Bloga

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko martxoko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko martxoko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Gizarte Ekonomia eta Solidarioko sektoreak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu du

    Gizarte Ekonomia eta Solidarioko sektoreak Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu du

    Gizarte Ekonomia eta Solidarioko familia guztietako erakundeek, pasa den martxoaren 8an ospatu zen Emakumearen Nazioarteko Egunean partu hartu zuten. Ekimen ezberdinak burutu zituzten emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasunak salatzeko, batez ere, lan mundukoak.

    Garapen Iraunkorreko 5. Helburua betetzeko erronka jaso dute Gizarte Ekonomia eta Solidarioko erakunde guztiek: “Generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakume eta nesken ahalduntzea”, gainera, helburu hau entitateen printzipio eta balioekin identifikatzen da bete betean.

    Martxoaren 8an, GESeko familia guztiek bat egin zuten etorkizun hobeago bat eraikitzeko, eta genero berdintasuna lortzeko sistema barneratzaileagoak eta jasangarriagoak sortzeko helburuarekin.

    Iturria: CIRIEC

  • Ekintzailetza sustatzeko akordioa ASLE eta Vital Fundazioaren artean

    Ekintzailetza sustatzeko akordioa ASLE eta Vital Fundazioaren artean

    Laneratzea eta ekintzailetasuna errazteko ASLE eta Vital Fundazioak akordioa berritu dute. Hiru ekimen konkretuk osatzen duten programak Arabako ekintzaileei sostengua emateko helburua du.

    Hiru ekimen konkretuetako lehena ekintzailetzari sostengua ematea da, 1.250 euroko laguntza poltsa bat sortu duelarik Vital Fundazioak, Araban Lan Sozietate bat sortzen duten ekintzaile bakoitzarentzat. ASLEk, modu berean, ekintzaile bakoitzari laguntza eskainiko dio enpresaren sorrera modu eraginkor eta arrakastatsuan eman dadin eta proiektu enpresariala tutorizatuko du.

    Bigarren ekimena enpresa kudeaketan 50 orduko “ekintzaileentzat ikastaroan” datza.

    Azkenik, “Ekintzaileen Foro” bat sortu eta kudeatuko da, ekintzaileei euren proiektuen sendotzean laguntzeko. Hartarako ASLEtik topalekuak sustatuko dira, non pertsonen arteok elkarrezagutzak partekatuko diren, euren arteko lankidetza bideak miatuz eta baita bakoitzaren formakuntzan eragin, enpresa proiektuaren kudeaketa egoki eta arrakastatsua lortze aldera.

    Enpresa ekimen bat jarri nahi baduzu abian, enpresa kudeaketako ikastaroan parte hartu edo eta Ekintzaileen Foroan parte hartu nahi baduzu, ASLEren Gasteizko egoitzara gertura zaitezke (Pedro Asua kalea, 57). Bestela, telefonoz (945214125) edo e-mail (mvl@asle.es)  bidez jar zaitezke kontaktuan ASLErekin.

    Iturria: ASLE

  • Reas Euskadik eta Alboanek ekonomia solidarioaren aldeko apostu amankomuna sendotzen dute

    Reas Euskadik eta Alboanek ekonomia solidarioaren aldeko apostu amankomuna sendotzen dute

    Azken lau urteotan, ALBOAN eta REAS Euskadi elkarteetan, zenbait jarduera garatu dituzte elkarrekin, ekonomia solidarioaren eremuari dagokion prestakuntza eskaintzeko eta sentsibilizatzeko. Lan horren emaitza da sinatu berri duten modu egonkorreko lankidetza-markua, elkarren ekimenen eragina areagotzeko asmoz.

    Plazaratu dutenez, “horrela, ekonomia solidarioaren eremuko ezagutzak eta esperientziak partekatzeko guneak eratzea ari gara aztertzen: alde batetik gure gizartean, herritarren sentsibilizaziorako eta eraldaketa sozialerako ekimenen bitartez, eta bestetik, nazioarteko mailan, Latinoamerikako Comparte Sarearen bidez, besteak beste (ALBOANek sare horren partaidea da). Horren guztiaren helburua da giza-garapen alternatiborako eta ekonomia solidariorako proposamenen arteko loturak sendotzea, eta, aldi berean, nazioarteko lankidetzaren jardueretan ere ikuspuntu hori sartzea, baita testuinguru geografiko ezberdinen proposamen eraldatzaileen arteko elkarrizketan ere”.

    Proposamen horiek errealitate bihurtuko dira hausnarketa eta azterketa ekintzetan; erosketa publiko arduratsuan, gatazkarik gabeko teknologiaren eremuko sektoreetan; REAS Euskadik bultzatuta, ekonomia solidariorako auditoretza sozialaren adierazleak eta ALBOANek  proposatutako garapen alternatiboaren ezaugarriak partekatzean; elkarrekin eratutako prestakuntza ekimenetan, gizartearen sentsibilizazioan, komunikaziorako materialen garapenean, etab.

    Lankidetza-hitzarmen honen ondorioz esaterako jarri dute abian “Ikaszabaltzen II. Ezagutza eta arrazoibide kritikoa sortu, Latinoamerikan eta Euskadin garatzen diren ekimen ekonomiko solidarioen, sozialen eta feministen praktikatik”, 2019-20 proiektua.

    Iturria: Reas Euskadi

  • Elkar-Lanek 139 kooperatiba berriren sorrera sustatu zuen 2018an Euskadin

    Elkar-Lanek 139 kooperatiba berriren sorrera sustatu zuen 2018an Euskadin

    Ekimen honi esker 402 enplegu sortu ziren gurean. Sozietateen heriotza-tasa %5,71an kokatzen da, eta sortu diren kooperatiba gehienak Lan Elkartukoak dira.

    Pasa den 2018an, Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak, 139 kooperatiba berriren sorrera sustatu zuen Euskadin. Gehienak, 130, Lan Elkartuko kooperatibak, 5 Etxebizitzakoak eta 1 Kontsumokoa, Hezkuntzakoa eta Enpresa Zerbitzuak eskaintzen dituen Bigarren Gradukoa.

    Elkar-Lanek Bilbon aurkeztu zituen 2018an zehar aurrera eramandako jarduerak eta Enpresa Kooperatiboen Ekimenen Behatokiaren hamahirugarren  Txostena. Sortu diren kooperatibei dagokienez, 139 horien %61a Bizkaian sortu dira. Gipuzkoan, 46 kooperatiba sortu ziren, eta Araban, 8.

    Iturria: DV

  • EROSKIk 50. urteurrena ospatu du

    EROSKIk 50. urteurrena ospatu du

    Kontsumitzaileengandik hurbil izateak, gero eta kontsumo arduratsu eta iraunkorragoak, berrikuntzak eta etengabeko egokitzapenak finkatuko dituzte hurrengo erronketarako oinarriak.

    EROSKIk bere 50. urteurrena ospatu zuen pasa den martxoaren 12an,  Bilboko Azkuna Zentroko entzunaretoan. EROSKIko ordezkariez gain, Iñigo Urkullu lehendakaria; Arantxa Tapia, Ekonomia Garapenerako sailburua; Sonia Perez, Bizkaiko Turismo sailburua; Mª Jose San Jose, Lan eta Justizia sailburua;  eta Isabel Celaa, Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako bozeramailea.

    Ekitaldian, EROSKIko lehendakari den Agustin Markaidek eskerrak eman zizkien “bertan direnei eta ez direnei,emandako laguntzagatik, gaur ez ezik, baita 50 urte hauetan ere”. Jatorrietara jo zuen, kontsumo-kooperatiba txiki batzuek batzearen emaitza gogoratuz. Azaldu zuenez, sorrera “eguneroko behar oinarrizko batzuei emandako erantzun soziala eta kolektiboa izan zen. Behar horiek hobeto asetzeko giza gaitasunean eta lankidetzan sinesten zuten sustatzaileek. EROSKI berritzailea izan zen ordurako, zazpi kooperatiba haiek elkartzen zituena bereizten zituena baino gehiago nabarmenduz, eta berritzailea izan zen langileak bazkide gisa txertatzen ere”.

    Denboraren joanean, bazkide kontsumitzaileei lotuta jarraitu du EROSKIk,  gizartea garatzen ari zen heinean haien beharrei erantzunak eskaini ahal izateko. Bilakaera horretan zehar, leial eutsi izan die haren sustraiei eta lankidetzako jatorriari; Markaideren esanetan, horixe izan du berme-gune bere eginkizuna eguneratzeko garaian: “herritarren osasuna eta ongizatea hobetzea, gero eta kontsumo arduratsu eta iraunkorragoarekin era bateragarrian josita“.

    EROSKIko lehendakariak, halaber, dagokion balioa eman zion “gizarte-sustraiak eta balioak mantenduz, EROSKI bost hamarkada betetzera eraman duten lagun guztien ahaleginari. Lankidetza proiektua indartu duen ahalegina izan da, etorkizunean guretzat leku bat lortzeko”; horretarako eragile izango dira hurbil izatea, gero eta kontsumo arduratsuago eta iraunkorragoa, berrikuntza eta etengabeko egokitzapena. “Bere proiektuarekin gizartea eraldatzeko ekimena hartzea dagokio EROSKIri, bazkideen eta elkartearen ongizate iraunkorraren bila, eta horretarako, behar hainbat alditan eraberrituko gara”, adierazi du Markaidek amaitzeko.

    Horrela hasi ditu EROSKIk bere 50 urteko ibilbidea ospatzeko ekitaldiak, urtean zehar luzatuko direnak.

    Iturria: Tu Lankide

  • Fiare Banca Eticak 23 milioi euro baino gehiagoko finantzaketa eman dizkie 91 proiekturi Hego Euskal Herrian 2014 eta 2018 urteen bitartean

    Fiare Banca Eticak 23 milioi euro baino gehiagoko finantzaketa eman dizkie 91 proiekturi Hego Euskal Herrian 2014 eta 2018 urteen bitartean

    Kreditu Kooperatibak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan azken 5 urteotan finantzatu dituen proiektuak jasotzen dituen dokumentu bat argitaratu berri du, erakunde honek duen gardentasun politikari jarraituz.

    Dirua gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioko proiektuak finantzatzeko bideratu dira, ondorengo arloetan:

    • ongizate-sistema: osasun-gizarte zerbitzuak, etxebizitza sozialak, asistentziarako mikrokredituak;
    • efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriak: higiezinak isolatzea, kogenerazioa, eguzki-energia termikoa eta fotovoltaikoa, eolikoa, hidroelektrikoa;
    • ingurumena: hondakinak kudeatzea, lehengaiak birziklatzea, ekoizpen ekobateragarriak;
    • gertuko nekazaritza: produktu organikoak (ekologikoak) ekoitzi eta merkaturatzea; sustatzea merkaturatze-ibilbide laburrak, kontsumo-taldeak eta elikagai-burujabetza prozesuak;
    • nazioarteko lankidetza: Kanpo Harrremanetarako eta Lankidetzarako Ministerioak edota estatuaz gaindiko erakundeek aitorturiko garapenerako lankidetza, mikrofinantzak, finantza etiko eta solidarioak;
    • gizarte- eta kultura-sustapena: hezkuntza, kultura, kirola, gazte-lekuak, e.a.;
    • bidezko merkataritza; hemendik bertatik diharduten entitateak.

    Finantzaketaren xehetasunak hemen ikus daitezke.

    Iturria: Fiare Banca Etica

  • Emausek gauzen liburutegia zabaldu du

    Emausek gauzen liburutegia zabaldu du

    Emaus Fundazioak #gauzaTEKA aurkeztu du, erreminta eta beste tresna mota batzuen doako mailegu zerbitzu berritzailea.

    Kanadan, Erresuma Batuan edota Alemanian ibilbide luzea duten eta arrakastatsuak izen diren esperientzia ezberdinetan oinarritzen den ekimena da. Emaus Fundazioaren eskutik iritsi da Donostiara proiektu berritzaile hau, eta pertsonen eguneroko benetako beharrak eta praktikak biltzen ditu. Emauseko komunikazio arduraduna den Begoña Caballerok azaldu duenez “Ekimen interesgarri baten aurrean gaude, ingurumenaren zaintza eta elkarlanaren filosofia ikuspuntu berritzaile batetik elkartzen dituena”.

    Informazio gehiago 

    Iturria: Noticias de Gipuzkoa

  • Euskadiko Kooperatiba Lege Proiektuaren informazio saioa

    Euskadiko Kooperatiba Lege Proiektuaren informazio saioa

    Pasa den martxoaren 6an, Erkidek antolatutako Kooperatiba Lege Proiektuaren inguruko informazio saioa burutu zen: “sektorearen arau bat sektorearentzat”.

    Sesioa, Gasteizen burutu zena, sektoreko eragileei zuzenduta zegoen, eta bertan parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaria den Jokin Diazek, beste batzuen artean. Bertan azpimarratu zuten, euskal kooperatiben errealitatera eta ahalmenera egokitutako arau-esparru berri bat dela, eta kooperatiben jarduerari estaldura juridikoa eta egonkortasuna emateaz gain, haien etorkizuneko garapena bultzatzea eta haien ezaugarri bereizgarriak sendotzea ahalbidetzen duela lege honek.

    Bestalde, martxoaren 11n, Lan eta Justiziako sailburu den María Jesús San Josék Euskadiko Kooperatiben Lege Proiektua aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean, bertan, “Euskadiko kooperatiba-sektore osoarekin lortutako adostasun eta babes bera lortzeko” eskatu zien euskal legebiltzarkideei.

    San Josék azaldu zuenez “Helburua kooperatiben izaera sozial aurreratua eta etengabe bilakatzen ari den enpresa-merkatu globalaren barruan baldintza berdinetan lehiatzeko erronka uztartzeko tresna baliagarri bat eskuragarri izatea da”.

    Iturria: Irekia

  • Bidasoa KM 0 proiektua aurkeztu da

    Bidasoa KM 0 proiektua aurkeztu da

    Aldatsa Baratza kooperatibak Hondarribiko Agroaldean Udalak utzitako lursailetako bat ustiatzen du 2015az geroztik, baina orain arte barazki ekologikoak kontsumitzeko hautu pertsonala zena, jantoki kolektiboetara eramateko proiektu berritzailea aurrera eramango dute, izan eskola, zahar etxe eta bestelakoei, barazkiak ez ezik, eskualdeko ekoizleen gainerako produktuak ere hornituz.

    Horretarako, tokian tokiko ekoizleak saretze lanetan dihardute. Eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute proiektua garatzeko. Kapitalismoak eraikitako kontsumo-sistemak ez bezala, ekoizpena, elikagaien eraldatzea eta salmenta gerturako dituen merkaturatze zirkuitu laburretan oinarritu nahi dute gure elikagaien kontsumoa. Ingurumenarekin errespetuan, jasangarria, iraunkorra, lan baldintza duinak bermatuz, lurren aprobetxamendua segurtatuz. Horretarako, premiazkoa den elikadura-katea osatzen duten eragileen arteko elkarlanaren emaitza da, Bidasoa KM0.

    Antxeta Irratian entzun daiteke egindako aurkezpena.

    Iturria: Antxeta Irratia, Argia