Egilea: oves-geeb

  • Gobernu Kontseiluak 685.800 euroko laguntzak onartu ditu Gizarte Ekonomia sustatzeko

    Gobernu Kontseiluak 685.800 euroko laguntzak onartu ditu Gizarte Ekonomia sustatzeko

    Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu eta Lehendakariordeak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 685.8000 euroko laguntza-agindu bat onartu du, enpresen eta erakundeen elkarte-egiturak sendotuz gizarte-ekonomia bultzatzeko.

    Zehazki, deialdi baten helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak sendotzea, baldin eta, nortasun juridiko propioa izanik, interes komunak ordezkatu eta defendatzeko elkartzen badituzte honako hauek: lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak; lan elkartukoak ez diren kooperatibak; izaera konfederaleko elkarteak eta gizarte-ekonomiako entitateak integratzeko erakundeak; ekonomia solidarioko elkarteak eta enplegu-zentro berezietako elkarteak; eta gutxienez bi urteko antzinatasuna duten langile autonomoen sektore arteko erakundeak.

    Lanbidek 400.000 eurotan handitu ditu bazterketa-arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektuetarako diru laguntzak

    Erabaki horrek berekin dakar programen gauzatzeko epea 6 hilabetetan luzatzea eta, horrela, bermatzea onuradunek behar duten laguntza modu eraginkorrean jasotzen dutela

    Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak erabaki du 396.463,07 eurotan handitzea honako dirulaguntza hauen zenbateko osoa: bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko laguntza-programa esperimentalak finantzatzeko bideratuak. Erabaki horri esker, beste sei hilabetez finantzatu ahalko da ibilbide mistoen proiektu horien gauzatzea eta, horrela, bermatuko da onuradunek behar duten laguntza modu eraginkorrean jasotzen dutela.

    Zehazki, hamalau programa aukeratu ziren zuzeneko diru laguntza horiek jasotzeko, hiru lurraldeetan banatuta. Aipatutako zuzkiduraren handitzea salbuespenezkoa da; eta arrazoi nabarmenak daude interes publiko aldetik, baita sozialetik zein ekonomikotik ere. Programa horiek hainbat kolektibori zuzenduta daude, hala nola gaixotasun mentala duten pertsonei, kualifikazio urriko gazteei edo babes-sistematik datozenei eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei, besteak beste.

    Zuzeneko diru laguntza horiek handitzeak bi helburu nagusi ditu: Alde batetik, hasieran aurreikusitako laguntza-aldia luzatzea (hartzaileen enplegagarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzen dela bermatzeko, eta, hala, hasitako laguntza-prozesuak ez hausteko); eta, bestetik, sistemen arteko koordinazioaren garrantzia azpimarratzea (lehentasunezko arretako kolektiboen enplegua sustatzeko programak abian jartzeko). Beti ere, 15/2023 Enpleguaren Legean jasotako aurreikuspenei jarraituta.

    Euskal gizarteak hainbat estrategia garatu behar ditu desberdintasun- eta bazterketa-arriskuari aurre egiteko eta biztanleria ahulenaren babesari eusteko; batez ere, gizarteratze-sistema eta sistema hori egituratzen duten eragileak indartuz. Zeren eta, azken urteotan, kolektibo horien premiak areagotu egin baitira, gizarteak bizi duen krisi-egoeraren ondorioz.

    Beraz, horrelako proiektuak garatzen eta gauzatzen jarraitzeak laguntzen du ondorio horiek arintzen,  betiere sareko lan baten bidez. Horrela, hainbat zaurgarritasun dituzten pertsonen premia ugariak erantzun ahalko dira.

    Iturria: Irekia

  • GOZATU OPORRAK!

    GOZATU OPORRAK!

    Irailean bueltatuko gara albiste, publikazio eta nobedade berriekin!

  • Udako Ikastaroa: Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea eta Estatua: Politika Publikoetatik haratago; aliantza estrategiko baterantz”

    Udako Ikastaroa: Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea eta Estatua: Politika Publikoetatik haratago; aliantza estrategiko baterantz”

    GEZKI Institutuak eta PARTE HARTUZ Ikerketa Taldeak antolatu dugu Udako ikastaro bat Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Gaia eta izenburua honakoa da: “Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea eta Estatua: (politiko publikoetatik haratago); aliantza estrategiko baterantz”. 

    Dakigunez, egungo krisi ekosoziala gizartearen kezka handienetakoa da. Gure eredu ekonomikoa horren erantzule nagusia da eta inoiz baino gehiago eredu alternatiboak behar ditugu. Azken hamarkadetan Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea/ Ekonomia Sozial eta Solidarioa alternatiben artean nabarmendu da. Zergatik?   

    • Batetik, erdigunean jartzen duelako bizitza eta ez kapitala. 
    • Bestetik, erdigunean jartzen duelako lan duina eta ez irabaziak. 
    • eta aldi berean, erdigunean jartzen duelako natura eta ekosistemak. 

    Gure ustez, Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea benetako alternatiba bihurtzeko ezinbestekoa da Estatuarekin batera aritzea; ezinbestekoa da aliantza estrategiko bat Ekonomia Sozial eta Solidarioaren eragile eta instituzio publikoen artean. Ikastaro honetan, horretaz hitz egingo dugu: nola bultzatu aliantzak biren artean; nola sustatu aliantza publiko-komunitarioak; nola eraiki gobernantza eredu alternatiboak. 

    Ikastaroaren helburu nagusiak honakoak dira: 

    • ESE eta erakunde publikoen arteko aliantza estrategikoa aldarrikatzen duten proposamen teorikoen inguruan eztabaidatzea. 
    • Beste herrialdeetan dauden aliantza estrategikoaren esperientziak ezagutaraztea. 
    • Antzeko esperientziak gure lurraldean erreplikatzeko gakoak identifikatzea 
    • Euskal Herri mailan dauden hainbat esperientziei buruz hausnartzea, lortutako aurrerapenak eta aurretik dituzten erronkak mahaigaineratuz. 

    Honetaz hitz egiteko prestatu dugun programak 3 atal ditu: 

    • Lehenik, eztabaidatuko dugu zein izan daitezkeen bideak, norabideak, proposamenak, erakitzeko (aipatutako) aliantza estrategikoak 
    • Ondoren, kanpoko esperientzia errealak ezagutuko ditugu, zehazki: Bartzelonatik eta Valentziatik 
    • Bukatzeko, Euskal Herriko 5 esperientzia ezagutuko ditugu. Beren protagonistak gurekin egongo dira, mahai inguru batean. 

    Programa eta hizlarien inguruko informazioa esteka honetan: 

    https://www.uik.eus/eu/jarduera/ekonomia-sozial-eraldatzailea-estatua-politika-publikoetatik-haratago-aliantza-estrategiko

    Aurkezpenaren bideoa: 

    Animatu eta etorri gure ikastarora, ekainaren 28an, Miramar Jauregian, goizeko 9etatik 14.30etara. Matrikula dohainik da. 

    Luis Miguel Uharte

  • Kaixo, COMUNESS!

    Kaixo, COMUNESS!

    Dagoeneko irekita dago datorren udazkenean Bilbon egingo den “Kaixo ComunESS” topaketan izena emateko epea. Ekitaldia urriaren 4tik 6rako asteburuan izango da. Hiru lan egun hauek komunikazio munduko profesional talde batekin eztabaidatzeko, esperientziak partekatzeko eta ideia berriak eraikitzeko helburuarekin antolatu dira, deialdiak azaltzen duen moduan “mundua aldatzeko gero eta gehiago izan gaitezen gora gatozenak”.

    Topaketa horretan, emakumeen arteko komunikazioa normalizatzearen, kontsumo arduratsua sustatzearen eta nagusi den sistemari kritika egitearen garrantzia nabarmenduko dute. ComunESSen parte izateak esan nahi du zenbait ekintza hartzea, hala nola datu-bankuak arakatzea estereotiporik gabe komunikatzeko, ekonomia sozialaren balioak kapitalaren gainetik lehenestea eta kalitatezko komunikazio soziala egitea.

    Topaketa honetan izango dira Mari Cavigila, ohitura jasangarrien dibulgatzailea; Judith Membrives i Llorens, Lafede.cat – Justizia Globalerako Erakundeen Federazioa – erakundearen politika digitalen arduraduna; Chaimaa Boukharsa AFROCOLECTIVA-ren sortzaileetako bat, arabiar eta islamiar ikerketetan lizentziatutako filologoa, komunikatzaile anti-arrazista eta dekoloniala; eta Marta G. Franco, Laintersección estrategia digitalen kolektiboko kidea.

    Ekitaldia REAS Euskadi, REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sarea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker garatu ahal izango da.

    Informazio gehiago hemen

    Iturria: OVES/GEEB

  • Gizarte Ekonomiaren inguruko ekaineko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiaren inguruko ekaineko argitalpenak

    Gizarte Ekonomiari buruzko hainbat argitalpen inguruko nobedadeak biltzen dituen zerrenda aurkituko duzue hemen.

  • “BGAEren dekretuaren berrikuntzak eta jasangarritasuna” jardunaldia

    “BGAEren dekretuaren berrikuntzak eta jasangarritasuna” jardunaldia

    Joan den ekainaren 14an “BGAEren dekretuaren berrikuntzak eta jasangarritasuna” izeneko jardunaldia egin zen Bilbon. Euskadiko BGAEen Federazioak antolatu zuen, eta hizlari gisa parte hartu zuten Jose Antonio Iturriozek, dekretuaren berritasun nagusiak aurkeztu zituenak, eta Luis Carlos Izquierdok, BGAEaren jasangarritasuna gaitzat izan zuena.

    13/2024 Dekretuaren eta 2024ko otsailaren 13ko Aginduaren helburu nagusiak Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen (BGAE) araudia eguneratzea eta Europako azken jarraibideetara egokitzea dira. BGAEen inbertsiorako egokiak diren aktiboak homologatu dira, konparatutako eta Europako araudien arabera, bereziki akziodunen inplikazio-politikari dagokionez (EB) 2017/828 Zuzentarauaren arabera, eta iraunkortasunaren dibulgazioari dagokionez, (EB) 2019/2088 Erregelamenduaren SFDRren arabera.

    Inbertsioaren arloko aldaketa nagusien artean daude aktibo berriak sartzea, hala nola Amerikako ETFak, AKEak, Inbertsio Kolektibo Itxiko Erakundeak (IKIE), eta Europako funtsak, hala nola Europako Arrisku Kapitaleko Funtsak (EAKF), Europako Gizarte Ekintzailetzako Funtsak (EGEF) eta Europako epe luzerako inbertsio-funtsak (EIKF). Gainera, inbertsioen dibertsifikaziorako eta kongruentziarako muga eta baldintza berriak ezartzen dira, hala nola % 3ko muga Burtsako Merkatu Alternatiborako, % 5ekoa IKE negoziaezinetarako eta inbertsio askeko IKEetarako, zor subiranoaren mugen salbuespena, eta inbertsio-muga % 30etik % 40ra handitzea IKE batzuetarako.

    Lotutako eragiketen arauketa gogortu egin da 203/2015 Dekretuan artikulu berri bat sartuta, eta salbuespen bat ezarri da sustatzailearen taldekoak ez diren arrisku-kapitaleko erakundeen batzordeetarako administrazio-gastuetan. Gainera, BGAEen publizitate kanpainetarako tramiteak erraztu dira. Finantza Politikako Zuzendaritzak aldaketa horiek gainbegiratzen ditu, BGAEen araudia modernizatu eta Europako eta sektoreko estandarrekin lerrokatzeko.

    Jardunaldiaren beste puntu nagusietako bat BGAEen alorreko iraunkortasuna izan zen. Inbertsio jasangarri edo sozialki arduratsua (ISR) ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-faktoreak (ASG) kontuan hartzean oinarritzen da. Ingurumen-faktoreek klima-aldaketa eta energia berriztagarriak hartzen dituzte barnean; gizarte-faktoreek giza eskubideak eta osasuna; eta gobernantzakoek enpresa-etika eta gardentasunari egiten diete erreferentzia. Europako iraunkortasun-araudia EBko Finantza Jasangarrien Ekintza Planaren bidez egituratzen da. Plan horrek jarduera ekonomiko jasangarriak sailkatzeko Europako taxonomia jasotzen du, bai eta Parisko akordioekin bat datozen SFDR eta erreferentzia-puntu erregelamenduak ere.

    SFDR Erregelamenduak (Sustainable Finance Disclosure Regulation) finantza-erakundeentzako iraunkortasunari buruzko informazioa zabaltzean gardentasunari buruzko arauak ezartzen ditu. SFDRren 6., 8. eta 9. artikuluek honela sailkatzen dituzte inbertsio-planak beren iraunkortasunaren arabera: 9. artikulua inbertsio iraunkorreko helburuak dituzten planei buruzkoa da; 8. artikulua, ezaugarri iraunkorrak sustatzen dituzten planei buruzkoa; eta 6. artikulua, iraunkortasun-arriskuak barne hartzen dituzten planei buruzkoa. Gaur egun, 8. eta 9. artikuluetan sailkatutako planek EBko funtsen % 24,6 ordezkatzen dute, eta datorren urtean % 50era arte haztea espero da.

    13/2024 Dekretuak milioi bat ondare baino gehiago dituzten BGAEak behartzen ditu beren inbertsioetan ASG faktoreak kontuan hartzen dituzten jakinaraztera. Informazio hori inbertsio-politikaren deklarazioan, urteko kudeaketa-txostenean, BGAEaren webgunean eta, aukeran, aurreikuspen-planen erregelamenduetan sartu behar da. Gainera, BGAEek beren bazterketa, integrazio edo inplikazio estrategiak deskribatu behar dituzte, eta inbertsio iraunkorreko politikaren edozein aldaketa islatu. Kontuan hartu behar diren ASG irizpideek alderdi sozialak eta ingurumenekoak, herrialde-arriskua eta iraunkortasun-faktoreei buruzko inbertsio-erabakien eragin kaltegarriak barne hartzen dituzte.

    Iturria: OVES/GEEB

  • Fiare Banca Etikoak ‘Gizarte Ekonomiaren finantzaketa beharrak 2024’ txostena aurkeztu du

    Fiare Banca Etikoak ‘Gizarte Ekonomiaren finantzaketa beharrak 2024’ txostena aurkeztu du

    Fiare Banca Eticak, Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren laguntzarekin, Gizarte Ekonomiaren finantziazio-beharrak txostena argitaratu du. Txosten horren helburu nagusia da gizarte-ekonomiako (ES) enpresa txiki eta ertainen eta erakundeen finantza-beharrei buruzko informazio estatistikoa sortzea, maileguen jatorria eta xedea, banku-finantzaketa.

    Txosten sintetikoak “IHren finantzaketa-beharrei buruzko inkesta”-ren emaitza garrantzitsuenak aurkezten ditu, 2023. urte osoari dagozkionak, eta IHko enpresa txiki eta ertainen aurreikuspen ekonomiko eta finantzarioak, 2024. urtearen hasieran. Inkesta hori proiektu honetarako ad hoc diseinatutako estatistika-eragiketa bat da, eta informazioa ematen du IHko 1.000 enpresa txiki eta ertain eta erakunderen lagin adierazgarri batetik abiatuta, pertsona juridiko guztien, jarduera-sektore guztien eta autonomia-erkidego guztien artetik. IHko merkatu-sektoreko ETEak eta merkatukoak ez diren sektorekoak (fundazio eta elkarteetatik abiatzen direnak) ere bereizten dira.

    Bestalde, aldagai batzuen eta Espainiako ETEen finantzaketari buruzko XIII. txosteneko (CESGAR, 2024) aldagaien arteko baliokidetasunak azterketa konparatua ahalbidetzen du Espainiako ETE-en multzoarekin, eta oso interesgarria da aldeak edo antzekotasunak identifikatzeko.

    Iturria: FIARE eta CIRIEC

  • 2,1 milioi euroko laguntzen deialdia Gizarte Ekonomiako erakundeentzako

    2,1 milioi euroko laguntzen deialdia Gizarte Ekonomiako erakundeentzako

    Lan eta Enplegu Sailak 2,1 milioi euroko diru-laguntza deialdia egin du Gizarte Ekonomiarako, zehazki, bazkideak arlo horretako enpresetan sartzeko, prestakuntzarako eta laguntza teknikorako.

    Lehenengo laguntza-lerroa gizarte ekonomiako enpresetan bazkide langile bihurtuko diren pertsonak sartzea sustatzea du helburu, batez ere lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan. Hartara 695.000 euro bideratuko dira. Lau kolektibori zuzenduta dago: langabetuak, gizarte ekonomiako enpresa batean lan kontratua duten eta bazkide langile izatera pasatzen diren langile ez bazkideak; desgaituak; eta gizarte ekonomiako sozietateetan bazkide gisa sartzen diren nekazaritza, abeltzaintza, eta baso ustiategietako titularrak.

    2023an, 380.622 euro eman ziren, eta laguntza hori 253 hartzailek jaso zuten guztira: 48 pertsona desgaituk, nekazaritza, abeltzaintza eta antzeko ustiategien 21 titularrek, eta gizarte ekonomiako enpresetan besteren kontura lan egiten zuten 184 pertsonak, enpresa horietako bazkide langile bihurtu zirenak.

    Bestalde, 970.000 euro bideratuko dira Gizarte Ekonomiako prestakuntzarako. Honakoei loturik izango dira: kooperatibismoari edo lan-sozietateei buruzko prestakuntza-jarduerak (unibertsitate aurreko edota sozietate, unibertsitate eta lanbide-heziketako esparruetan), eta dibulgazio- edo ikerketa-jarduerak.

    Hirugarren deialdia Gizarte Ekonomiako enpresetan laguntza teknikoa emateko diru-laguntzak dira, eta 440.000 euroko zuzkidura du. Zehazki, honako jarduera hauek finantzatzera bideratuko dira laguntzak: Urteko Kudeaketa Plana egitea eta ezartzea; bazkideei bermeak emateko aldez aurreko azterketa ekonomiko-finantzarioa egitea; kooperatiben eta lan-sozietateen merkataritza-kudeaketan berariazko aholkularitza ematea; gerentziari laguntzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea; zailtasunak dituzten enpresak suspertzeko planak; erakundeak eraldatzeko tresna berriak ezartzea; digitalizaziorako tresnak, ingurumen-arloko hobekuntza-ekintzak eta erakunde elkartuei bermeak emateko aldez aurretik egin beharreko finantza-azterketa.

    Iturria: IREKIA

  • Gizarte-ekonomiari buruzko datuak biltzeko kanpaina

    Gizarte-ekonomiari buruzko datuak biltzeko kanpaina

    Urtero, Gizarte Ekonomiaren Euskal Behatokiak (GEEB) datuak biltzeko urteko kanpainari ekiten dio. Ahalegin hori Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiaren sarea osatzen duten hainbat erakunderi buruzko informazio zehatza lortzeko egiten da. Horien artean daude kooperatibak, lan-sozietateak, elkarteak, fundazioak, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak, eraldaketarako nekazaritza-sozietateak, laneratze-enpresak , enplegu-zentro bereziak eta arrantza-kofradiak. Behatokiak datuak biltzeko, erakunde horietako bakoitzerako adierazle espezifiko ugari bildu behar ditu.

    Prozesu horren helburua ez da zifrak eta estatistikak biltzea soilik, baita erakunde horiek komunitatearen garapen ekonomiko eta sozialean duten eragina eta ekarpena ulertzea ere. Gizarte-ekonomiaren sektorearen osasuna eta hazkundea ebaluatzeko aukera bat da, baita hobetzeko arloak eta laguntza-aukerak identifikatzeko ere. Bildutako datuak erabakigarriak dira politika publiko eraginkorrak egiteko, eta, horrez gain, eskualdeko ekimen ekonomiko sozialen bizitasun eta aniztasunaren ikuspegi argia eta objektiboa ematen dute.

    Bildutako datuak jakintza-arlo horretako ikertzaileen eta, oro har, gizarte-ekonomian interesa duen publikoaren eskura jartzen dira, bai berariazko eskaeren bidez, bai behatokiaren web orriaren bidez. Gainera, bildutako informazioari esker, behatokiak hainbat txosten egin ditzake.

    Ekimen hau GEEBren helburuaren barruan kokatzen da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiaren jarduera identifikatzeko eta kuantifikatzeko balio izatea. Sektore honek izaera pribatuko erakundeak biltzen ditu, eta horien ezaugarri komuna gizarte-beharrak asetzea da, inbertitzaile kapitalistei ordaindu beharrean.

    Gogoan izan datu-bilketa horren garrantzia funtsezko bi arrazoitan dagoela. Lehenik eta behin, ikusgarritasuna ematen laguntzen du beti maila globalean aintzatesten ez den eta gizartearen aldetik estimu handiagoa eskatzen duen eremu bat. Bigarrenik, politika publikoen formulazioan duen eragin-eremu gisa duen zeregina legitimatzen du. Rafael Chavesek eta beste zenbait adituk azaldu dutenez, estatistikek funtsezko zeregina dute gizarte-ekonomia sustatzeko, eta, hala, haien ezarpena eta ebaluazioa hobetzen dituzte.

    Ahalegin horrek gobernuen erakundeez gain, sektoreko eragileen, erakunde ordezkatzaileen, gizartearen eta, oro har, komunitate akademikoaren lankidetza eskatzen du.

    Iturria: OVES/GEEB

  • GJH 8a eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa

    GJH 8a eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa

    Duela gutxi, GEEBk txosten bat argitaratu du 8. GJHri buruz (“lan duina eta hazkunde ekonomikoa”) eta ekonomia sozial eta solidarioarekin duen harremanari buruz. 2023an egin zen azterketa baten jarraipena da, ESSak GJHen lorpenean duen papera aztertzen zuena eta Euskadiren kasuari aipamen berezia egiten ziona.

    Bigarren txostenean, 8. GJHren eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren arteko harremanean oinarritzen da azterketa. Kasu honetan, sektorearen zeregina oso garrantzitsua da, dituen ezaugarriak direla eta, zuzenean bat baitator planteatutako helburuarekin. ESSko erakundeek lan duina egiten laguntzen dute, eta, askotan, baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak lan-merkatuan sartzen laguntzen dute. Gainera, tokiko garapen ekonomikoa eta enpresa-garapena sustatzen dute, eta jarduera ekonomiko jasangarriak sor ditzakete ekoizpen- eta zerbitzu-alorretan.

    ESSren eta GJH 8ren arteko korrelazio handia dela eta, lan honen helburua da ESSk helburu hori lortzeko betetzen duen funtsezko zeregina aztertzea, baita GJH 8ak beste helburu batzuekin duen lotura aztertzea ere. Gainera, ESSren sektoreak Euskadin duen garrantzia kontuan hartuta, beste helburuetako bat da gure lurraldeko gizarte-ekonomiaren sektorean helburu horrekin lotutako jardunbide egokien adibideak aztertzea.

    Ikerketa honetan erabilitako metodologia bi zatitan banatzen da. Lehenik eta behin, azterketa bibliografiko bat egin zen, GJHekin eta ekonomia sozial eta solidarioarekin lotutako oinarri teorikoak finkatzeko. Bigarren zatian, gure lurraldeko jardunbide egokien adibideak bilatu ziren, lan duina eta hazkunde iraunkorra sustatzeko.

    Lan hau GEEBk 2023an aurkeztutako txostenaren jarraipena da.

    Txostena hemen

    Iturria: OVES/GEEB