Bloga

  • Joaquín Díaz Arsuaga Gizarte Ekonomiako Zuzendari izendatua izan da

    Joaquín Díaz Arsuaga Gizarte Ekonomiako Zuzendari izendatua izan da

    Pasa den urtarrilaren 18tik Joaquín Díaz Arsuaga Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendari berri izatera pasa da, Maria Jesús Carmen San José López-ek gidatzen duen Lan eta Justizia Sailaren barruan. Honela, Gizarte Ekonomiaren arduradun nagusi izango da, Alfredo Ispizua Zuazua ordezkatuz.

    Gizarte Ekonomiako Zuzendari berria aurretik ere Eusko Jaurlaritzaren Arrantza eta Elikagai Industrietako sailburuorde izandakoa da eta, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaraturiko izendapenarekin, Joaquín Díaz-ek hurrengo 4 urteetan Gizarte Ekonomiako Saila gidatuko du.

    Iturria: GEEB

  • Bizkaiko Foru Aldundia bere kontratu publikoetan klausula sozialak eta ingurumenekoak sartzen hasiko da

    Bizkaiko Foru Aldundia bere kontratu publikoetan klausula sozialak eta ingurumenekoak sartzen hasiko da

    Bizkaiko Foru Aldundiak klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei dagozkien klausulen katalogoa jasotzen duen gida praktikoa eta erregelamendu betearazlea onetsi ditu; Bizkaiko Foru Aldundiak hemendik aurrera lizitatu behar dituen kontratu guztietan sartu ahal izango dira klausula horiek. Aldundiaren kontratuetan sar daitezkeen klausulak 14 tipologiakoak dira. Horrela, era horretako irizpideak kontratuetan sartuz, kontratazio publikoak enpresetan trakzio-efektua izateko herritarren eskaerari erantzuten zaio. Horretaz gain, jarraipena ematen zaio Aldundiak gai horri eman nahi zaion bultzapen politikoari: 2013an abian jarri zen instrukzio batekin hasi zen, Estatuaren Administrazioak errekurritu eta 2016an behin betiko baliogabetu zena.

    Bizkaiko Foru Aldundiak onetsi duen erregelamendu betearazlearen bidez, foru erakundearen kontratazioko arduradunek klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei dagozkienak sartu ahal izango dituzte kontratazio prozeduran. Erregelamendu betearazlea klausula horien gida praktiko batean garatzen da, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiak hemendik aurrera lizitatu behar dituen kontratu guztietan sar daitezkeen klausulen katalogo osoa jasotzen duen gida praktikoan. Gida hori sail guztietako zerbitzu buruen eta foru sektore publikoko erakundeen eskura egongo da bihartik, urtarrilaren 24tik, aurrera.

    Unai Rementeria Ahaldun Nagusiaren esanetan, "onartutako klausula horiek pertsonen onerako izatea nahi dugu, langabezian daudenen, autonomoen eta Bizkaiko enpresa txiki zein ertainen onerako".

    Gida praktikoa Bizkaiko Foru Aldundiaren esperientziaren emaitza da, bai eta jatorri ezberdinetako plegu, instrukzio eta zirkular askoren emaitza ere. Aldundiaren kontratuetan sar daitezkeen eta gida horretan jasotzen diren klausulak 14 tipologiakoak dira. Kontratuen helburuak hauek dira: lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonen enplegua sustatzea; langabeziari aurre egitea; gizartean baztertuta dauden edo hala egoteko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea ahalbidetzea; oinarrizko lan-eskubideak errespetatzen direla bermatzea; enpleguaren kalitatea sustatzea; lan osasuna eta segurtasuna sustatzea; ingurumena zaintzea; ingurunea zaintzen duten ekoizpen-sistemak sustatzea; herritarren hizkuntz eskubideak bermatzea eta emakume eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatzea.

    Gainera, gidan eranskin bat dago, Bizkaiko Foru Aldundiaren kontratuetan enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen partaidetza erraztera beren-beregi zuzendutakoa. Neurrien artean hauek nabarmentzen dira: kontratu handiak lotetan banatzeko aukera; eragile ekonomikoak elkartzea eta elkarrekin batera duten gaitasun ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa handitzea sustatzea; esparru-akordioak eragile bakarrarekin egin ordez, eragile ekonomiko batzuekin egiteko aukera sustatzea; pleguetan azpikontratazioa arautzea enpresa txiki eta ertainak eta autonomoak kontratatu ahal izateko; eskaintzak egiteko laguntza eskaintzea enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei; ordaintzeko epeak betetzen direla bermatzea enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen azpikontratazioetan.

    Klausulak nola sartu

    Gida praktikoan jasotakoaren arabera, klausulak Bizkaiko Foru Aldundiaren baldintza administratibo berezien agirian bi fasetan sar daitezke: adjudikazioduna hautatzeko fasean eta kontratua gauzatzeko fasean. Lehenengo fasean, klausula jakin batzuk sartzen dituzten enpresei puntuazioa hobea ematen zaie, eta, bigarrenean, kontratua gauzatzeko baldintza bereziak ezartzen dira.

    Klausula guztiak ez dira kontratu guztietan aplikatuko. Lotura egon behar da klausularen eta kontratuaren xedearen artean; gainera, proportzionaltasuna egon behar da, hau da, kontratuaren zenbatekoa, iraupena eta jarduera sektorea, besteak beste, hartu behar dira kontuan. Horretaz gain, klausulak sartzeko, printzipio hauek errespetatu behar dira: lehia, lizitazioetan parte hartzeko askatasuna, prozeduren publizitatea eta gardentasuna eta lehiakideen arteko diskriminaziorik eza eta tratu-berdintasuna, Europar Batasuneko kontratazio publikoari buruzko araudian eta gainerako ordenamendu juridikoan ezarritakoarekin bat.

    Bizkaiko Foru Aldundiak kontratuaz arduratzeko izendatutako erakundeak edo pertsonak jarraipena egingo du enpresa edo erakunde adjudikaziodunak bereganatutako kontratu-betebeharrak betetzen ari direla egiaztatzeko; betebeharrak bete ezean, kontratuaren aurrekontuaren % 10era arteko zehapenak jar daitezke, ez-betetzearen larritasunaren arabera, are gehiago, kontratua suntsiaraztea ekarriko du funtsezko betebeharrak badira, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 223 f) artikuluaren arabera.

    Agintaldi honetako konpromisoa

    Bizkaiko Foru Aldundiaren lizitazioetan sartuko diren klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei dagozkienak onestea agintaldi honetako konpromiso bat da. Aldundiak duela hilabete batzuetatik lan egin du gai horretan, 2013ko urrian onartu eta Estatuaren Administrazioak errekurritu zuen instrukzioa behin betiko baliogabetu ondoren. Instrukzio horren bidez, lan-baldintzak eta neurri sozialak mantentzeari buruzko irizpideak ezarri ziren, kontratazio publikoko prozeduretan aplikatzeko.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak baietsi zuen Estatuaren Administrazioaren errekurtsoa, eta 2014ko uztailean baliogabetu zuen instrukzioa. Bizkaiko Foru Aldundiak, kontratazio hurbilagoa eta eraginkorragoa egiteko asmoari helduz, kasazio-errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean; hala ere, 2016ko otsailean, Auzitegi Gorenak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia berretsi eta irmo bihurtu zuen.

    Hala ere, Bizkaiko Foru Aldundiak ildo horretan lan egiten jarraitu du, Aldundiak konpromisoa duelako kontratazio publikoa erabiliz kontratazio arduratsuaren estrategia ezartzeko. "Klausulok lana hobetzen laguntzea nahi dugu, lan horren kalitatea. Eta gerta daitezkeen lan tratu txarrak erabat ekiditea, baita langileek soldata hobeagoak izatea ere", amaitu du Ahaldun Nagusiak.

    Iturria: bizkaia.eus

  • REASek tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnen gidaliburua aurkeztu du

    REASek tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnen gidaliburua aurkeztu du

    REAS Euskadik “Lurraldeak ekonomia solidarioaren bitartez eraldatuz. Tokiko politika publikoak bultzatzeko tresnak” argitalpena aurkeztu du. Gidaliburu honek 25 politika proposatzen ditu lurraldeen transformazio ekonomikoa bultzatzeko eta hauen etorkizuna berdintasunean, jasangarritasunean eta solidaritatean oinarritu dadin.

    Tresnen bilduma tokiko instituzio publikoek, gizarte ekonomia eta solidarioko sareek eta norabide horretan lan egin nahi duten beste herritar mugimenduek erabil ahal izango dute.

    Argitalpena hemen.

     

    Iturria: REAS

  • Kudeaketa aurreratuan 2016ko Urrezko A saria jaso dute ASLE eta Gorabidek

    Kudeaketa aurreratuan 2016ko Urrezko A saria jaso dute ASLE eta Gorabidek

    25 erakundek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso zuten atzo, Gasteizko Europa Jauregian.

    Sari hauek honako Sailburuek banatu zituzten: Arantxa Tapia, Lehiakortasun ekonomiko eta Azpiegituren Sailburua, Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburua, Jon Darpón, Osasun Sailburua, Beatriz Artolazabal, Enplegua eta Gizarte Politiken Sailburua, eta Alfredo Retortillo, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua. Hauekin batera, Josetxo Hernández, EUSKALITen Presidentea egon zen. Iñigo Urkullu Lehendakariak ekitaldiaren itxiera hitzaldia egin zuen.

    Saritutakoak:

    INDUSTRIA 

    ZILARREZKO A 

    • A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGÍA S.A.U. 

    • IKUSI ELECTRONICS • ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY, A.I.E.

    URREZKO A 

    • AISLANTES SÓLIDOS S.L.U. 

    • ASLE – AGRUPACIÓN DE SOCIEDADES LABORALES DE EUSKADI

    • GAMESA

    • MICRODECO S.A.

    OSASUNA

    ZILARREZKO A 

    • BARAKALDO-SESTAO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA BARAKALDO-SESTAO – OSAKIDETZA

    • BARRUALDE GALDAKAO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA BARRUALDE GALDAKAO – OSAKIDETZA

    • DEBABARRENA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA DEBABARRENA – OSAKIDETZA

    • EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES – OSAKIDETZA

    • TOLOSALDEA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA TOLOSALDEA – OSAKIDETZA

    URREZKO A 

    • DONOSTIALDEA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACION SANITARIA INTEGRADA DONOSTIALDEA – OSAKIDETZA

    PERTSONETAN KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA

    • MUTUALIA, MUTUA COLABORADORA CON LA SEGURIDAD SOCIAL Nº2

    HEZKUNTZA

    ZILARREZKO A

    • CENTRO DE ESTUDIOS ALMI

    • SANTA MARIA IKASTETXEA

    • FACULTAD DE CIENCIA Y TECNOLOGÍA UPV/EHU

    URREZKO A 

    • COLEGIO P. ANDRÉS DE URDANETA

    KULTURA ETA KIROLAK

    BRONTZEZKO A 

    • GUEDAN SERVICIOS DEPORTIVOS S.A.

    TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA

    ZILARREZKO A 

    • AZURMENDI

    HIRUGARREN GIZARTE SEKTOREA

    BRONTZEZKO A 

    • GESTIÓN DE SERVICIOS RESIDENCIALES S.COOP.

    ZILARREZKO A

    • BIZITEGI

    URREZKO A

    • GORABIDE. ASOCIACIÓN VIZCAÍNA EN FAVOR DE LAS PERSONAS CON DISCAPACIDAD INTELECTUAL 

    HERRI ADMINISTRAZIOA

    BRONTZEZKO A 

    • DONOSTIA KIROLA

    ZILARREZKO A 

    • ELKARKIDETZA, EPSV

    KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA

    AITEKO MANAGEMENT S.L., ARTEMAN KOMUNIKAZIOA KOOP. E., ASOCIACIÓN DEPORTIVA Y CULTURAL TXIMELETA, ASOCIACIÓN ESPAÑOLA CONTRA EL CÁNCER DE BIZKAIA, BIDASOA ATLETIKO TALDEA, CÁRITAS DIOCESANA DE BILBAO, COLEGIO EL REGATO,  COLEGIO TRUEBA DE ARTXANDA S.COOP., DURANGO KIROLAK, ELIKA-FUNDACIÓN VASCA PARA LA SEGURIDAD AGROALIMENTARIA, ESKORIATZAKO UDAL KIROL ZERBITZUA, FEDERACIÓN ALAVESA DE HOCKEY – ARABAKO HOCKEY FEDERAZIOA, FUNDACIÓN GIZAKIA, GERNIKA-LUMOKO TURISMO BULEGOA, GORLIZKO OSPITALEA / HOSPITAL GORLIZ – OSAKIDETZA, IC BILBAO SERVICIOS LINGÜÍSTICOS S.L., LA ANUNCIATA IKASTETXEA,. FUNDACIÓN EDUCATIVA FRANCISCO COLL, LORRA SOCIEDAD COOPERATIVA, DEBAGOIENEKO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ALTO DEBA – OSAKIDETZA, URIBEKO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA URIBE – OSAKIDETZA, PROSERTEK, GIPUZKOAKO OSASUN MENTALEKO SAREA / RED DE SALUD MENTAL DE GIPUZKOA – OSAKIDETZA, SALESIANOS CRUCES (SAN JUAN BOSCO), SAN JOSÉ JESUITAK IKASTETXEA, VADILLO ASESORES CONTROL S.L., y VELATIA CORPORACIÓN. 

    Iturria: Euskalit

     

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

     

     

  • Konfekoop eta ASLE-ko ordezkarien eta Lan eta Justiziaren sailburu berriaren arteko lehen bilerak

    Konfekoop eta ASLE-ko ordezkarien eta Lan eta Justiziaren sailburu berriaren arteko lehen bilerak

    Abenduaren 28an Lakuan Euskadiko Kooperatiben Konfederazioarekin bildu zen eta urtarrilaren 10ean Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen txanda izan zen. Bi bileretan Maria Jesus San Jose Sailburuak “kooperatiben eta lan sozietateen sektorearekin lankidetzan aritzeko” nahia nabarmendu zuen.

    Konfekoop-ekin izan zuen bileran, Gizarte Ekonomiaren sustapenarenganako konpromezua eta sektorearekin lankidetzan lan egiteko nahia azpimarratu zituen. Bere aldetik, Konfekoopeko presidente Rosa Lavinek legedi honetarako elkartearen ardurak eta beharrak plazaratu zizkion.

    Bestalde, ASLE-ko batzordeak erakundeak lan sozietateen hedapen, sustapen eta egonkortzearen alde egiten duen lana azaldu zion. Lan eta Justiziaren Sailburu berriak lan sozietateekiko konpromezua duela erantzun eta bere sailak izango dituen lan ildo nagusiak aipatu zituen.

    Iturria: TuLankide eta ASLE

  • Ekonomia Solidarioa Euskadin: 2016ko auditoria sozialaren prozesua

    Ekonomia Solidarioa Euskadin: 2016ko auditoria sozialaren prozesua

    REAS Euskadik bere web orrian aurkeztu berri duen infografiak 2016 urtean zehar (2015eko datuekin) Ekonomia Solidarioko entitateek burututako Auditoria Sozialaren prozesuaren emaitza nagusiak biltzen ditu.

    Auditoria Sozialaren prozesuak, sektorearen eta entitate bakoitzaren errealitatearen diagnostikoa eta ekonomia solidarioaren sei printzipioen inguruko entitateen hobekuntza prozesua bateratzen ditu.

    2015, 2014, 2013, 2012, 2011, 2010 eta 2009 urteetako txostenak ere REAS-en web orrian deskargagai dauzkazue, baita Auditoria Social web orrian ere.

    Bestalde, REAS Red de Redes-ek ere, espainiar estatu mailarako Auditoria Soziala argitaratu du, non lurralde ezberdinetako 382 erakunderen antolaketa, barne demokrazia, erakundean parte hartze eta bestelako adierazle kuantitatibo ezberdinen emaitzak jasotzen diren. Dokumentua hemen ikus daiteke.

    Informazio gehiago (erderaz), hemen.

    Iturria: REAS  

  • GIZATEA-ren zigilu berria

    GIZATEA-ren zigilu berria

    GIZATEA-k zigilu bat sortu berri du, gizarteratze enpresa eta pertsonen gizarteratzearekin konpromezua duten erakunde publiko zein pribatuei aitorpena emateko.

    GIZATEA-k (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea) ateratako zigilu berriak erakunde publiko zein pribatuei aitorpena egin nahi die, hauek gizarteratze prozesuarekin eta gizarteratze enpresekin duten konpromezua aditzera emanez.

    Iturria: GIZATEA

  • ETESS  mugaz gaindiko proiektuaren lehen tailerra

    ETESS mugaz gaindiko proiektuaren lehen tailerra

    Urtarrilaren 24an egin zen ETESS mugaz gaindiko proiektuaren lehen tailerra Iruñan, bertan, lan kolektiboak martxan jartzeko jarraitu  beharreko prozesua landu zuten. Jardunaldian Euskadiko, Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako hainbat entitate eta erakundeetako ordezkarik parte hartu zuten.

    ETESS proiektuak lau bazkide ditu: KONFEKOOP, Bassin d´Emploi du Seignax Batzordea, Hendaiako Udala eta ANEL buru bezala. INTERREG POCTEFA proiektua da, eta helburu nagusia pertsonak trebatzea da, aukerak identifikatu eta Gizarte Ekonomiako proiektu berritzaileak martxan jarri dezaten.

    Lehen tailer honetan, parte hartu zuten agente lokalen itxaropenak eta beharrak identifikatu ahal izan zituzten, eta horrela Gizarte Ekonomiako proiektuak hauteman eta garatu.

    Iturria: ANEL

  • Gizarte Ekonomiako enpresen zerrenda

    Gizarte Ekonomiako enpresen zerrenda

    CEPESek “Gizarte Ekonomiako Enpresa Aipagarrienen” informea argitaratu du, bertan, 829 enpresen inguruko informazio zehatza ematen da. Helburu nagusia enpresa eredu hau nabarmentzea da.

    Informe honetatik ondorioztatzen da 2015 eta 2016 urteetan Gizarte Ekonomiak indarra mantendu duela enpleguaren sorreran eta hazkundean, tamaina guztietako enpresetan eta sektore guztietan dihardutenak.

    Informea eskuragarri web orrian

    Iturria: CEPES