Bloga

  • Kooperatiba eta lan sozietateen inguruko datuak eguneratu dira

    Kooperatiba eta lan sozietateen inguruko datuak eguneratu dira

    Kooperatiba kopuruak gora egin du 2016 urtean, baita berauetan lan egiten duten pertsonek ere. Lan sozietateen kasuan, nahiz eta entitate kopuruak behera egin duen, langileen kopuruak gora egin du.

    Espainiako Lan eta Gizarte Segurantzaren Ministeritzak aditzera eman dituen datuek kooperatibek 2014ean hasi zuten lanpostuen susperraldiaren jarraipena adierazten dute. Zehazki, azken urtean 1.435 lanpostu gehiago erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, hots, %2,5eko igoera izan dute 2015 urtearekiko. Gainera, entitate kopuruak ere %2,8ko hazkundea ezagutu du.

    Lan sozietateei dagokienez, lanpostu kopuruak gora egin du 2015 eta 2016 bitarte, %1,7an hain zuzen ere. Honela, krisi garaitik galtzen joan diren lanpostuak berreskuratzen jarraitzen dute pixkanaka. Lan sozietateen kopuruari erreparatuz gero, honek beherakada izaten jarraitzen duela ikusten dugu, 2006 urtean hasi zen dinamika negatiboari buelta eman ezinik jarraitzen dutelarik.  

    Erakundeon eta lanpostuen inguruko datu serie historikoak ikusteko, egin klik hemen.

    Iturria: GEEB

     

  • Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterreko aurrematrikula epea zabalik

    Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko Masterreko aurrematrikula epea zabalik

    Apirilaren 3an zabaltzen da Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko masterraren 2017-2018 urterako aurre-inskripzio epea. Hauxe, UPV/EHUko Master eta Doktoretzako Eskolak  sustatuta, unibertsitate bereko Master Astean aurkeztua izan zen.

    Aurre-matrikula esteka: http://www.ehu.eus/es/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak/master-izen-ematea-eta-onarpena

    Martxoaren 22an Gipuzkoako kanpusean eman zen Master Astean GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) Gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko master ofizialeko 2017-2018 ikasturtean emango den 5.en edizioa aurkeztu zuen. Saio honetan eman ziren gertaeren artean,  Andoni Zulaika, 2015-2016 kurtsoko ikasle onena omendu zuten eta aurkezpenera etorri ziren interesatuek master bereko irakasleekin hitz egiteko aukera eta beraien duda guztiak argitzeko aukera izan zuten.

    Masterrari buruzko informazio gehiago: http://www.ehu.eus/eu/web/economiasocialysolidaria/aurkezpena

    Hemen, aurkezpen bisualago bat. Disfrutatu!

    Iturria:OVES-GEEB

  • REASek bere webgunea berritzeko crowdfunding kanpaina bat hasi du.

    REASek bere webgunea berritzeko crowdfunding kanpaina bat hasi du.

    Reas Red de Redesek arazoak ditu segurtasun, espazio, eduki eta beste hainbat alorretan bere web gune barruan. Horregatik, gure laguntza eskatzen du berori hobetu eta bere lanean jarraitu ahal izateko.

    Web gune berri honekin Espainia mailan ekonomia solidario arloan atari tematikorik garrantzitsuena izaten jarraitzea dute helburu. Aldaketa hauekin gailu elektroniko ezberdinetara heldu ahal izango dira, webari funtzionalitate gehiago eta irudi berriztu bat ematen dioten heinean. Aldi berean, garrantzi handia izango duten beste bi atalekin edukiak partekatu nahi dituzte: REASeko intzidentzia sozial eta politikoari buruzko espazioarekin eta merkatu sozialekoarekin, zehazki.

    Asoziazioak web orriaren 33.000 euroko kostu totalera iristeko helburua du proiektua bere osotasunean gauzatzeko, edo gutxienez 19.000 euro lortu beharko lituzke. Momentuz 18.500 euro inguru batu dituzte, baina badago oraindik bidea egiteke jomugara heltzeko.

    Laguntzeko hainbat aukera eskaintzen dizkigute, 25 eurotik 500 euroko ekarpenetara artekoak. Ekarpen guztiek opari/sari bat dakartzate beraiekin batera, kapitalismotik ekonomia solidarioago batera pasatzeko lehen pausoak azaltzen dizkigun kaxa batetik hasita, bidezko merkataritzako kotoizko kamiseta organiko batetik pasata, enpresendako ekonomia sozialari buruzko tailerretara arte.

    Crowdfundingean parte hartzeko azken eguna, larunbata, apirilaren 8a izango da. Lagundu diezaiegun denon artean proiektu hau aurrera eramaten, ekonomia sozial eta solidarioari buruzko albiste, artikulu eta ekitaldiei buruzko informazioa jasotzen jarrai dezagun.

    Iturria: REAS

  • GEZKIk web orri berria estreinatzen du!

    GEZKIk web orri berria estreinatzen du!

    Gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioari buruzko alor ezberdinetan burututako proiektuei buruzko informazioa, eta gai hauei buruzko azken albisteak. Master amaierako lanez gain, Revista Vasca de Economía Social (REVES) eta aldizkaria irakurtzeko aukera ere badago, eta GEZKIren ekimenez abiatu zen Gizarte ekonomia eta Ekonomia Solidarioko masterrari buruzko informazioa ere eskuragarri daukagu.

    Oraingoan, GEZKIko koordinatzailea den Mikel Bereciartuak dioen bezala, weba bisualagoa, praktikoagoa eta azken finean internautarendako erakargarriagoa egitea nahi zuten, eta lortu dutela zehaztatu genezake. OVES/GEEB-etik jada, egin dugu bisita eta benetan ongi dagoela esan beharra dago, Zorionak lan talde osoari!

    Proiektua orain dela ia urtebete hasi zuten, eta azken hilabete honetan aski lan egin dute denok Martxoa bukaeran eskura izan genezan. Horregatik, zeri itxaroten ari zara? Sartu zaitez, kuxkuxeatu eta jarrai itzazu! www.gezki.eus

    Iturria: GEEB

  • UPV/EHUko Udako Ikastaroen matrikula epea zabalik

    UPV/EHUko Udako Ikastaroen matrikula epea zabalik

    UPV/EHUko XXXVI. Uda Ikastaroen matrikula epea ireki da jadanik, eta aurkezpen ekitaldian izan ziren Nekane Balluerka, errektorea, Carmen Agoués, Ikastaroen zuzendaria, eta Vicente Gutiérrez, BBVA Fundazioaren zuzendariordea.

    Aurtengo edizioak 15 ziklo izango ditu, eta horietan 137 ikastaro, tailer, eskola eta jardunaldi profesional egingo dira. Gainera, 20 biltzar, 5 jarduera ireki eta 20 online ikastaro (azken hauek urte osoaren zehar) egingo dira. Euskaraz 24 ikastaro egingo dira, 2 frantsesez eta 20 ingelesez (biltzar zientifikoak, gehienbat).

    Ikastaroen artean azpimarratzekoak dira, “La economía colaborativa y los nuevos modelos empresariales: Su fiscalidad”, honetan, Zuzendarikidea GEZKIko Isaac Merino da; “Optimización del valor de la compra para la sociedad” Jose Luis Monzon (CIRIECeko Zuzendaria) eta Jose Mª Franco (EHLABEko Lehendakaria) parte hartuko dutena; eta “Gure ekonomiaren etorkizuna: Lurraldearen garapen ekonomikorako erronkak eta aukerak” lurraldearen ekonomia indartzeko estrategiak aztertuko dituztenak.

    Ikastaroen inguruko informazio gehiago hemen

    Iturria: OVES

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • CEPESek Europako Gizarte Funtsaren laguntzen deialdi berri ireki du

    CEPESek Europako Gizarte Funtsaren laguntzen deialdi berri ireki du

    CEPES, Europako Gizarte Funtseko “Gizarte inklusiorako eta Gizarte Ekonomiarako” erakunde bitartekaria izanik, 3,3 milioi euroko laguntzen deialdia ireki du.

    Deialdi honen helburu nagusia Gizarte Ekonomiako entitateak eta enpresak laguntzea da, hurrengo alorretako proiektuak aurrera atera dezaten:

    -          Gizarte ekonomiako enpresa berriak eta enplegua.

    -          Gizarte Ekonomiako entitateen profesionalizaziorako heziketa.

    -          Gizarte Ekonomian ekintzailetasuna sustatu.

    Deialdiaren inguruko informazioa hemen

    Proiektuak aurkezteko muga eguna 2017ko apirilaren 10a.

    Iturria: Ciriec

  • II. Ekintzailetza, Bizitza eta Iraunkortasuna jardunaldiak

    II. Ekintzailetza, Bizitza eta Iraunkortasuna jardunaldiak

    Bilboko Bizkaia Aretoan egin zen, martxoaren 2an, Bizkaiko Aldundiak eta UPV/EHUk antolatuta, Colabora-Bora-ren laguntzarekin. Jardunaldiak ekintzailetza prozesu bideragarri eta iraunkorrak nola aurrera eraman izan zuen eztabaidagai, bizitza erdian jarriz.

    Jardunaldiari Bizkaiko Aldundiko Enplegua, Inklusio Soziala eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Diputatuak eman zion hasiera. Egun osoan zehar errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera egon zen, “esperientzia mahaiei” eta eztabaida-solasaldirako formatu ezberdinei esker.

    Aipatzekoa ere Marian Diez-en (UPV/EHUko irakasle eta REAS Euskadiko presidentea) hitzaldia, non hezkuntzak ekonomia eta gizartea eraldatzeko duen garrantzi eta ahalmenaren inguruan hitz egin zuen, besteak beste.

    Iturria: GEEB

  • Gizarte Ekonomiaren kanpo dimentsioari buruzko Audientzia Publikoa

    Gizarte Ekonomiaren kanpo dimentsioari buruzko Audientzia Publikoa

    CESEk martxoaren 14an Gizarte Ekonomiaren kanpo dimentsioari buruzko audientzia publikoa egin zuen Bruselaseko egoitzan. Jardunaldia gai honen inguruan aurrera atera nahi den irizpenaren eremuan egin zen, CESEren ekimena izan dena. Txostengilea batzorde honetan CEPESeko ordezkaria den Miguel Ángel Cabra de Luna izango da, eta José Luis Monzón irakaslearen kolaborazioa izango du.

    Audientzia hiru mahai ingurutan egituratu zen, lehenengoa tokiko esperientzien ingurukoa; bigarrena, gai honen inguruan Europan dagoen ikuspegiaren ingurukoa; eta hirugarrena nazioarteko ikuspegiaren ingurukoa.

    Iturria: Ciriec

  • Hashtag berria estreinatzen dugu

    Hashtag berria estreinatzen dugu

    OVES/GEEBen hashtag berria estreinatzen dugu= #ESSalbisteak    #noticiasESS

    Gizarte ekonomia eta solidarioko azken berriak ezagutu eta zabaltzeko, jarraitu eta konpartitu gaitzazu!

    Gure twitter kontua: @GEZKI_

    Iturria: GEEB