Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

Pasa den maiatzaren 12an ASLEk urteko Batzar Orokorra ospatu zuen Donostian. Ekitaldian zehar, ASLEko Zuzendaritza-batzordea berritzeaz gain, urteko memoria eta balantzea onartu, 2017ko erronkak aurkeztu eta praktika egokien mahai inguru bat egin zen.
Bestalde, azken 8 urteetan ASLEko lehendakaria izan den Carlos Pujana homendu zuten, urte hauetan zehar izan duen konpromezua eskertuz. Jardunaldia Mª Jesús Carmen San Josek, Laneko eta Justiziako sailburuak ireki zuen, eta itxiera ekitaldian, berriz, Iñigo Urkullu Lehendakariai izan zen, lan sozietateek Euskadiko ekonomia eta enpleguan duten garrantzia azpimarratu zuena.
Iturria: ASLE

Bertan ekonomia kolaboratiboko forma berrien fiskalitatea eta crowdfunding bezalako aktibitateen finantziazioa aztertuko da.
Blablacar, Uber eta airbnb antzeko plataformen jarduera eta tributazioan miatuko da, bertan lan egiten duten pertsonen tributazioan bezala. Azkenekoz gizarte erantzukizun korporatiboaren forma berrien perspektiba filiala landuko da.
20 orduko ikastaro hau, uztailaren 27 eta 28 artean emango da Miramar jauregian.
Kurtsoa GEZKIko Issac Merinok, Jose Pedreirarekin batera zuzenduko du. Eta klaustroa Italia, Valentzia, Madril, Granada eta Donostiako irakaslez osaturik egongo da.
Matrikula kostua 60 eurotan dago gaurko egunean eta bihartik aurrera 10 eurotan igoko da.
Matrikula bereziak 35 eurotan daude.
Beraz, zeri itxaroten hari zara?
Eman izena!!
Informazio gehiago hemen.
Iturria: Udako ikastaroak UPV/EHU

Bisita, Euskadiko esperientzia kooperatiboa ezagutzeko eta Bilborekin, 2018an Gizarte Ekonomiako gailur internazionala bilduko duen hiria izango denarekin, aurre-kontaktu bat izateko egin du.
Ullak dioenez, azken aldian Europar Komisioan gizarte dimentsioari buruz asko hitz egiten hari da eta bere aburuz, hau da momentua gizarte ekonomiari bultzada emateko.
Iturria: TuLankide

Akordioak Asleren barneko enpresentzako finantzaketa lerro bereziak jasotzen ditu, lehentasunezko baldintzetan
Pasa den maiatzaren 18an berritu eta eguneratu da bi erakundeen arteko lankidetza akordioa, Laboral Kutxako enpresa sarearen Zuzendari Iñaki Peña eta ASLEko Zuzendari Josetxo Hernandezen sinaduraren eskutik.
Produktu eta finantza zerbitzuez gain, Laboral Kutxak “Compyte Plana” enpresen eskura jartzen du, enpresen posizio konpetitiboa aztertu eta lehiakortasuna hobetzeko helburu duen tresna, hain zuzen ere.
Iturria: ASLE

GEZKIk web orri berria estreinatu du martxoan. Tresna ezinbestekoa gure institutuaren egitekoa ikusarazteko, eta garatutako jarduera ezberdinen emaitzak ikerlari edo interesa duen pertsona ororen eskueran lagatzeko. Leiho berri bat zabaldu dugu hortaz, eta baliatu dugu espazio berri honen irekiera institutuan aire freskoa sartzen utzi eta orain arte horren sistematizatuta ez genituen zenbait esparru txukuntzeko. Leihoa irekitzearekin batera etxea txukundu dugula, alegia.
Orain arte auto-kudeagarria ez zen GEZKIko web korporatiboaren aldean, abantaila nabarmenak ekarri dizkigu plataforma berriak.
Lehen lehenik, hasiera orriak Euskadiko gizarte ekonomiaren ikuspegi eguneratu bat eskaintzen du: antolaturiko jardunaldi eta gertakizun nagusiak plazaratzeaz gain, azken albisteen errepasoa egiteko aukera ere ematen du, baita twitter bitartez zabalduriko ekimenen berri izatekoa ere.
Institutuari dagokion atalean, institutua osatzen dugun pertsona guztien profil eguneratua da berrikuntza nagusia. Bertan begi kolpe batez ikusi ahal izango du nahi duenak zeintzuk garen, zeintzuk diren gure jakintza ildo nagusiak eta zein egitasmotan ibili garen buru belarri azken urteetan.
Hirugarren atal batean, institutu gisa gizarte ekonomiaren inguruko ikerketan egindako ekarpena sistematizatu dugu. Honela, GEZKIren baitako ikerlanak 5 ildo nagusitan antolatu ditugu, hurrenez hurren: langileen parte hartzea enpresan, gizarte berrikuntza, gizarte ekonomiako erakundeen zuzenbidea, gizarte ekonomiaren sustapenerako politika publikoak eta globalizazioa eta nazioarteratzearen ildoa, azkenik. Lan garrantzitsua egin dugu hortaz, institutuko kideon ikerketa jarduera bildu eta sistematizatzeko. Gai horietakoren baten interesa duen ikerlariak ere erraztasun handiagoz identifikatu ahal izango ditu egindako lanak eta gai bakoitzari loturiko ikerlariak.
Hortik aurrerakoak institutuak egonkorki burutzen dituen hiru jarduera nagusien inguruko atalak dira: argitalpenak, masterra eta behatokia.
Argitalpenen atalean, gure REVES aldizkariaren ale guztiak pdf moduan deskargatzeko aukera izateaz batera, institutuaren baitan sortzen doazen bestelako lanak argitaratuko dira “working papers” formatuan. Masterraren atalean, honen web orri ofizialaren estekaz gain, masterraren ingurumarian antolatzen diren hitzaldi, mintegi eta jarduera ezberdinen ikus-entzunezkoak eskegiko dira. Eta azkenik, behatokiari dagokionean, berrantolaketa prozesu betean aurkitzen den behatokiaren web orri propiorako esteka ere ezarri da.
Gizarte ekonomiako eragileentzat eta bertako zein nazioarteko ikerlarientzat interesekoa izatea espero dugun erakusleiho berria estreinatzeaz pozten gara, hortaz, institutuko kideok. Leiho berri bat institutuko ezagutzak gizarteratzeko, eta gizarte ekonomiara gerturatu nahi duen orok sarbide atseginagoa izan dezan. Klik bakarrera duzu: izan zaitez ongi etorria! www.gezki.eus
Enekoitz Etxezarreta
GEZKIko idazkaria

EHLABE laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko irabazi-asmorik gabeko euskal erakundeen elkarteak % 21,5eko enplegu-hazkunde metatua lortu du lau urtetan. Desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboaren langabezia-tasa % 19 ingurukoa da, Estatuko baxuena (kolektibo honen Estatuko langabezia-tasa % 32koa da).
Urritasunen bat duten pertsonen enpleguaren goranzko joera bere horretan mantendu da, kolektibo hau lan-munduan txertatzeko dauden zailtasun bereziak gorabehera. Eta joera horrek euskal gizarteko enpleguaren hazkundea gainditzen du. Horren harira, Euskadin urritasunen bat duten pertsonei lana ematen dieten erakundeek, EHLABEri atxikita, % 4,97ko enplegu-hazkundea lortu zuten iaz, Euskadiko enplegu-tasa orokorrean izandako % 1,9ko hazkundearen oso gainetik, ehun lan-zentro baino gehiagoren artean banatutako 7.472 langile bilduz.
Gainera, sortutako enplegu guztiaren erdia baino gehiago (189 lanpostu) enplegagarritasunerako laguntza-premiarik handienak dituzten pertsonen kolektiboari zuzendutakoak dira, hau da, gaixotasunen mentala, urritasun intelektuala edo % 65etik gorako urritasun fisiko eta sentsoriala duten langileenak. Honela, 2016an, desgaitasuna duten 4.048 pertsona kolektibo honetakoak ziren (kopuru osoaren % 54), aurreko urtean 3.859 zirelarik. Kopuru horiek kontuan hartuta, EHLABE laneratzen eta gizarteratzen laguntzeko irabazi-asmorik gabeko euskal erakundeen elkarteari atxikitako erakundeak “goi-goian daude eta Estatuko nahiz Europa mailako erreferentzia bilakatu dira kolektibo honen enpleguari dagokionez”, azaldu du Pablo Moratalla EHLABEko koordinatzaileak.
Horiexek dira EHLABEren 2016ko balantzean bildutako ondorio nagusiak. Balantzea gaur goizean aurkeztu da prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren parte-hartzeaz. Sailburuak adierazi duenez, “gurea bezalako gizarte aurreratu eta kohesionatu batek pertsona guztiak barne hartu behar ditu, nor bere ahalmenen arabera; horren harira, desgaitasuna duten pertsonek ere dagokien garapen profesionala lortu behar dute enpleguari dagokionez, eta EHLABEk frogatu duenez, horretan ere aurrera egiten ari gara”.
Gainera, urritasunen bat duten pertsonen enpleguak goranzko joera izan du azken urteotan gizarte ekimeneko sektorean. Aurreko lau ekitaldietan –2013tik 2016ra bitarteko epealdian- enpleguaren hazkundea % 21,5ekoa izan da. Honela, 2014an, erakunde hauek 504 lanpostu gehiago (% 8,2) sortu zituzten; 466 lanpostu 2015ean, eta iaz 354.
Kopuru hauek argitu dutenez, desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboaren langabezia-tasa % 19 ingurukoa da, Estatuko baxuena (kolektibo honen Estatuko langabezia-tasa % 32koa da). “Ekonomia oro har oso ahulduta egon den azken urteotan, EHLABEri atxikitako erakundeek, Eusko Jaurlaritzaren, Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren laguntzaz, desgaitasunen bat duten pertsonei aukera berriak ematea lortu dute”, adierazi du Txema Franco EHLABEko presidenteak.
EHLABEko erakundeen enplegu-hobekuntza honen arrazoiak, enpresa hauen jardunari lotutako sektore tradizionalen -bereziki industria eta zerbitzu sektoreen- aprobetxamenduarekin eta enplegu-nitxo berrien garapenarekin lotuta daude. Industria sektorearen susperraldiari, sektorte zerbitzuan sortutako lanpostu berrien gorakada eta osasuna, turismoa, ostalaritza, aeronautika edota logistika bezalako sektoreetan sortutako aukera berriak gaineratu behar zaizkio. Gaur egun, EHLABEko erakundeetako lanpostuen % 52,61 industria sektoreari dagokio, eta % 46,94 zerbitzu sektoreari.
Enplegagarritasunarekin batera, fakturazioak ere aurrera egin du. EHLABEko enpresek 302 milioi euro fakturatu zuten guztira 2016an, aurreko urtean fakturatutako 272 milioi euro baino % 11 gehiago, euskal elkarteko erakundeen gaur egungo osasun onaren seinale.
Era berean, emakumeen enpleguaren egoerak hobera egin du. Horren harira, 2016an sortutako lanpostu berri gehienak emakumeei zuzendutakoak izan ziren (197 emakume eta 147 gizon). Honela, urtebetez, emakumezkoen okupazio-tasa % 1 hobetu da gizonezkoen tasaren aldean, % 35eko okupazio-tasara iritsi delarik. Gainera, desgaitasuna duten beste 36 pertsona esparru arrunteko enpresetara igaro ziren, erakunde hauen oinarrizko helburuetako bat betez.
EHLABEk, 13 erakunde eta Euskadin finkatutako ehun enplegu-zentro baino gehiago atxikiak dituela, Euskadiko enplegu bereziaren aldeko erakundeen % 95 biltzen du. Gaur egun, honako erakunde hauek atxikiak ditu: Indesa eta RAEP, Araban; Lantegi Batuak Fundazioa, Usoa Lantegia, Ranzari Lantegia, Gallarreta Tailerrak, Bidaideak, Bizgorre, Eragintza Fundazioa, Apnabi eta Rafaela Maria Elkartea, Bizkaian; eta Gureak eta Katea – Legaia, Gipuzkoan.
Iturria: EHLABE

Copreci, Danobat, Fagor Automation, Goizper eta Orkli izan dira gaurkoan, Orkestrak, Lehiakortasunaren Euskal Institutuak, mundu mailako enpresa lider bezala izendatu dituenak.
Kalifikazio hau lortzeko, enpresak mundu mailan lehenengo, bigarren edo hirugarren poztuan edota Europa mailan lehenengoan egotea beharrezkoa da. Honetaz gain, beraien lanaren %50a esportatu beharko lukete.
Nabarigarria da Espainia mailan horrelako 70 enpresa aurkituz ia erdia euskaldunak direla.
Gainera enpresa guzti hauen artean, gehienak merkatu-hobi oso espezifikoetan lan egiten dute, eta pieza, zerbitzu edota osagarri zehatzetan espezializatuak daude. Ia denak ere BtoB munduan dabiltza lanean eta 50 eta 100 milioi euro inguru fakturatzen dituzte urtean.
Iturria: El Diario Vasco

Rosa Lavin presidenteak eta Forokoop-eko (kooperatiba-eztabaidarako foroa) beste ordezkariak egunotan Maltan garatzen ari den Europako Kooperatiben Asanbladan parte hartzen ari da.
Ostiralean harrera formala egin zitzaien partaideei eta egunotan, apirilaren 27 eta 28an, zenbait hitzaldi-eztabaida eta lantaldeak egiten ari dira. Hurrengo 5 urteetarako erakundearen presidentzia eta zuzendaritza karguan egongo diren pertsonak ere aukeratu dira bertan.
Iturria: GEEB

Espazio honek erreminta erabilgarrien kutxa eskaintzen du, tokiko erakunde publikoentzat, sareentzat eta herritar mugimenduentzat, ekonomia solidarioaren irizpide eta balioen ikuspegitik gure lurraldeen eraldaketaren alde lan egiteko.
REAS Euskadik bultzatutako proiektu honetan, “Lurraldeak ekonomia solidarioaren bitartez eraldatuz” gidaliburura sarbidea izateaz gain, Euskal Herri eta Nazioarte mailako ekimenen inguruko mapaketa, aurkezpenak, dokumentuak, etab. Eskaintzen dira.
Bisitatu webgunea: www.espolitikak.eus
Iturria: REAS