Bloga

  • “Palestinako emakume kooperatibistak” hitzaldia Donostian martxoaren 24ean

    “Palestinako emakume kooperatibistak” hitzaldia Donostian martxoaren 24ean

    Bakerako Lankidetza Batzarreak (BLB/ACPP) eta Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak (GEZKI) emakumeek Palestinan bizi duten egoeraren inguruko hausnarketarako jardunaldi bat antolatuko dute. Bertan problematika bikoitzari aurre egin behar dieten emakumeen egoera izango da eztabaidagai: Israelekin gatazka eta bertako gizartean emakume izatea.

    Hiru emakume palestinarrek beraien esperientzietatik abiatuta bere eguneroko bizitza kontatuko dute; aurre egin beharreko oztopoak azalduko dituzte, bereziki lan eremuan; eta nekazaritza-kooperatibetako beste emakume batzuekin nola eta zergatik elkartzea erabaki zuten azalduko dute.

    Horretarako hizlariak ondorengoak izango dira: Israa Y. S. Shalash Maziha (Shuqba nekazaritza kooperatiba komertzialaren koordinatzailea) , Amna F.S. Mustafa Zhara (Deir Ballut laborantza kooperatibaren koordinatzailea),  Tamador M. A. Akel Azizza (palestinar kooperatiben barnean emakumeen partaidetzan aditua).

    Jardunaldia martxoak 24an izango da, goizeko 10etatik 12etara. Gorde data.

    Informazio gehiago hurrengo asteetan.

    Iturria: GEEB

  • Euskadiko Kooperatiben Lege berriari buruzko informazio-saio berria egingo da

    Euskadiko Kooperatiben Lege berriari buruzko informazio-saio berria egingo da

    Joan den otsailaren 20an, onartu berri den Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legeari buruzko informazio-saioa egin zen. Sektorearekin lotutako hainbat pertsona bertaratu ziren eta jardunaldiaren arrakastaren ondoren, beste egun bat finkatu da.

    Jardunaldiaren helburu nagusia arau berriak dakartzan aldaketei buruzko informazioa ematea zen, eta bertan parte hartu zuten Jokin Diaz Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariak, Alfredo Ispizua Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduradunak eta Rosa Lavín Erkideko lehendakariak.

    Otsailaren 20ko saioaren arrakastaren ondoren, beste saio bat egingo da: datorren martxoaren 4an, goizeko 11:00etan, Konfekoop-eko egoitzan.

    Iturria: OVES-GEEB

  • Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkariaren aurkezpena

    Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkariaren aurkezpena

    I Gizarte Ekonomiaren Unibertsitate Astea dela eta, Gizarte Ekonomiako Euskal Aldizkariaren zenbaki berria aurkezteko jardunaldia egin zen. Ekitaldia Donostiako EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean izan zen, eta bertan izan ziren aldizkariaren zuzendariak. Honetaz gain, sektorearen irakaskuntza eta ikerketa maila guztietan bultzatzearen garrantziari buruzko manifestua irakurri zuten.

    Gizarte Ekonomiaren Unibertsitate Astea Zentro eta Institutuen ENUIES sareak antolatu du, CIRIECek sustatua. Gizarte-ekonomiako ikerketa-zentro, -institutu eta bestelako unibertsitate-egiturek 72 jarduera egin dituzte aste honetan 20 unibertsitatetan, eta ekitaldi-agenda zabal eta askotarikoa osatu dute, kooperatiben, lan-sozietateen, mutualitateen, gizarte-enpresen eta gizarte-ekintzako hirugarren sektorearen inguruko ikerketaren jarduera bizia eta emaitzak ezagutarazteko.

    Iturria: OVES-GEEB

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko otsaileko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko otsaileko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Master berria, Mondragoneko Unibertsitatean

    Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Master berria, Mondragoneko Unibertsitatean

    Lanki Institutuak antolatzen duen Masterrak 60 ECTS kredituko balioa du, eta online bidez ematen da. Badago, gainera, Mondragonen egonaldi bat egiteko aukera. Metodologiari dagokionez, kasu eta erronketan oinarriturik, konpetentzien eta esperientzietan oinarrituriko ikaskuntzen aplikazio praktikoa sustatzen da.

    Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozienpresariala Masterraren helburu orokorra honako hau da: gradudun gazteei eta jarduneko profesionalei konpetentziak ematea kooperatibak eta ekonomia sozialeko beste erakunde batzuk kudeatzeko, berritzeko, garatzeko, ikertzeko eta zuzentzeko.

    Horretarako, masterrak ondorengo helburu zehatzak ditu:

    • Kooperatibismoaren oinarri teoriko eta praktiko zabal bat lortzea, bai nazio mailan, bai nazioarte mailan, MONDRAGONi garrantzi berezia emanez, munduko esperientzia kooperatibo esanguratsuenetako bat den heinean.
    • Erakunde parte-hartzaile aurreratuak kudeatzeko konpetentziak garatzea kudeaketaren zenbait esparru koherentziaz uztartuz: estrategia, marketin eta eraldaketa digitala, kultura kooperatiboa, talentuaren garapena, interkooperazioa, ekintzailetza eta berrikuntza.
    • Kooperatibismoaren eta ekonomia sozialaren arloko ikertzaileak prestatzea doktoregora sartzeko ikerketa-ibilbide baten bitartez.

    Irteera Profesionalak

    Kooperatibismoa eta Kudeaketa Sozioenpresariala Masterra amaitzen duten ikasleek kooperatiben eta ekonomia sozialeko beste enpresa batzuen kudeaketa integralerako edo ikerketarako gaitasun praktikoak garatuko dituzte.

    Kooperatibismoaren ezagutzan sakontzeaz gainera, zehazki, gaitasuna lortuko dute esparru hauetan kudeaketa- eta lidergo-funtzioak betetzeko:

    • Erakundeetako parte-hartzea.
    • Kultura kooperatiboa eta lantaldeak erraztea.
    • (Barne) ekintzailetza eta berrikuntza.
    • Marketina eta eraldaketa digitala.
    • Talentuaren garapena.
    • Gizarte-eraldaketa.

    Ikasketa planari, matrikulazioari, epeei, prezioei etabarrei buruzko informazio gehiago, hemen.

    Iturria: Mondragon Unibertsitatea

  • Mondragon Korporazioa munduko talde kooperatibo industrial handiena da

    Mondragon Korporazioa munduko talde kooperatibo industrial handiena da

    Naizoarteko Kooperatiba Aliantzak (ICA, ingelesezko akronimoengatik) eta Europako Enpresa Sozial eta Kooperatiboen Ikerketarako Institutuak (EURICSE, ingelesezko akronimoengatik) argitaratu berri duen sailkapenean Mondragon Kooperatiba Taldea munduko talde kooperatibo industrial handiena dela baieztatzen da.

    “2019 del World Cooperative Monitor” txosten osoa eskuragarri dago (ingelesez), hemen.

    Txosten horrek mundu osoko kooperatiba eta langile nagusien eragin ekonomiko eta soziala aztertzen du, eta Top 300 betetzen duten enpresen sailkapena, sektoreen araberako sailkapena eta NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzeko enpresek egiten duten ekarpena aztertzen du.

    World Cooperative Monitor-en edizio honetan, 10 jarduera-sektoretako 4.575 kooperatiba eta mutual (1.152 Europan, 3.218 Amerikan, 197 Asia-Pazifikoan eta 8 Afrikan) biltzen dira.

    300 kooperatiba eta erakunde mutual nagusiek guztira bi bilioi dolar estatubatuar (2034,98 milioi USD) baino gehiagoko negozio-bolumena aitortu zuten, 2017. urteko datu ekonomikoen arabera.

    2019ko emaitzak

    Top 300 betetzen duten kooperatibak eta mutuak sektore ekonomiko desberdinetakoak dira; hala ere, aurten aseguruen sektoreak presentzia handiagoa izan du Top 300ean: aseguruen sektorea, %39; nekazaritza, %31,7; handizkako eta txikizkako merkataritza, %17,7; banku eta zerbitzu finantzarioak, %7; industria eta zerbitzu publikoak, %1; osasuna, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak, %1.

    Ikuspegi berezia 8. GIHn

    Aurtengo txostenak Top 300aren eta Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuen zortzigarren Helburuaren azterketa berezia aurkezten du (8. helburua: hazkunde ekonomiko iraunkorra, inklusiboa eta jasangarria, enplegu osoa eta produktiboa eta guztientzako lan duina sustatzea).

    Iturria: ICA

  • 72 jarduera egingo dira 20 unibertsitatetan “1. Gizarte Ekonomiaren Unibertsitate Astearen” barruan, otsailaren 21etik 28ra

    72 jarduera egingo dira 20 unibertsitatetan “1. Gizarte Ekonomiaren Unibertsitate Astearen” barruan, otsailaren 21etik 28ra

    Gizarte Ekonomiako ikerketa-zentro, institutu eta bestelako unibertsitate egiturek Gizarte Ekonomiaren Lehen Unibertsitate Astea ospatuko dute otsailaren 21etik 28ra. Guztira, 72 jarduera antolatu dira 20 unibertsitatetan egun horietarako, eta jarduera agenda zabala eta askotarikoa osatu da, ekonomia sozialaren inguruan egiten den jarduera bizia ezagutarazteko.

    Jardueren artean, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) bi jarduera programatu dira eta bat Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP): otsailaren 25ean “Kooperatibek Enpresaren Gizarte Ekonomiaren esparruan dituzten erronkei” buruzko mahai-ingurua egingo da, NUPeko Enpresen Kudeaketa Sailak antolatuta. Otsailaren 27an, Sarrikoko Fakultatean, UPV/EHUko ECRI Ikerketa Taldeak eta Finantza Ekonomia II taldeak “Aurrerapen Zientifikoak Gizarte Ekonomiarako” hitzaldia emango dute, eta, azkenik, Unibertsitate bereko GEZKI-Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkariaren azken zenbakiaren aurkezpena egingo du (lekua oraindik zehazteke dago).

    Unibertsitate Astea Gizarte Ekonomiako Ikerketarako Unibertsitate Zentro eta Institutuen ENUIES sareak antolatu du, CIRIECek sustatua.

    Gizarte Ekonomiaren Unibertsitate Astea honako hauek osatuko dute, besteak beste: hitzaldiak, hitzaldiak ikasgelan, erakundeen mahai-inguruak, zineforumak, erakusketak, argitalpenen aurkezpena eta ikerketa-proiektuen, mintegien, tailerren edo prestakuntza espezifikoen emaitzak.

    Jarduera horien bidez, Gizarte Ekonomia unibertsitatera eramango da, eta alderantziz, Unibertsitateak bere ikasgela eta laborategietan egiten ari dena erakutsiko du Gizarte Ekonomiarantz (ekintzen zerrenda osoa, deskribapena eta kontaktua erantsitako Excelean, gazteleraz).

    Iturria: Observatorio español de economía social

  • Lanbide Heziketako zikloetan ekonomiaren inguruko materiala sortzeko pausuak ematen

    Lanbide Heziketako zikloetan ekonomiaren inguruko materiala sortzeko pausuak ematen

    ALBOAN eta REAS Euskadi () antolakundeek lan-mintegi bat antolatu dute, Lanbide Heziketako ziklorako hezkuntza-material bat sortzen lagunduko duten ikaskuntzak eta hausnarketak trukatzeko, ikasleengan ekonomiari eta enpresa egiteko moduari buruzko pentsamendu eta begirada kritikoa sustatze aldera.

    Gizarte eta ingurumen justizia bermatuko duen beste ekonomia bat eraikitzeko beharrari buruzko ezagutza kritikoa eta kontzientziazioa sustatuko dituen hezkuntza baten aldeko apustu honetan Euskal Herriko Egibide eta Somorrostro Lanbide Heziketa Zentroek, eta Peñascal Kooperatibak eta El Salvadorreko “Formación para el Trabajo de Fe y Alegría”-k parte hartu dute.

    Mintegi horretan, lau erakunde eta erakunde laguntzaile horietako ordezkariek hartu zuten parte, eta argibideak eman zituzten irakasleentzat baliagarria izango den material didaktikoa prestatzeko, ekonomia eta enpresa jasangarriak egiteko, bai gizartean bai ingurumenean.

    Hezkuntza-material horren garapena Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako proiektu baten barruan kokatzen da: «Ikaszabaltzen II – ezagutza eta diskurtso kritikoa sortuz Latinoamerikako eta Euskadiko praktika ekonomiko solidarioa, sozial eta feministetatik abiatuz».

    Iturria: REAS Euskadi, ALBOAN

  • RULESCOOP 2020 Kongresurako komunikazioak aurkezteko deia

    RULESCOOP 2020 Kongresurako komunikazioak aurkezteko deia

    2020ko irailaren 24an eta 25ean XIV. Nazioarteko RULESCOOP Kongresua egingo da Almeriako Unibertsitatean, Gizarte Ekonomiako Zuzenbideko Ikerketa Zentroaren eta Kooperatiba Enpresaren (CIDES) eskutik. Kongresu honen gai orokorra “Identitate kooperatiboa: ekonomia kooperatiboaren eta solidarioaren elementu bereizgarriak balioztatzea” da.

    CIDESek ikertzaile guztiak gonbidatzen ditu beren lan zientifiko, teoriko eta enpirikoak proposatzen diren gai-ardatzetako edozeinetara bidal ditzaten. Hauek izango dira ardatz horiek:

    1. ardatza.- Kooperatibaren printzipioak eta balioak, Ekonomia Kooperatiboaren eta Solidarioaren ikur bereizgarri.
    2. ardatza.- Kooperatiba faltsuak.
    3. ardatza.- Balioekin ekitea: gizarte ekintzailetza.
    4. ardatza.- Enplegu kooperatiboa identitate kooperatiboaren ikur gisa.

    Ardatzetarako proposamenak onartuko dira 2020ko apirilaren 30a arte.

    Informazio gehiago Hemen

    Iturria: CIDES

  • 2019ko Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorearen Azterlana aurkeztu da

    2019ko Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorearen Azterlana aurkeztu da

    Gizarte Ekintzako GKEen Plataformak (POAS) eta Hirugarren Sektoreko Plataformak (LPS) “Gizarte-ekintzako hirugarren sektorea Espainian 2019: testuinguru soziopolitiko berrirako aukera berriak” azterlana aurkeztu dute. Gizarte-ekintzako erakundeen argazkia da, eta sarean lan egiten duen eta pertsona ahulenen ondoan dagoen sektore baten egoera erakusten du. Txostena Gizarte Ekintzako GKEen Plataformako zuzendari María Luisa Gómez Crespok koordinatu du, eta haren zuzendaritza zientifikoa Manuel Pérez Yruela (IESA-CSIC) eta Gregorio Rodríguez Cabrero (Alcalako Unibertsitatea) izan dira.

    Txostena Gizarte Ekintzaren Hirugarren Sektoreko (TSAS) erakundeen lagin adierazgarri bati egindako inkesta batetik abiatuta egin da, POAS direktorioa erreferentziatzat hartuta, 7.200 erakunde baino gehiagoko fitxategi batez osatua.

    Hirugarren Sektorearen barruan, ikerketa gizarte-ekintzako erakundeetan oinarritu da. Erakunde horiek, Hirugarren Sektoreko III. Plan Estrategikoaren arabera, “erakunde pribatu boluntario eta irabazi-asmorik gabeek osatzen dituzte, eta, herritarren ekimen askearen ondorioz, modu autonomoan eta solidarioan funtzionatzen dute, eta, interes orokorreko ekintzen bidez, gizarte-eskubideen onarpena eta erabilera sustatzen dituzte, eta talde guztietan kohesioa eta gizarteratzea lortzen saiatzen dira”.

    Azterlana eskuragarri hemen

    Iturria: CIRIEC