Bloga

  • Laboral Kutxak %26 igo ditu mozkinak

    Laboral Kutxak %26 igo ditu mozkinak

    109,2 milioi euroko irabazia lortu du 2014an. Balantze «orekatua» eta likidezia maila «bikaina» duela esan du kreditu kooperatibak

    Hornidura handiak egiteko derrigortasunaren bukaerak on egin die Laboral Kutxaren kontuei. 2014. urtea aurreikuspenak finkatutako bidetik itxi du kreditu kooperatibak, irabazien %26,4ko igoerarekin. Guztira, 109,2 milioi euroren mozkinak izan ditu finantza erakundeak; gastuei eusteko ahaleginari esker ere izan da. Arduradunek diote «balantze orekatua» dela, likidezia maila «bikainarekin» eta kapitalizazio «handiarekin».

    Erakundeak jakinarazi duenez, bi ezaugarri nagusi izan ditu urteak. Alde batetik, interes tasak inoizko mailarik txikienean daude eta, horren ondorioz, erakarritako pasiboari dagozkion sarrerek eta kostuek behera egin dute. Bestetik, kreditu zorroa murriztu egin da, nahiz eta urteko bigarren zatian ugaritu.

    Bestalde, %8,59ko berankortasun tasa du, iaz baino 1,09 puntu txikiagoa. Datu esanguratsua da oso, sei urtean lehen aldiz egin duelako behera. Kaudimenari dagokionez, lehen mailako baliabide propioak arriskuaren arabera neurtutako aktiboekin alderatzen dituen Common Equity Tier (CET1) adierazlearen bidez neurtuta, % 13,56ko ratioarekin itxi du ekitaldia Laboral Kutxak, eta sektoreko onenetakoa da.

    Likideziaren atalean, joan den ekitaldiko posizio lasaia indartu du. Emandako kreditu guztien eta bezeroen gordailuen arteko ratioa % 96,42koa da. «Kontuan izan behar dugu txikizkako merkatuan diharduten sektoreko erakundeek % 126,9ko ratioa zutela batez beste iragan azaroan».

    Kredituak
    Bezeroei emandako kreditua, orotara, 14.143 milioi eurokoa izan zen 2014an, hornidurak aintzat hartu gabe. Kopuruak %5,65 egin du behera, baina jaitsiera hori sektorearen batez bestekoa baino txikiagoa izan dela gogoratu du erakundeak. Etxerako hipoteken saldoa, berriz, 10.258 milioi eurokoa da. % 3,9ko jaitsiera izan du, «sektoreak baino txikiagoa». Dena den, urteko bigarren erdialdeko hipoteka maileguen eboluzioak %25eko igoera izan du aurreko ekitaldikoarekin alderatuta. Kontsumo negozioari dagokionez, saldoek % 1,39ko jaitsiera izan dute, baina bigarren sei hilekoan, formalizazioak % 17 igo dira. Iaz, 20 milioi euroren laguntzak eman zituen Laboral Kutxak.

     

    Iturria: Berria

  • Gorabide, Lantegi Batuak eta BBK erakundeek 18 milioiko gizarte-balioa sortu zuten beren ekintzen bidez 2014 urtean

    Gorabide, Lantegi Batuak eta BBK erakundeek 18 milioiko gizarte-balioa sortu zuten beren ekintzen bidez 2014 urtean

    2007-2014 denboraldian, hiru erakundeen arteko lankidetzak eragindako gizarte-balioa 132,5 milioi eurokoa izan da, %12 Lantegi Batuak eta Gorabidek sortua.

    Aipatutako hiru erakundeek Bizkaian ekintza komunen bitartez sortzen duten gizarte-balioa aurkeztu dute Lantegi Batuak, Gorabide eta BBK-k, Deusto Business School-eko Jose Luis Retolaza ikertzaileak egin-dako azterketa batean oinarrituta.Azterketa horretan jasotzen denez, Gorabidek eta Lantegi Batuak-ek 151 milioi euroko gizarte-balio gordina sortu zuten 2014 urtean, horietatik 18 milioi (%12) BBK erakundearekin lankidetzan burututako gizarte ekintzen fruitu izanik.

    BBK, Lantegi Batuak eta Gorabideren arteko aliantzak 18 milioi euroko gizarte-balioa eragin zuen Bizkaian 2014 urtean.Hala erakusten du Jose Luis Retolaza Deusto Business School-eko ikertzaileak egindako azterketak, era-kundeen interes-taldeen arteko analisi kualitatiboak eta kuantitatiboak uztartzen dituen metodologia baten bitar-tez.Kantitate horrek Lantegi Batuak eta Gorabidek sortutako gizarte-balio gordin osoaren %12 osatzen du (151 milioi eurokoa izan zen aztertutako azken urtean) eta BBK-k jasotako kantitatea baino 19 aldiz handiagoa da.Azterketa-aldia 2007 urtera zabalduz gero, hiru erakundeen arteko lankidetzak eragindako gizarte-balioa 132,5 milioi eurokoa izatera heltzen da.

    Lantegi Batuak eta Gorabidek 2014 urtean sortutako gizarte-balio gordinaren 151 milioi euro horietatik, 76 milioi euro erakundeen jarduerak sortutako administrazioarekiko itzulerari dagozkio, diru-laguntza publiko kontzeptuetan jasotako 42 milioi euroekin alderatuta.2007-2014 denboraldia aztertuz gero, gizarte-balio gordina 1.107 milioi eu-rokoa izan zen, administrazioarekiko itzulera gordina 530 milioi eurokoa izanik.

    Moneta-kuantifikazioa
    Tradizioz, gizarte-balioaren analisia erakundeen balio ekonomikoa aztertzera mugatu da, balio ekonomikoa sor-tzen duten erakundetzat jotzen direlako eta, ondorioz, horien gizarte-funtzioa bigarren plano batean geratu de-lako.Zentzu horretan, Jose Luis Retolaza ekonomia eta enpresa zientzietako ikertzaileak garatutako metodologia aplikatuz, gizarte izaera duten ekintzen gizarte-balio integratuaren moneta-kuantifikazioa egiteko aukera eskain-tzen da, batez ere, hirugarren sektoreko erakundeei dagokienean.

    Erabilitako metodologiak uztartu egiten ditu, alde batetik, erakundeen interes-taldeek jasotako balioaren analisi kualitatiboa (jasotzen duten balioaren aldagaiak identifikatuta) eta, bestetik, inpaktu soziala duen balio ekonomi-koaren, itzulera sozio-ekonomikoaren eta gizarte-balio espezifikoaren analisi kuantitatiboa, sortutako balioa mo-netizatzea ahalbidetzen duten adierazle eta proxien bitartez (baliorako hurbilketak).

     

    Iturria: Lantegi Batuak

  • GIZATEA eta REAS Euskadiren  zuzendaritza-batzordearen berritzea

    GIZATEA eta REAS Euskadiren zuzendaritza-batzordearen berritzea

    Joan den urtarrilaren 29an, GIZATEA eta REAS Euskadiren ezohiko batzarra ospatu ziren non 2016-2020 eperako zuzendaritza-batzordearen berritzea burutu ziren. 

    2016-2020 eperako zuzendaritza-batzorde berriak 54 boto jaso zituen alde eta 1 zuriz, hortaz, honela eratuta dago:

    -Lehendakaritza: Marian Díez, Hegoa
    -Lehendakariordetza: Begoña Rey, Cáritas Bizkaia
    -Idazkaritza: Nando Consuegra, Sartu Taldea
    -Diruzaintza: Santiago Membibre, Peñascal S. Coop.
    -Bokala: Karmele Acedo, Grupo SSI, S. Coop.
    -Bokala: Aitor Gazteluiturri, Red Social Koopera, S.Coop.I.S.
    -Bokala: Saioa Bacigalupe, Asociación de Apoyo al Proyecto Fiare en la CAPV
    -Bokala: Ricardo Antón, ColaBoraBora, S.Coop.
    -Bokala: Eduardo Urturi, GoiEner S. Coop.

    Baita, zuzendaritza-batzordetik irteten diren pertsonei eskerrak eman zitzaizkien: Josetxu González (Red Social Koopera, S.Coop.I.S.), Peru Sasia (EAEn FIARE proiektua babesteko Elkartea), Gonzalo Rodríguez (Cáritas Bizakia) eta Virginia Lizarraga (Bizitzen Fundazioa).

    Halaber, egun horretan berean Gizatearen ezohiko batzarra ospatu zen non 2016-2020 eperako zuzendaritza-batzordearen berritzea burutu zen. 2016-2020 eperako zuzendaritza-batzorde berriak 38 boto jaso zituen alde eta 1 zuriz, hortaz, honela eratuta dago:

    -Lehendakaritza: Marijose Rodrigo, Sokaire Servicios de Limpieza, S.L.
    -Lehendakariordetza Gipuzkoa: Jon Igartua, Bidebarri Enplegu Zentrua, S.L.
    -Lehendakariordetza Araba: Ildefonso Urquijo, Amayadigital, S.L.
    -Idazkaritza: Vicky Elorriaga, Emaús Movilidad Sostenible, S.L.
    -Diruzaintza: Marian Asenjo, Zurtek, S.L.
    -Bokala: Estebi Rivas, Suspertu, S.L.
    -Bokala: Josetxu González, Koopera Servicios Ambientales, S.Coop.I.S.
    -Bokala: Maite Ocerin, Hazlan Irun, S.L.
    -Bokala: Merche Arribas, Euskarri, S.Coop.

    Baita, zuzendaritza-batzordetik irteten diren pertsonei eskerrak eman zitzaizkien: Txema Rodríguez (Ekiber, S.Coop.I.S.) eta Jose Manuel Ferreiro (Konfia Servicios de Conciliación, S.L.).

    Iturria: REAS Euskadi eta GIZATEA

  • Lan-Elkarteak, ALSE-ko bideo

    Lan-Elkarteak, ALSE-ko bideo

    Lan-elkarteak: enpresa egiteko era desberdina, gardena eta partehartzailea.

    Bideoa: http://asle.es/2016/02/18/la-sociedad-laboral-una-forma-diferente-de-hacer-empresa-desde-la-participacion-y-la-transparencia/

     

    Iturria: ASLE

     

     

  • Sareteknikak biltegi berria inauguratu du, zeinak jatorrizko 60.000 erreferentzia kudeatzeko gaitasuna duen.

    Sareteknikak biltegi berria inauguratu du, zeinak jatorrizko 60.000 erreferentzia kudeatzeko gaitasuna duen.

    Instalazio berriek logistika hobetzea eta bezero askori zerbitzua azkarrago eta eraginkortasun handiagoz ematea ahalbidetuko diote salmenta osteko soluzio globalen enpresari. Biltegia Bilbo Metropolian dago, eta 60.000 metro kubiko edukiera du 5.000 metro karratuko azaleran. Sareteknikak milioi erdi euro baino gehiago inbertitu du biltegia bere premietara egokitzen eta bi milioi baino gehiago, berriz, ordezko piezetan.

    Sareteknikak, etxetresna elektrikoen sektoreko salmenta osteko soluzioen enpresak, bere biltegi berria inauguratu du otsailaren 8an. Biltegi berriarekin jatorrizko 60.000 erreferentzia gorde ahal izango ditu, bai eta bere ahalmen logistikoa hobetu eta laguntza teknikorako duen sareari eta gainerako bezeroei zerbitzu azkarragoa eta eraginkorragoa eman ere.

    Biltegiaren inaugurazio ekitaldian parte hartu dute Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak, MONDRAGON Korporazioaren Kontseilu Nagusiko lehendakari Javier Sotilek, CEVA Iberiako zuzendari nagusi Marco Galbuserak, Sareteknikako lehendakari Gonzalo Fernandezek eta Sareteknikako gerente Kepa Unzillak.

    Sareteknikaren biltegi berria, zeina CEVA Logisticsek kudeatzen duen, Etxebarriko Lezama Leguizamon industrialdean dago (Bilbo Metropolia), eta 60.000 metro kubiko gordetzeko ahalmena dauka, 5.000 metro karratuko azaleran.

    Sareteknikaren espezialitatea da lerro zuriko eta konforteko etxetresna elektrikoak etxean bertan konpontzea. Sareteknikaren barruan dago laguntza teknikoa etxean bertan ematen esperientziarik handiena duen eta Espainiako merkatuan hoberen baloratuta dagoen sarea.

    Instalazio berriak erabat martxan daude 2015eko uztailez geroztik, eta haiei esker Sareteknikak 24 orduko epean zerbitzatu ditzake laguntza teknikorako duen sareak eta gainerako bezeroak eskatzen dizkioten lerro zuriko eta konforteko etxetresna elektrikoen jatorrizko ordezko pieza guztiak.

    Instalazio guztiak eta langileen lan prozesua sistema informatiko propio batek kudeatzen ditu erabat. Sistema informatiko horrek ordezko piezak biltegiratzeko eta bidaltzeko lan guztiak bizkortzen ditu. Sistema horri esker, Sareteknikak 2.500-3.000 eskari lerro kudeatzen ditu egunero. Gaur egun biltegian 30 lagun daude lanean.

    Gonzalo FernAndez Iraizoz: “Enpresa gazte eta esperientziaduna”

    Biltegiaren aurkezpen ekitaldian, Sareteknikako lehendakari Gonzalo Fernandez Iraizozek esan du “enpresa gaztea gara, baina esperientzia ere badugu, izan ere, Espainiako merkatuan Salmenta Osteko Zerbitzu liderra kudeatu dugu 15 urte baino gehiagotan”.

    Era berean, Fernandez Iraizozek Sareteknikaren sorrera azaldu du: “2014an, Fagor Electrodomesticos Taldearen marken salmenta osteko zerbitzua mundu osoan gidatzen aritutako profesional taldea osatzen genuenok erabaki genuen proiektu kooperatibo berri bati ekitea, 1.000 profesional baino gehiagori lanpostua ziurtatzeko asmoarekin. Proiektua, halaber, merkatuko premia bati erantzuteko ere jaio zen, ordura arte ez baitzegoen inolako zerbitzu soluzio globalik, merkatu osoari eta kalitate estandar berberarekin erantzuteko.

    Sareteknikako lehendakari Gonzalo Fernandez Iraizozek adierazi duenez, “biltegia gure enpresaren birika da. Salmenta osteko soluzio globala azkar eta eraginkortasunez eskaintzen uzten digun funtsezko elementua da; izan ere, konponketak ahalik eta denborarik laburrenean egin nahi badugu ezinbestekoa da jatorrizko ordezko pieza guztiak ondo antolatuta eta kontrolatuta edukitzea, gure laguntza teknikorako sareari eta gure bezeroei garaiz helarazteko”

    Arantza Tapia: “Sareteknika bezeroei konfiantza ematen dien enpresa bat da”

    Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, pozik agertu da bereziki zailak diren une hauetan enpresa berri bat sortu eta abian jartzeagatik. Sailburuak azpimarratu duenez, gaur egun “ohitzen joan behar dugu zalantzarekin bizitzera, eta hori ez da ez ona ez txarra; horri esker aktiboagoak izan gaitezke eta aukerak baliatu ditzakegu, merkatuak eskatzen duenerako egokiago den modu batez kudeatuta.”

    Tapiak adierazi du Sareteknika zerbitzua baino gehiago dela, enplegua sortu ez ezik bezeroei eta pertsonei ere beraien bizilekuetan konfiantza ematen dien enpresa bat ere badela. Sailburuak azpimarratu du, gainera, Sareteknikak industriarako lan egiten dutela. Horrek esan nahi du oso garrantzitsua den eta adierazle positiboak erakusten hazi den sektore baterako egiten duela lan, pasa den urtean, 2015ean, Industri Produkzioaren indizeak izan zuen %3,5eko gorakadak hala erakusten digu eta.

    Javier Sotil: “Guk, kooperatibok, hemen erabakitzen dugu”

    MONDRAGON Korporazioaren Kontseilu Nagusiko lehendakari Javier Sotilek azpimarratu duenez, “une honetan enpresa asko inbertsio fondoetan sartuta daude eta ez da jakiten non eta nork hartzen dituen haien erabakiak, baina guk, kooperatibok, hemen erabakitzen dugu”. MONDRAGON Korporazioaren Kontseilu Nagusiko lehendakariarentzat, Sareteknika da laguntza teknikoaren kontzeptu tradizionala gainditu eta “berritzen eta bezeroengan pentsatutako salmenta osteko soluzioak imajinatzen jakin izan duen” enpresa baten adibidea. Bukatzeko, Sotilek Sareteknika animatu du berritzen jarraitzera eta zerbitzuaren pertsonalizaziora jotzera, sarea handituz eta zerbitzu zentroen sarea eta Contact Centerra hobetuz.

    2015eko ekainean eta uztailean egokitu zituen Sareteknikak bere instalazio berriak, sei astetan baino ez; instalazioak abian jartzeko, berriz, milioi erdi euro baino gehiago inbertitu ditu biltegia egokitzeko lanetan eta beste bi milioi euro gehiago jatorrizko osagaiak erosten.

     

    Iturria: SARETEKNIKA

  • Kooperatibek eta lan elkarteek enplegua sortzen jarraitzen dute Nafarroan, %4,7ko igoerarekin

    Kooperatibek eta lan elkarteek enplegua sortzen jarraitzen dute Nafarroan, %4,7ko igoerarekin

    lan elkarteek 10.230 pertsonari ematen zieten enplegu zuzena Nafarroan. 2014an 9.771 pertsonakoa zen zifra. Era berean, 72 kooperatiba eta lan elkarte berri sortu ziren. Krisiaren aurretik enpresa eredu hau Nafarroako enplegu pribatuaten %3,4 baino ez bazen ere, egun %9ko mailara heldu da jada.  

     

    Iturria: ANEL

  • Zer da moda jasangarria? sindesperdicio.es

    Zer da moda jasangarria? sindesperdicio.es

    Hauetako produktuetako bat erosten duzunean, “banderatxo-zaborra” delakoari aukera berri bat ematen diozu: bigarren bizitza bat, metamorfosi baten bitartez, berriz ere objektu erabilgarri batean bihurtzen dena.

    Ba al zenekien planeta bateko mutur batean tximeleta baten hegaldiak mundua alda dezakeela? Zure keinu txiki honek modu berdinean eragiten du. Gure produktuetako bat erosten duzunean, “banderatxo-zaborra” delakoari aukera berri bat ematen diozu: bigarren bizitza bat, metamorfosi baten bitartez, berriz ere objektu erabilgarri batean bihurtzen dena.

    Gure produktu guztiak bakarrak dira, alaiak, freskoak, koloretsuak, arinak eta eleganteak. Tximeletaren hegoak bezala. Zerbait errepikaezina nahi baduzu, aske eta desberdin sentitzea gustuko baduzu, modaren aginduetatik urrun bizi bazara, produktuaren atzean dagoena axola bazaizu, zugandik gertu elaboratua izan dena eta baldintza duinetan… Ez jarraitu bilatzen, hau da zure lekua.

    Informazio gehiago: sindesperdicio.es

     

    Iturria: Emaús sindesperdicio.es

     

  • ‘Quality Innovation of the Year 2015’ saria Soraluce kooperatiba eta Vicomtech-IK4 enpresentzat

    ‘Quality Innovation of the Year 2015’ saria Soraluce kooperatiba eta Vicomtech-IK4 enpresentzat

    Soralucek DAS (Dynamics Active Stabilizer) sistema berritzailea aurkeztu du. Makinaren zurruntasun dinamikoa aktiboki handitzeko gaitasuna duen gailua da, ebaketa gaitasuna %300 handitzen duena.

    Vicomtech-IK4k Euskal Herriko ‘Quality Innovation of the year 2015’ saria lortu du giza eta osasun sailean Berrikuntza kategorian. Proiektu irabazlea, irudian oinarritutako sistema berritzaile batean datza, aortaren aneurismaren haustura-arriskua duten gaixoentzat protesi pertsonalizatuak diseinatzeko.

    Iturria: TuLankide, Estrategia empresarial eta Euskadi Tecnología

  • REVESCO-a Emerging Sources Citation Index-ean (ESCI-an) onartuta

    REVESCO-a Emerging Sources Citation Index-ean (ESCI-an) onartuta

    REVESCO-a, Ikasketa Kooperatiboko aldizkaria, Emerging Sources Citation Index-ean (ESCI-an) onartuta.

    REVESCO-a, Ikasketa Kooperatiboetako (AECOOP-etako) eta Ikasketa Kooperatiboetako Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Eskolako Elkarteak batera editatuta, onartu da, Web of Science-ren produktu berri, Emerging Sources Citation Index-ean (ESCI-an) bere sartzerako.

     

    Iturria: Observatorio Español de la Economía Social

  • Eroskik %17 igo zituen iaz on line salmentak Euskadin

    Eroskik %17 igo zituen iaz on line salmentak Euskadin

    Eroskiren on line salmentak %17 igo ziren joan den urtean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), proposamen multikanal berrituaren bultzadarekin. Joan den urte bukaeran, on line eskaerak jasotzeko bost puntu ireki zituen kooperatibak Bizkaian, eta orain, sakelekoetarako eta tabletetarako aplikazio berri bat atera du, asteko erosketa linean eta 15 minutuan egiteko balio duena, aplikazioa probatu duten lehenengo erabiltzaileek egiaztatu dutenaren arabera.

    Iturria: Europa Press