Egilea: editorea

  • REASek tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnen gidaliburua aurkeztu du

    REASek tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnen gidaliburua aurkeztu du

    REAS Euskadik “Lurraldeak ekonomia solidarioaren bitartez eraldatuz. Tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnak” argitalpena aurkeztu du. Gidaliburu honek 25 politika proposatzen ditu lurraldeen transformazio ekonomikoa bultzatzeko eta hauen etorkizuna berdintasunean, jasangarritasunean eta solidaritatean oinarritu dadin.

    Tresnen bilduma tokiko instituzio publikoek, gizarte ekonomia eta solidarioko sareek eta norabide horretan lan egin nahi duten beste herritar mugimenduek erabil ahal izango dute.

    Argitalpena hemen.

     

    Iturria: REAS

  • Kudeaketa aurreratuan 2016ko Urrezko A saria jaso dute ASLE eta Gorabidek

    Kudeaketa aurreratuan 2016ko Urrezko A saria jaso dute ASLE eta Gorabidek

    25 erakundek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso zuten atzo, Gasteizko Europa Jauregian.

    Sari hauek honako Sailburuek banatu zituzten: Arantxa Tapia, Lehiakortasun ekonomiko eta Azpiegituren Sailburua, Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburua, Jon Darpón, Osasun Sailburua, Beatriz Artolazabal, Enplegua eta Gizarte Politiken Sailburua, eta Alfredo Retortillo, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua. Hauekin batera, Josetxo Hernández, EUSKALITen Presidentea egon zen. Iñigo Urkullu Lehendakariak ekitaldiaren itxiera hitzaldia egin zuen.

    Saritutakoak:

    INDUSTRIA 

    ZILARREZKO A 

    • A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGÍA S.A.U. 

    • IKUSI ELECTRONICS • ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY, A.I.E.

    URREZKO A 

    • AISLANTES SÓLIDOS S.L.U. 

    • ASLE – AGRUPACIÓN DE SOCIEDADES LABORALES DE EUSKADI

    • GAMESA

    • MICRODECO S.A.

    OSASUNA

    ZILARREZKO A 

    • BARAKALDO-SESTAO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA BARAKALDO-SESTAO – OSAKIDETZA

    • BARRUALDE GALDAKAO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA BARRUALDE GALDAKAO – OSAKIDETZA

    • DEBABARRENA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA DEBABARRENA – OSAKIDETZA

    • EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES – OSAKIDETZA

    • TOLOSALDEA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA TOLOSALDEA – OSAKIDETZA

    URREZKO A 

    • DONOSTIALDEA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACION SANITARIA INTEGRADA DONOSTIALDEA – OSAKIDETZA

    PERTSONETAN KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA

    • MUTUALIA, MUTUA COLABORADORA CON LA SEGURIDAD SOCIAL Nº2

    HEZKUNTZA

    ZILARREZKO A

    • CENTRO DE ESTUDIOS ALMI

    • SANTA MARIA IKASTETXEA

    • FACULTAD DE CIENCIA Y TECNOLOGÍA UPV/EHU

    URREZKO A 

    • COLEGIO P. ANDRÉS DE URDANETA

    KULTURA ETA KIROLAK

    BRONTZEZKO A 

    • GUEDAN SERVICIOS DEPORTIVOS S.A.

    TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA

    ZILARREZKO A 

    • AZURMENDI

    HIRUGARREN GIZARTE SEKTOREA

    BRONTZEZKO A 

    • GESTIÓN DE SERVICIOS RESIDENCIALES S.COOP.

    ZILARREZKO A

    • BIZITEGI

    URREZKO A

    • GORABIDE. ASOCIACIÓN VIZCAÍNA EN FAVOR DE LAS PERSONAS CON DISCAPACIDAD INTELECTUAL 

    HERRI ADMINISTRAZIOA

    BRONTZEZKO A 

    • DONOSTIA KIROLA

    ZILARREZKO A 

    • ELKARKIDETZA, EPSV

    KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA

    AITEKO MANAGEMENT S.L., ARTEMAN KOMUNIKAZIOA KOOP. E., ASOCIACIÓN DEPORTIVA Y CULTURAL TXIMELETA, ASOCIACIÓN ESPAÑOLA CONTRA EL CÁNCER DE BIZKAIA, BIDASOA ATLETIKO TALDEA, CÁRITAS DIOCESANA DE BILBAO, COLEGIO EL REGATO,  COLEGIO TRUEBA DE ARTXANDA S.COOP., DURANGO KIROLAK, ELIKA-FUNDACIÓN VASCA PARA LA SEGURIDAD AGROALIMENTARIA, ESKORIATZAKO UDAL KIROL ZERBITZUA, FEDERACIÓN ALAVESA DE HOCKEY – ARABAKO HOCKEY FEDERAZIOA, FUNDACIÓN GIZAKIA, GERNIKA-LUMOKO TURISMO BULEGOA, GORLIZKO OSPITALEA / HOSPITAL GORLIZ – OSAKIDETZA, IC BILBAO SERVICIOS LINGÜÍSTICOS S.L., LA ANUNCIATA IKASTETXEA,. FUNDACIÓN EDUCATIVA FRANCISCO COLL, LORRA SOCIEDAD COOPERATIVA, DEBAGOIENEKO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ALTO DEBA – OSAKIDETZA, URIBEKO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA URIBE – OSAKIDETZA, PROSERTEK, GIPUZKOAKO OSASUN MENTALEKO SAREA / RED DE SALUD MENTAL DE GIPUZKOA – OSAKIDETZA, SALESIANOS CRUCES (SAN JUAN BOSCO), SAN JOSÉ JESUITAK IKASTETXEA, VADILLO ASESORES CONTROL S.L., y VELATIA CORPORACIÓN. 

    Iturria: Euskalit

     

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

     

     

  • Konfekoop eta ASLE-ko ordezkarien eta Lan eta Justiziaren sailburu berriaren arteko lehen bilerak

    Konfekoop eta ASLE-ko ordezkarien eta Lan eta Justiziaren sailburu berriaren arteko lehen bilerak

    Abenduaren 28an Lakuan Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin bildu zen eta urtarrilaren 10ean Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen txanda izan zen. Bi bileretan Maria Jesus San Jose Sailburuak “kooperatiben eta lan sozietateen sektorearekin lankidetzan aritzeko” nahia nabarmendu zuen.

    Konfekoop-ekin izan zuen bileran, Gizarte Ekonomiaren sustapenarenganako konpromezua eta sektorearekin lankidetzan lan egiteko nahia azpimarratu zituen. Bere aldetik, Konfekoopeko presidente Rosa Lavinek legedi honetarako elkartearen ardurak eta beharrak plazaratu zizkion.

    Bestalde, ASLE-ko batzordeak erakundeak lan sozietateen hedapen, sustapen eta egonkortzearen alde egiten duen lana azaldu zion. Lan eta Justiziaren Sailburu berriak lan sozietateekiko konpromezua duela erantzun eta bere sailak izango dituen lan ildo nagusiak aipatu zituen.

    Iturria: TuLankide eta ASLE

  • Ekonomia Solidarioa Euskadin: 2016ko auditoria sozialaren prozesua

    Ekonomia Solidarioa Euskadin: 2016ko auditoria sozialaren prozesua

    REAS Euskadik bere web orrian aurkeztu berri duen infografiak 2016 urtean zehar (2015eko datuekin) Ekonomia Solidarioko entitateek burututako Auditoria Sozialaren prozesuaren emaitza nagusiak biltzen ditu.

    Auditoria Sozialaren prozesuak, sektorearen eta entitate bakoitzaren errealitatearen diagnostikoa eta ekonomia solidarioaren sei printzipioen inguruko entitateen hobekuntza prozesua bateratzen ditu.

    2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2010 eta 2009 urteetako txostenak ere REAS-en web orrian deskargagai dauzkazue, baita Auditoria Social web orrian ere.

    Bestalde, REAS Red de Redes-ek ere, espainiar estatu mailarako Auditoria Soziala argitaratu du, non lurralde ezberdinetako 382 erakunderen antolaketa, barne demokrazia, erakundean parte hartze eta bestelako adierazle kuantitatibo ezberdinen emaitzak jasotzen diren. Dokumentua hemen ikus daiteke.

    Informazio gehiago (erderaz), hemen.

    Iturria: REAS  

  • GIZATEA-ren zigilu berria

    GIZATEA-ren zigilu berria

    GIZATEA-k zigilu bat sortu berri du, gizarteratze enpresa eta pertsonen gizarteratzearekin konpromezua duten erakunde publiko zein pribatuei aitorpena emateko.

    GIZATEA-k (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea) ateratako zigilu berriak erakunde publiko zein pribatuei aitorpena egin nahi die, hauek gizarteratze prozesuarekin eta gizarteratze enpresekin duten konpromezua aditzera emanez.

    Iturria: GIZATEA

  • ETESS  mugaz gaindiko proiektuaren lehen tailerra

    ETESS mugaz gaindiko proiektuaren lehen tailerra

    Urtarrilaren 24an egin zen ETESS mugaz gaindiko proiektuaren lehen tailerra Iruñan, bertan, lan kolektiboak martxan jartzeko jarraitu  beharreko prozesua landu zuten. Jardunaldian Euskadiko, Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako hainbat entitate eta erakundeetako ordezkarik parte hartu zuten.

    ETESS proiektuak lau bazkide ditu: KONFEKOOP, Bassin d´Emploi du Seignax Batzordea, Hendaiako Udala eta ANEL buru bezala. INTERREG POCTEFA proiektua da, eta helburu nagusia pertsonak trebatzea da, aukerak identifikatu eta Gizarte Ekonomiako proiektu berritzaileak martxan jarri dezaten.

    Lehen tailer honetan, parte hartu zuten agente lokalen itxaropenak eta beharrak identifikatu ahal izan zituzten, eta horrela Gizarte Ekonomiako proiektuak hauteman eta garatu.

    Iturria: ANEL

  • Gizarte Ekonomiako enpresen zerrenda

    Gizarte Ekonomiako enpresen zerrenda

    CEPESek “Gizarte Ekonomiako Enpresa Aipagarrienen” informea argitaratu du, bertan, 829 enpresen inguruko informazio zehatza ematen da. Helburu nagusia enpresa eredu hau nabarmentzea da.

    Informe honetatik ondorioztatzen da 2015 eta 2016 urteetan Gizarte Ekonomiak indarra mantendu duela enpleguaren sorreran eta hazkundean, tamaina guztietako enpresetan eta sektore guztietan dihardutenak.

    Informea eskuragarri web orrian

    Iturria: CEPES

  • Thyssen komisarioa Gizarte Ekonomiaren aldeko Akzio Plan Europearraren alde azaldu da

    Thyssen komisarioa Gizarte Ekonomiaren aldeko Akzio Plan Europearraren alde azaldu da

    Komisario europarra urtarrilaren 20an “Social Economy Europe”eko delegazio batekin bildu zen. Momentu honetan, Europar Batasuneko instituzioak eta Estatu kideak Gizarte Ekonomiako enpresak sendotzeko neurriak hartzearen alde azaldu dira.

    SEEtik emandako informazioaren arabera, Marianne Thyssenek azpimarratu zuen Europar Gobernua gizarte ekonomiako enpresen garapenean laguntzeko prest dagoela. Gainera, EBko helburu nagusiak izango dira enpresa eredu hauei garrantzia ematea kanpora begira eta finantziazioa lortzeko bideak hobetzea.

    Iturria: Ciriec

  • OVES-GEEB 2016: balantzea

    OVES-GEEB 2016: balantzea

    Urte amaierak balantzea egiteko uneak izan ohi dira. Agurtzen ari garen 2016 trantsizio urtea izan da OVES-GEEB egitasmoarentzat. OVESen arduraduna den GEZKI Institutuan, OVES berrindartzeko erabaki estrategikoa hartu genuen, behatokiaren hiru lan esparruak aldi berean indartuz: sozioekonomikoa, juridiko-politikoa, eta zientifiko-akademikoa.

     

    Aro berriari hasiera eman diogu 2016an, eta pozik gaude lehen fruituekin. Urtean zehar, une eta arlo desberdinetan eguneroko lanean aritutakoei esker, gehien bat Irati, Ane, Leire, Aratz, Mikel eta Jon.

     

    Egindako urratsak ikusgarri daude OVESeko web orrian. Arlo sozioekonomikoan, Gizarte Ekonomiako figura desberdinen behaketan sakontzen ari gara, eta datu ofizial desagregatuak lortzeko saioan gaude, gure ikerketen aukeretan urrats kualitatiboa eragingo lukeen pausua. Arlo juridikoan, aurten nazioartean egon diren erreferntzia nagusiak jarraitu, eta Euskal Herrian emandako berrikuntza nagusiak aipatu eta aztertu ditugu: Fundazioen Legea, Hirugarren Sektorearen Legea, edota Oinarriren integrazioa Elkargin. Arlo zientifikoan, hasi gara sistematizatzen gure arloko aldizkari eta argitalpenak.

     

    Egindakoa esplikatu diegu urte amaiera honetan OVESeko Batzorde Aholkularira bertaratu diren ordezkariei, ondoko erakundeen izenean: Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, KONFEKOOP, ASLE, EHLABE, REAS eta GIZATEA. Harrera positiboa eduki du abiatu dugun ibilbide berriak eta horrek, noski, pozten gaitu.

     

    Orain, ate joka daukagu 2017. Balantzea alde batera utzi eta erronka berriei ekiteko unea. Iparrorratza ondo bideratuta dugula sinistuta, dugun elkarlan giroak baikor egiten gaitu, eta 2017ari gogotsu ekingo diogu.

     

                Gabon zoriontsuak eta urte berri ona guztiontzat,

     

    Aitor Bengoetxea

    GEZKIko Zuzendaria