Egilea: editorea

  • Uda ikastaroa: unibertsitate gizarte inkubagailuak

    Uda ikastaroa: unibertsitate gizarte inkubagailuak

    Pasa den irailaren 12 eta 13an EHUko unibertsitate gizarte inkubagailuei buruzko uda ikastaroa egin zen. Bertan, Euskadiko Gizarte Ekonomia eta Solidarioko sare eta entitate ezberdinek Unibertistate Gizarte Inkubagailu baten sorreraren beharra identifikatu zuten; inkubagailu hauek, tokiko garapen ekonomikoa sustatzeko espazio eraldatzaile gisa.

    Hausnarketa jardunaldi hauek unibertsitate gizarte inkubagailuek duten eragin sozio-ekonomikoa agerian uzteko eta berauen baterako definizioan aurrera egiteko baliagarriak izan ziren. Horretarako, gizarte ekintzailetzaren alorrean Brasil, Danimarka eta Euskal Herrian ematen diren praktika on batzuk aurkeztu ziren. Gainera, tokiko garapen sozio-ekonomiko jasangarria sustatu eta enplegua sortzeko ekimenak bultzatzeko elkarpuntu eta eztabaidagune  bat ahalbidetu zuen jardunaldiak, unibertsitate, gizarte eta ekonomia munduen artean.

    Iturria: Gezki

  • Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko legea

    Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko legea

    Pasa den maiatzean Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 6/2016 Legea onartu zen Eusko Legebiltzarrean, gure gizartean funtsezko papera jokatzen duten erakundeentzat aurrerapausu garrantzitsu bat suposatu duena.

    Arau honek Euskadin 3.000 organizazio baino gehiagok osatzen duten sektorearen jarduna erregulatu du, egun, 35.000 langile eta 125.000 boluntario dituena. Ekimen sozialekoak diren eta irabazi asmorik ez duten entitateek osatzen dute eta babesgabetasun, desgaitasun, bazterketa edo zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen, familien eta kolektiboen gizarteratzea eta eskubideak egiaz baliatzea dute helburu nagusi.

    6/2016 Legearen ekarpen nagusienetako bat Hirugarren Sektore Sozialaren definizio juridikoa da, gainera, elkarrizketa zibila sektoreko erakundeek politika publikoetako fase guztietan parte hartzeko duten eskubide bezala ezarri da. Bestalde, administrazio eta arlo honetako beste eragile batzuekin lankidetza mantentzeko mekanismoak sistematizatu eta sendotzeaz gain, sektorea sustatzeko tresnak eta politikak zehaztu dira.

    Sektoreak positiboki baloratu du Legebiltzarrean onartutako legea, egunez egun betetzen duten lanaren garrantzia aitortzen eta babesten baita, eta kontsideratzen dute erakundeen beraien eta sektore publikoaren nahiz enpresa pribatuen arteko lankidetza garatzeko neurriak indartzen direla.

    Azken urteetan bizi izan dugun krisi egoera dela eta, entitate hauetara jotzen duten pertsonen kopurua nabarmen handitu da, ondorioz, gero eta beharrezkoagoa egin da hauen jarduna erregulatzen duen araudi baten existentzia. Erakundeek enplegu, hezkuntza, osasun eta gizarteratzearen eremuan egiten duten lana erabakigarria da, eta egindako esfortzu handiari esker esan genezake gizarte justuago eta solidarioago batean bizi garela. Sektoreak betetzen duen papera beharrezkoa da euskal gizartean justizia eta elkartasuna sustatzeko eta gizarte zerbitzuen mesederako.

    Sektore publikoari dagokionez, Hirugarren Sektore Sozialaren parte-hartzea politika publikoen esparruan funtsezkoa izango da administrazio ereduaren aldaketari ekiteko, kudeaketa etikoago eta parte-hartzaileago baten alde.

    Maiatzaz geroztik, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialak orain arte ez zuen marko juridikoa dauka, eta modu honetan, entitateek beharrizan sozialen esparruan burutzen duten lana agerian geratu da. Esan genezake, araudi honen onarpenak sektorea indartzeaz gain, euskal gizartean egin duten lanaren errekonozimendua suposatu duela. Gainera, etorkizunera begira, erakundeen parte-hartzea gizarte politiken diseinu prozeduran erabakigarria izango da gure gizartea solidarioagoa eta justuagoa izan dadin.

    Ane Etxebarria Rubio, OVES-GEEBko arlo juridikoa

  • Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II. Kongresua

    Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II. Kongresua

    ESS Kongresuan jada izena eman dezakezu (Bilbo)

    Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II. Kongresuaren izen emate epea jada ireki egin da. Dakizuenez, Kongresua, Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da azaroaren 10etik 12ra, "Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hedatzea. Ekonomia eraldatzeko garaia da!" lelopean. Izen ematea lehen bai lehen burutzea gomendatzen dizuegu, tokiak mugatuak dira eta.

    Halaber, Kongresuaren web orria ere martxan dago, eta bertan, behin-behineko egitaraua zein sortzen joango diren berri guztiak kontsulta ditzakezue: www.esskongresua.net

    Bai mezu honi zein Facebook eta Twitter profilei [@esskongresua – hashtag: #esskongresua] ahalik eta hedapen handiena ematea eskertuko genizueke.  

    Saltoa emateko garaia heldu da, alternatiba bat garela pentsatzeari utziz eta errealitate berri bat bezala eratuz. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hedapenaren garai da.

    Izen ematea hemen

    Iturria: REAS

  • KOOPERAROCK: Hausnarketa jardunaldia

    KOOPERAROCK: Hausnarketa jardunaldia

    Irailaren 23an, Lanki Institutuak koordinatutako “Kooperarock” programaren barnean, EHUko Ibaetako kanpusean kooperatibagintzari buruzko hausnarketa jardunadia egin zen. Bertan, EHUko lehen urteko Ekonomia ikasleak eta MIK, IEC eta GEZKIko kideek parte hartu zuten.

    Helburu nagusia, maiatzean EHUn eta MUn ospatutako kooperatibagintzaren inguruko hausnarketen ostean, hiru unibertsitateetako kideen ikuspuntu ezberdinak partekatu eta ikasleen beharrak hasetuko dituzten kooperatibigintzaren inguruko material pedagogikoak diseinatzea zen.

    Lanaldiak bi une ezberdin izan zituen. Lehen une batean, ikasle eta irakasleen arteko hausnarketa bultzatu zen, LANKIko lantaldeak sortutako metodologia partehartzailearen bitartez, “Gure kabuz ala hil” dokumentaleko testigantzak eztabaida eta elkartrukea bultzatzeko bide izan zirelarik. Bigarren une batean, MIK, IEC, LANKI eta GEZKI ikertegietako kideen artean elkartrukea eman zen, lau ikertegietako ikuspuntuak partekatu eta elkarlanerako bideak irekitzeko helburuarekin.

    Iturria: Gezki

  • Gizarte Ekonomiari buruzko artikulua “El Pais” egunkarian

    Gizarte Ekonomiari buruzko artikulua “El Pais” egunkarian

    Pasa den irailaren 4ean EL PAIS NEGOCIOS egunkarian Gizarte Ekonomiari buruzko erreportajea publikatu zuten, bertan, krisi garaian entitateek izan duten erresistentzia azpimarratzen da.

    Maria Fernandez kazetariak idatzitako artikulu honetan sektoreko hainbat agentek eta ordezkarik parte hartu dute, beraien artean, Cepes eta Ciriec. Bertan, entitate hauen lehentasun nagusia enplegua mantentzea dela azpimarratzen da eta Tafallako Fagor Ederlanen kasua jartzen da adibide bezala. Bestalde, Cepeseko presidentearen hitzak jasotzen dira, politika publikoen eremuan presentzia handiagoa erreklamatzen duena. Eta azkenik, sektoreak aurre egin beharreko arazoen inguruan aritu da, hala nola, enpresen tamaina eta erregimen fiskala.

    Artikulua hemen.

    Iturria: El Pais

  • GoizuKoop-en sorrera

    GoizuKoop-en sorrera

    Nafarroako Goizueta herrian irabazi asmorik gabeko kooperatiba izango den gasolindegia jarriko dute.

    Irailetik aurrera martxan egon daitekeen beste proiektu kooperatibo bat iragarri digute orain: Goizukoop. Nafarroako Goizueta herrian kooperatiba izango den gasolindegia jarriko dute. Gaur egun, bertakoek gutxienez 50 kilometro egin behar dituzte joan etorrian Hernani edo Leitzaraino errepide kiribildu batetik, erregaia lortu ahal izateko. Herritarrak batu dira egoera horri aurre egin eta komunitateari gasolina era eraginkorragoan eskaintzeko. Dagoeneko 175 herritar egin dira kooperatibista, goizuetarren ia laurdena, eta 90 euroko kuota ordaintzen dute horretarako. Bazkideek, gasolina litro bakoitzeko erositako prezioa baino 10 xentimo garestiago ordainduko dute, eta bazkide ez direnek 13 eta 15 xentimo artean gehiago. 23.000 litro gasolina eta gasolio saldu behar dute gastuak berdintzeko, baina bazkideen kontsumoa kopuru horren %81 izan daitekeela kalkulatu dute; gainerako herritarrek kontsumituko dutenarekin ez zaie zaila izango, beraz, helburua betetzea.

    Loratzeko bidean den Goizukoop aurrera aterako balitz adibide polita izango litzateke beste herri batzuentzat, bertakoak elkartu eta arlo ezberdinetako zerbitzuak hobetu ditzaten. Herriarekin eta herriarentzat eraiki nahi den proiektua auzolan ariketa handia da.

    Iturria: Argia

  • Gureak eta Eroskik desgaitasuna duten pertsonen bigarren supermerkatua ireki dute

    Gureak eta Eroskik desgaitasuna duten pertsonen bigarren supermerkatua ireki dute

    Eroski eta Gureak-ek, “Gizarte Ekonomiako” bi enpresek, pasa den irailaren 9an ireki dute Gasteizen soilik desgaitasuna duten langileez osaturiko bigarren supermerkatua.

    Eroski eta Gureak -ek, “Gizarte Ekonomiako” bi enpresek, pasa den irailaren 9an ireki dute Gasteizen soilik desgaitasuna duten langileez osaturiko bigarren supermerkatua. Honela, Azpeitian duela urte bete ireki zuten ezaugarri honetako lehen supermerkatuaren eredua zabaltzen ari dira, esperientziak urte betean izandako balantze positiboaren ondoren.

    Informazio gehiago (erderaz)

    Iturria: Gureak

  • Bilbo gizarte ekonomiaren munduko topaketa nagusitzat jotzen den 2018ko foro globalaren egoitza izango da

    Bilbo gizarte ekonomiaren munduko topaketa nagusitzat jotzen den 2018ko foro globalaren egoitza izango da

    Bilbo izango da Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako 2018ko Foroaren IV. edizioaren egoitza eta arduradun publikoak eta gizarte eragileak elkartuko ditu Europan lehen aldiz.

    Bilbo izango da Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako 2018ko Foroaren IV. edizioaren egoitza. Albistea, irailaren 7tik 9ra bitartean Montreal hiri kanadarrean egin den nazioarteko topaketa horren III. Edizioaren barruan jakinarazi da. Bertan, 1.500 pertsonak hartu dute parte, eta, horien artean, 60 herrialdetik gorako 350 hautetsi egon dira.

    Bizkaiko hiriburuak jarduteko ardatz nagusien artean dauka hiri inklusibo eta integratzaileenei lotutako gizarte ekonomiako politiketan buru izatea, eta arduradun publikoak eta gizarte eragileak elkartuko ditu Europan lehen aldiz. Maila goreneko goi-bilera horri esker, enpleguan, kalitatean eta ongizatean eragina duten gizarte ekonomiaren alorreko praktika onak eta gakoak ezagutu eta partekatu ahal izango dira.

    Montrealen antolatutako aurtengo edizioan Bilboren hautagaitza defendatzen jardun duen Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enpleguko zinegotziak adierazi duenez, albistea “oso positiboa da hiriarentzat, hauxe baita mundu osoan antolatzen den gizarte ekonomiaren arloko Fororik garrantzitsuena”. “Montreal baldin bada une honetan Amerikarako mundu mailako erreferentea –gaineratu du- Bilbo ere mundu mailako erreferentea izango da Europa osorako”.

    Bilbok ekainean aurkeztu zuen Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako 2018ko Foroa hartzeko hautagaitza, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta hirugarren sektoreko eta gizarte ekonomiako eragileen babesaz. Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako IV. Foroaren egoitza izateko Bizkaiko hiriburua hautatu izanak agerian utzi ditu erakundeen arteko elkarlanaren eta lankidetza publiko-pribatuaren balioa, eta hirugarren sektorearekiko harreman positiboak eta egonkorrak izatearen garrantzia.

    Horren erakusgarri da, Montrealen egin den III. ediziora, Maria Ubarrentxena Arrasateko Alkatea, Ibon Zugasti Mondragon Kooperatibako ordezkaria eta Txema Franco Lantegi Batuak-eko zuzendari nagusia Xabier Ochandianorekin batera bertaratu izana.

    Batzorde Exekutiboa

    Bilbo eskubide osoko kidea da, batzarrean bozka emateko eskubidea dauka, eta Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroaren Batzorde Exekutiboan hartzen du parte; gizarte ekonomia solidarioaren sarean dauden tokiko gobernuei eta kideei gordetzen zaie titulu hori. 2015eko abenduan, Bilbo sarean sartu zen Ohorezko Batzordeko kide gisa, eta, 2016tik aurrera, eskubide osoko kidea da.Montrealen egin den Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako III. Foroan, Bilbok bat egin du International Center for Innovation and Knowledge Transfer on the Social economy-ren (CITIES) sorreran, lanerako egitasmoa ezartzeko xedez, ezagutzak eta praktika onak parteka daitezen gizarte ekonomiaren eremuan.

    Gizarte Ekonomiaren Mundu Mailako Foroa

    Global Social Economy Forum (GSEF) nazioarteko elkartea da, eta horren kide dira gizarte ekonomia solidarioa garatzearekiko konpromisoa hartu duten tokiko gobernuak eta gizarte zibileko eragileak. Gizarte ekonomia solidarioko erakundeen eta tokiko gobernuen artean hitzarmenak egitea errazteko asmoz sortu zen, bai kalitatezko enplegua eta hazkunde parekidea sortzea sustatzeko xedez, bai demokrazia parte-hartzaileak eta garapen iraunkorrak aurrera egiteko xedez.

    Iturria: Bilboko Udala

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Gizarte Ekonomiako enplegu gehien sortzen dituzten erkidegoen artean mantentzen da Nafarroa

    Gizarte Ekonomiako enplegu gehien sortzen dituzten erkidegoen artean mantentzen da Nafarroa

    2016ko lehen seihilekoaren itxieran, aurreko urtearekin alderatuz, kooperatiba eta lan sozietateek ematen duten enplegua %6,5ean hazi da.

    ANELeko presidente den Igancio Ugaldek azpimarratu du, ekainaren 30ko datan, kooperatiba eta lan sozietateek 10.494 pertsona enplegatzen dituztela, aurreko urteko data berdinean baina %6,5 gehiago, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministeritzaren datuen arabera.

    Informazio gehiago (erderaz)

    Iturria: Tulankide