Bloga

  • Gureak BBVAren Integra Saria jaso du

    Gureak BBVAren Integra Saria jaso du

    Gureak VIII. Integra saria jaso du BBVAren eskutik, urritasuna duten pertsonen lan munduratzean izan duen ibilbidea dela eta.

    Berria ikusi nahi baduzue, egin klik hemen.

    Iturria: BBVA eta Atzegi

  • Kooperatiben Nazioarteko Eguna

    Kooperatiben Nazioarteko Eguna

    Uztailaren 2an Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospatu zen “Kooperatibak: etorkizun jasangarri baten alde lan egiteko ahalmena” goiburuarekin, Nazio Batuek 2030erako zehaztutako Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko kooperatibek egin dezaketen ekarpena azpimarratuz.

    Pertsonen premiei erantzuteko printzipioetan eta balioetan oinarritutako enpresak izanik, kooperatibek funtsezko papera jokatzen dute Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko, haien artean gosea, elikadura segurtasuna, genero berdintasuna eta garapen, ekoizpen eta kontsumo jasangarria bezalako arazoak barne hartzen direlarik.

    Garapen Iraunkorrerako Helburuak Hamarkada Kooperatibo baterako Akzio Planean zehaztutako helburu askoren islada dira, kooperatibak ingurumen iraunkortasunaren, ekonomikoaren eta sozialaren lider bilakatzeko xedea duen estrategia global bat, pertsonek gustukuen duten eta hazkunde handieneko enpresa eredua izanik.

    Iturria: Forokoop, Kooperatiba Eztabaidarako Foroa.

  • Presidente berria EHLABEn

    Presidente berria EHLABEn

    Ekainaren 28an Bergaran EHLABEko Batzar Nagusia burutu ondoren, Elkartearen Zuzendaritza Batzorde berria osatua geratu zen. Bertan, Txema Franco, Lantegi Batuetako Zuzendaria, izendatu zuten Presidente.

    Ekitaldian, eskerrak eman nahi izan zioten orain arteko Zuzendaritza Batzordeari, Iñaki Alkorta buru zuenari. Hauek egindako lanaren bitartez, urritasuna duten pertsonen enplegua hobetzen lagundu dute, eta kudeaketa-eredu hau erreferente izan dadin ahalbidetu dute, hala Estatu mailan nola Europa mailan.

    Iturria: EHLABE

  • #KOOPERAROCK ,  Maider Iriarte: “Antzerkiaren bidez kooperatibagintzaren baloreak gizarteratzea da helburua”

    #KOOPERAROCK , Maider Iriarte: “Antzerkiaren bidez kooperatibagintzaren baloreak gizarteratzea da helburua”

    Kooperazioaren artea azpitituluarekin, kooperatibismoaren eta bere baloreen inguruan hausnartzea da Kooperarock proiektuaren helburua. Lankiko (Mondragon Unibertsitatea) Maider Iriartek proiektuaren inguruan hitz egin du Debagoiena Zuzenean saioan.

    Bideoa hemen

    Iturria: Debagoiena

  • Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du “Hirugarren sektore sozialari buruzko legea elkarteek egindako lanari emandako errekonozimendua dela”

    Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du “Hirugarren sektore sozialari buruzko legea elkarteek egindako lanari emandako errekonozimendua dela”

    Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu den Angel Toñak pasa den maiatzean Legebiltzarrean onartu zen lege berriaren alderdi azpimarragarrienak azaldu dizkie hirugarren sektore sozialeko elkarteei, horien jarduna arautzen duena.

    Hirugarren sektore sozialeko ehun elkartek baino gehiagok, tartean, eskuarki gizarte-zerbitzuen esparruan dihardutenak eta gizarte-politikako beste esparru batzuetakoak (enplegua, gizarteratzea, etab.), Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren ahotik ezagutu dituzte maiatzaz geroztik Euskadin 35.000tik gora pertsona enplegatzen dituen sektorea arautzeko legearen alderdi nagusiak.

    Angel Toñak nabarmendu duenez, 6/2016 Legea «hirugarren sektore sozialak gizarte justuago, solidarioago, kohesionatuago eta parte-hartzaileagoa eraikitzearen alde Euskadin egindako lanaren errekonozimendua da». 

    Zaurgarritasun, bazterketa, babesgabetasun, desgaitasun edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen, familien eta kolektiboen gizarteratzea eta eskubideak egiaz baliatu ahal izatea xede duten irabazi asmorik gabeko erakunde sozialek osatzen dute hirugarren sektore soziala. Euskadin, orotara, 3.000 erakunde dira, 125.000 boluntario aritzen direnak.

    «Legeak euskal BPGren % 2 mugitzen duen sektore horren eraketa errazteko helburua du, sareak eta elkarteak identifikatuz», gaineratu du Ángel Toñak. Sektorea eratzeak, sendoago egiteaz gain, aukera emango du erakundeen beraien eta sektore publikoaren nahiz enpresa pribatuen arteko lankidetza sustatzeko neurriak garatzeko.

    Maila ekonomikoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak, hirugarren sektore soziala laguntzeko, 5,08 milioi euro bideratzea onartu du aurten. Kopuru horren bidez, elkarteok esku-hartze sozialen esparruan egindako jarduerak sustatuko dira, pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin esku-hartzekoak eta ekinbide boluntarioa eta elkarte-partaidetza sendotzekoak barne. 

    Iturria: euskadi.eus

  • Fiarek online kontu korrontea martxan jarriko du

    Fiarek online kontu korrontea martxan jarriko du

    Fiare Banku Etikoa martxan jarri zenetik, 2014 bukaeran, banku desberdin bat nahi duten eta finantza etikoak gizarte eraldaketarako tresna bat direla uste duten pertsonen eta erakundeen zerbitzura dauden tresnak garatzeko lan egin da.

    Bazkide eta bezero diren milaka pertsonei esker, Fiareko produktu eta zerbitzuak hautatu dituztenak, dozenaka proiektuei kreditua eman zaie estatu osoan, gizartean eta ingurumenean balioa sortzen ari diren ekonomia sozial eta solidarioko proiektuak.

    Fiare Banku Etikoko online kontu korrontea internet bidez ireki daiteke minutu gutxitan eta internet bidezko bankua eta zordunketa-txartela erabiltzeko aukera eskaintzen ditu. 

    Informazio gehiago hemen.

    Iturria: Fiare Banku Etikoa

  • EHU-k antolatutako irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteen inguruko udako ikastaroaren amaiera

    EHU-k antolatutako irabazi-asmorik gabeko fundazio eta elkarteen inguruko udako ikastaroaren amaiera

    “Erabilera publikoko elkarteak eta fundazioak: ikuspegi juridikoa, ekonomikoa eta eratzailea” izena hartu duen udako ikastaroak bi egunetan zehar gai honetan adituak diren hainbat profesional elkartu ditu. Bertan, irabazi-asmorik gabeko entitate pribatu hauek duten eragin sozialari buruz hausnartu dute. Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Josu Erkoreka, izan da kurtsoaren itxiera ekitaldiaren arduraduna.

    Entitate hauek burutzen duten lanari eta gizartean duten eragin sozialari buruzko gogoeta egiteaz gain, fundazioen lege berriak suposatu duen aldaketaren inguruko ondorioak atera ahal izan dituzte. Araudi berri honek, sektoreak enpresa kudeaketa eta antolaketa modu berrietara egokitzea erraztu du, eta pribatu eta publikoaren arteko elkarlanean aurrerapen garrantzitsu bat suposatu du, hiritarren parte hartzea sustatuz irabazi-asmorik gabeko jardueretan.

    Euskadin 650 fundazio daude, gehienak ikerketaren eta hezkuntzaren alorrean. Honen ondare garbiak  1.300 milioi euroak gainditzen ditu eta 13.000 langile baino gehiago ditu.

    Iturria: Begirada

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko argitalpen berriak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpenen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

    • Euskal Herriko argitalpenak hemen.
    • Estatu mailako argitalpenak hemen.
    • Nazioarteko argitalpenak hemen.
    • Aldizkari zientifiko-akademikoak hemen.
  • Uztailaren 1ean antolatu zuen CESEk Europako Gizarte Ekonomiako Enpresen eguna

    Uztailaren 1ean antolatu zuen CESEk Europako Gizarte Ekonomiako Enpresen eguna

    Ekitaldia Hitzetatik ekintzara! lemapean ospatu zen, eta CESEko bazkide guztiak biltzeaz gain, intereseko hainbat talde elkartu zituen egoeraren ikuspegi osatuago bat izateko helburuarekin. Honetaz gain, sektoreak indarra hartzeko beharrezkoak diren neurri eta akzioen inguruan eztabaidatu zuten.

    Michael Smyth, Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeko lehendakariordea,  izan zen jardunaldia zabaltzearen arduraduna. Honek azpimarratu zuen gizarte ekonomiako enpresentzat akzio plan bat edukitzearen garrantzia eta sektorearen eta erakundeen arteko elkarlana bultzatzearen beharra.

    Europar Batasunean 14 milioi pertsonek egiten dute lan gizarte ekonomiaren arloan, eta azken urteetan krisi egoerak gainditzeko duten gaitasuna erakutsi dute.

    Iturria: www.eesc.europa.eu

  • EB-ak Peñascal kooperatiba jardunbide egokiko katalogoan barneratu du

    EB-ak Peñascal kooperatiba jardunbide egokiko katalogoan barneratu du

    Europar Batasuneko Zuzendaritzak pobreziaren eta esklusioaren aurkako borrokaren konklusioak publikatu ditu “Pobreziaren eta esklusio sozialaren aurkako borroka: zeharkako ikuspegia” izeneko dokumentuan. Informeak arazo hau tratatzen duten proiektu ezberdinen arteko praktika egokienak barne hartzen ditu, beharrezkoak diren agente eta instituzioak kontutan hartuz.

    Peñascal kooperatibaren helburu nagusia gazteen oinarrizko prestakuntzaren funtsezko gaitasunetan sakontzea da, ikasleari ikaskuntza iraunkor baterako aukerak eskainiz eta lan munduratzea erraztuz. EB-ko dokumentuak 18 eta 23 urte dituzten eta hezkuntza eta babes sistematik kanpo geratzen diren pertsonekin egiten den lana kontutan hartzen du. Bitartekotza honek, banakako plana, enplegurako formazioa, euskarri ekonomikoa eta agentzia, elkarte eta erakunde ezberdinen parte hartzea barne hartzen ditu.

    EB-ko praktika onenen artean sartzeko arrazoiak lau dira: 1) Egoera pertsonala ikuspegi holistikotik kontutan hartzen da. 2) Parte hartzaileek banako akzio plan bat ezartzeko lan egiten dute. 3) Agentzia eta erakunde ezberdinen arteko kolaborazioa lortu da. 4) Lan mundurako sarbidea errazteko eman den formazioa eta aholkularitza, instituzioekiko dependentzia txikitzea lortuz.

    Iturria: Peñascal