Bloga

  • Finantza etikoek errekor berria gainditu dute

    Finantza etikoek errekor berria gainditu dute

    Banku etikoaren zifrek erakusten dutenez, 2019an ia 1.500 milioi euroko maileguak izan ditu, bere negozioa finkatuz.

    Joan den ostiralean aurkeztu zen Finantza Etiko eta Solidarioen Barometroa (2019) (hemen eskuragarri, gazteleraz), sektoreak Espainian denboraldi horretan izan duen bilakaera erakusten duena. Zifrek erakusten dute banka etikoaren sektorearen osasuna ona dela eta etengabe hazten ari dela, baina, batez ere, erakusten dute “apustu argia eta bakarra egiten dutela gizartean eta ingurumenean eragin positiboa duten proiektuak sustatzearen alde, eta, datuek erakusten dutenez, sektore horiek jaso dutela kreditu gehien 2019an”, Finantza Etikoen Behatokiak azaldu duenez.

    Zehazki, banku etikoaren eta kreditu-kooperatiben espektroa osatzen duten erakundeek 1.480 milioi euro eman dituzte maileguetan 2019an, aurreko urtean baino %1 gehiago. Sergi Salavert-ek, Behatokiko koordinatzaileak, “ekonomia errealari dagokionez, maximo historikoak lortzen ari dira kredituan”, zehaztu du. Horrez gain, azpimarratzen du zailtasun sozial eta ekonomikoko egoeretan eman dutela finantza-erakunde etikoek kreditu handiagoa, banku konbentzionalarekin kontrajarrita, “irabazi-asmoa eta hazkunde ekonomikoa direla lan egiteko helburu bakarrak”.

    Iturria: El Salto

  • ESSCOOP Sarearen web orria aurkeztu dute

    ESSCOOP Sarearen web orria aurkeztu dute

    ESSCOOP hezkuntzan kooperatibismoa, ekonomia soziala eta solidarioa sustatzeko sarea da. Lanbide Heziketan eta Bigarren Hezkuntzan ekintza-esparru partekatuak pentsatzen eta eraikitzen hasteko beharretik sortzen da, maila guztietan gertatzen ari diren aldaketa azkarrei eta kualifikazio eta espezializazio handiko lanbide-profil berrien merkatuaren eskaerei erantzun ahal izateko, eta, gainera, talde-lanean eta lankidetzan funtsezko eskumenak izateko.

    Web orrira joateko, sakatu hemen  eta eginiko online aurkezpena ikusteko, hemen.

    Proiektuak eremu horretan dauden hezkuntzako eta ekonomiako profesionalen ahaleginak batu nahi ditu, ESSCOOP ekimenen bidez ikasgelan ekimena garatzeko baliabideak, ekintzak eta ezagutzak partekatu nahi baitituzte.

    Baliabideen artean, liburutegia nabarmentzen da. Bertan, irakaskuntzarako dokumentazioa eta baliabideak (material teorikoa, bibliografia, gida didaktikoak, ikus-entzunezko materiala…) deskarga daitezke, bai DBHkoak, bai Batxilergokoak eta Lanbide Heziketakoak. Gainera, material berria partekatzeko aukera ere badago.

    Iturria: ESSCOOP

     

  • Ekonomia Sozialaren ikuspegia trantsizio berde eta bidezko baterako

    Ekonomia Sozialaren ikuspegia trantsizio berde eta bidezko baterako

    Joan den azaroaren 10ean, Gizarte Ekonomiako Intertaldearen on line entzunaldi publikoa egin zen, ekonomia sozialak trantsizio berde eta bidezko baterako duen ikuspegiari buruz. Bertan aztertu zen gizarte-ekonomiak nola laguntzen duen energia-trantsizioan energia-iturri berriztagarrietara eta etxebizitza jasangarrietara, eta nola sortzen duen ekonomia zirkular bat guztiontzako lan-aukerak sortuko dituena.

    Ekitaldian izan ziren Juan Antonio Pedreño, Social Economy Europe erakundeko lehendakaria, Rans Timmermans, Green Dealeko Europako Batzordeko lehendakari exekutiboa, eta Patrizia Toia eta Sven Giegold eurodiputatuak.

    Jardunaldian, Juan Antonio Pedreñok adierazi zuenez, «ekonomia soziala funtsezkoa da aldaketa adimentsua eraikitzeko eta gure planetarekin etorkizun iraunkorragoa eta arduratsuagoa lortzeko»; gainera, ekonomia sozialaren ezaugarrien garrantzia azpimarratu zuen, garapen iraunkorreko helburuak ezartzeko, bai eta «jarduten duten komunitateen zerbitzura» jartzen den tokiko izaera ere. Gaineratu zuen sektoreko enpresak «egungo krisia gainditzeko eta gure ekonomiak eta gizarteak hobeto berreraikitzeko irtenbidearen parte direla: inor atzean utzi gabe eta gizakiarentzako erronka existentzialei aurre eginez, hala nola, klima-aldaketa edo desberdintasuna».

    Social Economy Europek Europako lankidetza bat abiaraztea proposatu zuen, gizarte-ekonomiako langileen gaitasunak hobetzeko. Gainera, itxaropentsutzat jo zen ekonomia sozialerako Ekintza Plana, enpresa-eredu horren ikusgarritasuna sustatzeko; izan ere, Europako zenbait lekutan «oso zaila da ekonomia sozialeko ereduen bidez ekitea».

    Iturria: SEE eta LV

     

     

  • OVES/GEEBk bere lehen “Gizarte Ekonomiaren Lurralde Dossierra” aurkeztu du

    OVES/GEEBk bere lehen “Gizarte Ekonomiaren Lurralde Dossierra” aurkeztu du

    Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoaren “Gizarte Ekonomiaren Lurralde Dossierra” aurkeztu du. Lehenengo argitalpen honetan 2018 urteari dagozkion datuak biltzen dira eta Sektorearen errealitatea lurraldeko testuinguru sozio-ekonomikoarekin uztartzen da.

    Lehenengo “Gizarte Ekonomiaren Lurralde Dossier” honek, finean, Gizarte-Ekonomiaren errealitatea hobeto ezagutzeko tresna gehigarri bat izan nahi du, pixkanaka datu eguneratu eta gehiago barneratuz, ahal den heinean.

    Gizarte Ekonomiaren Lurralde Dossierra deskargatu (gazteleraz).

    Iturria: OVES/GEEB

  • ASLEren urteko asanblada egin da

    ASLEren urteko asanblada egin da

    ASLEk, Euskadiko Lan Sozietate eta parte-harturiko enpresen Elkarteak, telematikoki egin zuen urteko batzarra joan den asteazkenean, urriak 28. Hasiera ekitaldia, ASLEko lehendakaria, Kepa Olivares, aritzeaz gain, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburua ere egon zen. Mendiak gogorarazi zuen duela lau hamarkada sortu zirela lan-sozietateak krisi bati erantzuteko, eta beste batzuk gainditu dituztela, jarduera ekonomikoari gizarte-erantzukizuneko balioak, parte-hartzea, iraunkortasuna, lankidetza eta garapenerako konpromisoa emanda.

    Ekitaldiko bideoak ikusteko, sakatu hemen.

    2019an egindako jarduera ohiko bihurtu eta Kudeaketa Plana eta beste gai batzuk landu ondoren, Indarlan obras y eventos SLL eta Katea Legaia SAL enpresek hitzaldi bat eman zuten “pandemia gainditzen al dugu?” izenburupean. Azkenik, itxiera ekitaldian Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak parte-harturiko enpresak eta lan sozietateak “bizitzea egokituko zaizkigun denbora berrirako erreferentziazko ereduak” direla esan zuen.

     

    Covid-19k lan sozietateetan duen eraginaren erradiografia berria

    Gainera, urteko hirugarren hiruhilekoarekin bat etorriz, ASLEk hirugarren inkesta bat egin die elkartutako enpresei, krisiak beren erakundeetan izan duen eraginari buruz, egungo egoerari buruz eta etorkizunari begira kezka nagusiei buruz.

    2020ko ekaineko inkestan lortutako emaitzekin bat etorriz, enpresen erdiek adierazi dute ABEEE bat aplikatu dutela, ezinbesteko arrazoiengatik edo pandemia hasi zenetik ekoizpen-arrazoiengatik. Hala ere, gaur egun enpresa horien erdiek bakarrik dute aktibo, hau da, enpresa elkartuen laurdenak.

    Datu horiek erakusten dutenez, egoera hobetu egin da, oro har, udaren aldean.

    Aktibitate sektorearen ikuspegitik, zerbitzu-enpresak dira enplegua erregulatzeko neurri horiek gehien kaltetu dituztenak. Gaur egun, sektore horrek du eraginik handiena, enpresa horien erdiak oraindik ABEEEan baitaude.

    Datu gehiago eta grafikoak, hemen (gazteleraz).

    Iturria: Irekia, ASLE

  • GIZATEAk 2019ko Gizarte-txostena argitaratu du

    GIZATEAk 2019ko Gizarte-txostena argitaratu du

    Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarteratze Enpresen Elkarteak, GIZATEAk, bere baitan biltzen dituen gizarteratze enpresen inguruko 2019 urteko datu nagusiak biltzen dituen txostena argitaratu du (hemen eskuragarri).

    Gizarte-Txostenaren helburua da gizarteari eta erakunde publikoei nahiz pribatuei laneratze-enpresek egiten duten lan bikoitza -enpresakoa eta soziala- komunikatzea. Gizarte  Txostena  erakunde  bakoitzaren  balantze  sozialean  oinarritzen  da,  eta  hemen  2019ko ekitaldiaren emaitza aipagarrienak aurkeztuko dira. 2018an baino hiru enpresa gehiago daude (43; lehen, 40 zeuden), eta aurten ere, sen-dotu egin da aurreko hiru ekitaldien bilakaera positiboa enpresen adierazle ekonomiko eta sozial nagusietan, eta jarraian horietako batzuk laburbiltzen dira:

    • Sektoreak sortutako enpleguek ere gora egin dute 2019an, batez ere bazterketa –egoera edo  -arriskuan  dauden  pertsonena:  elkartutako  laneratzeko  enpresek  2019an 1.368  pertsona  enplegatu  zituzten,  eta  horietatik  836  laneratzeko  prozesuan, horrela, 2019a izan da laneratzeko prozesuan dauden pertsona gehien enplegatu diren urtea.
    • 2019an, laneratzeko Euskadiko enpresetan ibilbidea amaitu duten pertsonak ohiko enplegura sartzeko tasa egonkorra izan zen: ibilbidea amaitu zuten laneratzeko enplegatuen %63 ohiko lan-merkatuan sartu da.
    • Salmentak dira  Gizateari  elkartutako  laneratzeko  enpresen  diru-sarrera  iturri  nagusia:  2019ko  datuen  arabera,  diru-sarrerak,  guztira,  166.302,25  €izan dira, eta, horien %72 produktu eta salmenten fakturaziotik etorrita. Azpima-rratu nahi genuke, salmenta guztien %77 bezero pribatuak direla eta %23 se-ktore publikoa.

    Datu interesgarrienetariko batzuk biltzen dituen infografia bat ere prestatu dute.

    Iturria: GIZATEA

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko urriko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko urriko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • Rosa Lavín: “eredu kooperatiboa etorkizuneko bermea da”

    Rosa Lavín: “eredu kooperatiboa etorkizuneko bermea da”

    Konfekoopeko Batzar Nagusia egin ondoren, TUlankidek lehendakaria elkarrizketatu zuen, kooperatibek gaur egun duten zeregina aztertzeko.

    Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak Ohiko Batzar Orokorra egin zuen urriaren 14an Gasteizen, eta bertan, 2019ko jarduera errepasatzeaz gain, haren egitura eta zehaztapena nabarmendu ditu, euskal ekonomiaren esparruan kooperatiba-interesak defendatzeko funtzioa indartzeko.

    Testuinguru horretan, TUlankide Rosa Lavinekin bildu zen, Konfederazioko lehendakariarekin, eta Covid-19ak gaur egun eragin duen krisi-egoerari buruz hitz egin zuten. Izan ere, ez da lehen aldia Rosak kooperatiben eredua gaur egungo egoerari aurre egiteko onena eta erresilienteena dela balioesten duela.

    Elkarrizketan ideia hauek nabarmendu dira:

    “Kooperatibok lehenago ere nabaritu dugu erresilientzia handiagoa, hala nola 2008ko krisian, finantza-krisian, euroaren krisian… Eta, orain, gure jatorrira itzultzeko unea ere bada; izan ere, nahasmen egoeretan, gure funtsetan eta balioetan oinarritu behar dugu, egunez egun gertatzen zaizkigun egoerei aurre egiteko”.

    “Alde horretatik, negozioei eta, batez ere, lanpostuei eustea lehenesten duten kooperatiba guztiak aintzatesteko mezua zabaldu nahi nuke, egungo egoerara egokitutako estrategiak birdefinituz eta sortuz. Horretarako, orain inoiz baino gehiago, barne-elkartasunerako eta kooperatiba arteko elkartasunerako mekanismoak jarri ditugu, zalantzarik gabe, aurrera egiten laguntzen digutenak”.

    “Etorkizuna kooperatibismoarentzat da. Gaur egun, enpresa kooperatiboak behar ditugu. Herrialdera begiratzen duten enpresak, lurraldean errotuak, ingurunearekin konprometituak”.

    “Gainera, langileen partaidetza osoa duten enpresak behar ditugu. Enpresa demokratikoak sortu behar ditugu, horrela asko zainduko baititugu desberdintasunak, krisi-egoeretan hain larriagoak direnak”.

    Bideoa

    Iturria: TUlankide

     

     

  • Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroaren (GSEF) 5. edizioa egin da

    Gizarte Ekonomiaren Munduko Foroaren (GSEF) 5. edizioa egin da

    Urriaren 21etik 23ra, Mexiko Hirian egin zen Latinoamerikan egiten den Ekonomia Sozialaren lehen Foro Globala. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren mugimenduak sortutako sormen-energiak eta inpaktu sozial handiak erakutsi zituzten bertan, bereziki Mexikoko eta eskualdeko historia luzean eta kultura-aniztasun handian errotua.

    GSEFen 5. Foroan ideia berritzaileak eta proposamen praktikoak partekatu dira, eta, horrez gain, Ekonomia Sozial eta Solidarioak gizarte inklusibo eta jasangarriak garatzen eta herritarren ongizatea lortzen jokatzen duen papera azpimarratu da, maila globalean sortzen ari diren erronka politiko eta sozialei erantzuteko.

    Hauek izan dira GSEF 2020ren helburuak:

    • Ekonomia sozial eta solidarioan oinarritutako garapen ekonomiko iraunkorreko esperientziak trukatzea, batez ere ekimen kolektiboan eta komunitarioan.
    • Politika publikoen proiektuak edo ekimenak identifikatzea, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren bidez Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzearekin bat etorriz, eta bi landa-eremuetan eta hiri-eremuetan lan egitea, herri eta komunitate indigenetan arreta berezia jarriz.
    • Ekonomia Sozial eta Solidarioaren erronka adierazgarrienak identifikatzea eta tokiko irtenbideak eta horiek egoki gauzatzeko modu berritzaile eta eraginkorrak nola aurkitu eztabaidatzea.
    • Ekonomia sozial eta solidarioaren establezimenduak indartzea, kooperatiben sareen eta ekonomia sozial eta solidarioko beste eragile batzuen bidez.
    • Ekonomia sozial eta solidarioak lan duina sortzeko eta ekoizpen- eta kontsumo-kate jasangarriak eta bidezkoak sendotzeko eta trantsizio ekologikorako duen garrantzia azpimarratzea.
    • Gazteek, emakumeek, indigenek eta Lehen Nazioek foroaren alderdi guztietan parte hartzea bermatzea.

    Gai nagusia, “Garapen iraunkor, inklusibo eta ongizaterako ekonomia sozial eta solidarioa” izenekoa, GSEF-en funtsezko printzipioak biltzen ditu, ekonomia sozial eta solidarioaren garapenarekin konprometitutako tokiko gobernuen eta gizarte zibileko eragileen nazioarteko elkarte gisa. Gaur egun Latinoamerikan eta mundu osoan Ekonomia Sozial eta Solidarioa hainbat adierazpidetan onartzearen inguruan gertatzen ari diren eztabaidekin zuzeneko lotura duten lau ideia nagusiren inguruan egituratzen da, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren garapenean aurrera egiteko aukera erreala, bideragarria eta jasangarria baita, trantsizio ekologikoa beste modu batera lortzeko.

    GSEF2020 delakoak nazioarteko eztabaidaren muinera ekarri ditu Mexikoren eta Latinoamerikaren perspektibak, eta, aldi berean, hainbat ikuspuntu partekatu ditu maila globalean, Ekonomia Sozial eta Solidarioak gizarteen eraldaketan modu integratzaileago eta jasangarriagoan lagundu dezakeela, lurraldeen garapen ekonomiko eta sozialerako eta herritar guztien ongizaterako alternatiba erreal gisa.

    Iturria: REAS

     

  • UPV/EHU-ko “Ekonomia Sozial eta Solidarioko” Master ofizialari hasiera eman zaio

    UPV/EHU-ko “Ekonomia Sozial eta Solidarioko” Master ofizialari hasiera eman zaio

    Pasa den urriaren 2an, EHU-ko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterraren irekiera-ekitaldia egin zen. Bertan, behin Masterreko batzorde akademikoak aurkezpen txiki bat eginik Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Sozial Zuzendariak parte hartu zuen hasierako irekieran hitz batzuk egiten. Hitzaldi nagusia, aldiz, Luismi Uhartek eman zuen, EHUko irakasle eta ikertzaileak.

    Hitzaldiaren titulua “Ekonomia alderdi popularretik birpentsatzea. Ikaskuntza kolektiboak Latinoamerikatik”, izan zen, titulu bereko liburu kolektiboari erreferentzia eginez.

    Honela, oroar unibertsitate zein gizarteko esparru nagusienetan ekonomia ikuspegi indibidualista (eta kapitalista huts) batetik aurkezten den bitartean, ekonomia kolektiboki pentsatu eta eraikitzearen beharraz jardun zuen hasiera batean Uhartek.

    Jarraian, ekonomiaren eredu alternatibo bat eraiki nahi duten enpresak sakon aztertzeko aipaturiko liburuan funtsezkotzat jotzen dituzten 4 dimentsio azaldu zituen: kudeaketa-eredua, produkzio-erreprodukzio baldintzak eta loturak (bizitzaren jasangarritasuna), ingurunearekiko konpromisoa eta Estatuarekiko harreman-eredua.

    Dimentsio horietatik abiatuta, Latinoamerikako zenbait herrialdetako esperientzia zehatz azaldu zituen. Batetik, Venezuelako Caracas hirian kokaturik dagoen “El Panal” Komuna eta, bestetik, Kubako Habana hiriburuan aurkitzen den arropa garbitegi hiri-kooperatiba bat. Biak ala biak esperientziak oso iradokitzaileak, kontraesanak alde batera utzi gabe, bizigarriak kontrakorrontean ibiltzeko eta emantzipazio-haziak ereiteko.

    Iturria: GEEB