Egilea: editorea

  • ESSaren II. kongresua: 300 esperientzien bila dabiltza

    ESSaren II. kongresua: 300 esperientzien bila dabiltza

    Ekonomia Sozial eta Solidarioaren hedapenaren errealitatea ikustarazteko, kongresuaren egoitzan, alternatiba ekonomikoen esparruko gutxienez 300 esperientzien posterrez osotutako makro-collage bat ikusgai jarri nahi dute.

    Proiektu txiki ala handiak izan daitezke, prozesu konplexu edo jarduera zehatz bat, sare edo erakunde baten aurkezpena, garrantzitsua iruditzen zaizuen argitalpen bat edota web atari bat… ekonomia sozial, solidario, inklusibo eta jasangarri baten eraikuntzan dena balio du. Galdetegi samur hau zuen ekimenarekin betetzera animatzen zaituztegu.

    www.esskongresua.net 

    kongresua@reaseuskadi.net  81 608 429 – 94 416 05 66

     

    Iturria: REAS-Euskadi

  • Kreditu kooperatiba eta aurrezki kutxek lurralde kohesioan duten funtzioa izeneko europar jardunaldiaren balantzea

    Kreditu kooperatiba eta aurrezki kutxek lurralde kohesioan duten funtzioa izeneko europar jardunaldiaren balantzea

    Joan den urriaren 27an, Donostiako Zuzenbide Fakultateko paraninfoan europar jardunaldia egin zen, non zenbait aditu eta Gizarte Ekonomiako aktore zein publiko jendetsua bildu zen, Kreditu kooperatiba eta aurrezki kutxek lurralde kohesioan duten funtzioaren inguruan eta CESE-k (Comité Económico y Social Europeo) gai honi buruz argitaraturiko irizpenaz eztabaidatzeko.

    Gezkiko Zuzendari Aitor Bengoetxeak jardunaldiaren aurkezpena egin zuen eta ondoren Zuzenbide Fakultateko Dekano ordeak, Ana Rosa Gonzalezek eta Gipuzkoako Kampuseko Errektore ordeak, Ana Arrietak, ongietorri hitz batzuk eskaini zituzten. Lehenengo hitzaldia CESE-ko Carlos Trias-ek egin zuen, ECO/371 irizpenaren nondik norakoak azalduz, eta jarraian Joan Ramón Sanchís, Universitat de Valènciako katedradunak “Kreditu kooperatiben ekarpena finantza inkusioan” izeneko hitzaldia eman zuen.

    Kafearen ondoren Fiareko presidente Peru Sasiak finantza proiektu honen azalpen bizkor bat eman zuen, gertuko finantza bitartekari moduan ulerturiko erakundea dela azpimarratuz, eta gogoraraziz proiektuaren ikuspegi politiko-ideologikoak alde batetik, eta Fiareren tokiko ezarpenak bestetik, bertako agente ezberdinekin aliantzak eta hartu-eman etengabeak beharrezkoak direla. Bukaerako mahai inguruaren aurretik, azkenik, Jean Michel Larrasquetek, Credit Agricole bankutik etorria, Iparraldeko aurrezki kutxen berezitasunak azaleratu zituen, eta proiektuen finantzazioa lortzeko gizartetik sorturiko hainbat ekimen ezagutarazi zituen, hala nola “Eticoop” edo “Herrikoa” proiektuak.

    Jardunaldiari amaiera emateko, Gezkiko kide Sylvia Gaiy-k moderaturiko mahai inguru batean parte hartu zuten hizlari guztiek, zeintzuek hark eginiko galderei erantzunez ondorio interesgarriak atera ahal izan zituzten bertaratutakoek.

    Iturria: GEEB

  • ASLE-k  FMD Carbide SAL eta Gráficas Zamudio Printek SAL enpresei emango die XXVIII Nazioarteko Txemi Cantera Saria

    ASLE-k FMD Carbide SAL eta Gráficas Zamudio Printek SAL enpresei emango die XXVIII Nazioarteko Txemi Cantera Saria

    Sari banaketa datorren azaroaren 24ean egingo da, Bilboko Carlton Hotelean. Aurten, Txemi Cantera Sariko epaimahaiak FMD Carbide SAL eta Gráficas Zamudio Printek SAL enpresa bizkaitarrak saritzea erabaki du, biak ASLE-ren sortzaileak.

    FMD CARBIDE enpresak metal gogorrak sinterizatzen ditu, duela 60 urtez geroztik. 90eko hamarkada hasieratik bere ekoizpena lanabes eta mozketa tresna ezberdinetarako metal gogorretan espezializatu eta bideratu du.

    Bere aldetik, Gráficas Zamudio Printek SAL 1995ean sorturiko arte grafiko eta editatze inprenta bat da.

    “Txemi Cantera” sariak José Miguel Cantera Sojo, Txemi, du gogoan, nor ekonomista, ASLE-ko aholkulari, Planifikazio Estrategikoan aditua eta “gizartearekiko konpromezua zuen benetako lider” bezala gogoratzen duen Josetxo Hernandezek, ASLE-ko zuzendariak.

    Epaimahaia ASLE-ko, UPV/EHU-ko GEZKI Institutuko, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako, Deustuko Unibertsitateko Ikasketa Kooperatiboen Institutuko, Bizkaiko Aldundiko Ekonomiaren Sustapen Saileko eta Laboral Kutxako ordezkariek osatzen dute.

    Iturria: Gizarte Ekonomiako espainiar behatokia / ASLE

  • Uxue Barkos-ek gizarte ekonomia eta solidarioko mugaz gaindiko “ETESS” proiektua ezagutu du

    Uxue Barkos-ek gizarte ekonomia eta solidarioko mugaz gaindiko “ETESS” proiektua ezagutu du

    Programaren ordezkariekin izan duen bileran, gizarte ekonomiak kalitatezko enplegua eta tokiko erantzunak sortzeko duen ahalmenaren garrantzia azpimarratu da.

    Nafarroako Gobernuko lehendakaria, irailaren 21ean bildu zen Pirinio Atlantikoko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ordezkariekin mugaz gaindiko “ETESS” proiektua ezagutzeko helburuarekin, eta ANELen (Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen Elkartea) parte hartzearekin sortu dutena.

    ETESS (Gizarte Ekonomia eta Solidarioko Mugaz Gaindiko Eskola) proiektuaren helburua enplegurako sarbidea hobetzea da, Gizarte Ekonomiako proiektu berritzaileak martxan jartzeko pertsonak trebatuz. Guzti hau mugaz gaindiko kooperazioaren ikuspegitik egingo da, esperientziak eta ezaguerak partekatzeko, eta ahalmen sortzaileak, ahalduntzea eta tokiko agenteen kolaborazioa Gizarte Ekonomiako proiektuetan indartzeko.

    Proiektu honetan lau bazkidek parte hartzen dute: KONFEKOOP, Comité de Bassin d´Emploi du Seignanx, Hendayako Udala, eta ANEL buru bezala. Finantziazioaren %65a INTERREG POCTEFA 2014-2020 Programaren bidez lortu dute. Proiektu honen helburua lankidetzaren bidez enplegu kolektiboak sortzea izango da.

    Iturria: navarra.es

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

    CIRIEC-eko Ikertzaileen XVI. Kongresuan aurkeztutako komunikazioak.

  • Europako Instituzioak Gizarte Ekonomiarako Europar Akzio Planaren alde azaldu dira

    Europako Instituzioak Gizarte Ekonomiarako Europar Akzio Planaren alde azaldu dira

    Europar Parlamentuak antolatutako bileran parte hartu zuten Europar Batzordeko, Ceseko eta Eslovenia, Luxenburgo eta Suediako Gobernuetako goi karguek. Bertan, sektore honetarako beharrezkoa den Akzio Plan baten elaborazioa eskatu diote CEPESek eta SEEk Europar Batzordeari.

    Europar Parlamentua, eta bereziki, Gizarte Ekonomiako Taldea, egun 6 talde politikotako 80 diputatuk osatzen dutena, gogotsu lanean ari dira Gizarte Ekonomiaren aintzatespen politikoa, juridikoa eta instituzionala lortu eta entitateen sustapen politikak martxan jartzeko helburuarekin.

    Bileran, Akzio Planaren elaborazioaren beharra azpimarratzeaz gain, Gizarte Ekonomia Europar Batasuneko agente estrategikoa izan behar denaren ideia berretsi zuten. Gainera, pasa den irailaren 14ean Europar Komisioko presidenteak azaldutako erronkei aurre egiteko sektore garrantzitsua dela adierazi zuten.

    Iturria: Cepes

  • FOROKOOP X. jardunaldia izan da: “Kooperatibismoaren ekarpen soziala”

    FOROKOOP X. jardunaldia izan da: “Kooperatibismoaren ekarpen soziala”

    Joan de urriaren 5ean, Eztabaida Kooperatiborako Foroak (FOROKOOP) Kooperatibismoaren ekarpen sozialaren inguruko jardunaldia antolatu zuen, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Berau Euskadiko Kooperatiben Goren-Kontseiluak (EKGK) eta Euskadiko Kooperatiben Kofederazioak (KONFEKOOP) laguntzarekin eraman zen aurrera.

    Forokoop-eko web orrian hurrengo dossierra eskugarri dago, non jardunaldiko puntu garrantzitusenak azaltzen diren:

    JARRAIPENA BIDEOTAN

    ELKARRIZKETAK

    ONDORIOAK ETA PONENTZIAK

    Iturria: FOROKOOP

  • Lantegi Batuak eta Osakidetzaren arteko hitzarmena, gaixotasun mentala duten pertsonen laneratzeko trantsizioa errazteko

    Lantegi Batuak eta Osakidetzaren arteko hitzarmena, gaixotasun mentala duten pertsonen laneratzeko trantsizioa errazteko

    Pasa den irailaren 20an Lantegi Batuak eta Osakidetzak hitzarmena sinatu zuten, gaixotasun mentala duten pertsonen laneratzea laguntzeko. Akordio honen bidez, modu koordinatuan lan egingo dute Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearekin batera, kolektiboko pertsonen trantsizioa zerbitzu publiko eta pribatuen artean modu jarraiagoan egin dadin, dauden baliabideen erabilera hobetuz. Informazio gehiago (erderaz), hemen.

    Iturria: Lantegi Batuak

  • SSI Talde kooperatiboaren 30. Urteurrena

    SSI Talde kooperatiboaren 30. Urteurrena

    Abenduaren 1ean gizarte zerbitzuen alorrean aitzindaria izan den taldeak 30. urteurrena ospatuko du.

    Hasieran, enplegu duin bat bilatzen zuten emakumeen talde bat izatetik, enpresa errealitate berritzaile bat sortzea lortu dute, onura publiko gisa aintzatetsitako gizarte-ekimeneko enpresen kooperatiba bihurtuz, eta zerbitzu hauetan lan egiten duten ehunka emakumeren jarduera ekonomikoa duintzen lagunduz.

    1987an eraldaketa-testuinguru batean jaio zen SSI taldea, Mª Luisa Mendizabalen eskutik, berak hartu baitzuen bere gain Bilboko Etxeko Arreta Zerbitzua kudeatzeko enpresa bat sortzearen erronka eta, bere balio kooperatiboak oinarri hartuta, forma juridiko hori hartzea erabaki zuen.

    30 urte ondoren, lanean jarraitzen dute. Gaur,etxeko laguntzaren alorrean gertatzen diren erronka berriei erantzuna emateko prestatzen ari dira. Alor honetako baldintzak aldatu egin dira, eta esperientziari eta egindako lan gogorrari esker, profesionalizazioaren eta ahalduntzearen bidean jarraituko dute.

    Iturria: el correo

  • Europar jardunaldia Donostian: “Kreditu Kooperatiba eta Aurrezki Kutxen funtzioa Europan”

    Europar jardunaldia Donostian: “Kreditu Kooperatiba eta Aurrezki Kutxen funtzioa Europan”

    Urriaren 27an “Kreditu Kooperatiba eta Aurrezki Kutxen funtzioa Europan” izeneko europar jardunaldi akademikoa egingo da EHU/UPV-ko Zuzenbide Fakultatean, Donostian. Jardunaldia Gezki-k antolatu du, CESE-ren lankidetzarekin (Comité Económico y Social Europeo). Bertan, aipaturiko batzordeak 2015ean argitaratu zuen ECO/371 irizpena aztertu eta honen inguruan eztabaidatuko da.

    Zuzenbide fakultateko Gradu Aretoan egingo den jardunaldia, goizeko 9:00etan hasiko da, hasierako agurra eta irekierarekin. Ondoren, CESE-ko Carlos Trias, Ekai Center-eko Adrian Zelaia eta Universitat Valencia-ko Joan Ramón Sanchís hizlariak arituko dira, “Kreditu Kooperatiba eta Aurrezki Kutxek lurralde kohesioan duten funtzioa Europan”, “Sektorearen errealitatea Euskal Herrian” eta “Banka Etikoa. Gizartearekiko arduratsua den alternatiba bat” gaien inguruan, hain zuzen ere.

    Gainera, azken ondorioen aurretik, kreditu kooperatibagintzaren ordezkari ezberdinen arteko solasaldia izango dugu, Gezki-k moderaturiko mahai inguru batean.

    Iturria: Gezki