Bloga

  • Arrasateko kooperatibismoa eta hirugarren sektorea: Inspirazio komuna, zerumuga partekatuak

    Arrasateko kooperatibismoa eta hirugarren sektorea: Inspirazio komuna, zerumuga partekatuak

    Arrasateko kooperatibismoa eta hirugarren sektorea: Inspirazio komuna, zerumuga partekatuak

    AEL elkarteak (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea) topaketa bat antolatu zuen apirilaren 22an, besteak beste, bidezkoak, solidarioak eta bedintasuna oinarri duten sareak zabaltzeko xedearekin.

    Arrasateko Esperientzia kooperatiboaren sortzaile Jose maria Arizmendiarrietaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, AEL elkarteak (Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartea) topaketa bat antolatu zuen apirilaren 22an, ez iraganari omen egiteko, baizik eta beste etorkizun bidezko, berdintasunezko eta solidarioagoa eraikitzeko sareak zabaltzeko.

    Jardunaldiaren helburua Bizkaian bi errealitateren arteko elkarrizketa bultzatzea izan zen: Hirugarren Sektorea eta Arrasateko Kooperatibismoa. Salbuespenak salbu, bi errealitateok bakoitza bere kasa ibili izan dira. Aitzitik, asko dute partekatzeko. Ekonomia sozial, kooperatibo eta solidarioak, maila globaleko erronka izanik, denon partaidetza behar du. Nabarmentzeko lan esparruak dira kudeatzeko eredu parte hartzaileak, prestakuntza eta ezagutzaren eta finantzaketaren kudeaketa.

     

    Iturria: http://alkarzerrenda.bizkeliza.net/alkar-48-arizmendiarreta/

  • Carlos Askunze, REAS Euskadido-koordinatzaileari egindako elkarrizketa , “Buenos días Murcia” programan

    Carlos Askunze, REAS Euskadido-koordinatzaileari egindako elkarrizketa , “Buenos días Murcia” programan

    Carlos Askunze, REAS Euskadido-koordinatzaileari egindako elkarrizketa , “Buenos días Murcia” programan.

    Ondorengo loturan, Carlos Askunze,  REAS Euskadido-koordinatzaileari,egindako elkarrizketa, aurkituko duzue. Elkarrizketa hau Joaquín Azparren ek gidatutako “Buenos días Murcia” programan (Onda Regional de Murcia irratian) egin zen.

    Iturria: Reas Euskadi

    Elkarrizketa osoa: https://youtu.be/MoFl6V_2V-Y

  • KOOPERAROCK, diziplina anitzeko kooperazioa DSS2016ren baitan

    KOOPERAROCK, diziplina anitzeko kooperazioa DSS2016ren baitan

    DSS2016ko egitasmoaren baitan , Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak kooperatibismoa eta honen balioak lantzeko eta jendartean ezagutzera emateko proiektu batean lanean hasi da, kooperatibigintzaren eta ekonomia sozialaren inguruko hainbat eragile eta erakunderekin. Euskal kooperatibagintzak azken hamarkadetan lanaren antolaketan, ekonomian edo hezkuntzan izan duen eragina aztertu eta artearen bidez sozializatzeko helburua duen diziplina arteko proiektu honetan, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kide diren GEZKI, MIK eta IECek ere bat egingo dute.

    Lankik ondo menderatzen du kooperatibismoaren gaia, baina kasu honetan proiektuak ñabardura berezi batzuk ditu: umeekin ere lan egingo da eta lanketa guztiaren emaitzarekin antzezlan bat plazaratuko da udazkenean. Horretarako, Teatro Paraiso-rekin elkarlanean dabiltza. Azkeneko hogeitamar urteetan eraldaketa soziala antzerkiaren bitartez gurean eta atzerrian bultzatzen ari den talde gasteiztarra. Proiektuaren ezaugarriek eta diziplina desberdineko eragileekin lan egiteak Lankiko zuzendari den Eneritz Pagaldayren hitzetan, asko aberastu du proiektua: “Kooperarock pentsatzeak, diseinatzeak eta gauzatzeak ahalbideratzen digu logika eta lan egiteko modu oso desberdinak elkarrizketan jartzea”.

    Lankik proiektuaren diseinu osoa egin du eta gizarteratze lan estandarra landuko du eta Teatro Paraiso konpainiak berriz, Lankik antolatutako ekintzetan parte hartu eta Lehen Hezkuntzako haurrei zuzendutako antzezlana gauzatuko ditu. “Bi eragileok elkarri elikatzen diogu, ez dira bi bide paralelo; umeekin lanketa egiterakoan ondorio batzuk helduen lanketara eraman nahi ditugu eta helduenetatik umeenera ere zubia egitea, haurrei ezagutza ere transmitituz eta helduekin ere alderdi emozionala landuz” azaldu du Pagaldayk.

    Proiektuaren baitan aurreikusi diren ekintzak lau gaien inguruan ardaztuko dira: hezkuntza, lana, eraldaketa soziala eta elkartasuna. Kooperatibigintzaren hastapenetan abiapuntu eta oinarri izan direnak. Horretarako, Deustuko Unibertsitatea, UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitateko ikasleekin hausnarketa eta elkartrukerako guneak sortuko dira, ekintzailetasun soziala eta ekonomia alternatiborako urratsak REAS eta Olatukoop sareekin egingo dira eta ekainero Lankik antolatzen dituen Kooperatibigintza Topaketetan ere izango du lekua proiektuak, besteak beste. “Ekimen honek balio digu, baita ere, gure arteko sareak sortu eta aurretikako harremanak biderkatzeko; elkarrekin bidea egiten jarraitzeko, alegia”, ondorioztatu du Eneritz Pagaldayk.

    Prozesuaren nondik norakoak herritarrekin partekatzen ari dira ere dagoeneko, sare sozial eta webguneez gain, ARROSA Irrati Sarearen kide den Info7 irratia eta ARGIArekin bideratutako elkarlanari esker.

    Proiektuak iraunkortasunarekin duen konpromisoari erantzunez, 2016a pasa ostean ere antzezlanak Euskal Herriko agertokietan jarraituko du eta, bestetik, antolatutako ekintzetako testigantzak eta emaitzak ere formatu ezberdinetan jaso eta zabalduko dira eragile, erakunde eta herritarren artean.

     

    Maider Iriarte

    Lankidetzaren Ikertegia (LANKI)

    Mondragon Unibertsitatea

  • Joseba Azkarragaren hitzaldia: “Ekonomia soziala krisi sistemikoaren aurrean: birfundazio garaia””

    Joseba Azkarragaren hitzaldia: “Ekonomia soziala krisi sistemikoaren aurrean: birfundazio garaia””

    “Ekonomia soziala krisi sistemikoaren aurrean: birfundazio garaia" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak martxoaren 18an, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza sailako Joseba Azkarragaren eskutiuk. Hitzaldia UPV/EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuak antolatu zuen.

     “Ekonomia soziala krisi sistemikoaren aurrean: birfundazio garaia" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak martxoaren 18an, UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza sailako Joseba Azkarragaren eskutiuk. Hitzaldia UPV/EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuak antolatu zuen.

     

    Iturria: GEZKI

     

  • Saretuz-ek, Donostiako kontsumo arduratsuko ekimenak mapa interaktibo batean biltzen dituen APP bat aurkeztendu

    Saretuz-ek, Donostiako kontsumo arduratsuko ekimenak mapa interaktibo batean biltzen dituen APP bat aurkeztendu

    Saretuz-ek, Donostiako Kontsumo Kontziente eta Eraldatzailearen aldeko Sareak, martxoaren 12an, mapa interaktibo bat erakusten duen aplikazio bat (web eta mugikorrerako) aurkeztu zuen. Bertan, hiriko denda, ekimen eta tokiak agertzen dira, hirian modu arduratsuan parte hartu, ezagutu, hezi, erosi, konpondu eta gozatzeko.

    Saretuz Sareak, Fernando San Martín, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia, eta Duñike Arrizabalaga, Donostiako Udaletxeko Zinegotzi Ordezkariarekin batera, tresna berri hau prentsaurreko batean aurkeztu zuten, egongela bat irudikatzen duen espazio bat sortzeaz gain, Saretuz Sareko kide diren erakundeen produktuak eta objektuak soilik erabiliz. Modu honetan, espazio bat sortzea eta modu kontziente eta arduratsuago bat kontsumituz bizi daitekeela posible dela ikustera eman nahi da.

    Donostiako kontsumo arduratsuko mapa interaktiboaren aplikazioa, pertsona kontsumitzaileek Eskubideen Nazioarteko Egunaren baitan aurkezten da, urtero legez martxoaren 15ean ospatzen da. Helburua, hirian elkarren arteko partaidetzatik mapa bat sortzea da, ekimenak edozein unetan sar daitezke Kontsumo Arduratsuko mapan eta, Saretuz Sareak ezarritako irizpide eta baldintzetako bat betez komunitate horretako kide izan daitezke.

    Web atari berria www.mapasaretuz.eus da eta bertan, Saretuz Sarearen inguruko informazio gehiago aurkitu daiteke, baita kontsumo arduratsuago bat errazten duten ekimenen, denden, produktuen eta zerbitzuen mapa hau osatzeko beharrezkoak diren baldintzen inguruko informazio gehiago ere.

    MAPA SARETUZ izena daraman aplikazio mugikorra software askean garatua izan da, Hacmildegia eta Adibide Komunikazioaren eskutik, hiriko bi ekimen. Play Store edo F-droid bitartez deskargatu daiteke android-erako, baita web bertatik ere, IOS eta beste sistema eragileetarako. Aplikazioa guztiz doakoa da.

    Ekimenak iradoki, harpidetza egin edo/eta mapan agertu nahi duen edozein pertsonak aplikazioan sartu ahal izango du, eskatzen diren irizpideen informazioa ikusi, oraingoz zortzi irizpide, eta inprimakia bete. Proposamenak, behin balioztatuak izan direnean, mapan geolokalizatutako gune berrietan bihurtzen dira. Era berean, ekimenaren erakusleihoan edo lokalean jartzeko bereizgarri bat eta Sarearen eta ekimenaren informazio materiala emango da.

    Kontsumo Arduratsua definitzeko irizpideak, Saretuz Sarea osatzen duten erakunde eta entitateen artean partaidetza moduan elaboratu dira. Oraingoz ezarritako irizpide eta eremuak zortzi dira, etorkizunean irizpide gehiago sartzeko aurreikuspena dugu. Une honetan irizpide berri bat lantzen ari gara, Kultura.

    Saretuz Sarea osatzen duten erakundeak hauek dira: Mugarik Gabe, Emaus Gizarte Fundazioa Taldea, Gabiltza, Mugarik Gabeko Albaitariak, Donostiako Bidezko Merkataritza taldea, Mugarik Gabeko Ekonomialariak-Economistas Sin Fronteras, AntiguaOtarrak, Calcuta Ondoan, Fundación Cristina Enea Fundazioa, Fiare Banka Etikoa, Ximaurpila, Banda Bat,  Eco-design eta Goiener.

    Iturria: SARETUZ

  • Gizarte Ekonomiako eta Ekonomia Solidarioko Unibertsitate Master Ofiziala laugarren urtez eskainiko du GEZKIk

    Gizarte Ekonomiako eta Ekonomia Solidarioko Unibertsitate Master Ofiziala laugarren urtez eskainiko du GEZKIk

    Apirilean Euskal Herriko Unibertsitateko master ofizialetarako izen-emate epea irekiko dute. EHUko Masterren eta Doktoretza Ikastaroen Eskolak antolatutako Masterraren Astean aurkeztu zituzten prestakuntza-programa horiek.

    Aste horren barruan antolatutako ekintzen barne, martxoaren 9an eta 11an , Gizarte Ekonomiako eta Ekonomia Solidarioko Unibertsitate Master Ofiziala aurkeztu zuen GEZKIk Gipuzkoa eta Bizkaiako Konpusetan, EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuak. 2016-2017 ikasturtean laugarren urtez eskainiko du EHUk prestakuntza-programa hori.

    Iturria: GEZKI

  • Elkar-lan elkarteak sustatutako kooperatiben kopuruak marka berria hautsi du krisiaren ondorioz

    Elkar-lan elkarteak sustatutako kooperatiben kopuruak marka berria hautsi du krisiaren ondorioz

    Iaz 143 kooperatiba sortu ziren Elkar-Lan elkartearen laguntzari esker. Zifra horrekin errekorra hautsi da, kooperatiben sorrera bultzatzea helburu duen elkartearen arduradunek azpimarratu duten moduan.

    Krisi ekonomikoa dela eta, enpresak ixtearen eta langileak kaleratzearen ondorioz, ekintzailetza indartu da lan mundura itzultzeko bide gisa. Hori izan liteke kooperatiba berrien areagotzea azalduko lukeen arrazoietako bat. Izan ere, askok irtenbide profesionala lortzeko aukera bakar gisa ikusi dute norbere negozioa sortzea.

    Zehazki, 143 kooperatiba horiek 549 lan postu berri eratu dituzte; gehienak, 137, lan elkartukoak. Era berean, bina enpresa sortu dituzte etxebizitzaren, kontsumoaren eta enpresa-zerbitzuen sektoreetan.

    Jarduera sektoreei dagokienez, gehienak zerbitzu enpresak dira, 78 guztira, eta azpimarragarria da industria kooperatiben kopuru eskasa. Azken sektore horretako enpresa sortzeko "beharrezkoa den inbertsioa askoz altuagoa delako gertatzen da hori. Industria arloko lanpostuak askoz garestiagoak dira”, nabarmendu du Elkar-Laneko zuzendari Javier Sanzek.

    Hain zuzen ere, finantziazioa lortzeko zailtasunak nabarmendu dituzte Javier Sanzek eta elkartearen lehendakaria den Agustín Mendiolak, eta enpresa mota horientzat finantzaketa-kanal espezifikoak eskatu dituzte.

    Batez besteko hiru langile dituzten kooperatiba txikiek 6.000 euroko inbertsioa behar izaten dute, eta proiektuen %20k kanpo-finantzaketaren beharra du. Arazo nagusia enpresa txiki eta ertainen finantzazio bideek askotan kooperatibak kanpo uzten dituztela da. Izan ere, kooperatibetan gutxienez enpresaren kapitalaren %51k bazkide eta langileen eskuetan egon behar du, eta kanpotik etorritako inbertsioek baldintza hori oztopa dezakete.

    Lurraldeei dagokienez, Bizkaia izan da aktiboena, 89 kooperatiba berri sortu baitituzte bertan; kopuru osoaren %62, hain zuzen ere. Gipuzkoan 35 eratu dira eta Araban 19.

    Elkar-Lanek Enpresa Ekimenen Behatokiaren inguruan egindako azterlanaren arabera, 872 kooperatiba eratu dira 2002 urtean elkartea sortu zenetik. Horietako 20 likidatu egin dituzte, eta 29 desegin. Oraingoz, ekintzailearen profila nagusiki 25 eta 54 urte bitarteko adina duen eta erdi edo goi mailako ikasketak dituen gizonezkoarena da. Emakumezkoen portzentajea %38n kokatzen da.

    Iturria: El Mundo.

  • Lantegi Batuak-ek 90 lanpostu berri sortu zituen urritasuna duten pertsonentzat 2015ean

    Lantegi Batuak-ek 90 lanpostu berri sortu zituen urritasuna duten pertsonentzat 2015ean

    Azken 5 urteotan, gizarte ekonomiako erakundeak 378 enplegu sortu ditu zuzenean. Urte bukaeran, 3.000 pertsona zituen bere zentro eta zerbitzu sarean, horietatik %87 urritasuna dutenak.

    Egoera ekonomiko zaila gorabehera, eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiak dituen kolektiboa izaki (Bizkaian langabezia tasa %30ekoa da), urritasuna duten pertsonen enplegua mantentzea lortzeaz gain, Lantegi Batuak-ek 61 lanpostu berri sortu zituen 2015ean eta 29 kontratazio bideratu zituen enpresa arruntetan (Lanerako lagundutako enplegurako programaren bitartez).

    “2015 urte positiboa izan da urritasuna duten pertsonentzako enplegu sorkuntzari dagokionez. Kolektiboarentzako 90 lan-aukera berri sortzea lortu dugu Bizkaian”. Txema Franco, Zuzendari Nagusia.

    2015 urteko ekitaldi-itxieran, 2.960 pertsona biltzen ziren Lantegi Batuaken (%33 emakumeak eta %67 gizonak); horietatik %87 inolako urritasunik ez dutenak, 1.483 pertsona adimen urritasuna dutenak, 919 urritasun fisiko edo sentsoriala dutenak eta 163 buruko nahasmena dutenak.

    Enplegu sorkuntza hau posible izateko, ezinbestekoak izan dira industria arloko berreskuratze esperimentatua eta, oso bereziki, erakundeak zerbitzu sektorera bideratuta ezarri duen dibertsifikazio-estrategia, egun bere jardueraren %50a betetzen duena. Horrela, eta ekonomia krisia zein enplegu suntsipen orokorra nagusi diren egoeran, Lantegi Batuak gai izan da azken 5 urteotan urritasuna duten pertsonentzako 378 enplegu sortzeko.

     

    Proiektu berriak

    Lantegi Batuak-ek 2015ean martxan jarri dituen proiektu berrien artean, azpimarratzekoa da Sukaldaritza zerbitzuaren abiaraztea, Derion sortutako sukaldaritza zerbitzu zentrala. Proiektuak urritasuna duten pertsonentzako 20 lanpostu sortu ditu lehenengo fasean, eta gizarte eta osasun sektoreetan emango du zerbitzua (eguneko zentroak, egoitzak, zentro okupazionalak, klinikak, ospitaleak eta etxez etxeko janariak), egunean 4.000 menu egiteko gaitasunarekin. Ostalaritzari lotutako beste negozio batzuen artean, azpimarratzekoa da A-8 errepideko zerbitzuguneko Restop-aren kudeaketaren ardura, Zornotzan (Repsolekin sinatutako itunaren fruitu).

    “Urtebete daramagu zabalik Zornotzako zerbitzugunean. Urritasuna duten 8 langilerekin hasi ginen lanean, egun 12 pertsona gara eta esperientzia oso positiboa izan da, pozarren gaude". Nagore Mimbrero, Restop-eko Arduraduna. IKUSI ADIERAZPENEN BIDEOA.

    Proiektu horiekin biekin batera, Lantegi Batuak-ek ostalaritza eta turismo arloko beste ekimen arrakastatsu bat garatu du azken urteotan; BBK Bilbao Good Hostel (Repsol Gidak Estatuko 10 ostatu onenen artean hautatua).

    Prestakuntza arloan, nabarmendu nahi dugu 26.000 ordu baino gehiago bideratu direla xede horretara, ikastaroetan langile-taldearen %66ren parte-hartzea izanik. Hezkuntza mailari dagokionez, aipatzekoak dira urritasuna duten ikasleentzako beken deialdi berriak, EHU/UPV eta Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan.

    Gizarte eta Lan arloan aplikatutako berrikuntzari dagokionez, adimen urritasuna duten langileen zahartze aktiboa sustatzeko proiektua garatzen jarraitzen du Lantegi Batuakek. Esperientzia pilotu honen bitartez, Lantegi Batuaken 5 zentrok espazio espezifikoak prestatu zituzten programa ezberdinak antolatzeko (800 parte-hartzaile izan ziren). Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren parte-hartzea izan zuen.

    Bestalde, EHLABE Euskadiko Gizarte Ekimeneko Enplegu Berezirako Erakundeen Elkarteko kide den heinean, Europako Gizarte Funtsak %50ean finantzatutako bi proiektutan parte hartzen du Lantegi Batuak-ek 2015etik: Aukerability eta Gazteability proiektuetan hain zuzen ere, biak ala biak urritasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortzera bideratuak.

    Bizkaiko zentroen sareari dagokionez, Lantegi Batuakek 2017an Sestaon tailer berri bat irekitzea aurreikusten du. Funtzionamendu osoan dagoenean, urritasuna duten 100 langile izango dira bertan. Zentro berri horretarako, Lantegi Batuakek 500.000€-ko diru-laguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik gizarte azpiegituretan inbertitzeko.

    “Zeintzuk dira 2016rako erronkak? Industria sektorean dugun kokapena finkatzea; horretarako, gure egitura sendotuko dugu, Sestaon elektronika eta muntaketa elektro-mekanikoen zentro berri bat ezarriz. Bestalde, dibertsifikazioa sakonduko dugu; urritasuna duten pertsonek presentzia txikia duten sektoreetan lan-aukerak sortzen, hala nola ostalaritzan edo turismoan”. Txema Franco, Zuzendari Nagusia.

     

    Iturria: LantegiBatuak

  • Banca Popolare Eticako bazkideak, finantza kooperatiboen alde

    Banca Popolare Eticako bazkideak, finantza kooperatiboen alde

    Banca Popolare Eticako bazkideek hurrengo Administrazio Kontseilua hautatuko dute azken bi urteotan osatu duten hauteskunde-araudi berriari jarraikiz, prozesu parte-hartzaileen kalitatea hobetzeko. Faktore hori erabakigarria da etorkizuneko proiektuak eraginkorragoak eta berritzaileagoak izan daitezen, eta, halaber, demokrazia ekonomikoaren erronka etikoei aurre egiteko beharrezko baldintza da.

    Hurrengo egunetan, guztiok eman ahalko dugu iritzia, eta datozen hiru urteetako administrari nor izatea nahi dugun adierazi. Aurreneko aldiz, bi herrialdetan egingo dugu hori; horrela, ikuspegi europarragoa hartuko dugu, eta partaidetza zabalagoa lortzeko modu berriak aktibatuko ditugu, berrikuntza teknologikoetan ere oinarrituta. Ibilbide berria da, eta, beraz, egongo da hobetzea. Badakigu gure jokabidea ez datorrela bat banku-sistemaren politika nazional eta europarrekin eta, bereziki, kreditu-kooperatiben eta bankuen erreformarekin.

    Gure bankua osatzen duten ildoak agerian ipini nahi ditugu bai geuretzat bai besteentzat, horien inguruan hausnartzeko, esku hartzeko, justizia sozialeko erantzunak emateko eta demokrazia ekonomikoa ezartzeko. Banca Eticarako berebiziko garrantzia duten hiru xede azpimarratu nahi ditut: kooperatibo izatea, elkarrekin demokrazia antolatzailea eraikitzea eta berrikuntza sustatzea.

    Kooperatibo izatea ez da soilik eredu ekonomiko bat hautatzea; eredu soziala eta antropologikoa ere aukeratu behar da, denon artean giza duintasuna eta guztion ongizatea sortzea ardatz duena. Banca Eticaren mutualitatea eta solidaritatea ez dagokie eskualde eta herrialde bereko biztanleei soilik; mundu osoa dute jomugan, batez ere sare eta sistema digitalei esker, lurralde-mugetatik harago doazen sektore sozial eta ekonomikoak lotzen baitituzte. Banca Eticaren egungo akziodunak mundu osokoak dira: aurreztaile erresiliente, bazkide eta bezero askok bideratzen dituzte ondasun erkidera inbertsioak eta aurrezki propioak.
    “Sareak, mutualitateak eta lankidetza” sortu nahi ditugu gaur egun beren burua merkatutik “baztertutzat” edo merkatutik kanpo ikusten duten eta lankide izan daitezkeen haien artean; hau da, ekonomia etiko eta solidario berrietan inbertitzen duten hainbat eta hainbat pertsonaren artean. Hala, geure egin nahi ditugu geroagoko sinergiak ere, hipotesiak eta proiektuak interpretatzeko eta garatzeko. Begien bistakoa da banku-sistemen politiken aurkako erronka daukagula, banku-eredu bakarra inposatu nahi baitigute: “too big to fail”.

    Demokrazia antolatzailea elkarrekin eraikiz, pertsonek eskubide eta ahalmen handiagoa edukiko dute erakunde baten erabakietan eta jardueretan eragiteko. Bestela esanda, gehiago garatu nahi dugu demokrazia, gobernantzaren gainean erabakitzeko eta eragiteko ahalmena ez dadin gelditu soilik talde esklusibo txikien esku. Antolamenduaren ahalduntzeari buruzko azterlanetan, berebiziko garrantzia ematen zaio bakoitzak antolamenduan erabakiak hartzeko prozesuaren parte izateko duen interesari, prozesu horrek elkarrekiko eragina baitu. Banca Eticaren ekosisteman, elkarrekin eraikitzeko prozesu etengabe batean balio-eragileekin eta inguruko giroarekin harremanetan dauden sistema horizontalen sare bat dago. Demokrazia antolatzailea ez da egituretan bakarrik islatzen; erabakiei eta ardurei dagozkien karguak eta zereginak bermatu ostean, prozesu, fluxu eta harreman sozial guztien bidez gauzatzen da. Demokrazia antolatzailea garatu eta sozializatzeko ibilbidea ebolutiboa da; horrenbestez, balio-eragile guztiek arreta jarri behar diete ibilbide horren bilakaerari eta errealitatean hartuko dituen formei. Gure banku transnazionalean, prozesu parte-hartzaileak kudeatzen ditugunez eta den-denei parte hartzeko aukera ematen diegunez, ikuspegi kultural eta metodologiko berriak esperimenta ditzakegu, baita teknologia berriak ere. Hala, ezagutza eta jardunbideen ondare bat sor dezakegu, kredituaren kudeaketa benetan babesten duten bankuak zigortzen dituzten banku- eta finantza-sistemei aurre egiteko.

    Banca Etican garrantzi handia izan du finantza-sistema berritzeak, eta hori sistema zabalago bati esker baino ez dugu lortu, sistema horrek eutsi eta aktibo egoten lagundu digulako. Gogoan ditut hainbat eskualdetan antolaturiko Italiako eta Espainiako bazkide aktibo guztiak, erreferentziazko bazkideen sareak eta lurralde-komunitateetan errotutako erakundeak. Berritu eta hazi egin gaitezke suspertzen gaituen, eztabaidak eragiten dituen, sormenari dagokion lekua uzten dion eta bazkideak eta herritarrak finantzetan hezten laguntzen duen ekosistema baten barruan. Hala, bazkide eta herritarrek ezagutza eta ahalmen handiagoa lor dezakete askotariko difusio-jardueren bidez, protagonista izateko eta finantzen sektore konplexuan parte hartzeko gaitasuna bereganatuko baitute. Gero eta indar handiagoz heldu behar diogu konpromiso horri; bereziki, azkenaldian Italian gertaturiko guztia aintzat hartzen badugu.

    Izan ere, hainbat eta hainbat herritarrek uste dute iruzur egin dietela bankuek eurek eta finantza-sistemak.
    Prozesu parte-hartzaileak osatzeko, demokrazia eraikitzeko eta berrikuntzak ezartzeko, kritika zintzoa eta konstruktiboa egin behar dugu; hau da, ekosistema bat auzitan jarri eta elikatzen duten erronkei heldu behar diegu. Erronka eta eskaera berri horiek batez ere etikoak izango dira, eta elkarrekin hartu beharko ditugu erabaki zehatzak… Den-denon esku egongo da.

    Iturria: Banca Popolare Etica

  • “Zaintzaile Kooperatibak”: GEZKI-ren ikerketa emaitzen aurkezpena Deustuko Unibertsitateko Gizarte Mintegian

    “Zaintzaile Kooperatibak”: GEZKI-ren ikerketa emaitzen aurkezpena Deustuko Unibertsitateko Gizarte Mintegian

    2013. urtetik Gizarte Politikako foru departamentuak eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte Laneko departamentuak antolatzen dituzten “Gizarte Mintegiak” ekimenean parte hartu du GEZKI-ko ikerketa talde batek.

    Otsailaren 29, martxoaren 7 eta 14 egunetan burutu den mintegi itxian, GEZKI-ko kide diren Enekoitz Etxezarreta, Liseth Díaz, Leire Oregui eta Amaia Alvear ikerlariek beren azken ikerketa lanaren emaitzak aurkeztu dituzte.

    Ikerketa lan hori Gipuzkoako Gizarte Politika sailaren eskariz burutu zen, eta zaintzaren esparruan sor litezkeen gizarte ekonomiako ekintzailetza proiektuen analisian zentratu da. “Cooperativas de cuidados: de la Prestación Económica de Asistencia Personal hacia la colectivización de las personas cuidadoras” izenburuarekin eskainitako hitzaldian, GEZKIko ikerlariek esparru honetan kooperatiba berriak sortzen joateak duen interesaz jardun zuten, zaintza lanetan diharduten pertsona talde batekin eginiko ikerketa kualitatibo baten emaitzak azalduz.

    Gaiak interesa piztu eta eztabaida mamitsua sortu zuen gizarte zerbitzuetako maila ezberdinetako teknikari eta profesionalen artean.

    Iturria: GEZKI