Egilea: editorea

  • ASLEren “Lan-sozietatea, ekintzailetzarako eta parte-hartzerako eredua” jardunaldia egin da

    ASLEren “Lan-sozietatea, ekintzailetzarako eta parte-hartzerako eredua” jardunaldia egin da

    Abenduaren 2an, ASLEk antolatutako jardunaldi teknikoa burutu zen Bilboko Euskalduna jauregian, eta urriaren 14ko Lan Sozietateen eta Enpresa Parte-hartuen 44/2015 Legearen eduki nagusiak izan ziren hizpide. Bertan egon ziren ASLEren barne dauden enpresak eta baita ekintzailetzan eta lanpostuen sorkuntzan diharduten eragile sozioekonomikoak, profesionalak eta adituak ere. Era berean, Lan Sozietateak Sortuz programa ezagutzera eman zen. Jardunaldiaren irekieran parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak; eta itxieran izan zen Gizarte Ekonomiako zuzendari Alfredo Ispizua.

    Lege berriak lan-sozietateari bultzada ematen lagunduko duela esan zuten ASLEtik, eta horrela lan-sozietateen elkarteak LANZITUZ-LAN SOZIETATEAK SORTUZ programarekin markatutako helburuak lortu ahal izango direla. Zehazki, 180 lan-sozietate eta 900 lanpostu sortu nahi dira datozen lau urteetan, 2019ra arte. Programa horrek 2.100.000 milioi eurotik gorako aurrekontua dauka eta Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen du. Gainera, ASLEk fondo horren baitan dagoen eta Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Euskadi 2014-2010 plan operatiboan parte hartzeko eskaeraren erantzuna da egitasmoa.

    Iturria: ASLE

     

  • Jordi García Jané-ren hitzaldia: “Ekonomia Solidarioak tokian tokiko garapen alternatiboa sustatzeko dakartzan proposamenak”

    Jordi García Jané-ren hitzaldia: “Ekonomia Solidarioak tokian tokiko garapen alternatiboa sustatzeko dakartzan proposamenak”

    “Ekonomia Solidarioak tokian tokiko garapen alternatiboa sustatzeko dakartzan proposamenak" hitzaldia hartu zuen UPV/EHUko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolak abenduaren 2an, Xarxa d’Economia Solidària de Catalunya-ko Jordi Garcíaren eskutik.

    Hitzaldia UPV/EHUko Gizarte Ekonomiako eta Zuzenbide Kooperatiboko GEZKI Institutuak antolatu zuen, Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa Unibertsitate Masterraren baitan. Jordi García bera ikasketa-programa horretako irakasleetako bat da. Masterreko zuzendari Mikel Zurbanok inauguratutako solasaldia bereziki masterreko ikasleei zuzendua zegoen arren, sarrera librea zen.

    Garapen lokala ezinbestekoa dela azpimarratu zuen Jordi Garcíak, egungo komunitateen eta gizarteen ongizatea indartze aldera; eta ekonomia sozial eta solidarioa garapen hori sustatzeko motor gisa irudikatu zituen. Zentzu horretan, hizlariak ekonomia sozial eta solidarioaren garrantzia errepasatu zuen ikuspegi teorikotik, eta esperientzia zehatz eta errealak ere mahaigaineratu zituen, garaiotan tokian tokiko garapen eredu berria eraikitzen laguntzeko.

    Iturria: OVES/GEEB

     

  • MONDRAGONen 2015eko Kongresuaren ospakizuna

    MONDRAGONen 2015eko Kongresuaren ospakizuna

    Joan den azaroaren 25ean, MONDRAGON Korporazioaren 2015eko Kongresua egin da Donostian. Hitzordura guztira 650 konpromisario zeuden deituta, talde kooperatiboan integratuta dauden kooperatiba guztiak ordezkatzeko.

    Kongresua MONDRAGON gidatzeko jarraibide edo irizpide nagusiak ezartzen dituen organoa da. Organoan, halaber, kooperatiba berrien sarrera onartzen da, eta Batzorde Iraunkorraren -kongresu batetik bestera diharduen ordezkaritza instituzionaleko organoa- eta Kontseilu Orokorraren -Korporazioaren zuzendaritza organoa- gestioaren deskargua egiten da

    Iturria: TULANKIDE

     

  • Iñaki Alkortak Joxe Mari Korta saria jasotzen du

    Iñaki Alkortak Joxe Mari Korta saria jasotzen du

    Iñaki Alkortak, GUREAK-eko Lehendakariak, pertsona-enpleguari ezgaitasunarekin eskainitako enpresa-taldea, Joxe Mari Korta saria jaso zuen joan den azaroaren 24an.

    Zentzu honetan, bere lana nabarmendu zen GUREAK-aren buruan, jarduera eta lana mantentzeagatik krisi ekonomikoko garaian.

    Iturria: Iñaki Alkortaren Blog-a eta prentsa

     

  • Sofía Arana iritzia: GEEA, Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria

    Sofía Arana iritzia: GEEA, Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria

    Sofía Arana.

    GEEAko zuzendaria – Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria.

    Zerga eta finantza zuzenbideko irakasle titularra (UPV/EHU)

     

    Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria sektoreko argitalpen gisa sendotuz doa eta hedatzen jarraitzen du. Azken urte honetan zehar, Eusebio Lasaren eta Aratz Sotoren lekukoa hartu duen Nicolás Cañadaren laguntza ordainezinari esker, aldizkaria hainbat katalogotan eta base datutan ageri da; horrek gure lurraldean edota mugetatik kanpo aldizkaria sendotu eta agerikoagoa egiten du. Beraz, aukera hau aprobetxatu nahi dut eskerrak emateko euren lanen kalitatearekin argitalpena katalogo eta datu base horietan sartzen lagundu duten egile guztiei, Mikel Bereciartua koordinatzaileari eta, azkenik, Nicolas Cañadari, beraren ahaleginari esker lortu baita.

    Lehenik eta behin, aldizkaria zenbait base daturen parte zen eta LATINDEX direktorioaren barne zegoen; gainera, LATINDEXeko katalogo selektiboaren parte izateko erronka ere bazen. Bada, 2015.urtean, LATINDEX katalogoaren barruan sartzea lortu dugu, 33 kalitate irizpideetatik 32 bete baititugu. Lorpen horrek garrantzi handia du beste datu base, katalogo eta kalitate adierazle batzuetan sartzeko aukera ematen baitu; hortaz, 2016.urtean, horietan sartzeko posibilitatea bada.

    Horretaz gain, errebista ULRICH’S web orrian dago; bertan, 80.000 editore ingururen 230.000 izenbururen gaien deskribapena eta informazioa eskaintzen da, 200 herrialdeetan. Webgune horren bidez, leku horietan guztietan, gure aldizkarian argitaratu ditugun estekak, eduki taulak, laburpenak eta artikuluen edota ikerlanen testu osoak ikus ditzakezu, bakoitza bere indexazioaren batera. Horrela, gure egileen lanak jende gehiagok irakurtzea lortzen dugu.

    MIAR datu basetan ere erregistratua dago; urtero eguneratzen dute eta aldizkariak aztertzeko eta identifikatzeko funtsezko informazioa dauka. Argitalpenak esparru zientifiko zabaletan taldekatuta daude eta, aldi berean, bakoitza bere alor akademikoan banatuta dago. Sistemak ISSN-ak eta datu baseak edota argitalpen horiek dituzten liburutegi-katalogoak lotzeko matrize bat darabil. Era berean, ICDSa ematen digu, hau da, aldizkariak datu base eta katalogo horietan duen nabarmentasuna.

    Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkariko EISSN-a, edo ISSN elektronikoa, eta DOI-a ere eskuratu dugu.

    Azkenik, gure helburu nagusien artean epe luzera, nagusiki, bi eratan hedatzen jarraitzea da: ahal dugun informazio-sare guztietan egon, gizarte-ekonomiako eremu akademikoan eta ikerketa alorrean erreferentzia izateko; eta egun erreferentzia diren aldizkariak dauden base datu horietan sartu. Pausuak eman dira bide horretan, eta lortzea espero dugu.

     

  • EGESek, Euskal Gizarte Ekonomia Sareak, gosari informatiboa egin du gizarte-ekonomiak Euskadin duen presentziaren balioa nabarmentzeko

    EGESek, Euskal Gizarte Ekonomia Sareak, gosari informatiboa egin du gizarte-ekonomiak Euskadin duen presentziaren balioa nabarmentzeko

    Joan den azaroaren 16an, Euskal Gizarte Ekonomia Sareak (EGES) gosari informatiboa egin zuen Bilbon, publikoari irekia, non nabarmendu zuen gizarte-ekonomiak Euskadin duen presentziaren garrantzia. Azalpena enpresen kopuruaren eta enpleguaren inguruko datu ekonomikoen bidez egin zuten.

    EGES Euskadiko gizarte-ekonomiako bost erakunde nagusienek osatzen dute: Euskadiko Lan Sozietateen Taldea, ASLE; Euskadiko Enpleguko Zentro Bereziak, EHLABE; Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresak, GIZATEA; Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, KONFEKOOP; Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea, REAS Euskadi.

    Aurkeztu ziren datuen arabera, erakunde hauek 2014ean 3.354 enpresa batu zituzten guztira, existitzen diren entitateen %2tik gora; Euskadin 69.280 lanpostu, EAEko enpleguko %8 inguru, eta 9.653 milioi euroko fakturazioa izan zuten. Gainera, krisiari begira, EGESek Euskadiko gizarte-ekonomiak duen garrantzia nabarmendu zuen, ekonomia orokorrak baino hobeto erantzun baitio egoerari, besteak beste, enplegua mantentzeko gai izan delako eta errekuperazio sintomak erakutsi dituelako azken urtean zehar.

    Azkenik, EGESek Euskadiko gizarte-ekonomiak, bai orainean bai etorkizunean, sortzen dituen onuren gainean euskal gizartea eta eragile instituzionalak, politikoak eta sozialak sentsibilizatzeko beharra azpimarratu zuen. Horrez gain, elkarteak dituen helburuak betetzeko hainbat ekintza planteatu ziren, esaterako: ikerketa ekimenak hasi; foroak antolatu eta gizarte-ekonomiaren balioak hedatzeko jardunaldiak egin; argitalpenak sortu; eta, batez ere, erronkak betetzeko lana egin kudeaketa gaitasunak garatuz, finantza alorrean indartuz, aktibo produktiboetan inbertituz, berritzailea izanez, lehiakortasun areagotuz edota sektorea sendotuz nazioarteko salmenta sustatzeko.

    Iturria: EGES

     

  • Giza eskubideei eta ekonomia-solidarioari buruzko 115 esperientzia kontatzen dituen argitalpena

    Giza eskubideei eta ekonomia-solidarioari buruzko 115 esperientzia kontatzen dituen argitalpena

    DESC behatoki katalanak (Drets Econòmics Socials i Culturals), Kataluniako Ekonomia Solidarioko Xarxa-k eta Ekonomia Alternatiboko eta Solidarioko Sareen Sareak (REAS) online argitaratutako argitalpen interaktiboa aurkeztu dute. Lanak Espainian, ekonomia-sozialean eta solidarioan, eman diren esperientziekin lotzen ditu giza eskubideak eta eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak.

    Web orrian bi ibilbide nabigatzeko aukera dago. Batetik, Ekonomia Sozialaren eta Solidarioaren (ESS) sektorea deskubritzeko hogeita hamar artikulu inguru daude. Horietan, sistema ekonomiko horrek giza eskubideekin duen lotura jorratzeaz gain, etxebizitza, elikadura, energia, kultura eta finantzak bezalako sektoreetan duen presentzia eta Espainian nahiz nazioartean izaten ari den garapena eta erronkak jorratzen dira. Bestetik, 115 esperientziaz osaturiko katalogo batean sartzeko aukera dago –kooperatibak, elkarteak eta egitasmo informalak-, sektorearen, eskubidearen edo lurraldearen arabera bilatu daitezkeenak; horrela, ezagunegiak ez diren harremanak azaleratzen dira.

    Iturria: REAS-Euskadi

     

  • MONDRAGON osatzen duten kooperatiben 300 zuzendarik Kursaalean elkar topatu dute

    MONDRAGON osatzen duten kooperatiben 300 zuzendarik Kursaalean elkar topatu dute

    Donostiako Kursaalean , Zuzendarien Garapenerako seigarren Forua egin da; urteroko bilera horretan, MONDRAGONeko kooperatibetako zuzendari taldeek elkar topatu dute, esperientziak partekatzeko eta enpresaren kudeaketaren arloko uneko gaiei buruz gogoeta egiteko. Ekitaldian MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakari Javier Sotilek parte hartu zuen, eta baita Victor Grifolsek (Grifols Taldea), Daniel Carreñok (General Electric) eta Bernardo Hernandez ekintzaileak ere.

    Javier Sotilek azaldu zuen Esperientzia Kooperatiboa etapa berri baten atarian dagoela, eta aro horri “proatibitatetik, ausardiatik eta ilusiotik” aurre egin behar zitzaiola, “proiektu berritu bat erditzeko”. “DNA kooperatiboa” indartzearen beharraz ere aritu zen: “pertsonengan hasi, kooperatibatik igaro eta gizartean amaitzen den haria sendotu beharra dago”. Bestalde, proiektu kooperatiboak eta lehiakorrak izatearen garrantzia nabarmendu zuen, baita negozio berriak promozionatzeko gure gaitasuna martxan jartzeko premia eta kooperatibismo eraldatzaile batera hurbiltzeko beharra ere.

    Ondoren, Grifols Taldeko lehendakari, kontseilari ordezkari eta exekutibo goren Victor Grifolsek hartu zuen hitza; taldea farmazia eta ospitale sektoreko espainiar multinazional espezializatua da. Besteak beste, merkatu globalaren garai berri, aldakor eta zailei aurre egiteko hainbat errezeta enpresarial eta esperientzia pertsonal azaldu zuen.

    Daniel Carreñok, General Electric-eko kontseilari ordezkaria Espainian eta Portugalen, eta Bernardo Hernandezek, munduan berrikuntzari eta teknologia berriei dagokienez erreferentea denak eta Yahoo zein Google bezalako enpresa ezagunekin lotura duenak, berrikuntzaren inguruan eta negozioen eraldaketari buruzko gogoetak partekatu zituzten.

    Iturria: TULANKIDE

     

  • Ekonomia Publikoa, Soziala eta kooperatiboa jorratzen dituen CIRIEC-Espainiako aldizkariaren zenbaki berria eskuragarri

    Ekonomia Publikoa, Soziala eta kooperatiboa jorratzen dituen CIRIEC-Espainiako aldizkariaren zenbaki berria eskuragarri

    Ekonomia Publikoa, Soziala eta kooperatiboa jorratzen dituen CIRIEC-Espainiako aldizkariaren 84. zenbakia eskuragarri dago on-line bertsioan. Argitalpeneko hamar artikuluetan aztertutako gaiak ugariak dira, besteak beste: gizarte-ekonomiako ekintzaileen profila; ekintzailetzaren aldeko neurri legalak; jarduera-esportatzailea; kredituari bideratutako kooperatibismoa; ezin ukituzko balioen antzematea; nekazal kooperatibismoa; eta kooperatiben aurrezte fiskala.

    Argitalpenean 25 adituk parte hartu dute, eta unibertsitate anitzetako kolaboratzaileak dira: Malaga, Valladolid, Sevilla, Florida Unibertsitatea, Querétaroko Unibertsitatea (Argentina), Lleida, Rovira i Virgili, Internacional de Catalunya eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.

    Webguneko esteka:

    http://ciriec-revistaeconomia.es/index.php?id_pagina=7&id_revista=93&ci=esp

    Iturria: CIRIEC-España

     

  • Europako Inbertsio Bankuak DanobatGroup taldearen estrategia berritzailea babesten du

    Europako Inbertsio Bankuak DanobatGroup taldearen estrategia berritzailea babesten du

    Europa Batasuneko instituzio finantzarioak 10 milioi euroko mailegua eman dio Espainiako lehen makina-erreminta fabrikatzaileari, I+Gari zuzendua.

     

    Europako Inbertsio Bankuak (EIB) DanobatGroup taldeko Danobat, S. Coop. Kooperatibari 10 milioi euroko kreditua eman dio I+Gari zuzendua. Kreditu horrek taldeak makina-erreminta sektorean duen estrategia berritzailea babesten du, euskal industri taldeak euren eta bezeroen lehiakortasuna hobetzeko ezinbesteko apustua dela dio.

    Bilbon sinatutako akordioa – EIBak antolatutako ‘Berrikuntzari babesa Espainian’ ekimenean sinatua- DanobatGroup taldeko zuzendari orokorrak, Iñigo Ucin Azcuek, eta EIBko presidenteordeak, Román Escolanok, onetsi dute, eta 2015, 2016 eta 2017ko I+Garekin lotura dituzten jarduerak finantzatuko ditu.

    Iturria: Tulankide