Egilea: editorea

  • Errigora, 2016 kanpainaren balantzea

    Errigora, 2016 kanpainaren balantzea

    Auzolanaren indarrez Errigorak 14.000 saski inguru banatu ditu kanpaina berrian, 700 gune baino gehiagoko banaketa sareari esker. Gainera, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari 175.000 euroko ekarpena egin zaio.

    Aipaturiko irabazi asmorik gabeko 700 gunez osaturiko banaketa-sarea egonkortu du Errigorak, bertan 20 ekoizleren produktuekin eginiko 14.000 saski banatzea ahalbideratu delarik. Produktu berriei lekua egin diote, bi kutxa eskainiz aurten, pixkanaka elikadura burujabetzaren bidean pausuak emanez boluntarioen lan eskerga bitarte.

    Informazio gehiago hemen

    Iturria: Errigora

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Oinarri EBE-k ia 460 milioi euro finantzatu ditu Gizarte Ekonomian

    Oinarri EBE-k ia 460 milioi euro finantzatu ditu Gizarte Ekonomian

    Bere sorreratik 20 urte dira eta Oinarri Elkarrekiko Berme Elkarteak (EBE) ia 6.700 finantza operazio burutu ditu Gizarte Ekonomiako enpresekin. Guztira, ia 460 milioi euro finantzatu dizkie enpresa horiei, emandako berme guztien %48.

    20 urte dira estatu espainiar osoko Gizarte Ekonomian espezializaturiko Elkarrekiko Berme Elkarte (EBE) bakarra sortu zenetik. Ordutik, ia 6.700 finantza operazio burutu ditu Gizarte Ekonomiako enpresekin. Guztira, ia 460 milioi euro finantzatu dizkie enpresa horiei, emandako berme guztien %48. Operazioen balioa, bataz beste, 69.000 eurotakoa izan da guztira, eta 89.000 eurotakoa oraindik indarrean daudenen kasuan.

    Informazio gehiago (gazteleraz) hemen

    Iturria: Astekari digitala

  • Euskadiko Lan Sozietateek %2,95ko igoera izan dute enpleguan urteko hirugarren hiruhilabetean

    Euskadiko Lan Sozietateek %2,95ko igoera izan dute enpleguan urteko hirugarren hiruhilabetean

    Enplegu eta Gizarte Politiketako Ministerioak publikatutako datuen arabera, Euskadiko Lan Sozietateetan enplegua %2,95ean igo da, eta Espainia mailan, berriz, %1eko jaitsiera izan dute. Datu hauetaz gain, Kooperatiben datuak ere publikatu dituzte, eta hauen arabera, enplegua Euskadiko Kooperatibetan %0,8an jaitsi da eta estatu mailan %3,7an.

    Enpresa kopuruaren datuei dagokienez, EAEn Lan Sozietateen kopurua %2,3an jaitsi da eta Espainia mailan %3,5ean. Esanguratsua da Euskadin eman den egoera, enpresa kopuruak behera egin duen bitartean, enpleguak gora egin baitu. Beraz, datu positiboak Euskadiko sozietateentzat.

    Iturria: ASLE

  • Gizarte Ekonomiak Nafarroako BPGaren %11,3 adinako fakturazioa suposatzen du

    Gizarte Ekonomiak Nafarroako BPGaren %11,3 adinako fakturazioa suposatzen du

    Gizarte Ekonomiaren pisua Nafarroan indarrez areagotzen jarraitzen du, CEPES Navarrak antolaturiko Gizarte Ekonomiaren eguneko jardunaldian plazaratu ziren datuek dioten bezala. Sektoreko zein erakunde ezberdinetako 150 ordezkari baino gehiago bildu ziren AN Talde kooperatiboak duen egoitzan.

    Honela, Gizarte Ekonomiak herrialde honetan 2.058 milioi euro fakturatzen ditu, CEPES Navarra eta Fagor Ederlan Tafallako giza baliabideen zuzendariaren hitzetan (Ignacio Ugalde) “Nafarroako BPGaren %11,3 suposatzen du”.

    Guztira 1.100 enpresa eta erakunde dira, 18.000 lanpostu zuzen baino gehiago barneratzen dituztenak, “2015 urtearekiko %9ko igoera jasan duelarik eta Nafarroako enplegu pribatuaren %8 suposatzen du”, gaineratu zuen Ugaldek.

    Bestalde, Nafarroako Gobernuaren eta CEPES Navarra osatzen duten erakundeen arteko lankidetzari esker ateratako lehen “Nafarroako Gizarte Ekonomiaren Plan Integrala (2017-2020) azpimarratu zuen Ugaldek, gertaera oso garrantzitsua dela gogoraraziz.

    Informazio gehiago (gazteleraz) hemen

    Iturria: ANEL

  • Koopera, Bizkaiko bizi kalitatearen hobekuntzagatik  “Fundación Vizcaína Aguirre”-ren lehen saria

    Koopera, Bizkaiko bizi kalitatearen hobekuntzagatik “Fundación Vizcaína Aguirre”-ren lehen saria

    Aguirre fundazioak pasa den azaroaren 16an bere mendeurrena ospatu zuen, Koopera Bizkaiko erakunde aipagarri aitortuz, Lurralde Historikoko bizi kalitatea hobetzean eginiko lanagatik.

    Epaimahaiak ondorengo irizpideak kontuan hartuta saritu du Koopera:

    – Hautagaitzaren eraldaketarako gaitasuna eta Bizkaiko lurraldearen zein herritarren bizi kalitatearen alde eginiko ekarpena.

    – Ekintzen garrantzi soziala.

    – Giza eskubideen defentsatik eginiko ekarpena gizarte eta zientziaren ezagutzan.

    Informazio gehiago (gazteleraz) hemen

    Iturria: Koopera

  • ‘Third Sector Impact’ Proiektu Europarraren amaierako konferentzia Bruselasen

    ‘Third Sector Impact’ Proiektu Europarraren amaierako konferentzia Bruselasen

    Azken hiru urteetan garatutako ‘Third Sector Impact’ ikerketa proiektuaren amaierako konferentzia egin zen Bruselasen. Bertan bildu ziren Europako hamar unibertsitatetako 30 aditu baino gehiago eta Hirugarren Sektoreko hainbat erakunde eta entitate. Berrogei dokumentu baino gehiago aurkeztu dira, hemen eskuragarri: http://thirdsectorimpact.eu

    Konklusio nagusiak azaroaren 9an aurkeztu ziren CESEko egoitzan, Bruselasen, Europako Instituzioetako ordezkarien eta Hirugarren Sektoreko erakundeen aurrean. Proiektuak Hirugarren Sektoreak Europan duen eragina, irismen kualitatiboa eta dituen oztopoak aztertu ditu. Sektore honetako hiru arlo nagusiak ikertu dira: Gizarte Ekintza eta gizarte zerbitzuak, kultura eta kirola.

    Bestalde, ikerketak praktikan arrakasta izan dituzten ereduak aipatu ditu, eta hauen artean, GUREAK gizarteratze enpresaren kasua azaldu dute.

    Informazio gehiago hemen

    Iturria: Ciriec

  • 2016ko Kooperatiben Goi-Bilera

    2016ko Kooperatiben Goi-Bilera

    Urriak 11 eta 13aren bitartean Kooperatibei buruzko goi-bilera egin zen Quebec-en (Kanada). Nazioarteko jardunaldi honetan 100 estatu ezberdinetako 3000 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren, helburu nagusia munduko enpresa kooperatiboetako garapena sustatzea zutelarik.

    Aurtengo edizioa “Kooperatibak: jardutearen ahalmena” lemapean aurkeztu zen, eta honen bidez, kooperatibismoaren papera eta Estatu eta nazioarte mailan duen eragina aldarrikatu nahi da.

    Parte-hartzaileen artean nabarmendu behar dira, Joseph Stiglitz, 2001eko Nobel Sariaren irabazlea, eta Robert Reich, Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta Bill Clintonen gobernuko Laneko idazkari ohia, beste batzuen arten. Mondragoneko Korporazioak ere ordezkaritza izan zuen jardunaldian, bertan,  Kongresuko eta Komisio Iraunkorreko presidentea den Javier Goienetxea izan zen, eta honekin batera izan ziren  Arantza Laskurain, Oskar Goitia edo Ander Etxeberria, beste batzuen artean; Arrasateko alkate den Maria Ubarretxena ere delegazio honetara gehitu zen. Hauetaz gain, bertan izan ziren Konfekoopeko Rosa Lavin eta Lorea Soldevilla; Pablo Durana, Martin Uriarte eta Iñaki Nubla Nekazaritza elikagaien Kooperatiben Federazioaren ordezkaritzan; eta Erkideko Agustin Mendiola eta Mikel Larrea.

    116 estatu ezberdinetatik iritsitako 2950 parte-hartzailerekin, 2016ko Kooperatiben Nazioarteko Goi-bilera oso arrakastatsua izan da. Halaber, 14 ikerlan aurkeztu dira, hauen artean, Kooperatiben Nazioarteko Behatokiko 5. edizioa azpimarratu behar da. Honen arabera, munduko 300 kooperatiba handienek fakturazioa %7an gehitu dute aurreko urteari dagokionez; kooperatiba hauek salmenten kopuruaren eta biztanleko barne-produktu gordinaren arabera sailkatzen dira.

    Parametro hauen araberako munduko enpresa kooperatiboen TOP 5-a hurrengoa da (2014ko datuak):

     

    Negozio kopurua

    Negozio kopurua / Biztanleko BPG-a

    1

    Credit Agricole (Francia)

    Banku eta finantza zerbitzuak

    1

    NH Nonghyup (Rep. Corea)

    Nekazaritza elikagaiak

    2

    BVR (Alemania)

    Banku eta finantza zerbitzuak

    2

    IFFCO (India)

    Nekazaritza elikagaiak

    3

    BPCE (Francia)

    Banku eta finantza zerbitzuak

    3

    Credit Agricole

    Banku eta finantza zerbitzuak

    4

    NH Nonghyup (Rep. Corea)

    Nekazaritza elikagaiak

    4

    Unimed do Brasil

    Banku eta finantza zerbitzuak

    5

    State Farm (EEUU)

    Aseguruak

    5

    BPCE (Francia)

    Banku eta finantza zerbitzuak

     

     

    Goi-bileran, Monique Leroux, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko Presidenteak, adierazi zuen helburua munduko ekonomiaren  %20 izatera iristea dela. Gainera, Nobel Sariaren Irabazlea eta “Ezberdintasunaren prezioa” liburuaren egilea den Joseph Stiglitzek esan zuenenez, gero eta handiagoak dira gizartean dauden ezberdintasunak, biztanleriaren artean mesfidantza sortu dutenak, eta ondorioz, porrot egin duen sistema ekonomiko batean aurkitzen gara. Ekonomia eta gizartea antolatzeko beste bitarteko batzuen beharra nabarmendu zuen, elkartasunean eta justizia sozialean oinarritutakoak.

    FSG-ko Fundatzailea eta Zuzendaria eta Harvard School-eko ikertzailea den Mark Kramerrek aipatu zuen enpresen eta gizartearen garapenak lotura zuzena izan behar dutela. Honetaz gain, Robert Reich, Berkeleyko Unibertsitateko irakasleak adierazi zuen kapitalismoak porrot egin duela, eta kooperatibismoa horren ordezkari izan dadin, lan gogorra egin beharko dela. Azkenik, Howard Brodskyk, AEBko CCA Global Partnerseko Zuzendari eta Presidentea, kooperatiben identitate arazoari buruz hitz egin zuen eta biztanleriaren artean dagoen ezagutza urriaren aurrean guztien elkartasuna proposatu zuen.

    Ekitaldian, hainbat tailer eta mahai-inguru antolatu ziren, hauetatik hainbat ideia garrantzitsu atera daitezkeelarik. Batetik, BPGa ez dela gizarte ongizatearen neurgailu egokia aipatu zen,  bestelako adierazleekin osatu beharko litzatekeelarik. Bestalde, kooperatibek negozio egiteaz gain, gizartearentzako probetxugarriak izan behar direla adierazi zen. Gainera, karguetan emakumezkoen parekotasuna lortzeko irtenbideak aurkitu behar direla azpimarratu zuten. Azkenik, kooperatibista gazteei ahotsa ematearen ideia eta hezkuntzan kooperatibismoa sustatzearena nabarmendu ziren.

    Azken egunean entitate kooperatiboek eta mutualitateek, Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako 17 helburuak lortzeko, jokatu dezaketen paperaren inguruan aritu ziren.

    Amaitzeko, bukaerako deklarazioan, mugimendu kooperatiboa NBEaren Garapen Jasangarriari buruzko deklaraziora atxikitu zen. Akordioa Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren hurrengo Batzarrera eramango da onarpenerako, eta bitartean, honen difusiorako eta ezagutzarako lana egingo da.

     

    JAVIER GOIENETXEA

    Mondragon Korporazioko Kongresuko Presidentea

  • Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterreko hasiera ekitaldia

    Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterreko hasiera ekitaldia

    Pasa den urriaren 3an Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultatean Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterreko 4. edizioari hasiera eman zitzaion ASLE-ko Josetxo Hernandezen ikasgaiarekin. Ikasle eta irakasleez gain, unibertsitateko, Gizarte Ekonomiako erakunde eta Administrazio Publikoko kargu ezberdinak bertaratu ziren.

    Hasierako agurra eta Masterraren aurkezpena Mikel Zurbanok egin zuen (Masterreko zuzendari eta Gezkiko kidea), eta ondoren Jose Maria Berazak (Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko zuzendaria) eta Ana Arrietak (Gipuzkoako Kampuseko Errektore-ordea) ongi etorri hitz batzuk izan zituzten. Jarraian Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Laneko Sailburuordeak, José Andrés Blascok, Gizarte Ekonomiak euskal errealitatean duen garrantziari buruzko hausnarketa egin zuen eta honek botere publikoengan duen garrantzia eta arreta nabarmendu zituen. Berarekin batera, gainera, Alfredo Ispizua, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren zuzendaria bertaratu zen.

    Ondoren, (Gezkiko kide Aitor Bengoetxeak hitza emanik,) ASLE-ko Josetxo Hernandezen txanda izan zen, zeinek “La empresa del siglo XXI es la empresa participada” izenburuko hitzaldian kapital enpresetan langileen parte hartzearen gakoak eta zailtasunak modu argi eta interesgarrian azaldu zituen, besteak beste. Amaitzeko, galdera erantzunentzat tarte bat egon zen, non bertaratukoak solasaldian aritu ziren.

    Iturria: GEEB

  • Ciriec-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen XVI. Kongresua

    Ciriec-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen XVI. Kongresua

    Urriaren 19tik 21era, Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen XVI. Kongresua egin zen Valentzian, CIRIECeko 30. urteurrenaren baitan. Bertan, gizarte ekonomiako 200 ikertzailek eta zuzendarik parte hartu zuten, eta hauen artean GEZKIko hainbat kide izan ziren. Gainera, EHUko Itziar Villafañezek komunikazio onenari bigarren saria jaso zuen, “La igualdad de género como parte integrante del interés social cooperativo. Implicaciones jurídicas” lanagatik.

    Irekiera ekitaldian, hitza hartu zuten Valentziako Generalitateko presidenteordeak, Mónica Oltra; UVko errektoreorde den Juan Luis Gandiak; eta  CIRIECeko lehendakaria den José Mª Pérez de Uraldek.

    Guztiek azpimarratu zuten jarduera ekonomikoaren inguruko hausnarketa egiteko dagoen beharra, jasangarritasuna eta inklusioa kontutan hartzen dituen eredu baten alde eginez eta etorkizuneko belaunaldietan pentsatuz, eta honetarako, gizarte ekonomiak paper garrantzitsu bat jokatzen duela adierazi zuten, pertsona eta ongizate orokorra abiapuntu dituen eredua baita.

    Jardunaldian, Juan Juliá katedradunak Unibertsitatearen eta Gizarte Ekonomiaren inguruko konferentzia eman zuen, bertan, ezagutzan indartsua den eta baloreak dituen ekonomia baten alde egin zuen. Ondoren, Nobel Saria den Edward S. Rubinen konferentzia ikusi ahal izan zuten.

    Honetaz gain, “Gizarte Ekonomia, ekintzailetzarako, enplegurako eta gizarte inklusiorako eredu arrakastatsua”ren inguruko mahai-ingurua antolatu zen eta parte-hartzaileek egindako komunikazioak aurkeztu ziren.

    Azkenik, aipatzekoa da urriaren 18an, CIRIECeko 30.urteurrenean egin ziren ekintzen artean, Gizarte Ekonomiako ikertzaile gazteen III. topaketa (REJIES) ospatu zela, eta bertan, arlo honetako ikertzaile gazteen aurrerapenen inguruko gogoeta egin ahal izan zuten.

    Iturria: Ciriec