Egilea: editorea

  • Itxiera

    Itxiera

    Maria Ubarrechenak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaria, Gloria Sánchez Martínek, Enpleu, Politika Soziala eta Etxebizitza Batzordeko Presidentea, eta Baleren Bakaikoak, UPV/EHUko GEZKI Institutuko Zuzendaria, Mintegi Teknikoari amaiera eman zioten.

    Bideoa

  • Euskal Gizarte Ekonomiaren Foroaren – OVES/GEEB-ren Batzorde Aholkulariaren bilera

    Bilera aurretik, Gizarte Ekonomiako entitateen fiskalitateari buruzko Mintegi Tekniko bat ospatu zen.

    Programa

  • Gizarte Ekonomiaren egoera txostena 2011

    Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak burutu duen Euskal Gizarte Ekonomiaren Egoera Txostenak, 2011ean BASE kopurua %1,14 murriztu arren elkartu kopurua %2,25 gora egin duela agerian uzten du.

  • GEZKIk demokrazia birsortu beharrari eta gizarte ekonomiari buruzko hitzaldi-eztabaida egin du Andrés Aberasturi kazetariarekin eta Rafael Calvo Ortega ministro ohiarekin

    GEZKIk demokrazia birsortu beharrari eta gizarte ekonomiari buruzko hitzaldi-eztabaida egin du Andrés Aberasturi kazetariarekin eta Rafael Calvo Ortega ministro ohiarekin

    Ekitaldiari hasiera eman zioten Eusko Jaurlaritzako Gizarteko Ekonomiako zuzendari Maria Ubarretxenak, Zuzenbide fakultateko Kalitate, Berrikuntza eta Irakaslego departamentuko dekanorde Juana Goizuetak, CIRIEC-Espainiako presidente José Luis Monzónek eta GEZKIko zuzendariorde Marco Antonio Rodrigok.

    Hitzaldi-eztabaidan parte hartu zuen Andrés Aberasturi kazetari eta idazleak. Egun OTR Press (Europa Press) agentziako zutabegilea da eta tertulia anitzetan parte hartzen du. Aberasturik solaskide izan zuen ekitaldian Rafael Calvo Ortega ministro ohia. Adolfo Suarezek zuzendutako UCDren Gobernuan parte hartu zuen Lan Ministerioaren buru gisa 1978 eta 1980 urte artean, eta 1987 eta 1994 urte bitartean Europar Legebiltzarreko diputatua izan zen CDS alderdi politikoaren ordezkari gisa. Gainera, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedraduna da eta Jurisprudentziako eta Legegintzako Akademia Errealeko kidea da; eta Gizarte Ekonomiarekin lotura dauka Ministro izan zen garaitik 2012an FUNDIBESeko lehendakari izendatu zuten arte.

    Andrés Aberasturi kazetari eta idazleak Rafael Calvo Ortegaren hitzaldiko gaia aurkeztu zuen Europar Batasunaren iraganarekiko, orainarekiko eta etorkizunarekiko eszeptizismo puntu batekin. Calvo Ortegak EBren eta berau osatzen duten erakundeen jatorria azaldu zuen, eta organizazioak izan duen garapena modu kritikoan aztertu zuen. Europar Batasunak aurrera egin ahal izateko Gizarte Ekonomia kontuan hartu behar duela baieztatu zuen. Ondoren, eztabaidaren txanda ireki zuten, Andrés Aberasturik zuzenduta.

    Aurkezpenaren eta Hitzaldiaren bideoa

    Eztabaidaren bideoa

    Iturria: GEZKI eta CIRIEC-España

  • Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak (OVES/GEEB) eta Gizarte Ekonomiako Espainiako Behatokiak lankidetza hitzarmena sinatu dute

    Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak (OVES/GEEB) eta Gizarte Ekonomiako Espainiako Behatokiak lankidetza hitzarmena sinatu dute

    Gizarte Ekonomiako Euskal Behatokiak ezinbestekotzat jo du antzeko helburu eta ezaugarriak dituzten beste ikaskuntza eta ikerketa erakunde batzuekin lankidetza akordioak egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Ekonomiaren jardueraren identifikazio eta kuantifikazio funtzioak betetzeko asmoz.

    Zentzu horretan, CIRIEC-Espainia erakundearen barne dagoen Gizarte Ekonomiako Espainiako Behatokiak irizpide bera jarraitzen duenez, honako akordioak adostu dituzte:

    1. Elkarren artean ekintzak antolatzeko eta gauzatzeko batzorde bat osatzea.
    2. Euren ikerkuntza eremuen inguruko datuak partekatzea, bi alderdien arteko informazio trukaketa erraztuz.
    3. Gizarte Ekonomiaren sektoreari buruzko ikerketa eta azterlan batzuk elkarrekin gauzatzea, interesgarria deritzotenean.
    4. OVES/GEEBek euskal Gizarte Ekonomiari buruzko datuak erraztuko dizkio Gizarte Ekonomiako Espainiako Behatokiari eta, alderantziz, espainiar erakundeak bere lan-esparruko datuak -Euskadikoak, estatu mailakoak zein nazioartekoak- eskainiko dizkio OVES/GEEBri, azken honek interesa duenean. 

    Modu horretan, GEZKIk eta CIRIEC-Espainiak elkarren artean kolaboratzeko interesa formalki islatu dute. Bi erakundeon barne dauden behatokien bitartez euren jarduera eta ikerketa eremuak partekatuko dituzte.

  • Unibertsitate Mintegia GEZKIk antolatua, Kooperatibetan eta Lan-sozietateetan bazkide-langile direnen lan-arloko eta gizarte segurantzako harremanen inguruan

    Unibertsitate Mintegia GEZKIk antolatua, Kooperatibetan eta Lan-sozietateetan bazkide-langile direnen lan-arloko eta gizarte segurantzako harremanen inguruan

    Hain zuzen ere, kooperatiba eta lan-sozietateetan (mugatuak edo anonimoak), bazkide-langile direnek duten harremana dagokion kooperatiba edo lan-sozietatearekin, bertako bazkide izanik eta bertan lan eginez, bitariko izaerakoa da, aldi berean harreman sozietarioa eta laborala gauzatzen direlako. Estatus juridiko konplexu honek gatazka juridiko-laboralak eragiten ditu.

    Hori dela eta, GEZKItik antolatu duen mintegiak bi zati ditu. Lehenak, kooperatibetan eta lan-sozietateetan diharduten bazkide-langileen lan-arloko eta gizarte segurantzako harremanen esparru juridikoa aztertuko du, eta hizlaria Sylvia Gay Herrero Irakaslea izango da. Bigarren zatian, azken aldian gaiari buruz egon den jurispudentzia aztertu zen, eta hizlaria Gotzon Gondra Elgezabal izan zen, aipaturiko gaian abokatu aditua.

    Azpimarra daiteke duela gutxi egon den kasua, kooperatiba bateko bazkide- langile batzuei derrigorrezko baja aplikatzen dienean kooperatibako asanbladak arrazoi objektiboengatik (ekonomikoak, teknikoak, antolakuntzakoak, edo ekoizpenekoak). Egitateak lan zuzenbideko kaleratze objektiboaren oso antzekoak izanik, (baita ere arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzako, edo ekoizpenekoengatik), bazkide- langileek lan-zuzenbideak aurreikusten duen kalteordaina eskatu zuten, lanurte bakoitzagatik soldatako 20 egunekoa.

    Kasua, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko 2609/2012 epaiak ebatzi du, urriak 30ekoa. Bertan, Auzitegiak demandantzaileen eskaeraren aurka ebatzi du, zuzenbide eta printzipio kooperatiboak aplikatu behar direla esanez, eta ez dela aplikatu behar, ez zuzenean eta ezta ere analogiaz, lan-zuzenbidea.

    Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak babestu zuen Unibertsitate Mintegia.

    Iturria: GEZKI

  • GEZKI eta Eusko Legebiltzarrak euskal unibertsitate eta legebiltzarkideen arteko Gizarte Ekonomia Jardunaldia antolatu dute

    GEZKI eta Eusko Legebiltzarrak euskal unibertsitate eta legebiltzarkideen arteko Gizarte Ekonomia Jardunaldia antolatu dute

    Mintegia Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta Baleren Bakaikoa GEZKI/UPV/EHU institutuko zuzendariak aurkeztu zuten. Jardunaldiaren sarrera egin ondoren, hiru euskal unibertsitateetako ordezkariek hartu zuten hitza: Saioa Arando MIK Mondragon Innovation Knowledgeko Koordinatzaile Zientifikoak, Alberto Atxabal Deustuko Unibertsitateko IEC Ikerketa Kooperatiboen Institutuko kideak eta Aitor Bengoetxea UPV/EHUko irakasle eta GEZKIko idazkariak. Guztiek euskal gizarte ekonomiaren garrantzia nabarmendu zuten unibertsitate ikuspuntutik begiratuta, eta sozioekonomia, legegintza zein ordezkaritza instituzionaleko alderdiak landu zituzten.

    Jarraian, legebiltzarkideen tartea irekitzeko, Javier Carro Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunaren Batzordeko presidenteak eta Gloria Sanchez Lan, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordeko presidenteak hitz egin zuten. Legegintzaldiz legengintzaldi euren batzordeetan gizarte ekonomiak izan duen garrantzia azaldu zuten. Ondoren, legebiltzarreko taldeetako ordezkarien txanda izan zen, eta banan-banan talde bakoitzak bere ikuspegitik euskal gizarte ekonomiak nolako garrantzia duen aztertu zuen. Felix Urkolak (Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos) hartu zuen hitza lehenik, eta gainontzeko taldeetako ordezkariek jarraitu zioten: EH Bilduko Xabier Isasik, Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldeko Bixen Itsasok eta Populares Vascos-Euskal Popularrak taldeko Carmelo Barriok, hurrenez hurren. Ez ziren, ordea, parte hartu zuten legebiltzarkide bakarrak izan, gaian interesa duten beste legebiltzarkide batzuk ere bertaratu ziren entzutera.

    Aurkezpenen ondoren, eztabaidarako tartea ireki zuten, eta Marco Antonio Rodrigok, GEZKIko zuzendariorde eta UPV/EHUko katedratikoak, gidatu zuen. Hainbat galdera egin zizkien mintegian parte hartu zutenei.

    Gloria Sanchez, Baleren Bakaikoa eta Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomia eta Enpresen Gizarte Erantzukizunaren departamentuko zuzendariaren hitzekin bukatu ziren jardunaldiak. Mota horretako topaketa gehiago antolatzeko eskatu zuten.

    Iturria: GEZKI

  • GEZKIk langileen partaidetzari eta enpresaren iraungarritasunari buruzko Uda Ikastaro bat eskainiko du

    E10 mintegiak 20 ordu iraungo ditu eta euskaraz izango da. Miramar Jauregian egingo da irailaren 4 eta 5ean. Jardunaldi horien helburua da pertsonen parte-hartzean oinarritutako enpresa-antolaketa eredu berriei arreta ematea, Gipuzkoako errealitatetik abiatuz eta beste eredu batzuekin alderatuz.

    Iturria eta informazio gehiago

  • GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIA UNIBERTSITATE MASTERRAren aurkezpena

    GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIA UNIBERTSITATE MASTERRAren aurkezpena

    Apirilean irekiko da UPV/EHUko Master Ofizialetan izen emate epea, eta apilirak 19an UPV/EHUko Master eta Doktorego Eskolak antolatuko “Master Egunean” aurkeztuko dira Masterrak http://www.mde.ehu.es/p311-home/eu/.

    GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIA UNIBERTSITATE MASTERRA, beste Buletinetan argitaratu den moduan, 2013 – 2014ko kurtso Akademikoan hasiko da. Masterra GEZKIk antolatzen du, Eusko Jaurlaritza Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren, eta UPV/EHUren babesarekin, eta ondoko erakunde laguntzailekin: Konfekoop (Euskadiko kooperatiben konfederazioa), ASLE (Euskadiko lan-sozietateen enpresa elkartea) , EHLABE (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea), Gizatea (gizarteratzeko eta laneratzeko Euskadiko enpresen elkartea) , REAS (Euskadiko Ekonomia alternatibo eta ekono- mia solidarioko sarea), eta Hirekin (Euskadiko gizarte ekimeneko eta esku hartzeko entitateen elkartea).

    Irakasleak
    Masterrak hogeita hamarretik gora irakasle ditu, gaian adituak, gehienbat UPV/EHUkoak, eta baita ere Mondragon Unibertsitatea eta Deustoko Unibertsitatekoak. Horietaz gain, hainbat irakasle sektorean eskarmentu handia duten profesionalak izango dira.

    Erdipresentziala 
    Masterrak, teoria eta praktika uztartu nahian, arlo akademikoa eta enpresa mundua, bere eskaintza ikasleen egoera pertsonal eta profesional anitzetara egokitzeko asmoa du. Horregatik, eskaintza erdipresentziala izango da, 60 ECTS kreditu ikasturte akademiko. Modalitate erdipresentziala irakasgai guztietan aplikatzen da, derrigorrezkoetan eta hautazkoetan, %50 eskola presentzialak eta %50 eskola ez-presentzialak derrigorrezko kanpo-praktiketan eta derrigorrezko Master amaierako lanean izan ezik.

    Ibilbide akademikoak eta profesionalak
    Egitarauan, hautazko irakasgaien bitartez, bi heziketa ibilbide desberdin osatzen dira: EREDUAK ETA ESKU-HARTZE TEKNIKAK GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIOAN ikerkuntza-ekintza lotuta eta GIZARTE EKONOMIA ETA EKONOMIA SOLIDARIOKO ENTITATEEN KUDEAKETA, izaera profesionalagoa duena eta entitateen kudeaketara bideratua. Ikasleen formakuntza osatzeko kanpo-praktikak eskainiko dira eta Master amaierako lana zuzendua. Honez gain, Masterrak UPV/EHUko Hegoa Instututuak antolatzen duen ”Garapenari buruzko ikasketak” Doktoretza Programan sartzeko aukera ematen du.

    Lekua
    UPV/EHUko Donostiako Enpresa Ikasteten Unibertsitate Eskola.

    2013ko iraila amaieran hasiko gara. 30 plaza eskaintzen ditugu edo, beste modu batera esanda, 30 plaza besterik ez dira geratzen!.