Egilea: editorea

  • Erkide Batzar Nagusia: urtea amaitzerako 1.500 enplegu sortzea espero du Erkidek

    Erkide Batzar Nagusia: urtea amaitzerako 1.500 enplegu sortzea espero du Erkidek

    Erkide Batzar Nagusia: urtea amaitzerako 1.500 enplegu sortzea espero du Erkidek

    Kooperatiben federazioko fakturazioa %6,5 handitu da 2015ean, eta aurten %4 izatea espero dute. EAEko BPGaren %7 ordezkatzen dute.

    Hazi egin da Erkide kooperatiben federazioa 2015ean. Urte amaierako kontuetan izan du hazkundea, batetik, fakturazioa %6,5 handitu ondoren, ia 7.000 milioi eurora iritsi baita. «Espero baino gehiago» hazi zirela onartu du Javier Goienetxea lehendakariak, eta urte honetarako %4 inguruko igoera iragarri du. «Bost urteko krisi baten ondoren igoera handia izaten baduzu, hobe da zuhurtziaz jokatzea». Handitu egin da fakturazioa, baina baita federazioaren egitura bera ere, eta horrek azken datuak txukuntzen lagundu du. Orain arte, lan elkartuen, irakaskuntzaren eta kreditu kooperatiben sailak zituen Erkidek, eta, iaztik, kontsumoarena gehitu zaio. Zortzi kooperatiba hartzen ditu bere barruan sail berri horrek, eta horien artean legoke Eroski bera. Supermerkatu katea federazioan sartu izanak, besteak beste, Erkide osatzen duten kooperatibetako langile kopurua handitzen lagundu du. 34.261 behargin gehiago ordezkatzen dituelako joan den urte amaieratik federazioak —73.518 denetara—, eta horietatik 33.967 kontsumo kooperatiben sail berri horietatik iritsi ziren.

    Joan den urtea ixtean, Erkideren barruan 979 kooperatiba zeuden, 2014an baino 51 gehiago. Eta enpresa horiek guztiek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiaren %7 ordezkatzen dute. «Euskal kooperatibagintza ekonomiaren motorra da, aberastasun iturri delako», esan du Agustin Mendiola federazioko zuzendariak. Sortzen diren enpleguak egonkorragoak direla gogorarazi du, eta kooperatibek ez dutela ekoizpena atzerrira eramaten. Horren lekuko da, haren esanetan, Erkideko kooperatiben %40k hogei urte baino gehiago dituztela. Horregatik guztiagatik, kooperatibek bertako ekonomiarekin duten konpromisoa aldarrikatu du.

    Baina federazioko arduradunek ez dute joan den urteko datu positiboekin geratu nahi izan, urte hau amaitzen denerako helburuak ezarri baitituzte. 1.500 lanpostu berri sortu nahi dituzte, eta helburua bete daitekeela dirudi, lehen bost hilabete hauetan 956 enplegu sortu baitituzte. Bestetik, 50 kooperatiba abiatuko direla ere aurreikusi dute, horrela 1.000 enpresatik gorako federazio izatera igaroz. Hori guztia datorren asteazkenean Gasteizen egingo duten batzar orokorrean eztabaidatuko dute.

     

    Iturria: Berria

  • OlatuKoopen bigarren urteurrena

    OlatuKoopen bigarren urteurrena

    OlatuKoopen bigarren urteurrena

    Maiatzaren 14an bi urte bete ziren OlatuKoop aurkeztu zenetik.

    2014ko maiatzaren 14an hainbat lagun elkartu ziren Donostian, ilusioz beterik, Ekonomia Sozial Eraldatzailean aurrerapausoak emateko asmoz. Ordutik, hamaika ekimenetan ibili dira. Egia esan, ez zuten espero hain azkar beraien mezua hainbeste hedatzea, baina argi gelditu da beraien jendarteak alternatibak behar dituela. Hori konprobatzeak lanean jarraitzeko indarrak eman dizkie, baita orain arteko ibilbidea ospatzekoa gogoa ere.

     

    Informazio gehiagorako sakatu hemen.

     

    Iturria: olatukoop.net

  • Bidezko merkataritzaren 30. urteurrena. 1986-2016. Euskadiko Merkatu soziala bidezko merkataritzaren alde

    Bidezko merkataritzaren 30. urteurrena. 1986-2016. Euskadiko Merkatu soziala bidezko merkataritzaren alde

    Bidezko merkataritzaren 30. urteurrena. 1986-2016. Euskadiko Merkatu soziala bidezko merkataritzaren alde

    Euskadiko Merkatu Sozialak Bilboko Bidezko Merkataritzako entitateen partzuergoaren iritzia onesten du, gure lurraldean Mugimendu honen 30. urteurrenaren ospakizunean.

    Eta zu, Bidezko Merkataritza zara?

    Sistema ekonomiko kapitalistan eta nazioarteko merkataritzan merkatu librearen logika da nagusi, eta horrek gizabanakoen eskubideen, lan-baldintzen eta ingurumena babestearen gainetik jartzen ditu lehiakortasuna eta ahalik eta irabazi ekonomikorik handienak lortzea. Sistema honek desberdinkeria handiak eragiten ditu.

    NBGPren azken txostenaren arabera, pobreziak mila milioi pertsonari eragiten die oraindik, eta desberdinkeria areagotu egin da. Mundu osoko biztanleriaren % 80k munduko aberastasunaren % 6 du, eta % 1ek aberastasunaren erdia dauka. Gainera, 830 milioi langile txirotu daude (hau da, egunean 2 dolarrekin baino gutxiagorekin bizi dira), eta 1.500 milioi pertsonak ez dituzte lan-baldintza duinak eta seguruak.

    Bestalde, Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, oraindik 168 milioi umek lan egiten dute, eta horien erdiak lan arriskutsuak egiten dituzte. Mundu-mailan, emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago irabazten dute.

    Jantzigintzaren sektoreak argi eta garbi erakusten du nola milioika gizonek eta emakumek lantegi edo tailerretan ustiapen-baldintzetan egiten duten lan miseriazko soldaten truke. Ekoizpenaren deslokalizazioak arroparen ekoizpena soldata txikiak dituzten, lan-eskubideak errespetatzen ez dituzten eta ingurumena babesten ez duten herrialdeetara eramatea ekarri du.

    Bidezko Merkataritza eta Ekonomia Solidarioa, beste gizarte-mugimendu batzuk bezala, biztanleriaren zati handi bat baztertzen duen, pobrezia sortzen duen eta desberdinkeriak areagotzen dituen ekonomia- eta merkataritza-sistema horrentzako alternatibak bilatzea nahitaezkoa delako sortu ziren.

    Nagusiki eskala txikiko ekoizleak barne hartzen dituzten prozesuetarako eredu berriak sortzeko garatzen dira, baina kontsumitzaileei ere zuzentzen zaizkie. Eredu hauek errentagarritasunaren logika hutsak zuzentzen duen sistema hegemonikoarekiko begirada kritiko bat proposatzen dute, hala ingurumen-alderdiei dagokienez nola gizarte-arloan, eta beren ekintzek hainbat balio dituzte ardatz: solidaritatea, berdintasuna, justizia, elkarrekikotasuna, gardentasuna, etab.

    Bidezko Merkataritza eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa nagusi den eredu ekonomikoak eragiten dituen desberdinkerien, indibidualismoaren eta bazterkeriaren aurreko alternatibak proposatzeko batzen, artikulatzen eta gurutzatzen diren bi mugimendu dira, eta aldi berean, merkataritza-aukera bideragarria, bidezkoa eta iraunkorra eskaintzen dute, sozialki nahiz ingurumenari dagokionez.

    Zehazki, Bidezko Merkataritza produktu jakin batzuen ekoizpenari eta komertzializazioari aplikatzen zaizkion irizpide etikoen multzo bat baino askoz gehiago da. Gizartea aldatzeko borrokatzen den nazioarteko mugimendu bat da, horretarako, egungo sistema ekonomikoa zuzentzen duten arau komertzial bidegabeak salatzen ditu, eta eredu alternatibo bat proposatzen du, gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-justiziako irizpideek zuzendutakoa. Horretarako, hiru ardatzetan lan egiten du aldi berean: merkaturatzea, gizarte-mobilizazioa eta eragina.

    Bidezko Merkataritzaren eragin positiboak askotarikoak dira eta ez dira maila ekonomikoan bakarrik ikusten, ingurumenean eta gizartean ere islatzen baitira; esate baterako, lan-baldintzak hobetzea, adierazpen-askatasuna edo/eta erabakiak hartzeko parte-hartzea sustatzen ditu.

    Bidezko Merkataritza kontsumo arduratsu baten irizpideetan sartzean, kontsumitzaileak katearen azken maila bihurtzen dira, eta horrela, beren erosketekin, ekoizleen bizitza duina bermatzen duen ekoizpen- eta banaketa-sistema bat ahalbidetzen dute.

    Bidezko Merkataritza eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa bateratuz, kontsumitzaileek kalitatezko gaiak beren irizpide etikoekin bat etorriz erosteko aukera dute (kontsumo arduratsuko beste aukera batzuekin batera), baita gizartearen aldaketan paper aktiboa izateko ere, gizarte berdintasunezkoagoa eraikitzeko.

    Iturria: REAS

     

  • Elikadura Burujabetzaren Astea

    Elikadura Burujabetzaren Astea

    Elikadura Burujabetzaren Astea

    Maiatzaren 2tik 6ra elikadura Burujabetzaren astea ospatu zen Leioako Kanpusean. Ekitaldi desberdinen artean, azoka agroekologiko, sozial eta eraldatzailea egon zen Mikel Laboan. Gainera, elikadura burujabetza eta TTIPari buruzko hitzaldia, Bide Berriak dokumentala eta "Gure lurra, gure etorkizuna" erakusketa ere izan zen. 

    Iturria: www.ehu.eus

  • Kooperatiben araudia eguneratzeko Lege proiektu berria onartu du Jaurlaritzak

    Kooperatiben araudia eguneratzeko Lege proiektu berria onartu du Jaurlaritzak

    Kooperatiben araudia eguneratzeko Lege proiektu berria onartu du Jaurlaritzak

    Jaurlaritzak aurten 30 milioi euro bideratuko ditu garapenerako lankidetza proiektuetara.

    Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak hala proposatuta, Gobernu Kontseiluak Kooperatiben euskal legearen aurreproiektua onartu du gaur, Legebiltzarrean eztabaidatu aurreko urratsa emanez. Arau-proiektu berriak ez du ordeztuko egungo kooperatiben euskal legearen oinarrizko egitura eta, ondorioz, ezin daiteke kooperatiba-araudiaren erabateko erreformatzat hartu –ez da kooperatiba sozietate txikien legea aldatzen-, hori bai, testu bakar batean bat-egin direnez aipatutako arau hori 1993an onartu zenetik gaurdaino egin diren aldaketak, eta egindako ekarpen eta zehaztasunak kontutan hartu direnez, testu berriak segurtasun juridikoa areagotuko du kooperatiba-sozietateen barne- nahiz kanpo-harremanetan.

    Informazio gehiago hemen.

    Iturria: Irekia, Eusko Jaurlaritza.

  • Fagor Ederlanek planta berri bat jarriko du martxan Bergaran (Gipuzkoa) 2016an

    Fagor Ederlanek planta berri bat jarriko du martxan Bergaran (Gipuzkoa) 2016an

    Fagor Ederlanek planta berri bat jarriko du martxan Bergaran (Gipuzkoa) 2016an

    Fagor Ederlanek Behe Presioko Aluminioko bi planta berri jarriko ditu martxan 2016an, bata San Luis de Potosín (Mexiko) eta bestea Bergaran (Gipuzkoa). Bi proiektu hauek burutzeko inbertsioak 85 milioi eurokoak izango dira. 300 enplegu berri sortuko dira.

    Fagor Ederlanek behe presioko aluminioko galdaketa teknologian osagaiak ekoizteko 4 planta izango ditu horrenbestez. Gaur egun Arrasaten eta Kunshanen (Txinan) dituenei, Mexikon eraikitzen ari direna gehituko zaie eta laugarren bat ere bai, Bergaran kokatuko dena.

    Fagor Ederlan México

    Plantaren eraikuntza lanak urrian hasi ziren San Luis de Potosí hirian eta aurten bertan ekingo dio bere industria jarduerari. Fagor Ederlan México S.A de C.V, Ederlan Taldeak Mexikon duen bigarren planta izango da, Ederlanek Grupo Industrial Saltillorekin 2015ean sinatu zuen joint venturearen emaitza izan zen GIS Ederlan S.A de C.V automoziorako burdinazko osagaien mekanizazio plantaren ondoren.

    Taldeko premium bezero globalentzako aluminiozko portamangeten ekoizpenean zentratuta egongo da planta, 100 pertsonatik gorako lantaldea izango du eta urteko 2 milioitik gora osagai ekoizteko gaitasuna izango du. San Luis de Potosí hirian kokatuta egongo da lantegia eta Arrasateko planta europar merkatuan liderra izatera eraman duten teknologia eta prozesu berberak erabiliko dira bertan, amerikar merkatuan osagai mota hauetan erreferente bihurtuko da planta.

    Planta berri bat Bergaran

    Mexikokoari, Bergaran aurrez zegoen planta baten eraldaketak jarraituko dio, aurtengo hirugarren hiruhilekoan ekingo zaie lanei eta 2017an ekingo dio bere industria jarduerari.

    Bergarako planta Fagor Ederlanek Euskal Herrian duen era honetako bigarren planta izango da. Planta hau, behe presioko aluminioko galdaketa teknologian taldeko erreferente teknologikoa izango da. Arindutako osagaiak ekoizteko orduan sektoreak dituen eskakizun handien neurriko prozesu industrialak izango ditu. Hasierako fasean milioi eta erdi osagai ekoizteko gaitasuna izango du eta 110 pertsonako lantaldea, hazkundearen azken fasean berriz, 3 milioi osagai ekoiztuko ditu eta 200 lanpostu izango dira bertan.

    85 milioiko inbertsioak

    Bi plantetako inbertsioak 85 milioi eurokoak izango dira guztira. Bi planten jarduera nagusia izango da behe presioko aluminioko galdaketa teknologian automoziorako osagaiak ekoiztea, eta bien artean bost milioi osagai ekoiztuko dituzte urtean.

    Fagor Ederlan, teknologia hau erabilita esekidurako osagaiak ekoizteko orduan liderra da merkatuan eta duen gaitasuna handitzeaz gain, bi ezarpen berri hauei esker, hornitzaile global gisa duen posizionamendua sendotu egingo du. Europan 2001tik eta Txinan 2012tik dituen plantekin, eta 2008tik Korearekin duen aliantza teknologikoarekin, planta berri hauei esker behe presioko aluminioko galdaketa bidez ekoiztutako osagaien eskaintza globala egiteko gaitasuna izango du.

    Iturria: Fagor Ederlan

  • Eusko Legebiltzarrak Gizarte Ekonomia sustatzeko Euskal Kontseilua sortzeko Legez besteko proposamena baztertu du

    Eusko Legebiltzarrak Gizarte Ekonomia sustatzeko Euskal Kontseilua sortzeko Legez besteko proposamena baztertu du

    Eusko Legebiltzarrak Gizarte Ekonomia sustatzeko Euskal Kontseilua sortzeko Legez besteko proposamena baztertu du

    Eusko legebiltzarrak, 2016ko maiatzaren 5ean egindako osoko bilkuran, aztergai izan zuen Euskal Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamen bat, Gizarte Ekonomia Sustatzeko Euskal Kontseilua sortzeari buruzkoa.

    Alderdi popularraren proposamena gizarte ekonomiarekin zerikusia duten jarduerak sustatzeko organo kontsultibo eta aholkulari bat sortzea zen. Gainera, EAEko Gizarte Ekonomia osatzen duten entitate mota guztien katalogo bat sortzea eskatzen zion Euskal Gobernuari.

    Bozketa egin ondoren, Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamena ezeztatu zuen. Hainbat argudio eman ziren ezetza oinarritzeko, besteak beste entitate hauek organo kontsultibo ezberdinetan parte hartzen dutela eta ondorioz, instituzionalki ordezkatuak daudela. Bestetik, eta katalogoaren sorrerari dagokionez, erregistroen bitartez hauen kontrol egoki bat eraman daitekeela aipatu zen ere. Beraz, Ganberaren gehiengoak ez du beharrezkotzat jotzen Kontseilu honen sorrera.

     

    Iturria: GEZKI

  • Ekainak 11, Beterriko Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Feria ospatuko da

    Ekainak 11, Beterriko Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Feria ospatuko da.

    Feria Goizeko 11etatik arratsaldeko 18ak bitarte ospatuko da, eta bertan, enpresen aurkezpenak, hitzaldiak, tailerrak, animazioa eta abar egongo dira. Hernaniko Florida Auzoa 28, Gabriel Zelaia eraikinean.