Bloga

  • Gobernu-organoak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren erakundeetan

    Gobernu-organoak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren erakundeetan

    Aurreko ekainaren 27an, Hirugarren Sektore Sozialaren Behatokiak, azken hilabeteetan egin duen “Gobernu-organoak Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren erakundeetan”ikerketaren emaitzak aurkeztu zituen.  

    Interesa pizten duen gaia da, gobernu-organoek sektore honetako erakundeetan paper garrantzitsua jokatzen baitute. Bestalde, ikerketa hiru zati ezberdinetan sailka daiteke:

    – Lehenengoa, gobernu-organoen ezaugarriak, funtzioak eta barne funtzionamendua.

    – Bigarrena, zailtasunen eta beharren identifikazioa.

    – Hirugarrena, gobernantza onerako eta organoak indartzeko funtsezko faktoreen identifikazioa.

    Ikerketaren txostena hemen

    Iturria: Hirugarren Sektore Sozialaren Behatokia

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (CESE) ekainaren 28an ospatu zuen Bruselan Gizarte Ekonomiako Enpresen Europako Eguna

    Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak (CESE) ekainaren 28an ospatu zuen Bruselan Gizarte Ekonomiako Enpresen Europako Eguna

    Pasa den ekainaren 28an ospatu zen Gizarte Ekonomiako Enpresen Europako Eguna. Ospakizun honen helburua bikoitza izan zen: batetik, azkenaldiko aurrerapenen azterketa, eta bestetik, sektorearen ezagutza eta hedapen handiagoa lortzeko eman beharreko pausuak aztertzea.

    Jardunaldian, sektoreko aktoreek hitza hartu zuten eta esperientzia ezberdinak partekatu ahal izan zituzten Europako instituzio eta interés taldeekin, Gizarte Ekonomiaren egoeraren inguruko ikuspegi zabalagoa izan ahal izateko.

    Jardunaldiari buruzko informazio gehiago

    Iturria: CIRIEC

  • Gizarte Ekonomiaren errealitatea Euroeskualdean: mugaz gaindiko begirada

    Gizarte Ekonomiaren errealitatea Euroeskualdean: mugaz gaindiko begirada

    GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak ekainaren 28rako Gizarte Ekonomiaren inguruko jardunaldia antolatu du UPV/EHU-ko Joxe Mari Korta Zentroan (Gipuzkoako Kanpusa).

    Gogotsu ekin diogu egitasmoari, eta babes zabala lortu dugu, izan ere, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzatik eta Nafarroako Gobernutik laguntza eta babesa dugu, eta Jardunaldian bi  erakunde horietako ordezkariak edukiko ditugu. Gainera, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (Reno), ekimena laguntzen du, eta emaitzak argitaratzeko asmoa du.

    Jardunaldian, lehenik eta behin Gizarte Ekonomiaren esparrua definitzen saiatuko dira Enekoitz Etxezarreta GEZKIko ekonomilaria eta Aitor Bengoetxea GEZKIko jurista, ikuspegi ekonomiko zein juridikoa azalduz. Izan ere, aztertu nahi dugun objektua ahalik eta ondoen definitzetik hasi nahi dugu. Gizarte Ekonomia arlo ekonomiko berezi gisa definitzen duten ezaugarri ekonomikoak aztertu ondoren, ikuspegi juridikotik, Espainian 2011n sortu zen Gizarte Ekonomiaren Legea, eta Frantzian 2014an sorturikoa ikusiko ditugu.

    Ondoren, gure asmoa da jardunaldiaren izenburuak dioen moduan, Gizarte Ekonomiaren errealitatea aztertzea Euroeskualdean, mugako bi aldeetan, Gizarte Ekonomiaren presentziaren argazkia ikusteko. Horrela, hainbat hizlari edukiko ditugu, Euskal Autonomi Erkidegoko, Nafarroa Garaiko, eta Ipar Euskal Herriko egoerak aurkezteko; horien artean, Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiko teknikariak, Nafarroako Gizarte Ekonomiaren enpresen elkarteko (ANEL) ordezkaria eta Burdeoseko Unibertsitateko irakasle eta Émile Durkheim zentroko zuzendaria Xabier Itçaina. Gainera, indarrean dagoen mugaz gaindiko Interreg ekimenaren aurkezpena egingo du Konfekoop-eko presidente den Rosa Lavinek.

    Amaitzeko, hirugarren atalean, Gizarte ekonomiari zuzendutako politikak aztertuko ditugu, mahainguru batean. Bertan, Europar Batasunatik, Eusko Jaurlaritzatik, Nafarroako Gobernutik, eta Ipar Euskal Herritik bultzaturiko politika publikoak izango dira mintzagai. Gai honen inguruan arituko dira solasean Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendari Jokin Diaz eta Bruselako Nafarroako Gobernuaren ordezkari Mikel Irujo, Europar Batasuneko zein Ipar Euskal Herriko Elkargoko ordezkari banarekin batera, eta GEZKIko kide den Jon Morandeirak gidatuko du saioa.

    Azken finean, Jardunaldiaren helburua da, Euroeskualdeko Gizarte Ekonomiaren egungo argazkia ikustaraztea, berau bultzatzeko politika publikoen azterketarekin batera, Europako Batasunatik hasi eta politika publiko lokaletara heltzeraino.

    Emankorra izan dadila,

     

    Aitor Bengoetxea Alkorta, GEZKIko Zuzendaria

    Aratz Soto Gorrotxategi, OVESeko teknikaria

    Ane Etxebarria Rubio, OVESeko teknikaria

  • Gizarte Ekonomiako familia ezberdinentzat asanblada garaia

    Gizarte Ekonomiako familia ezberdinentzat asanblada garaia

    Urtero bezala, maiatza ekaina bitarte euskal gizarte ekonomiako sektore ezberdinetako erakundeek euren urteko asanbladak egiten dabiltza. Lehenak ASLEz gain, KonfeKoop, REAS Euskadi eta Erkide izan dira.

    Maiatzaren 24ean ERKIDE – Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioaren asanblada egin zen Arabako Parke Teknologikoan, Lan eta Justiziako Sailburu den María Jesús San José bertaratu zelarik eta zeinak Batzar Orokorrari hasiera eman zion.

    Bi egun geroago, maiatzaren 26an, REAS Euskadik izan zuen berea, non plan ezberdinen onarpenaz gain, genero diagnostikoa ere izpide izan zuten.

    REASen egun berean, gainera, KonfeKoop-ek ere aurrera eraman zuen bere Batzar Nagusia, non Jokin Diaz Gizarte Ekonomiako Zuzendaria eta Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantzaren sailburuordea egon ziren.

    Iturria: Irekia – Eusko Jaurlaritza, KonfeKoop eta REAS Euskadi

  • Ikusi ekainaren 28ko jardunaldi osoaren programa eta eman izena!

    Ikusi ekainaren 28ko jardunaldi osoaren programa eta eman izena!

    “Gizarte Ekonomiaren errealitatea Euroeskualdean: mugaz gaindiko begirada” titulupean egingo den jardunaldian unibertsitateko, sektoreko zein politika munduko aditu ezberdinek parte hartuko dute, UPV/EHU-ko Gipuzkoako Kanpusean.

    Euroeskualdean Gizarte Ekonomiaren errealitate eta erronka politikoen inguruan jardunaldia antolatu du Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Nevada Unibertsitatearen babesarekin batera.

    Goizeko 09:00etan hasiko da, Gizarte Ekonomiaren definizio, datuak eta zenbait praktiken azalpenekin eta jardunaldiaren azken zatian solasaldian arituko dira mahai baten bueltan Euroeskualdeko agintari ezberdin, Gizarte ekonomia sustatzeko politika publikoei eta hauen erronkei buruz.

    Jardunaldia euskaraz eta erdaraz izango da eta itzulpengintza zerbitzua eskainiko da. Egitarau osoa hemen ikus dezakezue.

    Mesedez, baieztatu asistentzia gezki@ehu.eus edo 943 017462 telefonoaren bidez.

    Iturria: GEEB

  • Jokin Diaz, Gizarte Ekonomiako Zuzendariaren agerraldia

    Jokin Diaz, Gizarte Ekonomiako Zuzendariaren agerraldia

    Pasa den maiatzaren 15ean, Gizarte Ekonomiaren Zuzendariaren agerraldia egin zen, Euskal Talde parlamentario Popularrak egindako eskariari jarraituz, batzordeak eskatuta, informazioa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte ekonomiaren arloko arautze-beharrei buruz.

    Arautze aurreikuspenari dagokionez, ezarri dituzten helburuen inguruan aritu zen. Lehenengo helburua, eta lehentasuna duena, Kooperatiben Legearen aurreproiektua aurkeztea da, 2017an bukatzea espero dutena, 2018an Eusko Legebiltzarrera bidali ahal izateko. Honetarako, sail ezberdinek eta sektoreko hainbat ordezkarik osatutako lan-mahaia sortu dute. Bigarrenik, laguntza ezberdinen deialdirako sei agindu aurkeztu nahi dituzte, tramitazio prozesuan daudenak. Eta hirugarren helburu bezela, Autonomoen Asoziazioen Erregistroaren hobekuntza egongo litzateke.

    Informazio gehiago hemen

    Iturria: Irekia

  • Lehendakaria EHLABE elkartearen arduradunekin batzartu da

    Lehendakaria EHLABE elkartearen arduradunekin batzartu da

    Pasa den maiatzaren 17an, lehendakaritzan, EHLABE (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea) elkarteko arduradunak Iñingo Urkullurekin, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria, eta Beatriz Artolazabalekin, Enplegu eta Gizarte Politika sailburua, bildu ziren.

    Honela, EHLABEk botere publikoekin harremanetan jarraitzen du, duela bi hilabete Eusko Legebiltzarrak onetsiriko Legez besteko Proposamenean lagundu ondoren, desgaitasuna duten pertsonen enpleguratzea sustatzekoaren ingurukoan, hain zuzen ere.

    Azkenik, aipatu EHLABEren 30 urteurrenaren baitan, besteak beste, hurrengo ekainaren 14ean “World Café” jardunaldia egingo dela Donostiako Kursaal-ean.

    Iturria: Irekia – Eusko Jaurlaritza eta GEEB

  • Cooperatives Europe-eko Batzar Nagusia

    Cooperatives Europe-eko Batzar Nagusia

    Apirilaren 27 eta 28an, Europako kooperatiben 2017ko Batzar Nagusia egin zen Maltan. Bertaratutako guztiek aukera izan zuten Europan kooperatiben enpresa-eredua indartzeko bide berriak aztertu, garatu eta hausnartzeko.

    “Beharrizanetik errealitatera: EBko kideen erronketarako konponbideak" izenburupean, Europako Kooperatiben papera izan zen mintzagai, eta kooperatiba-eredua lan eta hazkunde aukeren iturri izan dadin batasuneko kideek elkarrekin egin ditzaketen ekintzak aztertu ziren.

    Batzarrean, Cooperatives Europe-n batzordea berritu zen, eta aurrerantzean, Louis Bancel izango da presidentea. Bancel Frantziako kooperatibak elkartzen dituen Coop FR erakundearen ordezkaria da, eta hala mintzatu zen bere hitzaldian: "Afiliazioa da kooperatiben legitimazioa. Kooperatibak ez dira enpresa hutsak. Europako Kooperatiben ekintza guztien bihotza pertsonak dira, gure kooperatibetako bazkideak. Europan harrotasun kooperatiboa sustatzeko lan egingo dut agintaldi honetan".

    COCETA, Lan Elkartuko Kooperatiben Espainiako Konfederazioaren izenean Batzordean dagoen Malena Ruidavetsek, aldiz, honako adierazpen hauek egin zituen: “kooperatibismoa gazteen eta herritar guztien artean ezagutarazteko lan egingo dugu, Europan kooperatibak eskubideen eta askatasun sozialen bermea direla ikus dezaten; ekintzaileek kooperatiben izaera juridikoaren alde egin dezaten ahaleginduko gara, enplegu egonkorra, kalitatezkoa, berdinzalea eta gizartearekiko arduratsua sortzeko modua delako hori.” Riudavetsek, bestalde, zera adierazi zuen, “Cooperatives Europek haren barruan dauden erakundeen beharrei erantzuteko lan egin behar duela, kooperatibismo europar indartsu baten alde, Europako Gizarte Ekonomiaren ardatza izan dadin".

    Topaketetan hainbat gairen inguruko lan-taldeak egin ziren:

    -      Kooperatibak eta haien garapena

    -      Kooperatiben gobernua eta kudeaketa

    -      Kooperatibak eta ekonomia kolaboratiboa

    -      Gazteak eta hezkuntza

    Europako kooperatiben mugimenduak hainbat baliabide eta ekintza martxan jarriko ditu, kooperatiben mugimenduaren balioak jendarteratzeko helburuarekin. Bide horretan, gazteen artean kooperatiben eredua ikusarazteak eta sustatzeak daukan garrantzia mahaigaineratu zen.

    Horrez gain, kooperatiben mugimenduan generoarekin lotutako gaiak zeharka lantzeko asmoa ere agertu zen.

    Iturria: Konfekoop

  • Gizarte Ekonomiako Europako Goi-bilera

    Gizarte Ekonomiako Europako Goi-bilera

    Maiatzaren 23an egin zen Madrilen Europa mailako Gizarte Ekonomiako Goi-bilera nagusia, bertan, europar Instituzioetako, Gobernuetako eta Espainiako Administrazio Publikoetako ordezkariek Gizarte Ekonomiaren aldeko apostua egin zuten, kohesio sozial eta ekonomikorako enpresa eredu garrantzitsua baita.

    Madrileko Goi-bileran, EB-ko 11 estatuko Gobernuek “Madrileko Deklarazioa” onartu zuten, Gizarte Ekonomia sustatzeko akzio-plan europar baten beharra aldarrikatuz, Batasuneko estatu guztietan garatu beharko litzatekeena.

    “Madrileko Deklarazioan” Europar Batasuneko agenda politikoan Gizarte Ekonomiari bultzada handiagoa ematea eskatzen da, kohesio ekonomiko eta soziala mantentzeko sektore estrategikoa baita, pertsonekin eta lurraldearekin konprometitutako enpresak, kalitatezko enpleguaren sortzaileak.

    “Madrileko Deklarazioa” hemen

    Iturria: Cepes