Bloga

  • Kolonbiako eta Euskal Herriko Unibertsitateen arteko lankidetza

    Kolonbiako eta Euskal Herriko Unibertsitateen arteko lankidetza

    Martxoaren 25 eta 29 bitartean UPV/EHU-ko kooperatiba alorreko bi aditu irakasle egon ziren Kolonbiako Universidad Autónoma Occidental de Cali eta UNIMINUTO Unibertsitateetan, ekintzailetza kooperatiboaren eta kooperatibismoaren inguruan elkar trukeak egiteko.

    Bi irakasleak, Aitor Bengoetxea eta Enekoitz Etxezarreta, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko kideak dira (GEZKI) eta kolonbiako bi unibertsitateotan aste osoan zehar antolatu zituzten irakaslegoaren formakuntza eta jardunaldietan parte hartu zuten.

    Iturria: GEEB

  • 10.000 bazkideen muga gainditu du Goiener S.Coop.ek

    10.000 bazkideen muga gainditu du Goiener S.Coop.ek

    Duela 7 urte abiatu zen 40 pertsonen eskutik; gaur egun 10.000 bazkide, 28 langile, 120 boluntario eta sorkuntzako bere proiektu propioak ditu.

    10.000 bazkide ditu dagoeneko energia %100 berriztagarria merkaturatzen duen irabazi asmorik gabeko Goiener S.Coop.ek. Honek erakusten du eredu energetikoa aldatzeko 2012an sortutako proiektuak onarpen handia duela gizartean eta merkatu elektrikoa bezelako sektore konplexuan egonkortzen jakin duela.

    Energia berriztagarria merkaturatzeaz gain, Goienerrek beste zenbait jarduera ateratzen ditu aurrera, hala nola, argindar sortzaileak ordezkatzea, argindar berdea bera sortzea edo autokontsumoko istalazioen inguruan aholkua ematea. Santiago Ochoa de Eribe Goienerreko zuzendariaren arabera bilakaera hori «ez litzateke posible izango pertsona askoren lan eta energiagatik ez balitz. Eskerrak, pertsona guzti hoiei eta eredu jasangarri, justu, demokratiko eta parte-hartzaileago baten alde gugan konfidantza jarri duten guztiei».

    Oinarri sendo hauekin, Goiener S.Coop.ek etorkizunari itxaropentsu aurre egiten dio eta bere helburuen artean, sektoreko aktibitatean eta kontzientziazio lanetan jarraitzeaz gain ondoko hau ere izango du: «gizon eta emakumeen arteko benetazko berdintasuna duen eta bere jardueraren erdigunean bizitza eta pertsonak jartzen dituen proiektu kooperatiboan urratsak ematea».

    Iturria: REAS

  • Lan eta Justizia Batzordearen bilkurak egin dira Eusko Legebiltzarrean Euskadiko Kooperatiben Lege berriaren inguruan

    Lan eta Justizia Batzordearen bilkurak egin dira Eusko Legebiltzarrean Euskadiko Kooperatiben Lege berriaren inguruan

    Martxoaren 11 eta apirilaren 9 bitarte Eusko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordearen bilkuretan Euskadiko Kooperatiben Lege berriaren aurre proiektua landu da, Lan eta Justiziako sailburuaren eta adituen agerraldiaren bitartez.

    Saioen bideo guztiak eskuragarri daude.

    Martxoaren 11an San José andereak, Lan eta Justizia Sailburua, bere lantaldearekin batera (Gizarte Ekonomiako Zuzendaria, tartean) agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarreko Batzordearen aurrean, talde politiko ezberdinei Euskadiko Kooperatiben Lege berriaren aurreproiektua azaltzeko.

    Zenbait adituk ere parte hartu zuten, hala nola CEPES (Confederación Empresarial Española de la Economía Social) edota KonfeKoop-eko (Euskadiko kooperatiben konfederazioa) presidente Rosa Lavinek.

    Apirilaren 2an Mondragon Kooperatiba Korporazioko kideek, EKGK (Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua), Ekai Center, Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Federazioa eta LANKI Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren ikertegiko ordezkariek egin zituzten agerraldiak.

    Apirilaren 2an REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sareko ordezkari Carlos Azkunze aritu zen eta, azkenik, apirilaren 4an, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko (GEZKI) Zuzendari Aitor Bengoetxeak izan zuen hitza.

    Iturria: GEEB

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko apirileko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko apirileko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Malagan Ekonomia Berriaren eta Gizarte Berrikuntzaren Forum Globala ospatu  da

    Malagan Ekonomia Berriaren eta Gizarte Berrikuntzaren Forum Globala ospatu da

    Apirilean bukaeran Malagak NESI Global Forumaren bigarren edizioa antolatu zuen, Ekonomia Berriaren eta Gizarte Berrikuntzaren Forum Globala. Ia 1.000 pertsonek parte hartu zuten hainbat herrialdetako 30 adituk azaldutakoa bereganatzeko, Nazio Batuen Garapen Iraunkorraren Helburuen (GHI), 2030ko Agendaren eta Parisko Akordioren inguruan.

    Hain zuzen ere, udalak antolatutako foroan, hiriko ordezkaritzak eta unibertsitateak, baita nazioarteko erakundeek (Nazio Batuek, aliantzak, fundazioak eta banku etikoak), elikagaiak, etxebizitzak eta abar bezalako errekurtsoen erabilera iraunkorrentzako soluzioak bilatu zituzten, Jantzien (moda), energia, finantzak eta lana bezalako baliabideen iraunkortasunaz mintzatuz.

    Unibertsitateko ikasle gazte batzuek egindako txosten baten eskutik, 2030an kokatu ziren forora joandako jendea, urte horretarako Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) noraino beteko litezkeen aurreikusteko. Helburu horien betetzean aritzen dira hain zuzen, Ciedes Fundazioa (GIHetan espezializatuta) eta hiriburuko udalak.

    Bestalde, Malagako probintziako Aldundiak berrikuntza sozialeko programak nabarmendu zituen, esate baterako, landaren despopulazioa, populazioaren zahartzea edo garunen ihesaldia. Azkenik, hiriko unibertsitateak 2030 Agenda eta ikerketa eta irekitasuna lortzeko ahaleginak nabarmendu zituen. Azkeneko gai honi buruz, Peter Holbrook aditu britainiarrak bere hitzaldian sakondu zuen Agendaren rola desberdintasunak eta klima-aldaketak murrizteko. Publiko zabalago batera iristeko, berrikuntza sozialaren jaialdi bat zuzeneko musikarekin egin zen eta hainbat inspirazio hitzaldi ospatu zituzten.

    Iturria: Observatorio Español de la Economía Social

  • Nazioarteko Jardunaldia: Emakumeen egoera gizarte ekonomian

    Nazioarteko Jardunaldia: Emakumeen egoera gizarte ekonomian

    Pasa den apirilaren 5ean, IUDESCOOP Institutuak antolatuta, gizarte ekonomian emakumeek duten egoeraren inguruko Nazioarteko Jardunaldia egin zen Valentziako Unibertsitatean.

    Atlantikoko bi aldeetako hainbat ikerketa taldek proposatu duten ekimena da, gizarte ekonomia eta solidarioko erakundeetako bazkide edota langile diren emakumeen parte hartzea aztertzea helburu duena.

    Honetarako, hainbat jarduera antolatu dira, eta horien artean kokatzen zen apirilean egindako jardunaldi hau, helburu nagusia gaur egungo egoera aztertzea izan zelarik, etorkizunera begira, diskriminazioa gainditzeko eta genero harreman berdintsuagoak izateko metodologia ezberdinak ikertu ahal izateko.

    Iturria: Valentziako Unibersitatea

  • Espainiako Gobernuak sozialki arduratsua den kontratazio publikoa sustatzeko plana onartu du

    Espainiako Gobernuak sozialki arduratsua den kontratazio publikoa sustatzeko plana onartu du

    Ministro Kontseiluak apirilaren 12an onartu zuen Sektore Publikoko Sozialki Arduratsua den Kontratazio Publikoaren Legearen sustapenerako plana. Honen bidez, minusbaliatuen kontratazioa, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta lanaren adiskidetze eta soldata baldintza onak betetzen dituzten praktikak kontratu eta lizitazio publikoen bidez saritu nahi dira.

    Planak hainbat helburu ditu, hala nola, enplegu aukerak, lanaren duintasuna, irisgarritasuna eta gizarteratzea sustatzea, denbora luzez Gizarte Ekonomiako erakundeek jorratu dituzten arloak izanik. “Kontratazio Publiko Estrategiko” modu hau berritasun bat da, politika sozialak bezalako gogoeten menpe dagoelako.

    Planaren ardatza osatzen duten hiru puntuak hauek dira:

    a) Sozialki arduratsua den kontratazioaren alorrean indarrean dauden lege xedapenak sistematizatzea (deusgaitasuna duten langileen %2aren derrigorrezko kuota betetzen ez duten enpresak baztertuko dira). Era berean, gizarte edo lan araudiak urratzen dituzten eskaintzak baztertzeko eta zerbitzuaren kalitatea parametro gisa erabiltzeko neurriak ezartzen dira. Beste aldetik, kontratatzaileak exekuzioan zenbait gizarte arau betetzen direla ziurtatzea nahi da, kontratua bertan behera uztea nahi ez badute enpresariek.

    b) Prestakuntza fasean kontratazio publikoaren inguruko irizpide sozialak legean ezarritakoaren arabera finkatuko dituen ministerioko lantaldea sortzea.

    c) Ezarritako jarraibideak beteko dituzten estatu publikoaren zuzendariak trebatzea.

    Iturriak: Observatorio Español de la Economía Social

  • Gizarte ekonomiako ikertzaile gazteak REJIES-COST topaketan izan dira Sevillako Unibertsitatean

    Gizarte ekonomiako ikertzaile gazteak REJIES-COST topaketan izan dira Sevillako Unibertsitatean

    Pasa diren apirilaren 4 eta 5ean, REJIES-COST Topaketa arrakastatsua ospatu zen Sevillako Unibertsitatean. Gizarte Ekonomiako Ikertzaile Gazteen Sareak (REJIES) eta EMES Nazioarteko Ikerketa Sareak  elkarrekin antolatutako ekitaldia izan zen. Bertan partu hartu zuten Nazioarteko hainbat lekutatik iritsitako eta Gizarte Ekonomiaren eta enpresa sozialen eremuan alor ezberdinak aztertzen dituzten hainbat gazte ikertzailek.

    Topaketan izan ziren, besteak beste, CIRIEC-Espainiako lehendakaria den Adoración Mozas eta Sevillako Udaleko gizarte ekonomiako aditua den David Pinos. Hauek adierazi zutenez, Gizarte Ekonomiak eta enpresa sozialek jokatzen duten papera tokiko garapenerako erabakigarria da, eta sektorea indartzeko eta gizartearen beharrizanei erantzuteko estrategiak ezartzea beharrezkoa da.

    Iturria: CIRIEC

  • Estrasburgo, Gizarte Ekonomiako Europako hiriburua da 2019an

    Estrasburgo, Gizarte Ekonomiako Europako hiriburua da 2019an

    2019an Estrasburgo Europako Gizarte Ekonomiako Hiriburua izango da, Frantziako Gizarte Ekonomia eta Berrikuntzako Goi Mailako Komisarioak iragarri duenez, 14 estatu kideek osatzen dute Europako Gizarte Ekonomia Taldea. 2017an Madrilen ostean eta iaz Mariborren ondoren, Estrasburgo, Alsaziako hiriburua, agindua jaso du, enpleguaren %10a Gizarte Ekonomia eta Gizarte Berrikuntzan duen hiria, hain zuzen ere.

    Hirian bisitan zela, Juan Antonio Pedreño, Gizarte Ekonomia Europako lehendakariak, Europako Ekintza Plana nabarmendu zuen, Europako instituzioen babesa duena (EBko BPGren %8a, ia 14 milioi lanpostu eta hiru milioi enpresek osatzen dute Gizarte Ekonomia). 2019ko Europako hauteskundeen aurrean, SEEko buruzagiak alderdi parlamentarioei sektorearen hainbat neurri proposatuko dizkie.

    Zehazki, Pedreñok hiru helburu zehaztu zituen: EBko garapen-politiketan zeharkako aitorpena, erakundeen arteko ekintzen konbergentzia eta koordinazioa eta Gizarte Ekonomiarako ekosistema baten sorrera.

    Frantziako agintariek, erantzun bezala argitu dute Europako eta mundu mailako ekitaldi batzuk ospatuko direla. Adibidez, Parisen uztailean hogeita hamar herrialde batzuetako ordezkariak bilduko dituen nazioarteko konferentzian batean. Horri gehituko zaio azaroan Gizarte Ekonomiaren Eguna, Estrasburgo beran, aurreko urteetako dinamika jarraituz. Bestalde, Espainiako Gobernuak Gizarte Ekonomia eta Berrikuntza Akademia bilduko du Madrilen, Lanaren Nazioarteko Elkartearen eta Cepesen laguntzarekin, sektorearekin eta lanarekin zerikusia duten gaiak lantzeko.

    Hain zuzen, otsailean, dagoeneko, Espainiako eta Frantziako gobernuek Madrilen bildu ziren sektorearekiko duten konpromisoa berretsi egiteko, bi herrialdeetako enpresarien elkarteen lankidetza estuan eta Europa mailara eramateko borondatea azalduz, Estraburgo 2019 dela eta. Mediterraneoko eta Latinoamerikako eremuetara ekintzak zabaldu nahiz dituzte agintari frantses eta espainiarrak, ere. Azkenik, 2030eko Garapen Iraunkorraren Agendaren helburuak betetzean ere aritu ziren.

    Iturriak: Ecodiario.es eta CEPES

     

  • UPV/EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrean aurrematrikula egiteko epea

    UPV/EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrean aurrematrikula egiteko epea

    Apirilaren 1ean UPV/EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterrean aurrematrikula egiteko epea zabalduko da, maiatzaren 24a arte. Masterrak izaera erdi-presentziala du, ikasturte akademiko bateko iraupena, 25 plaza eskaintzen dira eta lan munduko zein ikerketako bokazioa duten pertsonei zuzenduta dago.

    Aurrematrikula egiteko link-a: https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak/master-izen-ematea-eta-onarpena

    Gizarte ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren inguruan garatzen ari diren jarduera ekonomikoek profesionalak behar dituzte, prestakuntza akademiko eta zientifiko sendoa izango dutenak, sektore honetako erakundeetan lan egiteko (besteak beste, aholkularitzan).

    Master honek gizartearen behar jakin bati erantzuten dio: hots, gizarte eta ekonomia aldaketarako profesionalak eta agenteak trebatzea, balio etiko eta solidarioekin lan egingo dutenak organismo eta erakundeetan.

    Horretarako, prestakuntza programak alderdi teorikoak eta praktikoak uztartzen ditu: alde batetik, gizarte ekonomiaren eta ekonomia solidarioaren izaera eraldatzailearen garapen teorikoa; bestetik, alderdi praktikoagoa, sektoreak gure inguruan duen egoerari buruzkoa, eta alderdi normatibo eta positiboak, sektorea bultzatzeko politikak eta tresnak, eta egungo eta etorkizuneko garapena.

    Masterra gizarte ekonomia eta ekonomia solidarioaren ingurune errealera aplikatuta dagoenez, sektoreko enpresak kudeatzeko lan tresnak garatzen ditu, pertsonak jarririk beti lan eta aldaketa sozial eta ekonomikoko prozesuen erdian.

    Gainera, Master honen bidez zuzenean sar daiteke UPV/EHUko Garapenari buruzko Ikasketak doktorego programara.

    Masterraren inguruko alor guztiak hemen kontsulta ditzakezu (epeak, egitarau akademikoa, irakasleak, aurtengo ikasturteko egutegia, praktika, prezioa, etab.).

    Iturria: GEZKI