Egilea: editorea

  • Gizarte Ekonomiaren Urteko Egoera Txostena argitaratu da

    Gizarte Ekonomiaren Urteko Egoera Txostena argitaratu da

    GEEBek urtero egiten duen Gizarte Ekonomiaren Egoera Txostena argitaratu berri du. Bertan Gizarte Ekonomiako erakunde ezberdinen inguruko azterketa sozio-ekonomikoa aurkezten da, 2012 eta 2015 epealdia kontuan harturik. Aurreko urteetan bezala, Kooperatiben, Lan Sozietateen, Enplegu Zentro Berezien, Gizarteratze Enpresen, Eraldaketarako Nekazal Elkarteen, Arrantzale Kofradien, Elkarte eta Fundazioen, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen, Kreditu Kooperatiben eta Elkarrekiko Berme Elkarteen inguruko datuak aurkeztu eta aztertzen dira. Gainera, aurreko Txostenen aldean zenbait berrikuntza egin dira.

    Txostenari jarraituz, zenbait ondorio esanguratsu aipatu daitezke, pasa den 2015 urteari buruz:

    – Gizarte Ekonomiako erakundeen zenbatekoak gora egin du 2015 urtean eta hauek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde totalengan duten pisua areagotu dute, izan ere, EAEko erakundeen kopuruak, orokorrean, behera egin du.

    – Kopuruagatik garrantzitsuenak diren Euskal Gizarte Ekonomiako erakundeek (kooperatibak, lan sozietateak, enplegu zentro bereziak eta gizarteratze enpresak) enpleguaren hazkundea ezagutu dute azterturiko azken urtean, EAEko enplegu totalak epe berean izan duen %0,65eko enplegu galeraren aurrean.

    Txosten osoa GEEBeko web orrian eskuragarri dago, non erakunde bakoitzak izan duen azkenaldiko bilakaeraren azterketa zehatz eta sakona aurki daitekeen, sektorearen egoera eta joerak ezagutzeko baliagarri.

    Gizarte Ekonomiaren Urteko Egoera Txostenera zuzenean joateko, egin klik hemen.

    Iturria: GEEB

     

  • OVES/GEEB web orriko edukiak eguneratuta

    OVES/GEEB web orriko edukiak eguneratuta

    Azken hilabeteetan OVES/GEEB web orriko berregituraketa lanak egin dira, hiru arloak kontutan izan dituztenak, eta askotariko materiala eta informazioa bildu duena.

    Eduki guztia eguneratzeaz gain, atal berriak gehitu dira material berri eta askotarikoarekin. Horien artean, informe berriak, argitalpenen berritasunak, Gizarte Ekonomiako sare eta behatokien aurkibideak eta aldizkari zientifiko-akademikoen fitxak aurkitu ditzakezue.

    Web orria bisitatu hemen.

    Iturria: OVES/GEEB

  • REASek Sektore Publikoko Kontrataziorako Legearen zuzenketak aurkeztu ditu

    REASek Sektore Publikoko Kontrataziorako Legearen zuzenketak aurkeztu ditu

    REAS Sareak espainiar estatuko Gorte Orokorretako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko Sektore Publikoko Kontrataziorako Lege Proiektuaren harira komunikatu bat plazaratu du. Bertan, Proiektu legearen urritasuna azaldu du, erosketa eta kontratazio publikoan gizarte eta ingurumen irizpideen barneraketa dela eta.

    Gainera, 19 zuzenketa barneratzen duen dokumentu bat landu du: 12 Sektore Publikoaren Kontratazio Legeari eta 7 Ur, Energia, Garraio eta Posta Zerbitzuen Sektoreen Kontrataziorako Prozedurei buruzko Legeari. Dokumentu hori espainiar parlamentuko talde guztiei bidali zaie eta eurekin bilerak mantentzen ari dira, zuzenketak beregana ditzaten, REASen hitzetan (ikus dokumentua).

    Informazio gehiago, hemen.

    Iturria: REAS 

     

  • Jordi García Jané-ren hitzaldia: “Zer izan nahi du handitan Ekonomia Solidarioak eta zer behar du hori lortzeko?”

    Jordi García Jané-ren hitzaldia: “Zer izan nahi du handitan Ekonomia Solidarioak eta zer behar du hori lortzeko?”

    “Zer izan nahi du handitan Ekonomia Solidarioak eta zer behar du hori lortzeko?" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak azaroaren 29an, Xarxa d’Economia Solidària de Catalunya-ko Jordi Garcíaren eskutik.

    Hitzaldia UPV/EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuak antolatu zuen, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterraren baitan. Jordi García bera ikasketa-programa horretako irakasleetako bat da. Masterreko zuzendari Mikel Zurbanok inauguratutako solasaldia bereziki masterreko ikasleei zuzendua zegoen arren, sarrera librea zen.

    Modu ikuserraz eta didaktiko batez, garapen lokala ezinbestekoa dela azpimarratu zuen Jordi Garcíak, egungo komunitateen eta gizarteen ongizatea indartze aldera; eta ekonomia sozial eta solidarioa garapen hori sustatzeko motor gisa irudikatu zituen.

    Iturria: OVES/GEEB

  • Lanzituz Programaren lehen fasea

    Lanzituz Programaren lehen fasea

    Azaroaren 21etik abenduaren 5era egin zen Lanzituzeko Donostiako lehen kurtsoa. Programaren lehen fasea prestakuntza da, eta helburu nagusia langabetuei lan merkatura txertatzen laguntzea da, autoenplegu kolektiboari ekinez eta lan-sozietateak sortuz.

    50 orduko prestakuntza honetan, EHUko eta GEZKIko hainbat irakaslek eta kidek parte hartu dute, gaian adituak direnak. Ikasleek gertutik ezagutu ahal izan dute lan sozietateen eta gizarte ekonomiaren funtzionamendua.

    Parte hartzaileek positiboki baloratu dute lehen kurtsoa, eta honek indarrez betetzen gaitu lanean jarraitzeko eta kurtso gehiago aurrera eramateko.

    Donostiako kurtso honetaz gain, Bilbon eta Urola Erdiko eskualdean ere egin dira, ASLEk eta Iraurgi Berritzen entitateak koordinatu dutenak. Hauetan ere oso emaitza positiboak izan dituzte.

    Izen-emateak hemen: gezki@ehu.eus

    Iturria: OVES-GEEB

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

     

     

  • Lan Sozietateak langileen parte-hartze finantziarioaren erreferente, Europar Parlamentuak argitaratu berri duen dokumentuan

    Lan Sozietateak langileen parte-hartze finantziarioaren erreferente, Europar Parlamentuak argitaratu berri duen dokumentuan

    Ikerlanaren aztergaia langileen parte-hartze finantziarioa izan da, eta lan sozietateak jarraitu beharreko eredu bezala azaldu dira. Azterlan honetan parte hartu dute Gemma Fajardo, Valentziako Unibertsitateako Merkatal Zuzenbideko irakaslea; Asleko Javier Muñecas, eta Confesaleko Javier San José.

    “Employee Financial Participation: Spain´s Sociedades Laborales”

    Iturria: Ciriec

  • Euskal Ekonomia Solidarioaren Merkatu Sozialaren Katalogo berria atera da

    Euskal Ekonomia Solidarioaren Merkatu Sozialaren Katalogo berria atera da

    REAS Euskadik 2016-2017ko Merkatu Sozialaren katalogoa argitaratu du. Sektore ezberdinetako ekonomia solidarioaren 70 enpresa eta entitateren produktu eta zerbitzuak aurkezten dituen katalogoa da. Sektore horiek, honako hauek dira: ostalaritza eta turismoa; garbiketa eta mantentze-lanak; aholkularitza; elikadura eta nekazaritza; energia eta ingurumena; osasuna; hezkuntza eta zainketa; esku-hartze soziala; komunikazioa eta irudia; industria eta eraikuntza eta merkataritza.

     

    Fuente: REAS-Euskadi

  • Donostiako Udalak 9,5 milioi euroko mailegua kontratatu du Fiare Banka Etikoarekin

    Donostiako Udalak 9,5 milioi euroko mailegua kontratatu du Fiare Banka Etikoarekin

    Mota honetako entitate batekin kontratatzen den lehenengo mailegua da, gizarte ekonomiako eta ingurumeneko proiektuak finantzatzen dituen kreditu kooperatiboa.

    Donostiako Udala 2010. urtean hasi zen Fiare Banka Etikoarekin lan egiten, baina mailegu hau kontratatzearen arrazoi nagusia gainerako lehiakideek baino baldintza ekonomiko hobeagoak eskaini dituela izan da. Udalak epe luzerako inbertsioen finantziazioei aurre egiteko 14.288.052 euroko mailegua harpidetzeko konkurtso publikoa deitu zuen.

    Iturri: El Diario Vasco

  • Gureak taldeak EY-ren Ekintzaile Sozialeko Saria jaso du

    Gureak taldeak EY-ren Ekintzaile Sozialeko Saria jaso du

    Gureak Taldeak, zeinak 5.200 langile baino gehiago dituen, EY zerbitzu taldeak ematen dituen Ekintzaile Sozialeko Saria jaso du. Saria aipaturiko EY taldearen eskutik antolatzen da, BNP Paribas-en babesarekin eta IESE Business School-en laguntzarekin.

    Informazio gehiago (gazteleraz), hemen.

    Iturria: El Economista