Ikasleek urtarrilaren 22an amaitu zituzten enborreko ikasgaiak eta otsailaren 10ean ekingo diete hautazkoei. Ostera, praktikak eta masterraren amaierako lana egingo dituzte.
Egilea: editorea
-

Europako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak irizpen garrantzitsua egin zuen Mexikoren eta Espainiaren arteko bileran, non OVES/GEEBk parte hartu zuen
Abenduaren 4a eta 6a bitartean Mexiko Hirian Nazioarteko Foro bat eta “Garapen Sozialaren produkzio estrategia”ren inguruko Topaketak egin ziren, Mexikoko gobernuko Gizarte Garapenerako Idazkaritzak antolatuta (SEDESOL). Bertan, 2012an Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (CESE) onartutako Latinoamerikako Gizarte Ekonomiari buruzko txostena baloratu zuten. Irizpen horren garapenean, aholkulari izan zuten Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiko zuzendaria eta CIRIEC-Espainiako presidenteordea den José Mª Pérez de Uralde. CESEko lehendakari Miguel Ángel Cabra de Lunak aurkeztu zuen dokumentua bileran.
Latinoamerikaren garapen sozial eta ekonomikoan Gizarte Ekonomiak duen papera ezagutarazteko erreferentziazko dokumentu bilakatu da txosten hori, herrialde horiek suspertzeko neurriak identifikatzen baititu. Txosten horren proposamenek lehen mailako inpaktu politikoa eragin dute eta beste esparru batzuetara ere zabaldu dituzte. Izan ere, bildutako ondorioak Txileko Santiagoko UE-Latinoamerika Gizarte Zibil Antolatuaren Zazpigarren Topaketan landutako gomendioetan bildu zituzten, 2012ko abenduan.
Iturria: Gizarte Ekonomiako Espainiako Behatokia
-
Gizarte Ekonomiaren egoera txostena 2011
Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak burutu duen Euskal Gizarte Ekonomiaren Egoera Txostenak, 2011ean, 2010 urtearekin alderatuz, enplegu zentru berezien enplegua %6 igo zela agerian uzten du.
-
GEZKI eta Politika Publikoen Europako Institutuaren arteko Jardunaldia
Politika Publikoen Europako Institutua eta Martinika, Alsazia, Strasbourg, Kaen, Reims, Paue eta Paristik etorritako politikari talde bat Euskadiko Gizarte Ekonomia gaien inguruan prestakuntza jasotzeko jardunaldi batera joan dira GEZKIrekin eta OVES/GEEBrekin batera. Arratsaldean, Maria Ubarretxena Gizarte Ekonomiako zuzendariak egin zien harrera.
-

Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa masterrak enplegu zentro bereziak aztertu ditu
Masterrean nahitaezkoa den ‘Gizarte ekonomiako eta ekonomia solidarioko entitateak’ ikasgaiaren barruan sektore hori osatzen duten erakundeak ezagutzera ematen dira. EHLABEk, Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak, Enplegu Zentro Berezi bat bisitatzea proposatu zuen; GUREAK Tailerrak. Zentro horren instalazioak EHUko enpresaritza fakultatetik oso gertu daude.
Bisitan Jon Ander Arzallusek lagundu zien, GUREAK taldeko berrikuntza zuzendariak. Hainbat bideo eta diapositiba proiektatu zituzten eta ondoren ikasleek euren galderak egin zituzten. Proiekzioa amaitutakoan GUREAKeko Industria alorreko tailerrak ezagutu zituzten, eta baita GUPOST bulegoetan dauden call-centerrak ere.
GUREAK Taldea bisitatu ondoren, ikasleak ikasgeletara itzuli ziren Enplegu Zentro Berezien inguruko ikerketarekin jarraitzeko.
Iturria: OVES/GEEB
-

Txileko Santiagoko unibertsitateko Gizarte Ekonomiaren eta Ekonomia Kooperatiboaren Nazioarteko zentroaren eta GEZKI eta EHUko OVES/GEEBren arteko bilera
Radrigan Rubio irakasleak ‘R-Enpresa Eboluzioa: giza baliabideen berrikuntza’ ikastaroan parte hartu zuen aste horretan. Mondragon Unibertsitateko enpresaritza fakultateak eskainitako ikastaroa da, Txileko Merkataritzako Espainiar Ganbera Ofizialarekin eta OTIC PROFORMArekin elkarlanean.
Testuinguru horretan, Radrigan Rubio irakasleak Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokian egin zuen bilera, eta bertan Jose Maria Perez de Uralde GEEBeko zuzendariak eta Baleren Bakaikoa GEZKIko zuzendariak parte hartu zuten.
Bilera horretan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Latinoamerikaren arteko kolaborazio puntuak aztertu zituzten Gizarte Ekonomiaren arloan, batez ere ikerketaren eta graduondoko prestakuntzaren adarretan. Horretarako Gizarte Ekonomiaren eta Enpleguaren Iberoamerikar Behatokia indartzeko ekimena mahai gainean jarri dute, eta baita EHUko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren inguruko masterraren hedapena ere.
Iturria: OVES/GEEB
-

2013-2014 ikasturteko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterra
Iragan irailaren 27an EHUko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Master ofiziala aurkeztu zuten, euskal Gizarte Ekonomiako hainbat eragileren eta masterreko irakasle eta ikasle talde baten partaidetza izan zuen ekitaldi batean. GEZKIko eta Masterreko zuzendari Baleren Bakaikoak eman zion hasiera ekitaldiari eta ikasketa programaren antolakuntzan lagundu duten guztiei eskerrak eman zizkien. José María Beraza Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendariak, berriz, azpimarratu zuen Eskolak atsegin handiz eskaintzen duela gisa honetako masterra, Gizarte Ekonomiak Euskadin tradizio handia duelako eta, bereziki, ekonomia eta balio krisiaren testuinguruan Gizarte Ekonomiaren ekarpena nabarmena delako.
Aitor Bengoetxeak, GEZKIko idazkariak, Javier Goienetxea aurkeztu zuen, zeinak hitzaldia eman zuen, ‘Kooperatibek eta Gizarte Ekonomiak etorkizuneko erronka sozioekonomikoen aurrean eskaintzen duten balio erantsia’ izenburuduna. Hizlariak Gizarte Ekonomiaren aurkezpen xehatua egin zuen, eta horren ekarpena, politikak, eta XXI. mendeko erronkak azaldu zituen.
Iturria: OVES/GEEB
-
GEEBko zuzendariak UIMP Unibertsitateko udako ikastaroen amaierako ekitaldian parte hartu zuen
Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiko (OVES/GEEB) zuzendari José María Pérez de Uraldek ‘Sozietate kooperatiboaren funtzio soziala XXI. mendean’ izenburudun udako ikastaroaren amaierako ekitaldian parte hartu zuen, Santanderreko Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean, ‘Gizarte Ekonomiako Legearen aplikazio eraginkorra’ izenburupeko hitzaldiarekin.

