Egilea: editorea

  • EZMk EHSS Sustatzeko Estrategia aurkeztu dio Lehendakariari

    EZMk EHSS Sustatzeko Estrategia aurkeztu dio Lehendakariari

    Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiak (EEZM) ezohiko saio bat egin zuen martxoaren 20an Lehendakaritzan, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko I. Estrategian jasotako 36 ekintzak aurkezteko. Estrategiako dokumentua Eusko Jaurlaritzak landu du hirugarren sektorearen laguntzarekin eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilaren Mahaiaren bidez, hori baita hirugarren sektoreak euskal administrazioan parte hartzeko daukan elkarrizketa organo nagusia.

    Estrategia sortu da Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Legea (EHSS) betetzeko. Ondorioz, asmo handiko dokumentua eta aldez aurreko 36 jarduketa sortu dira, eta horiek hedatzeko legealdi bat baino gehiago beharko dira. Beraz, Jaurlaritzak eta hirugarren sektoreko sareek 2018-2020 Legealdi Plana adostu dute, eta bertan lehentasunezko 12 jarduketa jaso dira epe horretan hedatzeko.

    Lehenetsitako hamabi jarduketen barruan, botere publikoaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko elkarrizketa soziala sustatu eta bultzatzeko neurriak daude. Baita bi alderdien arteko lankidetza eta kooperazioa ere esku-hartze sozialeko erantzukizun publikoko zerbitzuak emateko. Ildo beretik, kontzertu sozialeko araubidearen bultzada barne hartzen du, kontratu modalitatetik eta lankidetzan aritzeko esparru-hitzarmenetatik ezberdintzen.

    Halaber, hurrengoei ere heltzen die: diru-laguntzen hobekuntza, erabilera sozialerako azpiegitura publikoei buruzko plana eta EHSSko hiru mila erakunde baino gehiagok gizarteari ematen dioten balioa sustatzea.

    EHSSren egunerokoa eta ekarpena hurbiltzeko, urteroko kanpaina egiten da egun esanguratsu baten inguruan, aldizkako biltzarra egiten da, eta komunikabideekin lankidetzako ekintzak eta sentsibilizazio eta prestakuntzako bestelako ekintzak gauzatzen dira.

    EHSSko errealitatea aldez aurretik aztertzeko, 2020ra arteko planak hurrengoak hartzen ditu, besteak beste: sektoreko egoerari buruzko ikerketa eta ebaluazioko aldizkako zikloa abiatzea (EHSSko Liburu Zuria) eta estrategiaren hedapena ebaluatzeko urteko txostena. Nabarmentzekoa da etorkizunean Hirugarren Sektore Sozialeko Euskal Behatokia abian jartzea.

    Estrategia hemen

    Iturria: Sareen Sarea

  • Ez ahaztu hurrengo datak!

    Ez ahaztu hurrengo datak!

    Agendan jasotzeko data garrantzitsuak

    Urriaren 4 eta 5ean Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen XVII Kongresua egingo da Toledon, eta proposamenak onartuko dira apirilaren 16a arte, hurrengo helbidera bidali beharko direnak: ciriec@uv.es

    Bestalde, uztailaren 4tik 6ra ACIko 2018ko Ikertzaileen hitzaldia egingo da Holandan, hurrengo lemapean ospatuko dena: “Cooperative in a rapidly changing world”. Proposamenak bidali ahal izango dira ekainaren 1era arte.

    Azkenik, CIRIEC-Espainiako aldizkari juridikoak monografiko berezi bat argitaratuko du aurten, zuzenbideak gizarte ekonomiako berrikuntza sozialera eta enplegura egiten duen ekarpena aztertzen dituena. Gai honen inguruko proposamenak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 31a izango da.

    Iturria: OVES-GEEB

  • Gipuzkoako enpresetan pertsonen partaidetza aztertzeko tresna: demokrazia ekonomikorantz aitzina joateko lanabesa

    Gipuzkoako enpresetan pertsonen partaidetza aztertzeko tresna: demokrazia ekonomikorantz aitzina joateko lanabesa

    GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatzen diren enpresetan langileek duten parte hartzea aztertzeko lanabesa landu du. Ikerketa GEZKI Institutuko disziplina anitzeko ikertzaile-talde batek egin du eta “pertsonekin eta lurraldearekin engaiatutako enpresak sustatzea” da tresnaren helburua.

    Aipatu beharra dago azterketaren ardatza pertsona dela, enpresaren Gobernuaren inguruko partaidetzari begiratzen dion perspektibatik, Baylos-ek azaltzen zigun legez bere “Control obrero, Democracia Industrial y Participación” lanean (1992). Izan ere, enpresako partaidetzaren inguruko eztabaidaren azpian botere-harremanen banaketa eraginkorra baitago jokoan. Parte hartzea sustatzeak erakunde ekonomiko berdintsuagoen aldeko apustua egitea dakar, argudio honen jatorria Marx eta beste marxista batzuetan dugu, Nancy Fraser-en “Qu’est-ce que la justice sociale? Reconnaissance et redistribution” (2005) bezala esaterako, zeinaren proposamena antolakunde berdintsuak sustatzea den, erakunde ez-berdintsuetan ematen diren banaketa eta aitortza disparekotasunei aurre egiteko.

    Auto-ebaluaketa bidez pertsonen parte hartzea enpresan neurtzeko tresna hau enpresaren hiru ardatz ezberdinetan ebaluatzeko pentsatua dago: partaidetza kudeaketan, partaidetza emaitzetan eta partaidetza jabetzan. Honela, enpresa barneko pertsona guztien partaidetza neurtzen, nabarmentzen eta sustatzen duen lanabesa osatzeko ahalegina egin da. Aipagarria den beste aspektuetako bat enpresa barnean “nahi” den partaidetzari buruzko atal bat barneratu izana da, erakundea osatzen duten pertsonek gerora begira zer nahi duten kontuan hartzeko eta etorkizunerako proiekzioa baloratzeko xedearekin. Soilik modu honetan uler daiteke disparekotasunak birproduzitzen ez dituzten eta lurraldearekin erabat engaiaturik dauden erakunde mota hauen sustapena.

     

    Liseth Díaz Molina

    Ikerlaria

    UPV/EHU

  • Ba al zenekien…

    Ba al zenekien…

    EAEko Ekonomia Solidarioko erakundeetan erabakiak hartzen dituzten pertsonen %55a  emakumezkoak direla? Gainera, Lanaldi osoan adierazitako lanpostuen %66a emakuzmezkoek betetzen dute.

    Horrela adierazten da REAS Euskadik argitaratu berri duen 2017ko auditoria sozialaren prozesuaren emaitza nagusietan. Bertan parte hartu dute Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren esparruko 71 erakundek, hauetako 61 REAS Euskadiko bazkideak dira. Auditoria Sozialaren prozesuak, sektorearen eta entitate bakoitzaren errealitatearen diagnostikoa eta ekonomia solidarioaren sei printzipioen inguruko entitateen hobekuntza prozesua bateratzen ditu.

    Lan printzipioari dagokionez, kontratuen %53 dira mugagabeak, eta auditoria prozesuan parte hartu duten erakundeen %73ak lana eta familia bateragarri egiteko legeak ezarritako baimenak hobetzeko neurriak dituztela adierazi dute.

    Langileek / boluntarioek ingurumen iraunkortasunaren gaiari ematen dioten batez besteko balorazioa 7,4koa da, erakundeen %77ak ingurumen kudeaketa hobetzeko neurriak baitituzte. Bestalde, bakarrik %14ak du ingurumen kalitatearen ziurtagiria, adierazten diguna oraindik lan handia egin beharra dagoela eremu honetan.

    ESSko erakundeen arteko barne-lankidetza %89koa da, sektoreko erakundeei egindako erosketen gastuak %12koak dira eta salmentak fakturazioaren %19koak. Erakundeetako langileen / boluntarioen batez besteko balorazioa gai honi dagokionez positiboa da, 8,2koa hain zuzen ere.

    Irabazi asmorik gabeko printzipioari dagokionez, fakturazioa fa diru-sarrera iturri nagusia, %56a hain zuzen ere, eta diru-laguntzak iturrien %36a suposatzen dute. Esan beharra dago, Administrazio Publikotik jasotako euro bakoitzeko 1,35€ itzultzen direla zerga eta Gizarte Segurantzari egindako kotizazio giza, hau da, %135a AAPPetara itzultzen da.

    Azkenik, bazterketa egoeran dauden 74.798 pertsonari eman zaie arreta, hauetatik %53 emakumezkoak dira, eta erakundeen %85etan hizkuntzaren erabilera ez sexistarekin duten konpromisoan lantzen dutela adierazi dute.

    Infografia hemen

    Iturria: REAS Euskadi

  • Gobernuak onetsi egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana

    Gobernuak onetsi egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana

    Euskal Gobernu Kontseiluak 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana onetsi zuen asteartean. Honen bitartez, euskal erakundeek oinarrizko tresna dute gizarteratzearen inguruko euskal politikak antolatzeko eta egituratzeko. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak azaldu zuenez, Plana sailen artekoa da, eta ulertzen da gizarte-kohesioaren eta desberdintasunaren aurkako borrokaren helburua Eusko Jaurlaritzako sail guztien eskumena dela. Hori dela eta, jarduketak jasotzen ditu hainbat eremutan, besteak beste, hezkuntza, enplegua, osasuna, gizarte-zerbitzuak, lana eta etxebizitza. Bilera horretan bertan, euskal exekutiboak gizarte-neurri sorta bat onartu du, 70 milioi euro baino gehiagokoa.

    Gizarteratzeko IV. Planak sei jarduketa-printzipio ditu, Euskadi lurralde inklusibo gisa sustatzeko: aktibazio inklusiboa; bizi-kalitatea, pertsonalizazioa eta autonomia; eskubideen ikuspegia; arreta komunitarioa; zerbitzuen eta prestazioen konbinazio egokia; eta herritarren, eraginpean dauden pertsonen eta hirugarren sektoreko erakundeen parte-hartzea”.

    Dokumentuak Gizarteratzeko Kontseiluaren oniritzia du. Bertan, Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta udaletako ordezkariak daude, bai eta erakunde sindikalenak, enpresa-erakundeenak, erabiltzaileenak, gizarteratzearen inguruan esku hartzen duten gizarte-ekintzako hirugarren sektorearenak eta gizarteratzearen eremuan lan egiten duten profesionalenak ere.

    Bilera horretan bertan, euskal exekutiboak gizarte-neurri sorta bat onartu zuen, 70 milioi euro baino gehiagokoa: 33,7 miloi euro desgaitasunen bat duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko, 19,5 milioi euro legegintzaldian zehar telelaguntzako zerbitzua emateko kontratatzera, 10,22 miloi euro laneratzeko enpresetan enplegua sortzeko eta hor eusteko, 4,70 miloi euro gizartean esku hartzeko eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzera, 1,7 miloi euro familiako eta laneko bizitza uztartzen dituzten enpresetara, eta 500.00 euro Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzeko diru-laguntzetara, langabezia-prestazioa ordainketa bakarrean jasotzen dutenentzat.

    Iturria: Irekia

  • ASLE eta ASATA elkarteek lan sozietateen III Mintegia egin zuten Bilbon

    ASLE eta ASATA elkarteek lan sozietateen III Mintegia egin zuten Bilbon

    Otsailaren 15 eta 16an, Euskadi (ASLE) eta Asturiasko (ASATA) lan sozietateen elkarteen arteko III Mintegia eraman zuten aurrera. Bertan lan sozietateen oraina eta etorkizunari ekiteko estrategia ezberdinak aztertu eta bateratu zituzten.

    Horretarako sektorearen inguruko zenbait aspektu hartu zituzten kontuan, hala nola 2017 urtean lan sozietateen sorkuntzak izandako bilakaera edota sektorearen hobekuntzara bideraturiko proposamenak.

    Berriki onarturiko Sektore Publikoaren Kontratuen Legea ere aztergai izan zuten, zeinak aurreikusten duen zenbait kontratu erreserbatu ahal izatea langileek parte harturiko enpresentzat.

    Jardunaldian zehar, ASLEko zuzendari Josetxo Hernandezek “Parte harturiko enpresa: sustapena eta difusioa” izeneko hitzaldia eskaini zuen eta ASATAko ordezkariek europar programen eta aukera berdintasunaren inguruan jardun zuten.

    Iturria: Observatorio español de la Economía Social

  • Eusko eguna ospatuko dute Baionan martxoaren 4ean, sortu eta 5 urte igaro direnean

    Eusko eguna ospatuko dute Baionan martxoaren 4ean, sortu eta 5 urte igaro direnean

    Euskoaren elkarteko zuzendari orokorrak, Dante Edme-Sanjurjoren hitzetan, Euskoaren arrakastaren ezaugarria da “proiektu amankomun baten inguruan jendarteko sektore ezberdinen arteko zubi lana egitea. Honela, 3000  kide partikularrek eta saltegi, enpresa, laborari, elkarte, osagarriaren munduko profesional, etab. arloetako 700 kide baino gehiagok erabiltzen dute eguneroko bizian” Euskoa.

    Aipagarria da Ipar Euskal Herriko gertuko administrazio batzuen aldetik (Hendaia, Uztaritze, Lekorne, Baiona eta Bastidako udaletxeak, batik bat) sostengua eta bultzada eman diotela tokiko monetari, berauri kidetu bai dira eta tokiko hainbat zerbitzu publikoetan euskoak kobratzeko moldeak antolatuko bai dituzte: igerilekua, mediateka, eskoletako jantokiak, etab.

    Azkenik, Ipar Euskal Herrian bizi ez direnentzat ere Euskoa erabiltzeko aukera zabaldu zuten, bisitarientzat batez ere, turismo zirkuitu arruntetatik at ibiltzeko modu bezala eta tokiko monetari laguntza emateko.

    Iturria: Euskal Moneta, Enbata

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Lankidetza, metodologia eta adibide praktikoak ETESS proiektuaren baitan

    Lankidetza, metodologia eta adibide praktikoak ETESS proiektuaren baitan

    Hendaian buruturiko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren Mugaz Gaindko Festak parada bikaina eskaini zuen ETESS proiektua ezagutzeko eta honen adibide praktikoak azaltzeko.

    Proiektuan lau bazkidek hartzen dute parte: KONFEKOOP (Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa), CEB-Seignanx (Comité de Bassin d’Emploi du Seignanx), Hendaiako Udala eta ANEL (Nafarroako Gizarte Ekonomien Enpresak).

    Hasteko Iker Elizalde, Hendaiako alkatetzako atxikia, aritu zen ETESS proiketuaren helburu eta jarduerei buruz. CBE Segnanx-eko Zuzendariak, Stéphane Montuzet-ek, balioan jarri zuen nola ETESS proiektuaren helburu zein ekintzak modu kolektiboan lantzen ari direla, horien artean, formazio eskaintza, zeina proiektuaren oinarrizko ardatza den.

    ANELeko Enrique Ciaurriz-ek ere, ETESSen baitan mugaz gaindiko metodologia bitartez lan egin dutela gogorarazi zuen, zeinak lurralde ezberdinetako beharrei erantzuteko Gizarte ekonomiako proiektuak garatzeko balioko duen.

    Rosa Lavinek, Konfekoop-eko presidenteak, ETESSen laguntza jaso duten proiektu ezberdinak azaldu zituen, zeintzuk Saiolan-en barnean garatzen ari diren, hala nola Kimuberri (gazte ekintzailetza sustatzeko) edota Multidisciplinary Lab (Debagoienako enpresa txiki eta ertainen beharrei erantzunak topatzeko unibertsitate ikasleen topagunea).

    Iturria: ANEL

  • Mikrokredituak eskuratu ahal izango dituzte bazterketa arriskuan dauden pertsonek Andoaingo Udala eta Fiare banku etikoaren lankidetza akordioaren bidez

    Mikrokredituak eskuratu ahal izango dituzte bazterketa arriskuan dauden pertsonek Andoaingo Udala eta Fiare banku etikoaren lankidetza akordioaren bidez

    Andoaingo udalak, Fiare elkartearekin, StopEtxekaleratzeak eta Caritas elkarteekin elkarlanean, gehienez 2.500 eurotako eta gutxienez 600 eurotako interesik gabeko maileguak emango ditu oinarrizko gastu bati aurre egiteko.

    Helburua maileguen txikien bidez, bazterketa sozialera eraman ditzaketen egoerak ekiditea da. Ez dira diru laguntzak,  beraz, derrigorrezkoa izango baita utzitako dirua itzultzea.

    Interesik gabeko mailegua itzultzeko eskatzaileek 24 hilabeteko epea izango dute eta hileroko kuota ezingo da izan %35eko zorpetze ratioa baino handiagoa.

    Iturria: Argia, Andoaingo Udala