Bloga

  • Iritzia Aitor Bengoetxea, GEZKIko Zuzendaria: OVES/GEEB 2016: Birdefinizioa

    Iritzia Aitor Bengoetxea, GEZKIko Zuzendaria: OVES/GEEB 2016: Birdefinizioa

    Ideia nagusia ikerkuntzan sakonago aritzea da, ikerkuntza GEEBaren jarduera ardatz nagusi bilakatzeko bidean. Euskal Herriko gizarte ekonomiaren dinamikaren ezagutza handiagoa eta zehatzagoa lortzea dugu xede. Horretarako, datu sozioekonomikoen lanketaz gain, horien gaineko interpretazio eta balorazio lan sakonago baten bitartez proposamen ezberdinak mahai gaineratzea da gure asmoa.

    Hori guztia GEEB-aren Batzorde Aholkulariko kide guztiekin lankidetzan egin nahi dugu: Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza, egun EGES-en ordezkatuak dauden sektoreko erakundeak, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea.

    GEEB-aren birdefinizioaren erronka hiru jarduera ardatz nagusitan jorratuko dugu: euskal gizarte ekonomiaren ustiapen sozioekonomikoa lehenik, analisi juridiko-politikoa bigarrenik, eta jarraipen zientifiko-akademikoa, azkenik.

    Azterketa sozioekonomikoa sektorearen datuen eta horien bilakaeraren gainean burutuko da. Analisi horren trataerari balio erantsia emateko, informazioa modu geo-erreferentziatuan aurkeztu asmo dugu. Hortik abiatuta, sektorearen adierazleak bestelako adierazleekin (enplegua, BPG, I+G, …) gurutzatzeko saioa egingo dugu, analisiari lurralde ikuspegia erantsiz, eta tokian tokiko proposamenak bideratuz.

    Esparru juridiko eta politikoari dagokionez, arautegi ezberdinak eta arau mailarik ez duten dokumentuak (soft law) aztertuko ditugu. Gizarte ekonomiaren inguruan onarturiko arau, jurisprudentzia eta ekimen politikoak jasoko ditugu. Ikuspegi zabalarekin, nazioarteko zuzenbide alderatuan murgilduz. Esparru juridikoaren deskribapen eta jarraipenaz gain, honen bilakaeraren gaineko balorazioan sakonduko dugu, honek euskal esparruan duen eragina aztertuz.

    Gizarte ekonomiaren inguruko ekoizpen doktrinala jasotzea eta sistematizatzea izango da, azkenik, ardatz zientifiko-akademikoaren egitekoa. EHUren liburutegiaren baitan egun ez dugun espazio konkretua sortzeko saiotik hasita.

    Aipaturiko hiru jarduera-ardatz horiek maiztasun batekin txosten monografikoetan jasotzea izango dugu helburu, eta honez gain, euskal gizarte ekonomiaren urteko txostenarekin jarraituko dugu, txosten honi urtean zehar sorturiko berrikuntza normatibo eta doktrinalak gehituz.

    Ilusioz beterik abiatzen dugu urtea beraz, eguneroko lanarekin espero ditugun emaitzak erdiesteko esperantzaz.

    Aitor Bengoetxea Alkorta
    GEZKIko zuzendaria

  • Urtarrilak 25 eta 26 GoiEner koop. elkarteko esperientzia praktikoa eta Emaús Fundazioko mintegia

    Urtarrilak 25 eta 26 GoiEner koop. elkarteko esperientzia praktikoa eta Emaús Fundazioko mintegia

    Urtarrilaren 25ean EHU-ko irakasle dela Olatz Azurzak parte hartu zuen GoiEner kooperatibaren gaineko esperientzia praktikoa azaltzen. Halaber, Urtarrilaren 26ean Olaia Larruskainek konferentzia bat eman zuen Emaus Fundazioan garatzen diren proiektu desberdinen gainean. AmetsEKIN proiektua, GEZKIk eta Emaús Fundazioa berak garatua dela azpimarratuz.

    Iturria: GEZKI

  • KOOP Erkideko aldizkariak Aitor Bengoetxea  elkarrizketatzen du.

    KOOP Erkideko aldizkariak Aitor Bengoetxea elkarrizketatzen du.

    KOOP Erkideko aldizkariak Aitor Bengoetxea, GEZKIko zuzendaria  elkarrizketatzen du.

    Informazio gehiago: www.erkide.coop

  • ‘CIRIEC-Espainia’ aldizkariak Scopus datu-base indexatuta.

    ‘CIRIEC-Espainia’ aldizkariak Scopus datu-base indexatuta.

    CIRIEC-Espainia, ekonomia publiko, sozial eta kooperatibo aldizkariak, Scopus datu-base ospetsuan indexatuta. 

    Informazio gehiago: www.observatorioeconomiasocial.es

  • GEZKIk “European Social an Solidarity Economy” foroan parte hartu zuen

    GEZKIk “European Social an Solidarity Economy” foroan parte hartu zuen

    Urtarrilaren 28an Aitor Bengoetxeak “European Social an Solidarity Economy” foroan parte hartu zuen #EFSSE16 #ESEbruselan 

    Informazio gehiago:

    #EFESSE

    #ESEbruselan

    efsse.org

  • #GureKabuz dokumentala aurkeztuko da gaur

    #GureKabuz dokumentala aurkeztuko da gaur

    Urtarrilak 29an #GureKabuz dokumentala aurkeztuko da Urnietako Lekaio Kultur Etxean.

    Gero solasaldia egon da Kalaka  @kalakaEus eta @GEZKI_ ko kideekin. 

    Informazio gehiago:

    #GureKabuz

  • ORBEA celebra en familia el 175 aniversario

    ORBEA celebra en familia el 175 aniversario

    Txirrindularitza arloko pertsona aski ezagunak elkartu ziren Orbeak Mallabian (Bizkaia) duen lantokian 175.urteurreneko ekitaldi nagusian. Besteak beste, bertan izan ziren Pedro Delgado, Miguel Madariaga, Samu Sanchez, Marino Lejarreta, Igor Gonzalez de Galdeano, Roberto Laiseka, Jon Odriozola eta Txomin Perurena. Orbea markaren enbaxadore den Santi Millan aktore eta zikloturistak ere ez zuen hutsik egin, eta pertsona ezagun horiekin batera, bertan izan ziren kooperatibako zuzendaritzako kide guztiak, MONDRAGON Korporazioko presidentea eta baita lan-bazkide gehienak ere.

     

    Pasioa eta etengabeko berrikuntza

    Jon Fernandez, Orbeako CEOak esan zuenez, "Inork ez du guk bezala etengabeko berrikuntza prozesu batean egoteko gaitasunik izan, transformazio etengabekoan" eta horri eskerrak, adierazi zuen "175 urte bere ditugu". Fernandezek historiako mugarri nagusienak gogoratu zituen, enpresa sortu zenetik, elkarte anonimotik kooperatibarako transformazioa bizi zuenera eta noski, karbonozko lehenengo bizikleta merkaturatu zuteneko garaia ere gogoan izan zuen "gure Orca izan zen", esan zuen.

     

    Orbea familia osatzen duten gizon eta emakumeak ere gogoan izan zituen zuzendari orokorrak, eta noski urte horietan guztietan hil diren guztiak ere. "Etorkizunean ere gure bidea egiten jarraituko dugu, behin eta berriro sortzen, gure izaera eibartar eta euskaldunarekin, oinarri sendoak beti egon garen lekuan mantentzen, Mallabin". Bere azken hitzak balioei eskaini zien: determinazioa, behin eta berriro ahalegintzea, harrotasuna, pasioa -inork baino gehiago-, ezagutza eta berrikuntza.

     

    Santi Millan, Javier Sotil, Pedro Delgado eta Iñigo Urkullu

    Jon Fernandezen interbentzioaren ondoren Santi Millanek hartu zuen hitza, "oso identifikatuta sentitzen naiz Orbeak transmititzen dituen balioekin" esan zuen aktoreak. Ondoren Pedro Delgadok 1985eko Espainiako Itzulia ekarri du gogora. "Inork espero ez zuenean irabazi nuen lasterketa hura,Orbearekin". Javier Sotil, MONDRAGONeko presidenteak, Orbeak nazioartera egokitzeko erakutsi zuen ahalmena azpimarratu du, eta bukatzeko, Iñigo Urkullu lehendakariak administrazioaren babesa beti izango zutela esan zien Orbeako ordezkariei.

     

    Bisita gidatuak

    Ekitaldi nagusiaren ondotik, gonbidatuek, taldeetan banatuta bisita gidatuak egiteko aukera izan zuten, eta bertatik bertara ezagutu zuten Mallabiko lantokia.

    Iturria: TUlankide

     

  • REAS-ek 2015eko Gizarte Auditoria aurkeztu du

    REAS-ek 2015eko Gizarte Auditoria aurkeztu du

    Txostenean 320 erakundek parte hartu dute, beren erakundearen funtzionamenduari, lan erantzukizun eta konpromisoari, barne demokrazia eta parte hartzeari etab. loturiko 30 galderei erantzuna emanez. Erantzun horietan oinarrituz 19 adierazle definitu dira, REAS-ek bere Ekonomia Solidarioko Kartan zehazturiko 6 printzipioen neurketa eta jarraipena egiteko balio dutenak. 

    Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeek jasangarritasuna eta gizarte erantzukizunean lorturiko lorpenen estatu mailako azterketa eskaintzen dute, eta gizarte osoari mugimendu honek ekartzen dizkion gizarte onurak aditzera eman nahi dituzte. 

    Lorturiko emaitzen arabera, ekonomia sozial eta solidarioko erakundeek pertsonen ongizatearekin, tokiko garapenarekin eta ingurugiroarekiko errespetuarekin konpromiso maila altua adierazten dute, elkartruke bidezkoagoetan oinarrituriko sistema ekonomikoa bultzatzen baitute, berdintasuna, lankidetza, ekitatea, demokrazia, parte hartzea eta elkar laguntza bezalako balioetan eraginez. 

    Ikus txostena

    Iturria: Observatorio Español de Economía Social

  • EHLABE, AukerAbility proiektua

    EHLABE, AukerAbility proiektua

    AukerAbility egitasmoa %50ean Europako Gizarte Funtsen bitartez finantzatua dago, 2014-2020 Euskadi Programa Operatiboaren bitartez, eta 8 milioiko aurrekontua du jarduera ezberdinen artean banatuko dena. Horien artean, enplegu hazitegi berrien bilaketa eta urritasunen bat duten pertsonen zahartze aktiboa hobetzeko ekintzen garapena, besteak beste. 

    Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politika eta Enplegu Sailarekin koordinazioan, AukerAbility egitasmoak desenplegu tasan eta jardueran eragin nabarmena izatea aurreikusten da. 554 lanpostu berri sortuz, horietatik 222 emakumeei bideratuak,  desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboaren langabezi tasa 1,85 puntutan jaistea espero da. Egitasmo honek krisiak sorturiko egoerak zuzentzea ere bilatuko du. “Gure kolektiboa desabantaila egoeran sartu zen krisian, eta askoz egoera okerragoan ari da irteteten krisitik” esan du Moratallak. 

     

    Bi ildo nagusi

    Egitasmoak bi ildo nagusi ditu. Enplegu esparru berriak bilatzea eta desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea. Bi ildo horiek Gureak, Katea Legaia, Lantegi Batuak eta Usoa erakundeen bitartez garatuko dira. 

    AukerAbility egitasmoak, era brean, “gizarteari itzulkin globala” ematea aurreikusten du. Horrela, aurreikuspenen arabera, kontratuak irauten duen urte bakoitzeko eragina 7,5 milioi ingurukoa izango da, lanpostu bakoitzeko 13.500 eurokoa gutxi asko.  

    Iturria eta informazio gehiago: EHLABE