Bloga

  • Donostiako Udalak 9,5 milioi euroko mailegua kontratatu du Fiare Banka Etikoarekin

    Donostiako Udalak 9,5 milioi euroko mailegua kontratatu du Fiare Banka Etikoarekin

    Mota honetako entitate batekin kontratatzen den lehenengo mailegua da, gizarte ekonomiako eta ingurumeneko proiektuak finantzatzen dituen kreditu kooperatiboa.

    Donostiako Udala 2010. urtean hasi zen Fiare Banka Etikoarekin lan egiten, baina mailegu hau kontratatzearen arrazoi nagusia gainerako lehiakideek baino baldintza ekonomiko hobeagoak eskaini dituela izan da. Udalak epe luzerako inbertsioen finantziazioei aurre egiteko 14.288.052 euroko mailegua harpidetzeko konkurtso publikoa deitu zuen.

    Iturri: El Diario Vasco

  • Gureak taldeak EY-ren Ekintzaile Sozialeko Saria jaso du

    Gureak taldeak EY-ren Ekintzaile Sozialeko Saria jaso du

    Gureak Taldeak, zeinak 5.200 langile baino gehiago dituen, EY zerbitzu taldeak ematen dituen Ekintzaile Sozialeko Saria jaso du. Saria aipaturiko EY taldearen eskutik antolatzen da, BNP Paribas-en babesarekin eta IESE Business School-en laguntzarekin.

    Informazio gehiago (gazteleraz), hemen.

    Iturria: El Economista

  • “Merkatua”, “Goiener” eta “’Mercado Social, otra economía para una vida mejor”, Elkarlan 2016 sariak

    “Merkatua”, “Goiener” eta “’Mercado Social, otra economía para una vida mejor”, Elkarlan 2016 sariak

    Portugaleteko alde zaharreko Larrantxe bizilagun elkartearen “Merkatua” proiektua; Goiener-en laguntzarako “Goiener” Elkarteak eta REAS Euskadiren 'Mercado Social, otra economía para una vida mejor” proiektuak 2016ko Elkarlan saria jaso dute.

    Hiru proiektuek 6.000 eurotako laguntza jasoko dute, baita urte betez aholkularitza, proiektuaren ebaluazio eta hobekuntzarako. Bigarren edizio honetan, 49 eskaera aurkeztu dira.

    Informazio gehiago (gazteleraz), hemen.

    Iturria: El Diario.es

  • Kudeaketa aurreratuan 2016ko Urrezko A saria jaso dute ASLE eta Gorabidek

    Kudeaketa aurreratuan 2016ko Urrezko A saria jaso dute ASLE eta Gorabidek

    25 erakundek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso zuten atzo, Gasteizko Europa Jauregian.

    Sari hauek honako Sailburuek banatu zituzten: Arantxa Tapia, Lehiakortasun ekonomiko eta Azpiegituren Sailburua, Cristina Uriarte, Hezkuntza Sailburua, Jon Darpón, Osasun Sailburua, Beatriz Artolazabal, Enplegua eta Gizarte Politiken Sailburua, eta Alfredo Retortillo, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua. Hauekin batera, Josetxo Hernández, EUSKALITen Presidentea egon zen. Iñigo Urkullu Lehendakariak ekitaldiaren itxiera hitzaldia egin zuen.

    Saritutakoak:

    INDUSTRIA 

    ZILARREZKO A 

    • A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGÍA S.A.U. 

    • IKUSI ELECTRONICS • ORMAZABAL CORPORATE TECHNOLOGY, A.I.E.

    URREZKO A 

    • AISLANTES SÓLIDOS S.L.U. 

    • ASLE – AGRUPACIÓN DE SOCIEDADES LABORALES DE EUSKADI

    • GAMESA

    • MICRODECO S.A.

    OSASUNA

    ZILARREZKO A 

    • BARAKALDO-SESTAO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA BARAKALDO-SESTAO – OSAKIDETZA

    • BARRUALDE GALDAKAO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA BARRUALDE GALDAKAO – OSAKIDETZA

    • DEBABARRENA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA DEBABARRENA – OSAKIDETZA

    • EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA EZKERRALDEA ENKARTERRI CRUCES – OSAKIDETZA

    • TOLOSALDEA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA TOLOSALDEA – OSAKIDETZA

    URREZKO A 

    • DONOSTIALDEA ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACION SANITARIA INTEGRADA DONOSTIALDEA – OSAKIDETZA

    PERTSONETAN KUDEAKETA AURRERATUARI EUSKAL SARIA

    • MUTUALIA, MUTUA COLABORADORA CON LA SEGURIDAD SOCIAL Nº2

    HEZKUNTZA

    ZILARREZKO A

    • CENTRO DE ESTUDIOS ALMI

    • SANTA MARIA IKASTETXEA

    • FACULTAD DE CIENCIA Y TECNOLOGÍA UPV/EHU

    URREZKO A 

    • COLEGIO P. ANDRÉS DE URDANETA

    KULTURA ETA KIROLAK

    BRONTZEZKO A 

    • GUEDAN SERVICIOS DEPORTIVOS S.A.

    TURISMOA, MERKATARITZA ETA KONTSUMOA

    ZILARREZKO A 

    • AZURMENDI

    HIRUGARREN GIZARTE SEKTOREA

    BRONTZEZKO A 

    • GESTIÓN DE SERVICIOS RESIDENCIALES S.COOP.

    ZILARREZKO A

    • BIZITEGI

    URREZKO A

    • GORABIDE. ASOCIACIÓN VIZCAÍNA EN FAVOR DE LAS PERSONAS CON DISCAPACIDAD INTELECTUAL 

    HERRI ADMINISTRAZIOA

    BRONTZEZKO A 

    • DONOSTIA KIROLA

    ZILARREZKO A 

    • ELKARKIDETZA, EPSV

    KUDEAKETA AURRERATUARI DIPLOMA

    AITEKO MANAGEMENT S.L., ARTEMAN KOMUNIKAZIOA KOOP. E., ASOCIACIÓN DEPORTIVA Y CULTURAL TXIMELETA, ASOCIACIÓN ESPAÑOLA CONTRA EL CÁNCER DE BIZKAIA, BIDASOA ATLETIKO TALDEA, CÁRITAS DIOCESANA DE BILBAO, COLEGIO EL REGATO,  COLEGIO TRUEBA DE ARTXANDA S.COOP., DURANGO KIROLAK, ELIKA-FUNDACIÓN VASCA PARA LA SEGURIDAD AGROALIMENTARIA, ESKORIATZAKO UDAL KIROL ZERBITZUA, FEDERACIÓN ALAVESA DE HOCKEY – ARABAKO HOCKEY FEDERAZIOA, FUNDACIÓN GIZAKIA, GERNIKA-LUMOKO TURISMO BULEGOA, GORLIZKO OSPITALEA / HOSPITAL GORLIZ – OSAKIDETZA, IC BILBAO SERVICIOS LINGÜÍSTICOS S.L., LA ANUNCIATA IKASTETXEA,. FUNDACIÓN EDUCATIVA FRANCISCO COLL, LORRA SOCIEDAD COOPERATIVA, DEBAGOIENEKO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA ALTO DEBA – OSAKIDETZA, URIBEKO ERAKUNDE SANITARIO INTEGRATUA / ORGANIZACIÓN SANITARIA INTEGRADA URIBE – OSAKIDETZA, PROSERTEK, GIPUZKOAKO OSASUN MENTALEKO SAREA / RED DE SALUD MENTAL DE GIPUZKOA – OSAKIDETZA, SALESIANOS CRUCES (SAN JUAN BOSCO), SAN JOSÉ JESUITAK IKASTETXEA, VADILLO ASESORES CONTROL S.L., y VELATIA CORPORACIÓN. 

    Iturria: Euskalit

     

  • “Txemi Cantera” sariak 2016

    “Txemi Cantera” sariak 2016

    Aurtengoa 26. edizioa dugu. Iaz, 25. urteurrena zela-eta, irabazle guztiak gogoratu genituen, saria irabaztera eraman zituzten balioak azpimarratzearekin batera; hau da, parte-hartzea, demokrazia eta solidaritatea. Aldizka, urtero, tokiko eta atzerriko irabazleak ere gogoratzen ditugu, egunetik egunera munduan gehiago eta hobeto ezagutu dadin Lan Sozietatearen irudia eta guretzat duen garrantzia.

    Eta, aurten, bi Lan Sozietate sarituko ditugunez, gure poza handiagoa da. Eskerrak eman nahi dizkiet Epaimahaiko kideei hautaketa egiteagatik eta enpresa-eredu honen balioak nabarmentzeagatik. Dakizuen moduan, iazko urrian onartu zen Lan Sozietateen eta Partaidetzako Sozietateen inguruko Lege berria.

    Araudi berriak aurreko Legearen edukia eguneratzeaz, modernizatzeaz eta hobetzeaz gain (sozietateen zuzenbidearen gainean egindako azken erreformen ondorioz), gizarte-ekonomiaren Legearekin bat eginez, lan-sozietatearen izaera, funtzioa eta ezaugarriak indartzen ditu gizarte-ekonomiaren erakunde gisa, espezifikotasunei balioa emanez. Halaber, araubide juridikoa hobetzen du enpresetan langileen parte-hartzea sustatzeko helburuarekin, bazkide izatea erraztuaz, sozietatearen kontrolaz langileek arduratzea ziurtatzeko eta lan-sozietateen erabilgarritasuna eta ekintzaileen aldetik horiekiko lehentasuna gehitzeko neurri berriak ezartzearekin batera. Asmoa da enpresa-arloa indartzea eta enpresa-eredu horren izaera egonkorra eta egoeraren araberakoa ez dena sendotzea.

    Langileek enpresan parte hartzearen inguruko kontzeptua asko hazi da azken denboraldian, eta Europan ere sozietate-formula hori eskatzen duten adibideak argiak dira. Langileek enpresaren kudeaketan, mozkinetan edo jabetzan parte hartzea sustatzearen inguruan Europako Kontseiluak 1992an egindako Gomendioan, estatu kideei esan zien langileek parte hartzeko formula asko eta askoren erabilera zabalagoan, banaka edo taldean, izan daitezkeen onurak saritzeko.

    Halaber, egitura juridikoek parte hartzeko formulak sartzeko aukerak ematea bermatzea gomendatzen zuen, eta pizgarri fiskalak edo bestelako finantza-abantailak bezalako suspergarriak emateko aukera kontuan izatea.

    Horrez gain, «Europa 2020» estrategiarekin bat eginez, langileek finantzan parte hartzea izan daiteke Europako eteen lehiakortasuna indartzeko mekanismoa, horiekiko identifikazioa eta langile kualifikatuen lotura —garai onetan zein txarretan—areagotzen baita. Modu horretan, langileek finantza-arloan parte hartzearekin etorkizun iraunkorra bermatzen ere lagunduko da.

    Ildo horretan, aipatu behar da lan-sozietateak, Europako gomendioekin bat eginda, batez ere partaidetzako enpresaren eredukoak direla. Gure herrialdean enpresetan langileen parte-hartzearen adierazgarririk handienak dira, eta abangoardian aurkitzen dira gure inguruneko gainerako herrialdeetan era horretako erakundeen erregulazioari dagokionean.

    Eta FMD CARBIDE SAL eta GRAFICAS ZAMUDIO PRINTEK SAL enpresen meritua ez da soilik parte-hartzearen erreferentzia izatea, lan-sozietateentzako erreferentzia izatea baizik. Ez ziren alferrik sortu jada 36 urte. ASLE eratu zuten, eta denbora honetan guztian plantillako pertsonen zerbitzura dauden Lan Sozietate bezala mantendu dira, merkatuetan lehiatuz. Urte hauetan ikusi dugu enpresa batzuk saldu egin direla bakar batzuk irabazten ateratzeko, baina bi enpresa horiek beti defendatu dute Lan Sozietatearen irudia eta langileak bazkide sartzea.

    Gaur, egun handia da Txemi Cantera sariarentzat, eta espero dugu sari honekin FMD eta PRINTEK enpresetan honako balio hauek indartzea: lankidetza, solidaritatea, lana eta sortutako aberastasunaren bidezko banaketa.

    Zorionak!

     

    Iturria: Venan Llona (ASLE) LABORAL Kutxako banca para empresas blogan argitaratuta

  • ALTERNAKTIBA Azoka Hernanin

    ALTERNAKTIBA Azoka Hernanin

    Azaroaren 26an, goizeko 11:00etatik 14:00etara Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen azoka izan zen Hernanin.

    Bertan, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea oinarri duten erakunde ezberdinak eta beraien jarduerak ezagutzeko aukera izan genuen.

    Egituratuagoak dauden erakundeetaz gain, aurreko bi urteetan eskualdean garatu den Kooperatzen ekintzailetza programatik ateratako proiektuak ezagutzeko aukera izan genuen. Honakoek hartu zuten parte: Ahmer, Alai-Ondo diseinatzaileak, Arremanitz, Banaiz Bagara, Batura, Bizi-on, Euskal Herria Share, FIARE, GEZKI (EHU), Goiener, Kalaka komunikazio parekidea, Koop57, Labore kontsumo kooperatiba, Lanki (MU), Latxe baratza-elkartea, Mar Mar kulturgunea, Mirokutana, Olatukoop, Otsaihen garagardoa, Plisti-Plasta, REAS, TaPuntu, Uztarri eta Ximaur pila, besteak beste. Jardunaldia oso interesgarria izen zen, ekonomia beste modu batera egiteko aukera dagoela ulertzen duten erakundeak ezagutzeko aukera.

    Horrez gain, 2017. urte hasierara begira, eskualdean garatuko den ekintzailetza eta ekonomia sozial eta eraldatzailean oinarrituko formazio programaren inguruko informazio osoa eskainiko da gainera: KoopFabrika.

    Iturria: TaPuntu.eus

  • Udalx100 berriztagarri plataforma soziala

    Udalx100 berriztagarri plataforma soziala

    “Udalx100berriztagarri” plataforma sozial bat da. Gure konpromisoa zutabe hauetan oinarritzen da:

    Ekimen hau gure herri eta hirietako Udaletxetara doa zuzendua, eta erosketa publiko iraunkor eta arduratsuaren oinarriekin konpromesua hartzeko deia egiten die.

    Kontratazio Publikoaren Behatokiaren ikerketen arabera, Sektore Publikoak, lan, hornidura eta zerbitzuetako kontratuetan duen gastua, BPG-ren %18,5koa izateraino heltzen da. Horrela, ondorioz, aurrekontu publikoak beharrezkoa den Eredu Energetiko Berri baterako transizioan tresna erabakigarria izan daitezke. Eredu berri honek hurrengo helburu hauek izango ditu:

    Erosketa Publikotik energía berriztagarrietara zuzendutako eskariak egin daiteken bultzada, bere garapenerako araudietatik jarri diren oztopoak desegiteko indar erabakiorra izango litzateke. Oztopo hauek gizarte foro anitzetatik salatua izan dira, autokontsumoaren aurkako “dekretazoa” kasu, energía nuklearrak faktura elektrikoaren atal finkotik jasotzen dituen estalpeko dirulaguntzak, ikatza edo gasa erreten dituzten zentrale haundiak, etab…

    Horretarako tresna tekniko-juridiko hau proposatzen diegu, lizitaziorako Pleguak, (http://udalx100berriztagarri.eus webgunean daude) udal zerbitzu publikoen beharrizanak (kaleen argiztatzea, eraikin eta zerbitzuetrarako elektrizitate hornidura, etab…) betetzeko, energia elektrikoaren horniduraren kontratazio arloan hartzen dituzten erabakietan aintzat hartu ditzaten.

    Plegu hauetan, kontratazioarko oinarrizko betekizun modura zera ezartzen da, kontratatuko den energia elektrikoaren %100 ekoizpen iturri berriztagarietatik etortzea. Aldi berean, eta “kontratazio publiko estrategikoa”ren oinarriak praktikara eramanez, arlo sozialeko eta helebitasunari dagozkien klausulak ezartzen dira, kontratu publiko morta haueten enpresa txiki eta kooperatibei lehiakor izateko penalizatzen dituzten oztopo eta zamak bazterreratzen dituzten tresna legalak jarri dira indarrean, eta eskaintzak epaitzeko irizpide berriak diseinatu dira, preziotik haratago doazenak, eta kontsumoen hobezte eta aurrezpenerako proposamenak eta energiaren arloan Udala zein hiritarrentzako aholkularitza eta formakuntza eskaintzak saritzen dituztenak.

    Azpian sinatzen duen gizarte elkarte, erakunde, sindikatuak,….idazki honetan adierazitako helburuak bereganatzen ditu, eta Plataforma honekin bat egiten du, eta hedatzeko ahaleginean arituko da.

    Fuente: udalx100berriztagarri

  • Elkargi Berria: Gizarte Ekonomiarentzako elkarrekiko bermearen espezifikotasunaren sendotzea ala desegitea?

    Elkargi Berria: Gizarte Ekonomiarentzako elkarrekiko bermearen espezifikotasunaren sendotzea ala desegitea?

    Azken hilabeteotan Elkargi eta Oinarriren arteko bat egitea arrakastaz burutu da, azkenaren xurgapenarekin. Honela, Euskadi eta espainiar estatuko elkarrekiko berme elkarte (EBE) handiena sortu da, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore honen kontzentrazioa finantza erakunde bakar batean gauzatuz, zeinaren aktibitate nagusia enpresa txiki eta ertainei maileguak lortzeko sarrera erraztea den. Gogora dezagun 50-250 langile bitarteko enpresen pisua desagertu berri den Oinarrin %5ekoa soilik zela, eta ez dirudi erakunde berriaren profil nagusiarekin bat egiten duenik.

    Tamaina handi honekin, berme sistemaren barnean Elkargiren (hau da sortu berri den erakundearen izena) egungo lidergoa indartzen da. Bi erakundeetako goi karguen hitzetan “elkartzeak indartsuago egiten gaitu, enpresa guztiengana konponbide berriekin iritsi ahal izateko” eta gainera, bankaren aurrean negoziazio botere handiagoa duelarik, lehiakortasuna deuseztatu baita erakunde ahaltsuago bat lortuz. Honek,  duen kaudimen handiarekin batera, Europar Inbertsio Funtsaren (EIF) homologaziorako bidea errazten dio Elkargi berriari, zeinak aipaturiko erakundearen eta susperraldi ekonomikorako Junker planaren fondoak jasotzeko aukera emango dion.

    Finantza sektorean emandako beste mugimendu batzuek ez bezala, badirudi honakoak tokiko, herrialdeko, finantza tresnak indartzen dituela, nahiz eta erakunde pribatu gisa bere bazkideen beharren alde egiten duen azken finean. Zentzu honetan, ez da baztertzen EAE eta Nafarroaz haratago joatea, beste lurraldeetako tokiko EBE ezberdinekin proiektuak bermatuz, euskal enpresek jarduten duten lekuetan.

    Bestalde, Espainiako Bankuak eta CERSA-k (Birfinkatzeko Espainiar Konpainia SA, Gobernu espainiarreko Industria, Energia eta Turismoko Ministeritzaren menpekoa) prozesu hau bultzatu dute, estatu mailan bankuek izandako kontzentrazioak tamaina handitzea behartzen omen duelako “inter-lokuzio” handiago baterako.

    Kontzentrazioa, banka sektorearentzako finantza aginteek (Espainiar Bankuak, besteak beste) krisiari aurre egiteko neurri bezala proposatu dute, baina berauen ondorioen inguruan iritzi ezberdinak eragin ditu. Joan Ramón Sanchís irakaslea argia izan zen gai honen harira, “Kreditu kooperatiba eta aurrezki kutxek lurralde kohesioan duten funtzioa” europar jardunaldian (ikus bideoak). Batetik, ez delako egia tamaina erabakigarria denik errentagarritasunaren, eraginkortasunaren eta bankuen kudeaketaren hobekuntzan, ez da honelakorik frogatzen duen azterketa enpirikorik. Aitzitik, tamaina handi honek arrisku sistemikoa besterik ez du areagotzen, krisi egoeran erakundeen saneamendua justifikatuz, handiegiak bai dira erortzen uzteko. Bestalde, aipaturiko kontzentrazioa gertutasuneko bankaren modeloaren gainbehera eragiten ari da, ECO/371 Irizpenak zehazten duen biodibertsitatea ahuldu eta desagertarazten duelarik. Irizpen honen aburuz ezinbestekoa da finantza erakunde mota ezberdinen “bizikidetza”, esan gabe doa, beraz, kontzentrazioaren logika biodibertsitatearen ikuspegi horrekin kontraesan garbian dagoela. 

    Baina finantza arloan emandako kontzentrazioaren inguruko aurrekariez gain, albistearen balorazio orokor bat egiteko badira kontuan hartzeko zenbait elementu gehiago. Lehenik eta behin, bat egitea ahalbidetzeko, CERSAk %20tik %24ra aldatu zuen EBEaren birfinkatzeko operazioen arrisku biziak CERSAren arrisku bizi totalean duen pisua/muga, jasan zezakeen arrisku ahalmena handituz, erakunde berriak berau bete ahal izateko. Egia da EBE bakoitzak %20an mugatua duela arrisku biziaren kontzentrazioa erakunde bakar bakoitzean, baina fusioak proiektu handiagoak bermatzeko aukera ematen duela ere ezin uka daiteke. Honela, erakunde berria Oinarriren enpresa profila ez izateaz gain, Elkargi ere arrisku gehiago bere gain hartzen arituko litzateke. Bigarrenik, Espainiako Bankuak “Fagor Electrodomésticos”-en lur jotzearen ondorioz Oinarrik Mondragonekin har zezakeen arriskuari jarririko muga kitatzen da operazio honekin.

    Albiste ekonomiko askorekin gertatu ohi den bezala, honakoak ere bi irakurketa eskaintzen ditu. Batetik, komunikabide handietan azaldutakoa, ikuspegi triunfalista, ez-kritikoa nahiago bada, zeinaren ustez bat egitea berri itzela den, benetako nazio proiektu dela kontsideratzen baita eta zeinak euskal ekonomi ehunaren beharrei erantzungo dion. Bestetik, aurrekoa ukatu gabe bat egiteak dakarren arriskuaren berri ematen duen ikuspegia, erakundeak har lezakeen arriskua igo litekeelako eta; batez ere, gure gaiari dagokiona, Gizarte Ekonomiarentzako elkarrekiko bermearen espezifikotasunaren desegiteaz ohartarazten duena.

    Azken honi lotuta, esan genezake bat egiteak 2001 urtean hasitako norabidean erabat murgiltzea dakarrela, Oinarrik bere jarduera edozein motatako enpresei eskaintzeko erabakia hartu zuenean (hauek erakundearen aktibitatearen erdia izatera iritsi dira), honek suposatzen duen nortasun eta berezitasun galerarekin. Hau da, Gizarte Ekonomiako erakundeentzako tresna zehatz bat izatea uzten hasi zitzaion bide hori hartu zuenetik.

    Esandako guztia kontuan izanda, uste dugu badirela auzi batzuk eztabaidagai izan beharko liratekeenak. Egia da Elkargi berriak Gizarte Ekonomiako atal zehatz bat edukiko duela baina; zein punturaino mantendu ahalko du bere dohaina, hau da, Oinarrik enpresa txiki eta ertainekin lan egiteko zuen bizkortasuna eta, aurre egin bere ahultasunari, hots, Gizarte Ekonomiarentzat tresna dela ikustarazi eta ezagutarazteko duen zailtasunari? Bi erakundeen bat egitea estatuko zenbait instituziok babestu izanak, zeintzuek azkenaldian ez duten oso jardunbide egokia erakutsi finantza erakundeen ikuskapenean, ez al luke kezka sorrarazi beharko Gizarte Ekonomiaren sektorean?

     

    Jon Morandeira Arca

    Aratz Soto Gorrotxategi

  • Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren II. kongresua REAS-en eskutik

    Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren II. kongresua REAS-en eskutik

    Pasa den azaroaren 10 eta 12 bitartean “Ekonomia sozial eta solidarioaren hedatzea” lelopean 500 pertsona inguruk parte hartu zuten Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren II kongresuan, Bilbon. Kongresua REAS Euskadi eta REAS red de Redes erakundeek antolatu zuten.

    REAS-ek antolatzen duen bigarren kongresu honek “Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren mugimendua ekonomian, gizartean eta politikan zerbait erreal eta presente bezala aldarrikatzeko helburu nagusia duela” azaltzen zuen REAS Euskadiko koordinatzaile Carlos Askunzek.

    Kongresuan 6 ardatz nagusi jorratu ziren: 1. Ekonomia inklusibo eta demokratikoa; 2. Ekonomia solidarioa izango da, feminista baldin bada; 3. Potentzia eta mugak gaindituz. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ehun produktiboaren eratze, garapen eta eraldaketa; 4. Ondasun Komunak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa; 5. Herritarren bat-egitea eta Ekonomia Solidarioa: egitura kooperatibo zabalak, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren eraikuntzan; 6. Ekonomia berri baterako trantsizioak, mundu iraunkorrago batean.

    Gainera kongresuan zehar zenbait elkarrizketa eta hitzaldi egin ziren, ardatz tematikoetan ukitu ez ziren, baina ekonomia sozial eta solidarioko sareentzat duten garrantziagatik edo euren gaurkotasunagatik, interesgarriak diren zenbait gairi buruz mintzatzeko.

    Informazio gehiago (gazteleraz) hemen

    Iturria: REAS

  • Oinarrizko Errentaren XVI. Sinposioa egin zen Bilboko EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatean

    Oinarrizko Errentaren XVI. Sinposioa egin zen Bilboko EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultatean

    Azaroaren 18 eta 19an Oinarrizko Errentaren XVI. Sinposioa egin zen Sarrikon, bertan, leku ezberdinetatik iritsitako hainbat adituk baldintzarik gabeko Oinarrizko Errenta indibidualaren sorrera defendatu zuten.

    Jardunaldi honetan gizarte bateko gizabanako bakoitzari bizitza duin bat bermatuko dion diru sarrera bat ematearen ekimenaren inguruko iritzi eta korronte ezberdinak ezagutu ahal izan ziren. Bertaratu  zirenek lau mahai-inguruak jarraitzeaz gain, aurkeztutako komunikazioak (adituek idatziko informeak) ezagutu eta “In the same boat” pelikula ikusi ahal izan zuten.

    Krisialdi ekonomikoa dela eta, geroz eta ahots gehiagok eskatu dute herritar guztientzat bermatutako Oinarrizko Errenta baten sorrera. Eskubide honen helburua herritarrei askatasuna eta lasaitasuna ematea izango litzateke.

    Aurkezpen guztiek Oinarrizko Errenta ardatz izan zuten, eta honen bideragarritasunaren eta abiaraztearen inguruko hainbat ikerlan ezagutzera eman ziren.

    Bestalde, EHU eta GEZKI buru belarri lanean ari dira Oinarrizko Errentaren gaiaren inguruko proiektua aurrera ateratzeko, eta honetarako, erkidegoko beste erakundeekin batera lan egiteaz gain, munduko unibertsitateen koordinazio lantzea dute helburu.

    Angel Elías Ortegak (EHU, GEZKI) idatzitako “Algunas virtualidades de la Renta Básica” artikulua

    Jardunaldiaren informazio gehiago hemen

    Iturria: redrentabasica.org