetarekin eta parte hartzearekin dituen harremanen inguruko ideiak partekatu ahal izan zituzten. Azken finean, helburu nagusia Gizarte Ekonomiak GIHen inplementazioan duen garrantzia frogatzea izan da.

    Iturria: United Nations Research Institute for Social Development

  • Kooperatibetako bazkide langileak, lan jardunaldia erregistratzetik salbu

    Kooperatibetako bazkide langileak, lan jardunaldia erregistratzetik salbu

    Espainiar estatuko Lan Ministeritzak argitaratu duen gidak jasotzen duenez, kooperatibetako bazkideei ez zaie aplikatuko lan jardunaldiaren ordutegia erregistratzearen beharra.

    Gidak azaltzen duenez espainiar estatu mailako 27/1999 Legearen arabera kooperatibetako bazkideen erlazioa sozietarioa da, beraz lan arautegia ez zaie aplikagarria.

    Iturria: Ucomur

  • Mondragon Korporazioak Ekonomia Zirkularraren inguruko lantalde inter-kooperatiboa sortu du

    Mondragon Korporazioak Ekonomia Zirkularraren inguruko lantalde inter-kooperatiboa sortu du

    Foro honen helburua taldeko kooperatibentzako interesgarria izan daitezkeen Ekonomia Zirkularraren arloko teknologien, erregulazioen etabarren inpaktua identifikatzea da.

    Lantaldeak IHOBE (Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa) erakundearen laguntza du gai ezberdinen inguruko hausnarketa aurrera eramateko eta automatizazio industrialeko, makina-herremintako, Eraikuntzako, Ekipamenduetako, industria sistemetako, ezagutzako, banaketako… kooperatibek parte hartu dute.

    Ekonomia Zirkularraren helburua produktuen “bizitza zikloa ixtean” datza, ondasun eta zerbitzuen ekoizpena aurrera eramaten delarik lehengai, ur eta energia kontsumo eta hondakinak gutxiagotuz.

    Iturria: TuLankide

  • Irungo Bioterraren XVI. edizio arrakastatsua

    Irungo Bioterraren XVI. edizio arrakastatsua

    Bioterra azokaren hamaseigarren edizioa Irungo Ficoba erakustazokan egin zen ekainaren 7a eta 9a bitartean, 160 erakusketari bilduz eta 12.000 bisitari baino gehiago lortuz. Hauen balorazio maila oso altua izan zen, % 93k ona edo osa ona izan zela esan zutelako. Erakusketarien gehienak (% 50) Euskadikoak ziren, eta nahiz eta autonomi erkidego gehienak ordezkariak izan, nabarmendu ziren haien artean andaluziarrak eta katalanak. Erakusketarien ia % 10a Frantziatik etorri zen.

    Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren Euskadiko azoka bisitari kopuru altua jaso zuen, % 80a gipuzkoarrak; hala ere, gero eta jende gehiago iristen da gainontzeko euskal lurraldeetatik eta Frantziatik ere. Bisitarien artean, hira mila lagunek erakustazokaren hiri pabilioi eta kanpoaldeko erakusketa gunean garatutako 70 jardueretan parte hartu zuten, hitzaldiak izan edo tailerrak, erakustaldiak, yogu eguna, auto eta bizikleta elektrikoen gidatzea.

    Iturria: Bioterra Ficoba

  • CIRIEC Mexikoko atala sortu da

    CIRIEC Mexikoko atala sortu da

    Pasa den abenduan Mexikon ospatutako CIRIECeko Nazioarteko Kongresuaren ostean, urte honen hasieran CIRIEC Mexikoko atala sortzeko prozesua hasi zen. Zentro honek Mexikoko hamar unibertsitate inguruko ikerlarien parte-hartzea izango du; aldi berean, herrialdeko kooperatiba garrantzitsuenetarikoen ordezkariak bilduko ditu (zementazioan, freskagarrietan, telefonikoan, elektrizitatean) eta Gizarte Ekonomiaren mugimendu indigena eta komunitarioena ere.

    Fundatze biltzarrak sei bilkura ospatu ditu hilabete hauetan zehar dokumentu batzuk prestatzeko, nortasuna, oinarriak eta kontseilu zientifikoaren funtzionamenduaren inguruan. Horren ondoren, maiatzaren 31an CIRIEC Mexiko osatu zen. Era berean, erakundeekin erlazioak sendotu dira, bai Diputatuen Ganberarekin, bai Gobernu Federalarekin, CIRIEC Internacionaleko ordezkari batzuen laguntzari esker (batez ere, Brasil, Kolonbia eta Espainiakoak).

    CIRIEC Mexiko bere helburu bezala azaltzen ditu honako lerroak: Gizarte Ekonomiaren garapena sustatzea ikerlanaren eta laguntza-taldearen bidez, beti kontutan izanik herrialdeko lurraldeen berezitasun kultural eta sozioekonomikoak. Hau guztia, hala ere, hasierako momentu batean errekurtso maila baxu batekin egingo da, Mexikoko ekonomia eta enpresa egiturek aldaketa sakonak ezagutzen ari diren unean hain justu ere.

    Iturria: Oibescoop

  • Frantziako Pacte legea, Gizarte Ekonomiaren hedapen bezala

    Frantziako Pacte legea, Gizarte Ekonomiaren hedapen bezala

    Joan den apirilean, Frantziako Parlamentuak, ia urte bat iraun duen tramitazioaren ondoren, Enpresen Hazkundea eta Eraldaketarako legea, Pacte izenekoa, onartu zuen azkenik, legedia honetako anbizio handiena duen arau makroekonomiakoa. Legeak berrehun artikulu baino gehiago ditu, eta sinkretismo ideologikoaren itxurazko saiakera batean hainbat eremu jorratzen ditu. Adibidez, prozedura burokratikoak sinplifikatu, aurreikuspen planak bultzatu edo enpresa publikoen pribatizazioa baimentzen du.

    Bi artikulu, bestalde, eragin zuzena dute Frantziako Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren konfigurazioan, herrialdearen BPGaren % 10 inguru suposatzen duen sektorean. Alde horretan ere, Gobernuak norabide bikoitza lantzen ditu. Hau dagoeneko agerian geratu zen legea prestatzeko txostena sindikatu garrantzitsuenaren idazkari nagusi ohi bati eta Frantziako enpresario nabarmenetariko bati egitea eskatu zienean. Horrela, legeak (onartu baino lehen, gobernuak sektorearen hazkunderako plan bat aurkeztu zuen, Gizarte Ekonomiaren ordezkariek denbora luzez aldarrikatutakoa), 2014ko Gizarte Ekonomiaren legea bi modutan aldatzen du.

    Hain zuzen ere, 29. eta 61. artikuluek, hurrenez hurren, sektoreko enpresek eta bestelakoek erabilgarritasun sozialaren ziurtagiria lortzea errazagoa egiten du, eta “misio sozialeko enpresak” sortzen ditu. Lehenengo artikuluak, enpresak gizartean duen eragin positiboa erakusteko egiaztagarria lortzeko bete behar diren finantza betekizunak eta soldata-baldintzak malgutzen ditu; Gizarte Ekonomiako aktore batzuek “diluzio” gisa kritikatzen dute aukera hau; neurriaren aldekoen arabera, ordez, gaur egungo ziurtagiria jende gutxik ezagutzen dute eta bere hedapenak haren edukia ez duela urtuko diote, eta gainera ziurtagiri pribatuekin batera existitzen jarraituko du. Bigarren artikuluak, “enpresa soziala” kontzeptu ezagunetatik gertu dagoen “misioko enpresa” sortzen du eta, beraz, orain arte Gizarte Ekonomiaren entitateentzat erreserbatutako domeinuaren luzapen bat dirudi. Figura juridiko honek misio espezifiko eta formalizatu bat izan beharko du, gizarte-eragin positiboaren aldeko konpromiso batekin. Gainera, eredu ekonomiko koherente bat eduki beharko du eta bere jardueren ondorio sozialenen ebaluazio zehatz bat aurkeztera behartuta egongo da. Beste aldetik, legeak beste enpresen barne estatutuetan “arrazoi sozial” bat inskribatzea baimentzen du, izen sozialarekin zerikusia ez duena, ezta objektu sozialarekin. “Arrazoi sozial” honek, dena den, “misioko enpresen” exijentzia mailara ez da iristen.

    Legean sartutako bi neurri hauek maila guztietan eztabaida eragin dute, kalitatezko komunikabideetan jaso dena. Baina hedabideen azkeneko fasera iritsi baino lehen, eztabaida lehenago argitalpen zientifikoetan eman zen maila akademikoan, eta baita ere patronal eta enpresen adierazpenen bidez eta politikarien artean Parlamentuan egondako tramitazioa iraun zuen bitartean. “Misioko enpresen” kontzeptuaren egile eta defendatzaile unibertsitarioek diote legeak enpresa arrunten eta Gizarte Ekonomikoan osoki inskribatutako erakundeen arteko bitarteko maila sortzen duela eta horrela ekonomia arrunta Gizarte Ekonomiaren printzipio eta balioekin “polinizatzen” duela. Baina beste akademikoen ustez, legaren dinamikak Gizarte Ekonomiaren berezitasuna disolbatu eta nahasketa juridiko eta soziala sortuko du.

    Bestalde, sektorearen baitan erreakzioak askotarikoak izan dira, bere bilakaera historiko korapilatsuaren islapena, instituzionalizazioaren aurretik eta ondoren, baita Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren eragileen arteko tentsioak direla eta. Jatorria edo konposizioa kontutan hartuta, botere politikoetatik gertuago dauden erakundeek, negozio kopurua altuagoa izanik, ontzat ematen dituzte legearen neurriak, Gizarte Ekonomia indartzen dutelako. Ez da hori entitate eta elkarterik txikiago eta kritikoen ikuspuntua, erabakitze zentzuetatik urrunago daudenak euren borondatea delako edo ez. Haiek, ohiko ekonomiatik kanpo daudelarik, kapital sinbolikoa galtzearen beldur dira, edo bidegabeko lehia jasango dutela diote, eraldaketan eta finantziazio-zailtasunak dituen sektore batean dauden une batean.

    Azkenik, legegintzako eztabaidak posizio desberdinak antzeman zituen, aurreikusi zitekeen bezala: gobernuaren aldeko gehiengoak, legearen aldekoa, erdian kokatu zen. Beste indar politikoek neurri erradikalagoak sustatu nahi zituzten eta salatu zituzten enpresek administrazioaren aldetik jasango dituzten interferentziak eta “misioko enpresek” sortuko dizkieten ustezko segurtasun juridiko eza. Bestetik, gainerako indar politikoek enpresa arrunten edo Gizarte Ekonomiaren erakunde boteretsuenen “irudi garbiketa” salatu zuten Pacte legea.

    Pacte legeak, 2014ko Gizarte Ekonomiaren legea erreformatzeaz gain, Frantziako Kode Zibila eta Merkataritza Kodea aldatzen ditu. Antzeko neurri batek EAEko eta Espainiako kasuan aplikatua ahal izateko legeria berri bat beharko zuen. 2011ko Espainiako Gizarte Ekonomiaren legea, Frantziakoa baino lehenagokoa, Gizarte Ekonomiako entitateak figura juridiko eta errespetatu beharreko printzipioen bidez ezartzen ditu, ministerioak garatu beharreko estrategia batekin batera, nahiz eta katalogo ofizialik oraindik ez zen egon. Horri gehitu behar zaio autonomi erkidegoek garatutako legeria eta politika publikoak. Euskadiko kasuan, 2011ko legeak EAEk dituen legeriarekin bat egiten du, eta baita Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren jarduketa-planekin. Azken honen helburuak sektorearen gizarte-hedapena, ezagutza eta hazkundea dira. “Misioko enpresen” erregulazio juridiko esplizitua aurrera eramateko eskumenen inguruan eta kooperatibismoak Euskadiko kasuan duen berezitasunak kontutan izan beharko ziren (kooperatibek indar gutxiago dute Frantzian, elkarteren herrialdea baita). Gainera, Pacte bezalako legeak ziurtagiri edo label ofizial bat sortzea suposatuko zuen Euskadiko kasuan, Frantzian gertatzen den bezala sektoreko parte-hartzaileek euren buruei emandako ziurtagiriekin aldi berean existituz.

    Beraz, Frantziako Pacte bezalako legea Euskadi eta Espainiara iristeko kontutan hartu beharko dira ideien eta praktiken nazioarteko zirkulazioa, legeriaren berezitasunak eta egitura ekonomikoen desberdintasunak, bertako Gizarte Ekonomiaren indarren arteko barneko erlazioak ahaztu gabe, hobeto integraturik eta instituzioetatik gertuago dauden entitateen eta marjinalagoak direnen artean.

    Ander Plaza